Clef du vin
2007-03-02 01:00 Jan edanakIkerkuntza eta aurrerapen teknologikoei esker, gero eta tresna gehiago merkaduratzen dira ardaoaren mundua hobetzeko eta barritzeko helburuagaz. Oraingoan, segundu bakarrean ardaoari urtebete zahartzen laguntzen deutson tresnea izango dogu berbagai.
Ikerkuntza eta aurrerapen teknologikoei esker, gero eta tresna gehiago merkaduratzen dira ardaoaren mundua hobetzeko eta barritzeko helburuagaz. Tresna batzuk oso bitxiak dira, gainera. Clef du vin dogu horreetako bat. Antza danez, tresna hori segundo batez ardaoagaz kontaktuan izan ezkero, urte bati jagokon zahartzea lortzen da, hau da, oxidazino mailea gitxitzen jako.
Zelan funtzionetan dau? Tresnea ardaoan sartzen da eta barruan dagoan segundo bakotxeko ardoa urtebete zaharrago bihurtzen dau. Holan, ardoa kontsumidu barik bodegan zenbat denpora euki geinken jakin daiteke. Ardaoan izaten dan oxidazino-murrizketearen eraginez izaten da, ardaoak metalezko tresnatxua ikutzen dauenean, hain zuzen be.
Clef du vin tresnea aurretiaz ardaogintza munduko adituek onartutako metodo tradizionalen eta ikerketa zientifikoaren arteko konbinazinoaren ondorioa da.
Lauren Zanon kimikari eta enologoak eta Franck Thomas sumiller ezagunak (2000an Frantziako ardaogintzako profesional onena izentau eben) asmau eben Clef du vin 1996an.
Zanonek asmau eban, izan be, ardaoa produziduten hasteko fase desbardinak ezagutzeko tresnaren bat behar eban. Hamar urte emon eben ikerketa zorrotza egiten, tresnea patentau eta ezagutzera emon arte. Lehenengo hiru urteak, batez be, Clef du vi diseinetako metalen nahasketa egokiena topetan emon ebezan. Atal hau aztertu ostean, tresna harrigarri horren erabilerea zehazten hasi ziran.
Herberto Allen, Screwpull enpresearen sortzaileetariko bat, injineru amerikarra eta NASAko aholkularia da eta ardaoaren mundua Europan zehar eginiko bidaia batean ezagutu eban, izan be, botilak zabaltzeko eukazan trabak ikusita, hausnarketa sakonak egiten hasi zan ardaoaren munduaren inguruan.
1979an agertu zan Screwpull markako kortxoa atarateko lehenengo tresnea. Produktu osogarrietan espezializautako enpresa horrek banatzen dau orain Clef du vin aparatutxua eta Barrikuntza Teknologikoen saria jaso barri dau V. Nazinoarteko Gastronomia Topaketetan.
Amaitzeko esan, Jérome Poiret, Clef du viren nazinoarteko zuzendaria eta Marcia Pindo, Screwpullen Espainiako eta Portugaleko zuzendariak jaso ebela saria Madridfusión 07 azokako ekitaldien barruan Fermin Lucas Jiménez IFEMAko zuzendariaren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!