Vicente Aranda zinemagilea hil da

Bizkaie! 2015-05-26 18:54   kulturbiz

Vicente Aranda zinemagile kataluniarra gaur goizean hil da, 88 urte zituala, Espainiako Zinemaren Akademiak jakinarazo dauenez. Aranda Bartzelonan jaio zan, 1926ko zemendiaren 9an, eta ibilbide luze eta emonkorrean 20 filmetik gora egin ditu.

Bilboko Itsasadarra museoak 'Itsasadarraren magia. 35 urte bizia sortuz" erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2015-05-26 15:45   Kulturea

Erakusketeak antxinako argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak eta ingurumen-berreskuratze prozesua jasoten ditu, bertan bizi diran espeziei buruzko informazinoa bere bai, eta Europako ubide kutsatuenetakoa izan zanaren inguruneko aztarnak bere. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, Bilboko Itsasadarra museoan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilbao Arteko sei artistak Bilbobusen autobusak apaindu ditue euren diseinuakaz, Athletic animetako Kopako finalean

Bizkaie! 2015-05-26 15:43   Kulturea

Ruth Juan, Ismael Iglesias, Zaloa Ipiña, Juan Carlos Arango, Elisabeth Pérez eta Kepa Peñil dira ekimen honetan parte hartu daben artistak. Toki bateko eta besteko artistok, bakotxak bere estiloan, diseinu berezia sortu dabe datozen egunetan Bilbon zehar errubera gainean ibilteko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Luis Gardek 'Ehiztariaren isilaldia' nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-26 15:14   Kulturea

Iruñea ondoko Ezkaba mendian egoan kartzelan 1938an izandako igesaldian parte hartutako preso biren historia jaso dau Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia beharrean. Orduko istorioa gaur egungo gogoetetatik kontau dau. Pamiela etxeak argitaratu dau.

UEUk prest ditu 43. Udako Ikastaroak

Bizkaie! 2015-05-26 15:04   Kulturea

Eibar, Baiona eta Iruñean izango dira hitzorduak 2015eko bagilaren 29tik garagarrilaren 22ra. Aurten 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu ditu UEUk, pasa dan urteko erantzun onari eusteko helburuagaz. Aurtengo leloa Jardun izango da, Udako Ikastaroak lan egin, ikasi eta ideiak trukatzeko foro ezin hobea dala azpimarratzeko asmoz.

Antzerkia, jantzea eta soinua gogoetagai, Bilboko 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketan

Bizkaie! 2015-05-26 12:57   jardunaldiak

Euskal Herriko eta kanpoko sortzaileek forma eszeniko barriak izango ditue ardatz maiatzaren 27tik 30era bitartean, Bilboko 3, 2, 1 Forma Eszeniko Barrien Nazinoarteko Topaketan, Bilboko Azkuna Zentroa-Alondigan. Orain hiru urte sortu zan ekimena, eta aurten izango da azkenengo aldia.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

60 gaztek parte hartu dabe Nafarroako Bertso Eskolen Egunean

Bizkaie! 2015-05-26 10:33   Bertsolaritzea

Lesdakako Kultur Etxean 10-15 urte bitarteko 60 gazte batuta, bertso-eskola bakotxaren agurrakaz emon jakon hasierea eguneko ekitaldiari. Bertan izan ziran Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar, Iruñea, Barañain eta Sakanako kideak. Ondoren, Nafarroako Bertsopaper Lehiaketako saridunen lanak entzun eta sari banaketa ekitaldia egin zan.

Elustondo neba-arrebek euren lehenengo diskoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2015-05-25 18:35   Musikea

Agurtzane eta Jon Elustondo neba-arreba legazpiarrek makina bat urte daroe trikitia joten, baina orain arte ez dabe diskorik grabau. Zaleek behin eta barriz diskoa eskatu ostean erabagi dabe hamalau kantako Elustondo grabetea, Elkar etxeagaz. Bagilaren 13an, Elgoibarren joko dabe, eta 14an, Aisterrazun.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jacques Audiarden 'Dheepan' pelikuleak irabazi dau Urrezko Palmea Cannesen

Bizkaie! 2015-05-25 14:50   Barriak

Audiard zinemagile frantsesaren Dheepan  beharrak, Pariseko aldaurian, biolentzia handiko inguruan girotutako maitasunezko istorioa da. Laszlo Nemes hungariarraren Saul fia lanak jaso dau Cannesko Jaialdiko Epaimahaiaren Sari Nagusia, eta Zuzendari Onenaren saria Hou Hsiao-Hsien taiwandarrak irabazi dau, The Assassin beharragaitik.

