Daniel Landartek jaso dau Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiria Ohorezko Euskal Kultura Saria

Bizkaie! 2014-12-23 10:23

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Ohorezko Sariaren helburua Ipar Euskal Herrian euskal kulturearen edo zientziaren aldeko jarduereagaitik edo obrakaitik nabarmendu diran personak goratzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Aiarako toponimia nagusia' liburua irakurgai, Euskaltzaindiaren webgunean

Bizkaie! 2014-12-23 10:11   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala liburu webgunean ipini barri dau, konsultagai. Izenak bildumearen hirugarren zenbakia da. Onomastika batzordeko kide Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza dira lanaren egileak.

Murtziar batek irabazi dau EHUko Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketea

Bizkaie! 2014-12-23 09:57   sariak-autortzak

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Arabako campuseko Errektoreordetzeak antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren XXII. Unibersidade Lehiaketako epaimahaiak erabagi dauenez, aurtengo edizinoko irabazlea Eric Fernández-Luna Martínez (Alhama de Murciakoa, Murtzia) da sariduna, No me sirven en el electrobar lanagaitik.

'Arotz. Egurraren ibilbideak' euskal baserrien sustraiak azaleratzen ditu

Bizkaie! 2014-12-22 13:22

Busturialdea-Urdaibain abiarazotako proiektu barritzailea da hau, turismo jasangarria eta kalidadezkoa dinamizetako helburuagaz. Basoa, ondare artistikoa, erlijiosoa eta historiko-kulturala, arkitektura tradizionala, ohiko tresnak, egurarren gaur egungo erabilerea eta basoen aberastasunak itxitako gastronomiak Arotz-Egurraren Ibilbide Turistikoak eskaintzen dituan funtsezko elementuak dira.

Yosemiteko eskalatzaileei buruzko 'Valley Uprising' lanak irabazi dau VII. Mendi Film jaialdia

Bizkaie! 2014-12-22 11:14   Barriak

Nick Rosenek eta Peter Mortimerrek zuzendutako Valley Uprising dokumentalak jaso dau Film Onenaren Urrezko Eguzkilorea eta Ikus-entzuleen Eguzkilore Saria, bai epaimahaiak bai ikusleek bat egin dabe lan honegaz. Mendi Film jaialdiaren sari-emote ekitaldia barikuan izan zan, BBK Salan, eta ostean Clint Eastwooden The Eiger Sanction proiektau eben, aurtengo kartelaren protagistea.

Fredi Paia algortarra, 2014ko Bizkaiko Txapeldun

Bizkaie! 2014-12-22 09:25   Bertsolaritzea

Zapatuan, 4.350 bertsozale batu ziran Bilbao Arenan, sekula egon dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa final jentetsuenean. Kristina Mardaras Iurretako bertsolariak jantzi eutson txapela Fredi Paia irabazleari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballes galdakaoztarragaz jokatu eban buruz burukoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zinegabonak' umeei zuzendutako ekimena aurkeztu dau EiTBk

Bizkaie! 2014-12-19 14:44   Barriak

EiTBk eta Zineuskadik Zinegabonak izeneko ekimena ipiniko dabe martxan Gabonetan. Halanda ze, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau film eskainiko dira, abenduaren 22tik 26ra bitartean, 25ean izan ezean. Zigortzaileak, Aita zonbia naiz, Olentzero eta iratxoen jauntxoa' eta Zipi eta Zape eta kanikaren kluba pelikulak dira proiektauko dituenak.

Maria Orcasitasek irabazi dau XLIII. Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketea

Bizkaie! 2014-12-19 11:58   Kulturea

Maria Orcasitas Bikandi Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikerlariak XLIII. Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketearen Saria jaso dau, Usoak lanari esker. Itziar Lamarain Arabako Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak emon deutso saria.

'Enclaves de Unamuno' dokumentalak emongo deutso amaierea idazlearen jaiotzearen 100. urteurreneko egitarauari

Bizkaie! 2014-12-19 10:55   jardunaldiak

Aurten, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jarduera egitarau zabala jarri dau martxan 1864ko irailaren 29an, Miguel de Unamuno Bilbon jaio zaneko 150. urteurrena ospatzeko. Programazino bereziari bariku honetan, abenduaren 19an, emongo jako amaierea, Bidebarrietako Liburutegian Enclaves de Unamuno dokumentala eskainiz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joan Marti i Castell ohorezko euskaltzainak diplomea jasoko dau gaur, Donostian

Bizkaie! 2014-12-19 10:41   Euskerea berbagai

Joan Marti i Castell ohorezko euskaltzainak Euskaltzaindiaren ikurra eta diplomea jasoko ditu gaur, 12:30ean, Donostiako Luis Villasante Euskerearen Ikergunean. Lehenago, 10:00etan, Osoko bilkurea egingo dau Euskaltzaindiak.

