Azken 35 urteotan Catalunyan 20 bat egun aurreratu da mahats-batzea
2007-04-25 02:00 Jan edanak’Bendimiaren hasiera datan aldaketak Catalunyan, gizakiak klima aldaketan zuzeneko eragina erakutsi dauenetik (1971-2006)’ dau izenburu aitaturiko ikerketeak eta ondorio nagusiena da, beste espezie begetalen antzera, laborantzeak be aldaketa klimatikoaren ondorioak igarri dituala.
Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitateak Enologia Fakultateagaz batera, aldaketa klimatikoaren inguruan eginiko ikerketa baten arabera, azken 35 urteotan 20 bat egun aurreratu da bendimia edo mahats-batzea Catalunyan aldaketa klimatikoaren ondorioz.
’Bendimiaren hasiera datan aldaketak Catalunyan, gizakiak klima aldaketan zuzeneko eragina erakutsi dauenetik (1971-2006)’ dau izenburu aitaturiko ikerketeak eta ondorio nagusiena da, beste espezie begetalen antzera, laborantzeak be aldaketa klimatikoaren ondorioak igarri dituala.
Bai mahastia, bai mahatsa zein ardaoa bera, euren ezaugarriengaitik, ondorioak sufriduten ditue. Izan be, horrek guztiak eragina dauka mahastiaren biziraupenean, mahastiaren sakabanaketan, emongo dauen mahats kantidadean eta baita mahatsaren eta ardaoaren kalidadean be.
Ikerketearen emoitzek adierazoten dabe Cataluniako leku desbardinetan, azken 35 urteotan, nabarmen aurreratu dala mahatsa batzeko garaia, 18 eta 22 egunen artean.
Zehatz esateko, 1971 eta 2006 urte bitartean, ‘macabeu’ mahats bariedade zuria (Conca de Barberá) eta Sant Jaume dels Domenys (Penedés) jatorrizko izendapeneko ardao zurien mahats-batzeak aztertu dira eta ikusi dabe 0´63 eta 0´53 egun urteko aurreratu dirala hurranez hurran.
Bariedade berberak baina Batean (Terra Alta jatorrizko izendapena) ikertu dira, 1986 eta 2006 urte bitartean eta kasu honetan, 0´51 aurreratu da urteko.
Beraz, ikerketa honen arabera, datu honeek tenperatura erregistroakaz alderatuta, alderantzizko joerea erakusten dabe tenperaturearen eta mahats-batzearen hasierako datearen artean, batez be, apiril eta abuztuaren arteko temperatura minimoak kontuan izanik. Honek erakusten dau, ikerketearen arabera, tenperaturak gero eta altuagoak diran bitartean, mahats-batzearen hasierea aurreratzen doala.
Azken buruan, ikerketearen arabera, euriak kontuan harturik, harreman zuzena dago bendimiarako dataren eta udabarriko euriaren artean, hau da, udabarria euri gitxikoa izan bada, bendimiaren hasierea aurreratu egiten dala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!