Ardaogintzarako lege proposamen barrirako nondik norakoak

Imanol Sarasola Enologoa 2007-05-11 02:00   Jan edanak

Bruselako iturrien arabera, aurretiaz erabagitako 400.000 hektarea izan beharrean lurretik atara beharreko mahastiak, 200.000 hektarea izatea proposatzekotan omen dabil Europako Batzordea ardaoaren erreformarako sektoreari.

Europako Batzordeak, garagarrilaren 4an, OCMren erreformarako lege proiektua aurkeztuko dau eta hainbat gai landuko dira bertan, mahastiak ataratea, besteak beste. Bruselako iturrien arabera, aurretiaz erabagitako 400.000 hektarea izan beharrean lurretik atara beharreko mahastiak, 200.000 hektarea izatea proposatzekotan omen dabil Europako Batzordea ardaoaren erreformarako sektoreari.

Mahastiak ataratea Batzordeak proposatu eban eta herrialde askok, besteak beste, Espainiar Estaduak, atzera bota eben. Printzipioz borondatez egitea proposatu zan nahiz eta ataraten zituanarentzat laguntzak egozan. Helburua zonalde ez lehiakorretan ardaogintzea bertan behera ixtea zan eta 2400 miloe euroko aurrekontua egoan laguntzeko.

Europako Batzordeko zerbitzua destilazino mueta guztiei laguntzak murriztea aztertzen ari da.

Beste alde batetik, Batzordeak OCMrentzat orain arteko aurrekontu berbera izango leuke, hau da, 1268 miloe urtero, baina honen banaketeari jagokonean, Europako Batasuneko estadu bakotxak jasoko leukez laguntzak eta estadu bakotxak erabagiko leukez erispideak bertako ardaogileak laguntzeko.

Antza danez, Brusela aztertzen ari da aurrekontu osoaren zati handi bat partida nazionaletara bideratzeko aukerea, hasieran 623 miloe euro izatea proposatzen da baina 2013an, barriz, 830 miloe euro izango litzatekez.

Laguntza horreetan, % 66 edo bi heren erispide historikoen arabera banatuko litzateke, % 16 lurrazalaren arabera eta beste % 16 produkzinoaren arabera. Espainiar Estaduak, berbarako, OCMren aurrekontuaren % 36 jasoten dau gaur egun.

Batzordearen barruan, Nekazaritza Zuzendaritzan eztabaidatzen ari diran beste puntu bat hirugarren herrialde batzuetatik ekarritako muztioakaz ardaoak egitearena da eta Europako Batasuneko ardaoak kanpotik ekarritakoakaz nahastetearena. Aurkeztutako hasierako proiektuan baimentzen da praktika hau.

Batzordeko Nekazaritza Zuzendaritza ardaoaren kontsumo moderatuaren aldeko kanpainak egitearen alde be agertuko da, nahiz eta ideia hau aurrera ataraten gatxa izan, izan be, proposamenak aurkeztu aurretik osasun sailaren oneretxia be jaso behar dau.

Landatze eskubideen etorkizuna be aztergai dago, gaur egun gehiago landatzea mugatuta dago eta 2013rarte holan jarraitzea onartuta dago.

Azken buruan, proposamena garagarrilaren 4an aurkeztuko dabe eta Europako Batasunean datorren sei hilekoan aztertuko dabe. Hauxe izango da beraz, hurrengo kanpainarako abiapuntua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu