'Auzo-ikastolen proiektua eta haren garapena (1919-1938)' beharra argitaratu dau Bizkaiko Foru Aldundiak
2015-04-24 15:42 kulturbizMaite Paliza Monduate historialariak idatzi dau Auzo-ikastolen proiektua eta haren garapena (1919-1938) liburua. Liburuan auzo-ikastolak sortu aurreko irakaskuntzearen egoerearen nondik norakoak azaldu ditu. Ikastetxe barriak sortzeko prozesua zehatz azaldu dau, zein arazo egon ziran, funtzionamendua eta abar.
Hezkuntzea, kantagintzea eta bertsolaritzea, Bertsoa Unibersidadean eskolako osogai nagusiak
2015-04-24 15:07 BertsolaritzeaBertsoa Unibersidadean eskolea garagarrilaren 6tik 10era egingo da Donostiako Miramar jauregian. Maiatzaren 4tik aurrera izango da matrikuletako aukerea; bagiletik aurrera, barriz, % 20 gehiago ordaindu beharko da matrikulea.
Martin eta Xabier Etxeberria anaiek 'Gizon gogorraren sekretua' nobelea argitaratu dabe
2015-04-24 12:50 KultureaEtxeberria anaiek alkarregaz idatzitako laugarren nobelea da Gizon gogorraren sekretua (Elkar). Tolosako aratuste sasoian girotu dabe nobela baltza, biltegi baten belarri eta zakil barik agertutako gizon urkatu baten hilketearen inguruan, hain zuzen be.
Fant 21ek kultur eta aisialdirako jarduerak be izango ditu zinema programazinoaren osogarri
2015-04-24 12:41 BarriakBilboko Fantasiazko Zinemaldia (Fant 21) maiatzaren 8tik 15era izango da aurten, zinema programazino anitz, erakargarri eta kalidadezkoagaz, ez zinema zaleentzat bakarrik, baita genero fantastikora lehen aldiz hurreratzen diranentzat be.
Kontseiluaren eskutik, euskeraz biziteko eskubidearen aldeko ekitaldia izango da Iruñean zapatuan
2015-04-23 18:34 Euskerea berbagaiEuskeraz biziteko eskubidearen aldeko jaialdia egingo da Iruñeko Anaitasuna pabilioian datorren zapatuan, hilaren 25ean, Nafarroan euskereak aurrera egingo badau beste hizkuntza politika bategaz izango dala aldarrikatzeko.
UEMAk eta Argia astekariak euskarazko hedabideen irakurzaletasuna sustatuko dabe
2015-04-23 17:44 kulturbizUdalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) eta Argia astekariak hitzarmena sinatu dabe, herritarren artean euskerazko hedabideen irakurzaletasuna indartzeko eta aldizkaria ezagutarazoteko helburuagaz.
50 konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako 17 Euskal Herrikoak
2015-04-23 15:49 KultureaDanetara, berrogeita hamar konpainia batuko dira aurtengo Leioako Umore Azokan, horreetako hamazazpi, Euskal Herrikoak. Aurten, igaz baino bost konpainia gehiagok hartuko dabe parte, eta danetara 170 emonaldi eskainiko ditue. Erabateko hogeita bi estreinaldi izango dira, ganera.
'Jentilak Diman' ikuskizuna apirilaren 25ean
2015-04-23 12:28Diman eta inguruetan mitologia aberastasun handia dagoala gogoan hartuta, aberastasun hori eguneratu, herrian eta inguruetan ezagutarazo eta belaunaldi barrietara jai moldean transmitiduteko gogoz, Txumuluxueta kultur alkarteak ekitaldi bi antolatuko ditu apirilaren 25ean.
Idoia Barrondok eta Andoni Abenojarrek irabazi ditue VII. BizkaIdatz Sariak
2015-04-23 11:03 KultureaLiburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez, Bizkaiko Foru Liburutegiak BizkaIdatz sariketako irabazleen barri emon dau. Idoia Ibarrondo bilbotarra izan da irabazlea euskerazko modalidadean, eta Andoni Abenojar portugaletetarra, gaztelaniazkoan. 1.500 euroko saria jasoko dau bakotxak.
Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik Bilbon
2015-04-23 10:56 KultureaGaur, eguena, apirilak 23, eguerdiko 12:00etan, Liburu Egunaren inaugurazinoa egingo da Bilboko Berastegi kalean, erakunde eta liburu arloko arduradunakaz eta idazleakaz batera. Danetara, 46 stand jarriko dira. Liburu Eguna goizeko 9:00etatik 21:00etara ospatuko da. Toti Martinez de Lezea, Unai Elorriaga, José Javier Abasolo, Félix G. Modroño, Inma Roiz eta Wendy Guerra idazleek euren lanak sinatuko ditue.
Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dabe hilaren 29an, Bilbon
2015-04-22 15:28 KultureaEuskadiko Jantza Alkarte Profesionalak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Saila eta Azkuna Zentroa-Alondigeagaz alkarlanean, egitaraua antolatu dau nazinoarteko eguna ospatzeko, apirilaren 27an eta 29an. Sara Paniaguaren Un día / ocho horas performanceak hasiko ditu 29ko ekitaldiak.
