Euskal pianistak izango dira Bilbao Orkestra Sinfonikoaren denporaldi barriko protagonistak
2015-05-07 14:08 MusikeaBOSek 2015-2016 denporaldiko egitaraua aurkeztu barri dau. Erik Nielsen orkestrearen zuzendari barriak lehenengoz gidatuko dau BOS, urriaren 8an, Joaquin Atxukarro piano-jolea protagonista izango dan emonaldian. Aurten, ballet ikuskizun bat eskainiko dau orkestreak, Victor Ullate konpainiaren eskutik.
MAZ Basaurira joateko bonoak agortu dira
2015-05-07 12:01 MusikeaDatorren astean hasiko dan arren, MAZ Basauri festibalak sekulako iksumina eragin dau, izan be, Social Antzokiko kontzertu guztiak ikusteko bonoak agortu egin dira dagoeneko eta eguneko sarrerak baino ez dira geratzen. Halan da be, eguneko sarrerak bakarrik geratzen dira; Burning eta Ruper Ordorika kartelburuen musikaz disfrutetako sarrerak 10 euroan eros daitekez leihatilan eta Mike Farrisen egunerako, 12 euroan.
'Teknologia irakaslearen eskura' jardunaldia gaur Azkue Fundazinoak antolatuta
2015-05-07 10:53 kulturbizAzkue Fundazinoak antolatuta, gaur, maiatzaren 7an, Teknologia irakaslearen eskura jardunaldia izango da eta aurtengo Jakintza Librearen Jardunaldiaren gaia hezkuntzea izango da. Teknologiaren aplikazinoa didaktika arloan, dinamizazinoan eta eskolak eskaintzerako lanean emon izan diran aldaketak, garapenak eta esperientzia desbardinak ezagutzeko aukerea izango da.
Barikuan estreinauko da 'Tom Txiki eta ispilu magikoa' animazinozko euskerazko pelikulea
2015-05-06 17:53 BarriakZineuskadiren Zinema Euskaraz programeari esker, Tom Txiki eta ispilu magikoa euskeraz estreinauko da bariikuan Bilbon (Multicines), Donostian (Sade), Florida (Gasteiz) eta Getxoko Kultur Etxean. Ostean, hainbat herritan proiektauko dabe, besteak beste, Bermeon, Elorrion, Muskizen eta Zallan.
Lekeitioko 38. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabalik dago
2015-05-06 17:45 BarriakLekeitioko Udalak antolatuta, 38. Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabaldu barri dabe. Irailaren 13a izango da Euskal Zine Bilerearen (EZB) lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko azken eguna. Euskera hutsean egiten dan Euskal Zine Bilera bakarraren 38. edizinoa da aurtengoa.
Chromeo, Julio Bashmore eta Monarchy, Bilbao BBK Live jaialdian
2015-05-06 14:11 MusikeaBilbao BBK Live jaialdiak beste 14 talde sartu barri ditu egitarauan, Chromeo electrofunk bikote kanadarra, Julio Bashmore eta Monarchy taldeak, besteak beste, Last Tour enpresa antolatzaileak jakinarazo dauenez. Garagarrilaren 9, 10 eta 11n egingo da jaialdia, Kobetamendin. Mumford & Sons, The Jesus and Mary Chain eta Muse taldeak dira aurtengo kartelburuak.
Euskal zinemagintzearen historia aztertuko dabe egunotan Chicagon
2015-05-06 11:11 ZinemeaEtxepare Euskal Institutuak Chicagoko Unibersidadean daukan Koldo Mitxelena Katedrearen 2015-2016 programa akademikoa abiatzear da. Euskal zinema: historia politiko eta kultural batizenburuko ikastaroa ipiniko dabe martxan gaur bertan Pilar Rodriguez Deustuko Unibersidadeko irakasleak eta Rob Stone Birminghameko irakasleak.
XVI. Eleizetan programeak Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizak ganbera-musikaz beteko ditu
2015-05-06 11:06 MusikeaMaiatzean Amorebieta-Etxanoko ermita eta eleizetan ganbera-musikearen arloan Euskadin egiten dan programarik originaletako bat entzun ahal izango da, XVI. Eleizetan egitarauan. Programeari berezitasuna emoten deutsona hain zuzen be kontzertuen kokapena da. Kontzertuok herriko ermita eta eleizetan egingo dira eta aurten lehenengo aldiz San Antonio ermitan kontzertu bat egingo da.
Musikene ikastegiko musikari gazteak protagonista, Bilboko Udal Musika Eskolako kontzertu zikloan
2015-05-05 13:53 MusikeaDanetara, lau kontzertu eskainiko ditue Musikeneko ikasleek, eta lehenengo gaur izango da, BilbaoMusikako Auditorioan, 19:30ean. Silenzio Contemporánea ganbera musika hirukotea izango da gaurko saioko protagonistea. Sarrera debalde da.
