Espainiako Gabonetako loteriaren iragarkia irabazle, Bilboko El Sol jaialdian

Bizkaie! 2015-06-01 15:03   Kulturea

Igazko azkenengo hilean arrakasta itzela izna eban El mayor premio es compartirlo iragarkiak irabazi dau egunotan Bilbon egin dan El Sol publizidade jaialdian. Santiago Zannou zinemagilearena da iragarkia. Kanpainea, barriz, Leo Burnett agentzia madrildarrak egin eban.

Luisa Etxenike idazlea eta Nicola Molinaro zientzilari italiarra protagonista 'Eztabaidak literatureagaz' ekimenean

Bizkaie! 2015-06-01 12:48   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Luisa Etxenike idazlearen eta Nicola Molinaro zientzialariaren arteko barriketaldia atondu dau bagilaren 2rako; bertan, literaturearen eta neurozientziaren arteko hartu-emonen ganean berba egingo dabe. Topaketea 19:30ean hasiko da eta Arte, literatura y ciencia blogaren egilea dan Gustavo A. Schwartzek gidatuko dau.

Milaka lagun eta giro ezin hobea, Ibilaldian

Bizkaie! 2015-06-01 12:25   Euskerea berbagai

Milaka lagun batu ziran atzo Bilbon, Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen jaian, Harro ibili lemapean. Harrobia ikastolea izan da aurtengo antolatzailea, Lanbide Heziketako ikastetxea. Antolatzaileak gustura dagoz: Ibilaldiaren lekukoa hartu zanetik jakin bagenkien erronka handia zala, Bilbon holango ekimena antolatzeak zailtasun bereziak daukaz, eta harro esan geinke horreri danari aurre egin jakola. Zorionak, Ibilaldia!.

Emile Larre euskaltzain emeritua hil da

Bizkaie! 2015-06-01 10:55   kulturbiz

Kanbon hil zan, zapatuan, Emile Larre euskaltzain emeritua, 89 urte zituala. Abadea, bertsolaria, kazetaria eta idazlea zan Larre. Bertsolaritzearen sustatzaile eta eragile nagusienetakoa izan da Ipar Euskal Herrian, Herria astekariaren zuzendaria be izan zan. Bere aldeko hileta eleizkizuna martitzenean egingo dabe, bagilaren 2an, Baigorrin, 15:30ean.

Eusko Jaurlaritzeak kitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetza protokola sinatu dau

Bizkaie! 2015-05-29 15:14   kulturbiz

Kitxua hizkuntzea bizibarritzeko lankidetzea berbatu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, Cuzkoko Udal Gobernuak (Peru), Euskal Herriko Unibersidadeak eta Agirre Lehendakaria Centerrek. Jaurlaritzeak aholkularitza eta laguntza lana eskainiko dau.

Oier Santosek 'Txanpaina, mesedez' nobela baltza kaleratu dau

Bizkaie! 2015-05-29 14:01   Kulturea

Markel Aizpurua ertzain-burua da Txanpaina, mesedez Oier Santosek idatzitako polizia nobelako protagonistea. BETA izeneko talde armatu ekologiestearen ekintzak, alde batetik, eta etxean daukan giro eskasa, bestetik; protagonistea larri dabil azkenaldion. Erein argitaletxeak plazaratu dau liburua, Bioleta sailean.

Xoriñoak Kaloian Iruñeko laukoteak lehenengo diskoa atera dau

Bizkaie! 2015-05-29 11:49   Musikea

Berrizko Lorentzo Records estudioan grabau eben urtarrilean Enekok, Mikelek, Julenek eta Iñakik euren lenengo diskoa dan Xoriñoak Kaloian. Musika estilo desbardinetatik etorri arren, metalak batu ditu proiektu honetan. Xoriñoak Kaloian taldea zuzenean joteko gogotsu dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

21.000 ikaslek landu dabe bertsolaritzea ikastetxeetan

Bizkaie! 2015-05-29 10:47   Bertsolaritzea

Hezkuntza arautuko lanketeari jagokonez, danetara, 410 ikastetxeetan gauzatzen da Gu ere Bertsotan proiektua: 38 irakaslek gauzatu dabe jarduna, 21.000 ikaslegaz bertsolaritzea landuz. Azken asteotan ikasturteko lana erakusteko hainbat jaialdi eta topaketa egiten dabilz ikastetxeetan eta ikastetxeen artean.

Arrate Egaña idazleak Mikel Zarate saria irabazi dau

Bizkaie! 2015-05-28 15:11   Kulturea

Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiaren ebatziaren arabera, Arrate Egañak idatzitako Patioan kontakizunak irabazi dau 2015eko Mikel Zarate ume literatura saria. 3.000 euroko saria jasoko dau Egañak. Liburua Elkar etxeak argitaratuko dau udagoienean.

Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' dokumentalak nazinoarteko laugarren saria jaso dau

Bizkaie! 2015-05-28 14:55   Barriak

Unai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren sentsibilizazino eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzinoagaz eta Unesco Etxearen kolaborazinoagaz egindako Jambo Amani? dokumentalak beste sari bat lortu barri dau. Oraingoan FINI, Mexikoko Irudiaren Nazinoarteko Jaialdiaren maila profesionaleko bideo-dokumentalaren lehenengo saria eskuratu dau.

Koldo Izagirrek 'Lorea Gernika, andrazko bat' nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-28 14:39   Kulturea

Hasieran prentsarako txatalak ziran Lorea Gernika, andrazko bat (Susa) nobelea osotzen daben 53 pasarteak. Idazten hasi zan Koldo Izagirre, eta personaiak gero eta garapen handiagoa eskatzen eutsonez, liburua egin behar izan eban. Egilearen berbetan, emakumezkotasunaren topikotik iges egiteko Lorea Gernika personaiak egindako ahaleginen moltsoa da liburua.

Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol jaialdian

Bizkaie! 2015-05-28 12:08

Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol Jaialdian, 2.303 pieza eta kanpaina aurkezten. Parte-hartzaileen kopurua % 11 handitu da, igazko datuakaz konparauta. Agentzia horreetatik guztietatik bi baino ez dira Euskal Herrikoak izango: Arabako Wiko eta Gipuzkoako Dimension.

Makala Jazz Funk Bandek 'Xake!' diskoa zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2015-05-28 11:33   Musikea

Jazza eta rhythm’n’rlues doinuak ekarriko ditu Makala Jazz Funk Band talde zarauztarrak gaur, 21:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokira. 50 eta 60. hamarkadako musikea abiapuntu, 70.eko groove funk eta disco souleraino eroango ditu entzuleak Mikel Unzurrunzaga Makala musikari eta DJaren taldeak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'El Batallón Gernika' dokumentala irailaren 15ean estreinauko dabe

Bizkaie! 2015-05-28 11:02   Barriak

El Batallón Gernika dokumentalaren grabazinoa dala eta, 50 antzezlek eta figurantek baino gehiagok gaur arte inoiz egin ez dan jazoera historikoen berreraiketea egin dabe Frantzian, Capbretonen, Labenneko kostaldean, atzo, hilak 27, Cota 40 izeneko ingurunean. 

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ber2Tek, hizkuntza, ahots eta multimedia-teknologiak hizkuntzen industriaren zerbitzura

Bizkaie! 2015-05-27 18:35   Euskerea berbagai

Ber2Tek proiektuaren helburu nagusia izan da hizkuntza- eta hizketa-teknologiak ikertzea eta ikerketearen emoitzak aplikazino bihurtu eta jentearen eskura jartea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

PEN Internationalen biltzarra martxan Amsterdamen

Bizkaie! 2015-05-27 15:53   kulturbiz

Urte birik behin batzen da PEN Internationaleko Idazle Jazarrien Batzordea, munduko kazetari zein idazle jazarri eta kartzeleratuen defentsa egiteko batzordea. Aurten, Amsterdamen da hitzordua, gaurtik barikura bitartean. Teresa Toda Egineko kazetari ohia bere testigantzea dago eskaintzen mundu osotik etorritako dozenaka kazetari eta idazleren aurrean.

Gaztemundu 2015 programearen deialdia onartu dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2015-05-27 15:32   Euskaldunak munduan

Gaztemundu 2015 egitasmoaren aurrekontua 50.000 eurokoa da. Aurten euskal etxeetako 15 gaztek (18 eta 31 urte bitartekoak) parte hartuko dabe, eta irailaren 25etik urriaren 9ra bitartean Euskadira etorri eta kultura erakundeen kudeaketearen ganeko prestakuntzea jasoko dabe.

'Literatura hiztegi tekniko laburra' liburua aurkeztu dau Karlos Linazasorok

Bizkaie! 2015-05-27 11:51   Kulturea

Literaturea ikusteko daukan moduaren laburpen bat dala esan eban Karlos Linazasorok aurkezpenean. Orain arte landu dituan genero guztiak batu ditu Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar) beharrean.

Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gilek egonaldi artistikoa egingo dabe Wroclaw urian

Bizkaie! 2015-05-27 11:40   kulturbiz

Ainara LeGardon musikariak, Jaime de los Ríos media artisteak eta Eneko Gil jantzariak Poloniako Wroclaw urian egonaldi artistiko bana egiteko aukerea izango dabe uda partean, Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker.

Marta 2015-05-27 00:19

Kaixo, zalantza bat dut EHUko matrikularen berrespena egin ondoren, listaren arabera onartuko naute edo nota altuena duen graduaren arabera?

Agur!

Erantzuna | EHU-ren 'Ane' laguntzaile birtuala, kanpora doazen eta kanpotik datozen ikasleen zalantzak argitzeko