Bardoak gogoz eta bertsozale ugari bigarren astegoienean
2016-02-01 14:37 BertsolaritzeaDatorren astegoienean Bardoak ekimenaren lehen faseko azken saioak jokatuko dira; beste bost saio izango dira barikutik domekara bitartean, Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñean.
Smithsonian Folklife Festivalen Euskadi izango da konbidautako kulturea
2016-02-01 13:00 Euskaldunak munduanBagilaren 29tik garagarrilaren 4ra eta garagarrilaren 7tik 10era egingo da Smithsonian jaialdia. 10 egun horreetan Euskadi AEBetako erakusleihorik handienean egongo da eta bere kulturea, gastronomia, barrikuntzea, eskulangintzea eta historia urtero ekitaldia bisitetan daben ehunka mila personei erakusteko aukerea izango da, baita ekitaldia online jarraitzen daben 40 miloe personei erakusteko be.
'Arakaldo Sustraiak Aurkitzen' egitasmoa aurkeztu dabe
2016-02-01 11:19 kulturbizArakaldoko Udalak, Arakaldoko historia, kultura eta natura ondarea ezagutarazoteko asmoz zein naturan kirola egitea, ibiltea eta ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz ekin deutso Arakaldo Sustraiak Aurkitzen egitasmoari.
Koplak eta umorea Kuadrillartekoaren bigarren topaketan Laudion
2016-02-01 09:53 BertsolaritzeaTxandriotarrak (Arabar errioxa), Aizkorak Zorroztu taldekoak (Gasteiz), Errexalakoak (Gasteiz) eta Aiaraldekoak ibili ziran alkarri zirika Arabako Bertso Kuadrillartekoaren barruan Aiaraldeko topaketan.
Arantza Iturbe, Mikel Fernandino eta Imanol Ituiño nagusi Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketan
2016-02-01 09:28 KultureaArantxa Iturbe, euskerazko atalean, eta Mikel Fernandino eta Imanol Ituiño (ex aequo), gaztelaniazkoan, izan dira irabazle XIII Café Bar Bilbao Teatro Gidoi Lehiaketan. Sarion helburua gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea da eta Plaza Barriko Café Bar Bilbao taberneak antolatzen ditu, Tartean Teatroa antzerki- konpainiaren laguntzinoagaz.
Sabino Arana sariak emon ditue Bilbon
2016-02-01 09:25 KultureaSabino Arana Fundazinoaren sariak emoteko ekitaldia ospatu dabe Bilboko Arriaga antzokian. Sei saritu egon dira: John Garamendi, Leopoldo Zugaza, CEAR-Euskadi, Velatia, Maialen Chourraut eta Alex Salmond. Sarituek gizarteari erakusten deutseezan baloreak azpimarratu ditu Juan Mari Atutxa fundazinoko presidenteak.
Igaz hildako euskaltzainak omendu ditu Euskaltzaindiak
2016-01-29 14:06 Euskerea berbagaiDonostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldi baten egin deutse omenaldia Euskaltzaindiak igaz hildako sei euskaltzainei. Bakotxaren hilbarri-txostena be irakurri dabe. Juan Garmendia Larrañaga, Joshua Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun izan dira omenduak.
Karim Ainouz zuzendari brasildarra izango da Zinegoak jaialdiko epaimahaiko burua
2016-01-29 13:03 BarriakLGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek, aurtengo edizinoko epaimahaian nortzuk egongo diran aurreratu dau: Karim Ainouz zinema-zuzendari brasildarra izango da burua eta, beragaz batera, Tatiana Lo Iacono eta Maialen Beloki egongo dira. Ganera, aurten lehenengoz, epaimahai gaztea egongo da, 20 lagunek osotua.
'Emakumeak eszenan' programearen hamargarren edizinoa 'Las Lysistratas' obreagaz hasiko da
2016-01-29 11:22 KultureaAntzerkigintza amateurrean dabilzan emakumeen lana ezagutzera emoteko antolatzen dabe urtero Emakumeak eszenan zikloa eta aurten hamargarren edizinoa beteko dau. Lehenengo saioa domekan, urtarrilak 31, izango da, Bilboko Campos antzokian. Aristofanes greziarraren idazkietan oinarritutako Las Lysistratas antzezlana ikusi ahal izango da, Raul Cancelok zuzendua eta hamabi emakumek antzeztua.
'Zapalduaren Antzerkia: kulturak eta feminismoak' topaketea Bilbon
2016-01-29 10:32 jardunaldiakUrtarrilaren 29an eta 30ean Bilboko Otxarkoagako Udaltegian Zapalduaren Antzerkiari buruzko Elkarrizketa Biribil KreAktiboa eta Laborategia izango dira. Zapalduaren Antzerkia Augusto Boalek sortutako metodo eta mobimentua da, ikuslea bere errealidadearen eraldakuntzearen aktore bilakatzea helburu dauena. Saio honeetan nazinoarteko konbidadu bi izango dira: Austriako Birgit Fritz eta Turkiako Jale Karabekir dramaturgoak.
XV. Dantza Plazetan programea zapatuan hasiko da
2016-01-29 09:56 KultureaBilboko Udalak Dantza Plazetan programearen hamabosgarren edizinoa abian jarri dau. Gure urian tradizinorik handiena daben kultur programetakoa da, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburua dauena, herrietako plazetan egiten ziran erromeriak, jantza erakustaldiak eta kalejirak eskainiz.
