Igazko ardaogintzearen datuen txostena
2006-08-01 02:00 Jan edanakMahasti eta ardaogintzaren inguruan Logroñon egindako XXIX. Kongresua bere izaera zientifikoagatik izan zan oihartzun handikoa. Izan be, mundu zabaleko 700 zientzilari baino gehiago izan ziran bertan etorkizuneko mahastigintzeaz berbetan.
Mahasti eta ardaogintzaren inguruan Logroñon egindako XXIX. Kongresua bere izaera zientifikoagatik izan zan oihartzun handikoa. Izan be, mundu zabaleko 700 zientzilari baino gehiago izan ziran bertan etorkizuneko mahastigintzeaz berbetan.
OIVko Zuzendari Orokorra Federico Castellucci-k mundu zabaleko ardao eta mahastigintzearen ganeko txostena aurkeztu eban. Txostenean aztertzen dira 2005ean munduan mahastiz landatutako lursoru kopurua, produziduten dan ardao kantidadea eta mahatsen merkadua, bai ardogintzarakoa eta baita jatekoa be.
Txostenaren arabera, munduan mahastiz landatutako lursorua 7´9 miloe hektareakoa izan zan 2005ean, 13 mha gehiago 2004an baino. Bestalde, aitatu Europako Batasunean mahastiz landatutako lurra gitxitzen joan dala, 2000. urtean 3750 mha izatetik 3641 mha izatera, 3.617 mha 2004an eta, azkenik, 3600mha inguru izatera heldu da 2005ean. Ondorioz, bost urtean 150mha galdu dira EBean.
Bestalde, mahastiaren hazkunde globala EBeko beherakadearen eta beste kontinenteetako igoerearen arteko batezbestekoak egiten dau. Batez be, Asiako hazkundeak eragiten dau hazkunde globala informearen arabera. 2001era arte, Ameriketako Estadu Batuak eta Hego Amerika ziran asko produziduten ebenak baina 2001etik aurrera Txina izan da gehien nabarmendu dana hazkundean.
Luzera begirako datuak aurreikusita, esan daiteke 2010ean 8 miloe hektarea mahasti izango dirala munduan (gaur egun baino 57mha gehiago).
2005ean, 277miloe hektolitro ardao produzidu ziran. Kontinenteka hartuta, 2005ean Europa izan da ekoizle nagusia produzinoaren % 67´1gaz. Amerika dago bigarren, % 19gaz; Asia atzetik % 7gaz; Afrika % 3gaz eta Ozeania % 2gaz.
Kontsumoari jagokonez, 1970eko hamarkadea izan zan ardo gehien kontsumidu zan garaia, 286 miloe hektolitrogaz. 1980ko hamarkadean beherakadea nabarmena izan zan (224mhl); bestalde, 1990ekoan, kontsumoak gora egin eban berriro (225mhl inguru).
Kontsumidu be, Europan egiten da batez be, munduan produziduten danaren % 67´4; Amerika dator atzetik % 20´5egaz eta Asia gero, % 7gaz.
Amaitzeko aitatu, kongresu honetan aurkeztutako txostenaren arabera, produziduten danaren eta kontsumo globalaren artean, barne kontsumoa kontuan hartuta, desberdintasunak dagozala eta horren arabera, lautan banatzen dirala lurraldeak:
- Produziduten dabena baino gitxiago kontsumiduten dabenak: esportazinora begira produziduten dabe eta honeek dira herrialdeak: Australia, Txile, Hegoafrikako Errepublika eta Espainia.
- Asko esportetan badabe be, barne kontsumo altua daukienak: Frantzia, Italia eta Portugal.
- Produziduten dabena eta kontsumoaren arteko orekea daukienak: EEBBk, Argentina eta Txina.
- Batez be erosle diran lurraldeak: Alemania eta Rusia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!