Bost euskal ordezkari Max Sarien 22 finalisten artean
2015-04-22 15:28 KultureaEuskal ordezkariak dira: Iñigo Guardamino (egile barri onena, Vacaciones en la inopia lanagaitik), Ignacio del Moral (egokitzapen edo antzerkirako bersino onena, El viaje a ninguna parte lanagaitik), Sabino Bikandi (musika onena, Gelajauziak lanagaitik), Iñaki Salvador (musika onena hau be, Zazpi aldiz elur lanagaitik) eta Kukai Dantza Taldea (jantzako talde edo interpretatzaile onena, Gelajauziak lanagaitik).
Asteon egingo dira Nafarroako eta Gipuzkoako Eskolarteko finalak
2015-04-22 14:39 BertsolaritzeaNafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketearen 29. edizinoa izango da aurten, apirilaren 24an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean jokatuko dana. Arratsaldeko 19:00etan hasita, 10 bertsolari gaztek hartuko dabe parte: Joanes Illarregi (Leitza), Xabat Illarregi (Leitza), Alai Arozena (Leitza), Manex Mailharin (Berriozar), Maddapen Lopez (Lesaka), Uxue Mesa (Lesaka), Ekhiñe Zapiain (Bera), Idoia Granizo (Altsasu), Ekain Alegre (Altsasu) eta Aitziber Grados (Altsasu).
Bilboko Arriaga Antzokiak bere 125. urteurrena ospatuko dau maiatzaren 31n
2015-04-22 12:231890eko maiatzaren 31n, arratsaldeko 20:00etan, altzau zan lehen aldiz antzokiko oihala. Ikus-entzuleek Arriaga izena jarri eutsien berehala, antzokia egoan plazearen izenagaitik. Plazeak musikari bilbotar handiaren omenez dau izen hori. Gau haretan ikus-entzuleek ikusi ahal izan eben lana Amilcare Ponchielliren La Gioconda operea izan zan.
Irakurzaletasuna sustatzeko 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa bederatzigarrenez abiatu da
2015-04-22 12:01 KultureaLiburuaren nazinoarteko egunean, apirilaren 23an, Euskaltzaleen Topaguneak Irakurri, gozatu eta oparitu ekimenaren bederatzigarren edizinoa ipini dau martxan, hainbat euskera alkarte, udal, liburutegi eta liburu-dendagaz batera. Euskal Herri osoko 42 herritara zabalduko dabe egitasmoa, bagilaren 30era arte.
2015eko Zientzia Azokea, apirilaren 25ean, Bilbon
2015-04-22 11:18 KultureaBilboko Plaza Barrian egingo dabe aurtengo Zientzia Azokea, hainbat gaztek egindako proiektu zientifikoen erakusketea. Elhuyarreko Zientzia Unidadeak antolatzen dau Zientzia Azokea. Gazteen artean zientzia-zaletasuna bultzatzea, kultura zientifikoa sustatzea eta zientziaren dibulgazinoa dira ekimenaren helburu nagusiak.
Musikea izango da aurten Getxoko Liburu Azokearen ardatz nagusia
2015-04-22 10:58 Kulturea2015eko Getxoko Liburu Azokea eguaztenetik domekara bitartean izango da musikea ardatz hartuta. Bost egunetan zehar, udal liburutegiek musikeari lotutako hainbat jarduera egingo ditue Algortako Geltokia plazan, bertan kokatuko baitira bederatzi liburudenda getxotarren eta udal liburutegien etxolak.
'Mañaria, Harrizko Herria' liburua aurkeztu dau Txelu Angoitiak
2015-04-21 17:20 kulturbizMañariako Udalak eta Gerediaga Alkarteak Mañaria, Harrizko Herria liburua aurkeztu dabe gaur. Mañariarren testigantzak jasoz, herritarren ikuspegia nagusi dala, Mañariari buruzko historia liburu desbardin bat dela azpimarratu dabe. Datorren barikuan, apirilaren 24ean, arratsaldeko 19:00etan, Errose Bustinza Kultur Etxean egingo da herri aurkezpena.
UPV/EHUk Brian L. Bayne irakaslea Honoris Causa Doktore eta 479 doktore barriak izentauko ditu
2015-04-21 15:13Datorren barikuan, apirilak 24, 18:00etan, UPV/EHUko Areto Nagusian (Sarriena auzoa z/g. Leioa), EHUk Brian L. Bayne irakaslea Honoris Causa doktore izentetako ekitaldia ospatuko dau. Zeremonia berean, 2014ko 479 doktore barriak eta 2011-12 ikasturteko doktoregoko 34 sari bereziak be izentauko ditue.
Jose Luis Etxebarria Goiri 'Txelu' hil da
2015-04-21 12:35 Kulturea2015eko apirilaren 20an, Txelu joan jaku. Garaizarko bere etxean hil da 90 urtegaz, Jose Luis Etxebarria Goiri, Begoñako jantzari, jantza-maisu, abesbatz zuzendari eta txistularia. Hileta eleizkizuna Begoñako Basilikan egingo deutsie bihar, eguaztena, arratsaldeko 19:00etan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...