Astelehenean zabalduko dabe bertso-udalekuetan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-03-06 14:40   Bertsolaritzea

Garagarrilean eta abuztuan izango dira aurtengo bertso-udalekuak, Muxika, Maule, Orio, Irañeta eta Zuhatzan. Bertsozale Elkarteko bazkide diran gurasoen seme-alabentzat izena emoteko epea martiaren 9an hasiko da, eta ganerakoentzat, 27an.

Tony Allen bateria-jole 365 Jazz Bilbao zikloan izango da hilaren 11n

Bizkaie! 2015-03-06 13:01   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao egitarauaren barruan, Tony Allen afrobeat bateria-jotzaile nigeriarrak kontzertua eskainiko dau martiaren 11n, Bilboko Campos antzokian. Emonaldia 20:00etan hasiko du, eta sarrereak 6 euro balio ditu.

Mikel Ayllon laudioarrak 'Ez tiro egin anbulantziei' nobelea kaleratu dau

Bizkaie! 2015-03-06 10:50   Kulturea

Argitaratutako lehenengo eleberria dau Mikel Ayllonek, eta Igartza saria bekearen laguntzinoagaz idatzi dau. Bildurra eta atsekabea nagusi diran gizarte distopiko batean kokatu dau istorioa. Hilaren 26an, Ez tiro egin anbulantziei (Elkar) liburuaren aurkezpen-barriketaldia egingo dau Ayllonek Bilboko Elkar aretoan, 19:00etan.

Ruper Ordorikak jasoko dau 2015eko Adarra Saria

Bizkaie! 2015-03-05 17:48   Musikea

Igaz Donostiako Udalak, Donostia Kulturaren bidez, Adarra saria sortu eban euskal musikearen arloan garrantzi edo eragin bereziko ibilbidea egin dauen edo egiten dagoan artista bat omentzeko. Lehen edizinoan, 2014an, saria Mikel Laboaren sorkuntza-lanari eta maisuari emon jakon. Aurten, barriz, Ruper Ordorikari ematea erabagi dau aholkularitza batzordeak, aho batez.

Anai Arrebak taldeak bigarren diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-05 14:49   Musikea

Bederatzi kanta barri ditu Anai Arrebak laukote gipuzkoarraren behar barriak, jantzan egiteko apropos-aproposak danak. Pop doinuak aurreko lanean baino nabarmenagoak dira, rocka eta punka osogai garrantzitsuak diran arren. Martiaren 13an aurkeztuko dabe zuzenean, Donostiako Daba-Daba aretoan.

Pier Paul Berzaitzek sustatu dauen 'Egunsentiaren Kantak' ikuskizuna, Bilboko Arriaga antzokian

Bizkaie! 2015-03-05 11:47   Musikea

Bederatzi euskal musikari batuko dira Bilboko Arriaga antzokiko oholtzan datorren domekan, martiaren 8an, Pier Paul Berzaitz abeslari zuberotarrak bultzatutako Egunsentiaren Kantak ikuskizunean. Berzaitzegaz batera, nortasun handiko beste hiru kantari agertuko dira: Erramun Martikorena, Magali Zubillaga eta Estitxu Pinatxo.

Guggemheim museoa, Bizkaiko Futbol Federazinoa eta Bilboko Akordeoien Orkestrea, 2015eko Bizkaitar Argiak

Bizkaie! 2015-03-05 09:29   Kulturea

Bizkaitar Argia ohorezko saria Bizkaiko Foru Aldundiak emoten dauen ohorezko titulu garrantzitsuena da. Sariaren bidez, foru erakundeak edozein gizarte jardueratan beren jokabide, zerbitzu eta jarduereagaitik Bizkaia eta haren balioak sustatzen lagundu daben persona fisiko edo juridikoak, erakundeak edo herritarren taldeak aintzatesten ditu.

Iparraldea Bertan! zikloaren 14. edizinoa gaur hasiko da Donostian

Bizkaie! 2015-03-04 13:01   Musikea

Aire Ahizpak, Zeze Miege bikotea eta Erramun Martikorena izango dira aurtengo Iparraldea Bertan! egitarauko protagonista nagusiak. Zikloa martiaren 4an hasi eta 25ean amaituko da. Koldo Mitxelena kulturgunea eta Euskal Kultur Erakundea dira antolatzaileak.

Zinema Txartelagaz, 5 euskal film 20 eurotan

Bizkaie! 2015-03-04 11:21   Barriak

EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak salgai ipini barri dauen 20 euroko Zinema Txartelak Euskal Herrian edo Europan produzidutako, edo euskerara ekarritako, bost film ikusteko aukerea eskaintzen dau. Alkarteko kide diran aretoetan erabili daiteke bonua, apirilaren 30 baino lehen.

Euskal Herriko ikasleentzako beka zientifiko-teknikoen deialdia egin dau Boise State Universityk

Bizkaie! 2015-03-04 10:44   Euskaldunak munduan

Ameriketako Estadu Batuetan dagoan Boise State Universityk (BSU) ikasle euskal herritarrei zuzendutako master eta doktoretza bekak sortu ditu. Urtebeteko bekak dira, eta matrikula gastuak ordaintzeaz aparte, 18.000 eta 25.000 dolar arteko laguntzinoa  be jasoko dabe ikasleek. Eskaerak martiaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

Blanca Urgellek atondutako Axularren 'Gero' liburuaren edizino kritikoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-03-03 14:53   Kulturea

Nafarroako Gobernuaren egoitzan aurkeztu dau gaur eguerdian Axularren Gero liburuaren edizino kritikoa Blanca Urgell filologoak. Aurretik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Joshua A. Fishman hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da

Bizkaie! 2015-03-03 14:07   Euskerea berbagai

Domekan, martiaren 1ean, hil zan Joshua Fishman hizkuntzalari ezaguna, 89 urte zituala. Euskal Herrian batez be hizkuntza-soziologiaren aitzindari lez ezaguna bada be, jakituria-eremu zabalagoak landu zituan. Hiztun-alkarte ahul edo txikien egoerea aztertu eban mundu osoan. Hizkuntzotako bat euskarea izan zan.  Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izentau eban, 2010ean.

Eusko Jaurlaritzea demandatu lez aurkeztuko da euskerazko akten auzian

Bizkaie! 2015-03-03 12:44   Euskerea berbagai

Agiriak euskeraz bialdu eutsiezan udalak salatu ditu Carlos Urquijok, Madrilgo gobernuak EAEn daukan ordezkariak. Udaletako bat Beizama da, eta honek Jaurlaritzeari parte hartzeko eskari ofiziala egin deutso. Orain, Jaurlaritzeak demandatu moduan personetako ebatzia adierazo dau. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako salburuordeak esan dauenez, agiriak euskeraz egitea legezkoa da.

Kalidadezko zerbitzu elebiduna, Kontsumobideren I. Euskera Planaren asmo nagusia

Bizkaie! 2015-03-03 11:27   Euskerea berbagai

Kontsumobiden kalidadezko zerbitzu elebiduna eta hizkuntza eskubideak bermatzea eta euskera zerbitzu eta lanerako hizkuntza lez erabiltea dira Kontsumoko Euskal Institutuaren I. Euskera Planaren (2013-2017) helburu nagusiak, kontsumitzaileei atentzino hobea eskaintzeko.

Zinemea, musikea eta erakusketak, Bilboko Gizazinea egitarauan

Bizkaie! 2015-03-03 10:03   kulturbiz

Caostica alkarteak eta Bilboko Kultura eta Hezkuntza Sailak alkarlean atondu dabe Gizazinea programea. Ibaiondoko barrutiko hainbat lekutan antolatu ditue proiekzinoak, berbaldiak eta kontzertuak; besteak beste, San Frantzisko eta Burtsako Udaltegietan, Bidebarrietako Liburutegian, Bilborocken edo BilbaoArten. Martiaren 4an hasiko da egitaraua.

Hemen da Laburbira 2015

Bizkaie! 2015-03-03 09:52   Zinemea

Hamabigarrenez heldu da XII. Laburbira, film laburren zirkuitua, euskerazko zinemagintzearen perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzera. 2015eko martiaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da zirkuitua. Martiaren 4an, Ordizian izango dan lehen emonaldia. 

Bilboko Udal Liburutegi Sareak Emakumearen Eguna ospatuko dau Bidebarrietan zineforuma eskainiz

Bizkaie! 2015-03-02 13:18

Bardintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Sailagaz alkarlanean, Bidebarrietako Liburutegiak, helduei zuzendutako zineforum saioa jasoko dau eguaztenean, martiaren 4an, arratsaldeko 18:30etik aurrera. Eskainiko dan lehenengo lana, Manuela Moreno zuzendariaren Camas izango da, eta ondoren, Céline Telerman zinemagilearen ¿Por qué las mujeres queremos más? film luzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zabalik dago Kimuak 2015 egitasmoan izena emoteko epea

Bizkaie! 2015-03-02 10:19   Zinemea

Euskal film laburren sustapena eta banaketea helburu dituan Kimuak egitasmoaren 2015ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 2an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean egongo da zabalik.

Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako Zigoitiko finalaurrekoa

Bizkaie! 2015-03-02 09:51   Bertsolaritzea

Zigoitiko Kultur Etxeko aretoan,  90 lagunen aurrean Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako 5. finalaurrekoa. Bigarren sailkatu zan Iñaki Viñaspre (339), hirugarren Felipe Zelaieta (318), laugarren peru Abarrategi (316,5), bosgarren Oier Arbina (288,5) eta seigarren Asier Rubio (276,5).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Primivito Ohar Bedita 2015-02-27 15:53

Arrazoi betea du Arejitak gauzak alferrik gordetze horrekin.
Ea noiz aplikatzen dion kontua bere buruari, eta ea noiz hasten den Labayrun urtez urte eta hamarkadaz hamarkada pilatu dituzten materialak, \"ea noiz lortzen dugun diru-laguntzea argitaratzeko\" politika baztertuta.

Erantzuna | Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren VI. liburukia aurkeztu dabe Gasteizen