Sarrionaindiaren lehen poesia antologia galegoz argitaratu dabe

Bizkaie! 2014-12-19 09:54   Kulturea

Kalandraka argitaletxeak Tempo de exilio galegoz argitaratu dan Joseba Sarrionandia euskal idazlearen lehen poesia antologia plazaratu dau, Tambo bilduman, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.

Bilbao Mendi Film Festivalak Montxo Armendariz omenduko dau

Bizkaie! 2014-12-18 14:46   Barriak

Bilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau gaurko ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Heldu barri da Bilbora 'Goazen gudari danok… Arkeologia eta memoria historikoa' erakusketa ibiltaria

Bizkaie! 2014-12-18 14:42   Kulturea

Zirardamendi-Elgoibar frontean, 1936ko irailean, izandako gudaldia gogoratzeko ekitaldien barruan, Sabino Arana Fundazinoak Goazen gudari danok erakusketea aurkeztu eban irailean. Hainbat herritan ikusgai egon ostean, Bilboko Arkeologi Museora ailegau da, eta bertan egongo da zezeilaren 28ra arte.

The Jesus and Mary Chain, Ben Harper eta Counting Crows Bilbao BBK Live jaialdian

Bizkaie! 2014-12-18 13:29   Musikea

Antolakuntzeak gogorarazo dau abenduaren 23an amaituko dala hiru eguneko bonua 110 euroan (gehi banaketa gastuen 6 euro) erosteko eskaintzea. Kanpin-dendea ipinteko asmoa izan ezkero, prezio horri 8 euro gehitu beharko jakoz.

'Begirada ausartak' lana aurkeztu dabe Aldartek eta EHGAMek

Bizkaie! 2014-12-18 13:26   kulturbiz

Francoren berrogei urteko diktaduran eta haren osteko transizino sasoian bizi izandako hamahiru gay eta lesbianen lekukotzak batu ditue Aldarte sexu askatasunerako ikerketa eta dokumentazino zentroak eta EHGAM Euskal Herriko Gay-Lesbianen Askapen Mobimentuak Begirada ausartak lanean. Liburua debalde bajau daiteke, hemen.

Marc Bauderren 'Master of the Universe' lana ikusgai gaur, Bilbon

Bizkaie! 2014-12-18 11:09   Barriak

Zinebi jaialdiak urte osoko egitaraua eskaintzeko asmoz, Hileko dokumentala egitaraua ipini dau martxan. Gaur, European Film Awards-en izentautako Master of the Universe (Confesiones de un banquero) lana proiektauko dabe, Bilboko Multicine aretoan, 20:00etan. Sarrereak 3,70 euro balio ditu.

Javier Aramendik 'Verba polita' bere lehenengo liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-12-18 10:01   Kulturea

Heldutasunaren zeozelango kronikea egin dau Javier Aramendik Verba polita (Erein) poesia liburuan. Pentsamenduak, sentimenduak, denporea, idazkerea eta beste hainbat gairen ganeko hausnarketea plazaratu bere lehenengo liburuan.

Balmasedako Udalak, Enkarturrek eta Convento San Roque hotelak bat egin dabe, Komentuko Gozokien Azokea sustatzeko

Bizkaie! 2014-12-17 16:44

Balmasedako Udalak, Enkarturrek eta Convento San Roque hotelak indarrak batu ditue, Komentuko Gozokien Azokea sustatzeko; ekimen solidario hori abenduaren 19an, 20an eta 21ean izango da, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren alde.

Zortzi finalista eta Kristina Mardaras, zapatuko bertso jaiko protagonistak

Bizkaie! 2014-12-17 14:38   Bertsolaritzea

Zapatuan, Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arenan, zortzi bertsolari lehiatuko dira: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia. Gaur egindako agerraldian, gogotsu agertu dira finalista guztiak. Irabazleari, Kristina Mardarasek jantziko deutso txapela. Izan be, Mardaras, emakumeen artean aintzindari izan zan 80ko hamarkadan plazara urteten.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Toti Martinez de Lezeak 'Enda Lur' fantasiazko nobelea plazaratu dau

Bizkaie! 2014-12-17 14:10   Kulturea

Erdi Aroan kokatu dau behar barria Toti Martinez de Lezea idazle arabarrak, gerrak, burrukak, personaia mitologikoak eta sorginak eguneroko kontu ziran sasoian. Hain zuzen be, herrian sorgintzat daben Endara neskatoa da nobelako protagonistea. Liburuaren euskerazko bersinoa Miren Arratibelek itzuli dau.