Larrabetzuko Azurmendi jatetxea, Europako onena
2015-05-05 11:18 Jan edanakEneko Atxa kozineru zornotzarraren Azurmendi jatetxea Europako 2015eko jatetxe onena izentau dabe, Steve Plotnicki OAD (Opinionated About Dining) gidearen sortzaileak jakinarazo dauenez.
Jesus Hermida kazetaria hil da
2015-05-05 10:57Jesus Hermida telebistako aurkezle eta kazetari historikoa 77 urte zituala hil da gaueko lehen orduan, Madrilen. Familiak jakinarazo dauenez, garun-infartu baten ondorioz hil da.
AEK-k udako matrikulazino kanpainea abiarazo dau
2015-05-04 17:59 Euskerea berbagaiInformazino gehiago eskuratu edo izena emon nahi dauenak, ondoko bide honeek ditu eskura: 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakiak; AEK-ko edozein euskaltegira joatea; www.aek.eus webgunea; eta udabarnetegiak@aek.org posta elektronikoa.
Seth Troxler, Txef_A eta Block2Club maiatzeko Art After Dark saioan, Bilboko Guggenheimen
2015-05-04 15:15 MusikeaMaiatzaren 8ko Art After Dark saioari hasierea Block2Club DJ taldeak emongo deutso, 22:00etan. Euren ostean etorriko dira Txef_A eta Seth Troxler taldeak. Musikea entzuteaz aparte, museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dau publikoak, goizaldeko ordu batak arte.
'Hitzen hiria' lemapean, hemen da Literaktum 2015
2015-05-04 12:41 KultureaHitzen hiria lemapean, Donostiako Literaktum 2015 jaialdia nobedadez beteta eta inoiz baino parte-hartzaile, jarduera, egoitza eta egun gehiagogaz dator aurten, maiatzaren 5etik 16ra bitartean.
Mikel Antzak 'Ametsak ere zain' poema liburua kaleratu dau
2015-05-04 11:24 KultureaHauxe dau lehenengo olerki bildumea Mikel Antza idazle donostiarrak. Sei poema luze idatzi ditu, gordinak eta gogorrak, heriotzea, kartzelea eta gerrea gai nagusi dituenak. Frantziako Reauko kartzelan dago Antza, eta berak idatzitako gutuna irakurri eben Ametsak ere zain (Susa) liburuaren aurkezpenean.
Skasti taldeak 'Maskarak' disko barria plazaratu dau
2015-04-30 18:36 MusikeaBanda zarauztarrak Maskarak (Elkar) diskoa aurkeztu barri dau, taldearen hamargarren urteurrenagaz bat eginez. Funky aparta, lehen mailako dance musikea, rock telurikoa eta zertzelada aereoak buztartzen ditu dotorezia handiz, dinoe diskoetxeko arduradunek. Donostiako Victoria Eugenia Clubean aurkeztuko dau Skastik diskoa zuzenean maiatzaren 7an, 20:00etan.
Literaturia 2015 Zarautzen 'Odolean daramagu' lemapean
2015-04-30 17:36 KultureaLiburuak eskegita eta zunda bidez gorputzari itsatsita. Literaturea zainetara, zehatzago esateko. Maiatzaren 28tik 31ra egingo dan Literaturia 2015en kartelak irudi hori erakusten dau, Odolean daramagu! leloa hartuta. Azken finean, antolakuntza lanetan gabilzanon pasinoa literaturea dalako, literaturzaleak garelako, eta pizten gaituen hori odolean daroagulako.
Lain seikoteak 'Tximeletak' hirugarren diskoa aurkeztu dau
2015-04-30 15:39 MusikeaHamaika kanta ditu Lain talde gipuzkoarraren Tximeletak (Baga-biga) behar barriak. Disko landuago, helduago eta pertsonalagoa dala nabarmendu dabe taldekideek. Tolosako Bonbernean aurkeztuko dabe zuzenean maiatzaren 9an.
Bilboko Udal Musika Bandeak 'Pos eso' animazino filmaren soinu bandea interpretauko dau
2015-04-30 14:52 MusikeaBilboko Udal Musika Bandako 45 musikari baino gehiagok Aritz Villodasek idatzitako lanak interpretau zituen, eta bere zuzendaritzapean, Pos eso lanaren soinu bandea osotzen daben musika lanak grabau zituen, segundoz-segundo, zinemeak eskatzen dauen legez, soinua eta irudia guztiz bat etor daitezan.
Joserra Senperenak '9 ganbera pieza' diskoa kaleratu dau
2015-04-30 14:41 MusikeaAzkenengo urte eta erdian idatzitako bederatzi kantek osotzen dabe Joserra Senperena pianista donostiarrak aurkeztu barri dauen 9 ganbera pieza (Elkar) diskoa. Erreferentzia klasikoak eta garaikideak ditue piezek, euskal folklorea eta popa, eta pelikuletako musikea bere bai. Udagoienean aurkeztuko dau zuzenean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...