Euskerea bizibarritzeko jardunaldia zuzenean jarraitu daiteke orain, streaming bidez
2016-01-29 09:21 Euskerea berbagaiGaur egiten dabil mintegia Euskaltzaindia Bilbon, Euskerea bizibarritzen jarraitzeko erronkak izenburupean. Erakunde eta adituen ekarpenei esker, egitarau oparoa preparau dabe, euskerearen normalizazinoak hartu beharreko norabideaz eztabaidea egiteko. Eguerdiko 14:00ak arte izango da jardunaldia. Zuzenean ikusi.
Bilboko agenda kulturala aurkeztu dau Udalak
2016-01-28 17:27 KultureaKultureak edertu egiten zaitu lelopean, 2016an Bilbon egongo diran kultura arloko hitzorduen barri zehatza emoten dau gideak, bilbotarrek eta bisitariek eskaintzearen barri euki daien. Udalak dinoanez, askotariko proposamenak sartu ditue, bakotxak bere neurriko astialdiaz eta kulturaz disfrutau ahal izan daian.
Jesus Lizaso artista bizkaitarraren 27 eskultura ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan
2016-01-28 16:27 KultureaReflexion izeneko erakusketea maiatzaren 1era arte egongo da BizkaiKOA sarearen barruko Rekalde aretoan. Jesus Lizaso artista barakaldarraren 27 eskulturaren bidez, haren obreak euki dauen garapena ezagutu ahal izango da. Dana dala, artelanak ez dagoz ordena kronologikoan, Lizasok berak piezen artean ikusten dituan loturak dira ardatza.
'Joxemiel Bidador' pastorala beste hiru aldiz antzeztuko dabe martian eta apirilean
2016-01-28 10:48 Kulturea2015eko urrian Iruñean aurkeztu zan Joxemiel Bidador euskaltzale eta ikerlariaren inguruko pastorala eta, martian eta apirilean, beste hiru aldiz antzeztuko dabe. Barañainen, Gotainen eta Bilbon izango dira horreek hiru emonaldiak. Zuberoako pastoralen tradizinoan oinarrituta, Nafarroan sortutako lana da Joxemiel Bidador-Iruñeko euskaldunak eta arrakasta handiz estreinau zan.
Juanma Iturrondo = AEK-jentea
2016-01-28 09:44 Euskerea berbagaiAEK-jentea ekimenagaz, kopuruen indarra ahaztu barik, ibilbideari erreparau gura deutsagu, begirada kualitatiboa hobetsi, hain zuzen. Horretarako, AEK-jentea egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskerea ikasi eta euskeraz biziten jarri dan lagun bat aurkeztuko dabe urtero. 2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturrondo izan da hautatua.
Kraftwerk taldearen zortzi kontzertu egongo dira urrian Guggenheimen
2016-01-27 16:50 MusikeaAlemaniako Kraftwerk taldearen ibilbide luzeari errepasoa egiteko balioko dabe kontzertuek, emonaldi bakotxa disko baten oinarrituta egongo dalako, Bilboko Guggenheim Museoak azaldu dauenez. Urriaren 7tik 14ra izango dira zortzi kontzertuak eta datorren hilean ipiniko dira sarrerak salgai.
Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura zientifikoen mapa osoa aurkeztu dabe
2016-01-27 14:09Komunidade zientifikoak, Science atariaren bidez, erkidegoko azpiegitura zientifiko guztien informazinoa lortu ahal izango dau. Izan be, Jaurlaritzeak azpiegitura zientifikoen lehenengo mapa osotua aurkeztu dau Bilbon, nazinoarteko esparru teknologiko eta zientifikoan Euskadi erreferente bihurtzeko asmoz. 364 ekipamendu dakarz mapeak.
Euskal Herriko Ahotsak webgunean 5.000 lekukoren grabazinoak dagoz
2016-01-27 13:13 Euskerea berbagaiProiektuko kideek azaldu dabenez, asteon berton heldu dira 5.000ko markara. Euskal Herriko ahozko ondarea jaso, katalogau eta zabaltzeko asmoz dabil lanean Euskal Herriko Ahotsak. Lurralde guztiko 308 herritako 5.000 hiztunen berbak entzun letiekez, beraz, webgunean. Alkarlanean oinarritutako proiektua danez, jente askoren laguntzinoagaz lortutako markea dala azpimarratu dabe.
Bilboko Pabilioi 6 Aretoko Gazte Konpainia sortu da, antzezle gazteentzako plataforma profesionala
2016-01-27 12:59 KultureaDatozen egunetan ikusiko dogu Gazte Konpainiaren lehenengo emoitzea: Ramon Bareak zuzendutako Romeo eta Julieta; bersino hau Shakespearen jatorrizko testutik gertu badago be, gaur eguneko edukiak ditu taularatzean, egungo ikusleek hurrago sentidu deien.























Aurreko artikuluarekiko interesatuta nau euskal aditza trinkoak liburu hau erosteko. Erraidazuek mesedez prezio ta zenbat orrialde kopuruak dabez
»» Aditz trinkoa batuan, bizkaieraz eta ...