Peru Abarrategi nagusi Arabako Bertso-eskolartekoan

Bizkaie! 2015-05-25 13:06   Bertsolaritzea

Epaimahaiak, holan erabagita, Peru Abarrategik irabazi eban finala. Hemendik aurrera, edizino batetik bestera, eskuz esku pasauko dan saria jaso eban. Gasteizko Peru Amorrortu bigarren postuan sailkatu zan. Biak izango dira Orion bagilaren 27an jokatuko dan Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finaleko Arabako ordezkariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bisita gidatuak Atxuriko tren geltokira

Bizkaie! 2015-05-25 11:52   kulturbiz

Ikus-entzuleek, Manuel María Smith arkitektoak diseinautako estilo neoeuskalduneko Atxuriko tren geltokia bisitetako aukerea izango dabe bagilaren 2tik 27ra. Plazak maiatzaren 25etik aurrera erreserbau ahal izango dira.

Markeliñe, Les Mobilettes eta Paula Quintana saritu ditu Leioako XVI. Umore Azokeak

Bizkaie! 2015-05-25 10:44   Kulturea

Markeliñeren Andante lanarentzat izan da Euskadiko kale ikuskizunik onenaren saria; Les Mobilettes konpainia frantsesak eskuratu dau Kale Ikuskizunik Onenaren Saria Café Frappé piezeagatik eta azkenik, Paula Quintanarentzat izan da Artista/ikuskizun barri onenaren saria Latente lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

II. Sopela Kosta Fest jaialdiak surfa, musikea eta naturea izango ditu oinarri, irailaren 27ra bitartean

Bizkaie! 2015-05-23 02:00

Irailaren 23tik 27ra bitartean II. Sopela Kosta Fest jaialdia izango da eta egitarau osotuagoa eta anitzagoa izango dau. Egitarauak hiru ardatz nagusi izango ditu: musikea, surfa eta naturearen babesa. Jaialdiaren helburua honakoa izango da: Sopelako turismoa indartzea, sopeloztarrei eta bisitariei kalidadezko kultur jarduerak eskaintzea eta dendari txikiei eta ostalariei laguntzea. 

Eibarko Euskal Jaiaren 50. urteurrena argazki-liburu eta dokumental parebakoakaz dator

Bizkaie! 2015-05-22 14:21

Eibarren maiatzaren 31n ospatuko dan Euskal Jaiaren 50. urteurrenaren harian, oroimenezko argazki-liburu eder bat eta dokumental bat argitaratuko ditue. Maiatzaren 27an aurkeztuko dira biak Coliseoan, iluntzeko 19:00retan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hira taldeak 'V' bosgarren diskoa plazaratu dau

Bizkaie! 2015-05-22 11:55   Musikea

Hamabost urteko ibilbidea dauka Hira laukoteak, eta orain euren bosgarren diskoa dan V izenekoa aurkeztu barri dabe. Eurek produzidutakoa da, baina Elkar etxearen laguntzinoa euki dabe. Hamaika kanta ditu diskoak, eta rock amerikarra da nagusi.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gora Gasteiz ekimenak jaurtiko dau txupina, bagilaren 6an Donostian ospatuko dan 11 Kolore Festean

Bizkaie! 2015-05-22 11:33

Igaz 100 urte bete zituan Errioxako Etxea izan bazan 11 Kolore Fest jaialdian egiten dan 11 Tanbor Martxearen hasieran txupina jaurtitzeaz arduratu zana, aurten Gora Gasteizeko kideei egokitu jake txupina botateko ohorea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Nafarroako gazteen bertso eskolen eguna ospatuko da domekan Lesakan

Bizkaie! 2015-05-21 18:42   Bertsolaritzea

Urtero legez, ikasturte amaiereagaz batera Nafarroako gazteen bertso eskolek euren eguna ospatuko dabe; maiatzaren 24an, domekan, Lesakan egingo dan jai honek, 10-15 urte bitarteko ikasleak batuko ditu, goiz eta arratsaldeko egitarau baten bueltan.

Sherpa Next euskal aplikazinoa instalauko dau bere gailuetan Samsung etxeak

Bizkaie! 2015-05-21 18:06

Sherpa enpreseagaz akordioa zarratu dauela iragarri dau gaur Samsung konpainiak, Sherpa Next aplikazinoa bere gailuetan instaletako. Holan, aurrerantzean Samsung Galaxy S6 eta Galaxy S6 edge gailuek aurrez instalauta izango dabe Xabier Uribe-Etxebarria ekintzaile bizkaitarrak sortutako aplikazinoa.

Euskal Herriko Eskolarteko finala egitarau ederragaz dator

Bizkaie! 2015-05-21 15:33   Bertsolaritzea

Bagilaren 27an egingo da Orioko frontoian Eskolarteko finala, lurralde bakotxeko bina ordezkarigaz, txapelduna eta txapeldunordeagaz, hain zuzen be. Goizeko 11:00etatik hasita egun osoko festa dago antolatuta.

Egun osoko jaia egingo dau Gerediagak bagilaren 7an, alkartearen 50. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2015-05-21 15:24   kulturbiz

Topa Gerediaga izenagaz, bagilaren 7an ospatuko dau Gerediaga alkarteak 50. urteurrena. Abadiñoko Astola auzoan dagoan auzitegi-etxearen aurrean egingo dira ekitaldiak, eta bazkideez gan parte hartu nahi dauen guztientzat zabalik izango da jaia, adierazo dabe antolatzaileek.