Txanpainaren burbuilen misterioak

Imanol Sarasola Enologoa 2009-10-26 13:36   Jan edanak

Txanpaina eta kolonia, perfume edo lurrinak buztartu ditue oraintsu Frantziako Reimseko Champagne-Ardenne Unibersidadeko zientzia fakultadeko adituek; kontua da ze txanpain kopa bateko burbuilatxoek, aerosol eran esentzia bitxi batzuk sortarazoten dituela eta likidoaren gainean geratzen dirala.

Errioxa Jatorrizko Izentapenak hurrengo mahats batzerako oinarriak onartu ditu

Imanol Sarasola Enologoa 2009-08-11 12:27   Jan edanak

Errioxako Jatorrizko Izentapeneko kontseiluak hurrengo mahats batzerako arauak onartu ditu. Besteak beste, ardaoaren jatorria eta kalidadea aztertzeko kontrolak, produkzino bakotxaren gehienezko errendimentua eta eraldaketea, mahastiak zelan eta zenbat ureztatu, baita arauak zelan betearazoko diran be. Hau da, kide guztiek bete beharreko kontrol eta ikusketak arautu ditu.

Fischer Boelek ezezkoa emon deutso ardao baltza zuriagaz nahastetako proposamenari

Imanol Sarasola Enologoa 2009-07-27 12:21   Jan edanak

Erabagi horregaz, ardao nahasketearen inguruan azken aldian ardaogintza arloan izandako astrapaleari urtenbidea emon jako. Frantzia izan da, batez be, nahasteko aukerearen kontra egin dauena, Italia, Espainia eta Suitzagaz batera.

Ardao gorria: 'coupage' nahasketea ala metodo tradizionala?

Imanol Sarasola Enologoa 2009-05-04 14:45   Jan edanak

Europar Batasunak ardao baltz eta zurien nahasketea edo coupage dalakoa onartu egingo dau. Orain arte, praktika hori Jatorrizko Izendapeneko ardaoetan baino ez egoan onartuta, baina beste lurralde batzuetan, Australian edo Txilen berbarako, aspaldian egiten dabe nahasketea.

Ardaoaren kontsumoak gora egin dau Kanadan

Imanol Sarasola Enologoa 2009-04-07 11:03   Jan edanak

Kanadan, urtean personako 10´6 litro ardao edateraino ailegau dira eta, azken bost urteotan, kontsumoaren gorakadea % 3koa izan da. Ondorioz, garagardaoaren eta beste edari batzuen kontsumoak behera egin dau. 'Leader-Post' egunkariak inoan legez, ardaoa modako edari bihurtu da ia herrialde guztian.

Ardao konsumoaren etorkizuna

Imanol Sarasola Enologoa 2009-01-22 12:19   Jan edanak

Ardaoaren salmentei jagokenean, oro har, aurreikuspen baikorrak egiten dira, nahiz eta mehatxu batzuk egon badagozan, besteak beste, Europa Mendebaldeko gobernuak alkoholaren kontra hartzen ari diran neurriak, batez be, Frantzia eta Erresuma Batuan.

Kosher ardaoa

Imanol Sarasola Enologoa 2008-12-05 11:55   Jan edanak

Judutarren erlijinoko erritualetan erabilten daben ardaoa da kosher ardaoa. Ez da bariedade zehatz bategaz egiten dan ardaoa, ezta leku zehatz batekoa be, egiteko erea da berezi egiten dauena. Izan be, juduen eskuakaz egindakoa izan behar dau eta euren erlijinoak ezarritako pausuak jarraituta.

Aurtengo mahats batzea amaitu da Errioxan, kalidade handiko 397 miloe kilo batu dituelarik

Imanol Sarasola Enologoa 2008-11-21 15:57   Jan edanak

2008an, aurreko urteetan baino gitxiago batu da. Behin behineko datuen arabera, 397 miloe kilo eta horreetatik 278miloe litro ardao ataratea espero da. Igaz baino 15 miloe kilo gitxiago eta Errioxako Jatorrizko Izendapenerako erakundeak onartua eukana baino gitxiago.

Errioxako haretx egurrezko barrikak

Imanol Sarasola Enologoa 2008-11-07 12:12   Jan edanak

Quercus Toneleria (Grupo Rivercap) izeneko enpresea izan da lehenengoa ardaoaren kriantzarako Errioxako basoetako haretx egurragaz barrikak egiten. Enpresa hau, 2006an Errioxa Garaiko Manzanares herriko udalagaz eta Ingurumen-kontselaritzeagaz berbatutako akordioari esker hasi zan bertako haretx arbolak botaten barrikak egiteko.

