Pestizidak zenbait ardaotan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-04-03 14:18   Jan edanak

European Pesticides Action Networkek eginiko ikerketa baten arabera, nekazaritza biologikoan jatorria ez daben ardao askok, pestizidak izan leikiez, zehatz, gizakion organismorako txarrak izan daitekezan hamar sustantzia topau ditue.

Klima aldaketearen eragina ardaogintzan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-02-22 10:13   Jan edanak

Xanpainea eta Altsaziako ardaoak zorioneko dagoz. Europa osoan emon dan tenperaturen igoerea dala eta, bi edari horreek produziduten diran lurraldeek klima ideala topau dabe.

Zenbat denpora gorde daiteke edan barik itxi dan ardaoa?

Imanol Sarasola Enologoa 2008-02-07 13:47   Jan edanak

Aireztatzea errazten dauen oxigenoak berak kaltetzen dau ardaoa eta usainak eraldatzen hasten dira. Horrexegaitik, hasiera batean behintzat, erremediorik onena botilea barriro zarratu eta toki ilun batean gordetea da ahalik eta gehien iraun daian.

Ardaoa edan ostean, zer egin botileagaz: berrerabili ala birziklatu?

Imanol Sarasola Enologoa 2008-01-25 11:21   Jan edanak

Estaduko ingurumen ministeritzeak jatetxeetan ardao botilak hutsitu ostean berrerabilteko lege proposamena egin dau. Proposamen hori Hondakinen Nazino Planean dago eta hilabete gitxi barru indarrean jarteko asmoa dabe. Ardaogintza sektorea lege proposamenaren kontra dago.

Europar Batasunak onartutako mahasti eta ardaogintzarako araudi barria

Imanol Sarasola Enologoa 2008-01-08 14:46   Jan edanak

Ardaoaren OCM barria aldaketa handia izango da, izan be, merkatua arautze hutsetik lehiakortasunari lehentasuna emotera igaroko da. Aurrekoa sektoreko arazoei aurre egiteko malguegia zan eta barria askoz zehatzagoa izango da.

Ardaoak buruko mina sortuko deuskun ala ez jakin daiteke honezkero

Imanol Sarasola Enologoa 2007-12-21 10:42   Jan edanak

NASAko ikerlari batek, zenbait ardaotan egon daitekezan osogai burukomin sortzaile kalkulau ahal izateko tramankulua asmau dau. Hainbat amina biometrikok (ardao batzuetan berez sortzen diran osogaiak), buruko mina sortzen dabe bihotzaren erritmoa igoarazoten dabelako.

Orwine, nekazaritza ekologikorako europar araudi barria

Imanol Sarasola Enologoa 2007-12-05 13:55   Jan edanak

Orain arte, mahats ekologikoagaz eginiko ardaoa arautua egon da, hau da, lehengaia; baina ez, ostera, produziduteko metodoa, ohiko metodoa jarraituz egiten dabe eta. Horregaitik, Orwine proiektuaren helburua ardaogintzarako teknologien araudia zehaztea da.

'Wine Star 2007' saria emon deutsie Errioxako ardaoari

Imanol Sarasola Enologoa 2007-11-22 11:54   Jan edanak

Estadu Batuetako entzute handiko Wine Enthusiast aldizkari espezializatuak jakitera emon dau 'Wine Star 2007' saria Errioxako jatorrizko izentapenari emon deutsiela ardaogintzarako urteko lurralde onenaren kategorian.

Haretx egurrezko txirbilen erabilerarako araudi barria

Imanol Sarasola Enologoa 2007-11-12 18:47   Jan edanak

Helburua, haretx egurrezko ontzietan onduak, fermentatuak edo zahartuak izan diran ardaoak babesteko araudia berrargitaratzea izan da, izan be, Europako Batasunaren araudian, haretx gustoa emoteko haretx egurrezko txirbilak ardaotara botatea onartua dago eta bateko eta besteko teknikak bereizteko araudia zehaztu beharra egoan.

Mahaiko ardaoaren prezioak nabarmen egin dau gora

Imanol Sarasola Enologoa 2007-10-26 14:30   Jan edanak

Ogiagaz edota esneagaz batera, ardaoaren prezioak igon dau gehien jatekoen artean. Baina 2008ko urtarriletik aurrera, gorakada hori nabarmenagoa izango da, % 25-30 bitartekoa.

Sitevi 2007 barrikuntzen erakustoki

Imanol Sarasola Enologoa 2007-10-15 15:17   Jan edanak

Azken 30 urteotan, Sitevi ardaogintza alorreko erreferente bihurtu da nazinoartean. Erakusketeak 40.000 metro koadro inguruko azalerea dauka eta 22 herrialde desbardinetako 900 erakusle inguru egongo dira seigarren ekitaldi honetan. Duda barik, ardaogintzearen inguruko gorabeherak ezagutzeko leku parebakoa.

Txaptalizazinoa

Imanol Sarasola Enologoa 2007-09-28 12:50   Jan edanak

Enologiaren ikuspuntutik, ardao bat egiterakoan, alkohola gehitzea, behar badau, ardaoaren onerako izaten da. Hainbat metodo dagoz hori egiteko, tokiaren eta egoeren arabera, batzuk legearen barruan dagozanak eta beste batzuk legediatik kanpo. Erremolatxearen azukerea edo kainabera azukerea erabilten diranean, prozesuari txaptalizazinoa deitzen jako.

Ardaoa ontziratzeko beste modu bat

Imanol Sarasola Enologoa 2007-09-14 02:00   Jan edanak

Ardaoa botila edo kupeletan ez eze beste ontzi mueta batzuetan gordetea ohikoa da honezkero. Bizimodu aldaketeak eraginda alde batetik eta ardaoaren merkatua zabaldu nahiak bestetik, ardaoa eskaintzeko erak aldarazo ditu.

Azken urteotako mahats-batzerik eskasena Frantzian

Imanol Sarasola Enologoa 2007-08-30 02:00   Jan edanak

Adituek dinoe, 2003koa kenduta, XIX. menderaino joan beharko geunkela uzta hain goiztiarra ezagutzeko, eta aurreratze honek produkzinoa % 6 gitxiago izatea be ekarriko dauela aurreikusi dabe.

Hartzidura alkoholikoa zaintzeko tresna barria

Imanol Sarasola Enologoa 2007-07-26 02:00   Jan edanak

Montpelliereko Unibersidadean sortu daben hartzidura alkoholikorako simuladorearen bidez hartzidurearen zinetika deskribidu daiteke zehaztasun handiz eta hartzidurearen iraupena be aurreikusi daiteke % 90 inguruko zehaztasunagaz.

Europako Batasunak galarazo egin dau edari alkoholikoen onurak iragarkietan aitatzea

Imanol Sarasola Enologoa 2007-07-13 02:00   Jan edanak

Europako Batasunak garagarrilaren 1etik aurrera galarazo egin dau % 1´2 alkohol baino gehiago daben edarien osasunerako onurak aitatzea. Era berean, ezin izango dira erabili iragarkietan pisua galtzeko mezuak eta ezta osasunerako aholkuak be.

Ardaoa merkaduratzeko hitzarmena sinatu barri dabe Europak eta Australiak

Imanol Sarasola Enologoa 2007-06-28 02:00   Jan edanak

Asko kostata eta negoziazino luzeen ondoren, Europako Batasunak eta Australiak, ardaoen komertzializazinorako bitariko akordioa sinatzea lortu dabe.

Frantziako nekazarien ardurea ardaoaren inguruan

Imanol Sarasola Enologoa 2007-06-15 02:00   Jan edanak

Ardaoaren merkaduan itzelezko aldaketak izaten dira egunetik egunera. Kontsumitzaile eta produktore barriek erabat aldatu dabe enologiaren merkadua. Mundu barria deituriko ardao produktoreek salneurri egokiak eta kalidadea be bermatzen ditue.

Ardaogintzarako lege proposamen barrirako nondik norakoak

Imanol Sarasola Enologoa 2007-05-11 02:00   Jan edanak

Bruselako iturrien arabera, aurretiaz erabagitako 400.000 hektarea izan beharrean lurretik atara beharreko mahastiak, 200.000 hektarea izatea proposatzekotan omen dabil Europako Batzordea ardaoaren erreformarako sektoreari.

Azken 35 urteotan Catalunyan 20 bat egun aurreratu da mahats-batzea

Imanol Sarasola Enologoa 2007-04-25 02:00   Jan edanak

’Bendimiaren hasiera datan aldaketak Catalunyan, gizakiak klima aldaketan zuzeneko eragina erakutsi dauenetik (1971-2006)’ dau izenburu aitaturiko ikerketeak eta ondorio nagusiena da, beste espezie begetalen antzera, laborantzeak be aldaketa klimatikoaren ondorioak igarri dituala.