Ardao botilea pagau eta ezin edan...
2006-08-08 02:00 Jan edanakJatetxeetara joaten diran bezeroei, eskatzen daben ardaoa amaitzen ez badabe, etxera eroateko aukerea eskaintzen jake. Helburua argia da: ardaoak jarrai dagiala bazkarietako eta jaietako partaide izaten eta bezeroak, gidatu behar izan arren, jarrai dagiala ardaoa eskatzen.
2004an Trafikoko Zuzendaritza Orokorra alkoholaren kontrako kanpainak zorrozten hasi zenetik, jatetxeetako alkohol konsumoa beherantz doa egunetik egunera eta puntukako gidabaimenak beherakada hori nabarmenagoa egin dau. 2004an Espainian 714 miloe litro ardao konsumiduten ziran etxetik kanpora baina konsumo hori 658 miloe litroraino bajau da (2006ko martiko datuak), hau da, % 8ko beherakadea egon da. Aurrerantzean, kopuruak beherantz egingo dau, batez be alkoholaren ondorioz gidatzeko puntuak gal daitekezalako.
Horren harira, Errioxa aldeko 12 jatetxek, Euro-Toques alkartekoak danak, orain dala urtebete edo, Espainian aintzindari dan ekimen bat jarri eben martxan: jatetxeetara joaten diran bezeroei eskatzen daben ardaoa amaitzen ez badabe, etxera eroateko aukerea eskaintzen deutse. Helburua argia da: ardaoak jarrai dagiala bazkarietako eta jaietako partaide izaten eta bezeroak gidatu behar izan arren, jarrai dagiala ardaoa eskatzen.
Aitatzekoa da, Europako Batasuneko herrialdeetan nahiko normala dala bai janaria eta baita edaria, sobran geratu ezkero, jatetxetik etxera eroatea. Gure artean, ostera, ez da ohikoa, eta askotan ezta ondo ikusia be.
Etxera eroateko, edaria zein janaria izan, boltsa berezi batzuk eskaintzen hasi dira aitatutako jatetxeetan eta ohitura zaharrak apurtu guran, ondo ikusitako usadio bihurtu gura dabe ardao konsumoari eusteko asmoz. Jatetxeetan ez ezik, bodega askotan be hasi dira ardao-dastaketetan eta eskaintzen daben ardaotik edaten ez dana boltsatxo berezi horreetan sartu eta etxera eroateko aukerea eskaintzen, izan be, enoturismorako beste aukera bat da. Ezin dogu ahaztu miloe erdi lagun baino gehiago dabizala urte osoan ardao dastaketak egiten, proga gastronomikoak izateaz gain, kulturalak be badiralako, ardaoaren inguruko bizimodua ulertzen laguntzen dabe eta.
Aitaturiko boltsak honezkero hainbat jatetxetan eskaintzen dira, nahiz eta oraindino, aukerea ezagututa be, asko ausartu ez eskatzen. Bestalde, helburua naturaltasunez egitea lortzea da eta, horretarako, Errioxako Kontseilu Arautzaileak Euro-Toquesegaz (Espainiako 500 jatetxe ospetsutik gora dagoz) akordio bat egin bertako jatetxeetan ardao sobrak etxera eroateko boltsak eskaintzeko. Arzak, Martin Berasategi, Akelarre, El Celler de Can Roca, Echaurren, Mugaritz…eta horrelako izen handiko jatetxeetan edaten ez dan ardoa etxera eroaten hasten badira, jarraibidea erraztu egingo dau, ohiko praktika bihurtzeraino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!