Umami gustua xerez ardaoan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-10-23 15:17   Jan edanak

Heston Blumenthaleko sukaldari ospetsua eta Don Mottran Ingalaterrako Readingeko Unibersidadeko Bioentzimako irakaslea batu ziran jakiteko zergaitik Xerezeko ardoaek umami gustua daukien. Gustu hori Kikunae Ikeda izeneko japoniar batek jada asmau eban XX. mendearen hasieran.

Kataluniako ikerlari talde batek ardao-dastatzaile elektronikoa asmau dau

Imanol Sarasola Enologoa 2008-10-01 14:28   Jan edanak

Bartzelonako Instituto Mikroelektronikoko ikerlari talde batek ardao bariedadeak bata bestearengandik bereizten dituan dispositibo bat garatu dau, besteak beste, iruzurrak be aurreikusi ahal dituana. Soilik botoi bat sakatuta, mahats bariedadea zein dan eta ardao hori zein urtetakoa dan ezagutu geinke.

Gorabeherak ardaoen kriantza prozesuetan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-09-09 15:34   Jan edanak

Zehaztasun handiz bereiztu ahal izan da zein ardao tratatua izan dan zerrauts edo haretx egur zatiakaz eta zein barriketan, ez ostera, zein zerrautsagaz eta zein haretx egur zatiakaz.

Ardaoetan usainak sortzeko teknika barria

Imanol Sarasola Enologoa 2008-08-08 12:42   Jan edanak

Ardaoaren legamiaren eraldaketa genetikoaren bidez, CSICko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Gorena) ikerlari talde batek edari alkoholikoen usaina hobetzea lortu dau. Ikerketa hori 'Metabolic Engineering' izeneko aldizkarian argitaratu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Monvinic Bartzelonan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-07-21 12:34   Jan edanak

Ardaoaren kulturearen zabalkunderako izango dan nazinoarteko gune bat edegi barri dabe Bartzelonan, Monvínic, Sergi Ferrer-Salat, farmazigintzako enpresaburu eta ardaogile danaren eskutik.

Ardaoaren Osogai Aktiboen Nazinoarteko 1. (WAC) Topaketea Beunen (Frantzian)

Imanol Sarasola Enologoa 2008-07-03 14:45   Jan edanak

Sano arrakastatsua izan da topaketa hau antolatzaileen esanetan. Arrakastearen adierazgarri, bertaratu ziran 21 herrialde desbardinetako espezialistez gan, informazinoaren kalidadea eta dibersidadea.

Asia etorkizuneko merkatua

Imanol Sarasola Enologoa 2008-06-11 13:52   Jan edanak

Dominikque Heriard Dubreuil and.aren, Vinexpo Asiako presidentearen arabera, ikerketa guztiek adierazoten dabe Asian egon daitekeela ardaoaren eta edari apardunen merkatuaren hazkunde nabarmenena datozen hurrengo bost urteotan.

Europako Batasunak ardaogintzearen arloko erreformea onartu dau

Imanol Sarasola Enologoa 2008-05-28 12:29   Jan edanak

Erreformea Europako Batasuneko nekazaritza ministroek onartu eben. Eginiko proposamen nabarmenena honako hau izan zan: estaduek neurriak hartzeko askatasun handiagoa izatea.

Barriken biziraupena luzatzeko metodo barria

Imanol Sarasola Enologoa 2008-05-13 14:35   Jan edanak

Barena Hispania deituriko entrepresa batek oraintsu patentau dau sistema bat barrikak behin erabili ostean, bigarren ziklo bat izan daien. Sistema barri honi esker, upategiek dirutzea aurreztuko leukie. Barrika baten batezbesteko biziraupena, lauzpabost urtetik zortzi hamar izatera pasauko litzateke sistema barriagaz.

2007an ardao produkzinoa % 6’9 bajatu zan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-04-29 13:04   Jan edanak

Produkzino jatsiera handiena, ardao produktore nagusienak diran lurraldeetan emon zan, Italia, Frantzia eta Espainian. Ardao produkzinoa, Europan % 9’33 bajatu zan, 2002koagaz batera, azken 15 urteetako daturik bajuena Europako Batasunean.

Tempranillo klon barria Errioxan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-04-15 17:50   Jan edanak

Helburua, mahats ale eta mahats morda txikiagoak ataratea da, baina, era berean, kalidade handiagoko ardaoa emongo dabe bai kolorean eta baita ardaoa egiteko osogai kimikoetan be.