Urkiola, Gorbeia eta Armañongo parke naturalek makinatxu bat jarduera antolatu ditue

Bizkaie! 2015-01-07 09:58

Bizkaiko Parke Naturalen Sareak hainbat jarduera atondu ditu urtarrileko eta zezeileko astegoienetarako Urkiolako, Gorbeiako eta Armañongo interpretazino zentroetan. Parte hartu nahi izan ezkero, Gorbeiako (94 673 92 79), Urkiolako (94 681 41 55) edo Armañongo parketxeetara (94 656 00 79) deitu behar da.

Zinegoak Bilboko gaylesbotrans jaialdia hainbat barrikuntzagaz dator

Bizkaie! 2015-01-02 14:44   Zinemea

2015eko urtarrilaren 26tik zezeilaren 2ra egingo da 12. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans jaialdia. Hegoak alkarte antolatzaileak jakinarazo dauenez, barritasun ugari izango dira edizino honetan. Aurtengo kartela Gorka Olmo euskal artisteak egin dau. Euskerearen presentzia handiagoa izango da, izan be, euskeraz azpititulautako hiru ziklo izango dira ikusgai.

eLiburutegiak 1.700 mailegu inguru egin ditu hilebetean

Bizkaie! 2015-01-02 14:02   Kulturea

Harrera ezin hobea izan dau eLiburutegiak, Euskadiko Liburutegi Digitalak, Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak prentsa-oharrean jakinarazo dauenez. 2014ko zemendiaren 26an edegi zan eLiburutegia, eta ordutik 1.696 liburu digital emon ditu maileguan. Uxue Alberdiren Aulki bat elurretan izan da mailegu gehien izan dituana.

Bilboko Kafe Antzokiak A Wamba Buluba izeneko kluba zabalduko dau hilean behin

Bizkaie! 2015-01-02 10:11   Musikea

Urtarrilaren 16tik aurrera, Bilboko Kafe Antzokiak A Wamba Buluba kluba edegiko dau hilero. Aretoko goiko solairuan, vintage eta doinu retroak eskaintzen dituan Stereorocks egitarauaren barruan, zuzeneko ikusgarriak eta musika-jartzaile ezagunak batuko dira.

BBK-k 33,9 miloe euroko aurrekontua onartu dau 2015erako

Bizkaie! 2014-12-30 13:08

Familia eta seme-alabak, Gaikuntzea eta Enplegua Sustatzea; Menpekotasuna eta Ezgaitasuna; Kulturea, Sormena eta Barrikuntzea; Helduaro Aktiboa; Hirugarren Sektorea Indartzea; eta Eraginkortasuna, Hurrekotasuna eta Gizarte Errentagarritasuna: arlo horreetara bideratuko ditu BBK-k bere baliabideak, Bizkaian gizarte-kohesino, hazkunde ekonomiko eta enplegu aldetik dituan helburuak bultzatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Elorrixoko berbetia' liburua papelean eta sarean konsultagai dago

Bizkaie! 2014-12-30 13:04

Badihardugu euskera alkarteak hontsu kaleratu dau Elorrixoko berbetia liburua, eta daborduko lan oso-osoa sarean konsultagai dago, eta Elorrioko Ahotsak proiekturako egindako grabazinoak bere bai. Elorrioko Udalak orain lau bat urte atera eban beka bati esker gauzatu da proiektua.

'Narrazioak eta olerkiak 2013' liburua webgunean ipini barri dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-12-30 11:42

Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2013 liburua euskarri digitalean eskaintzen dau bere webgunean. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu dabe, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osotzen daben kontakizunak eta poemak banan-banan konsultau daitekez.

Donostiako Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiko sail ofizialean 11 film izango dira lehian

Bizkaie! 2014-12-30 11:01   Barriak

Donostiako Dock Of The Bay Musika Dokumentalen Jaialdiaren zortzigarren edizinoan, danetara, 11 film lehiatuko dira sail ofizialean eta beste zortzi erakusketa sailean izango dira ikusgai, urtarrilaren 10etik 17ra Trueba zinema-aretoetan eta Antzoki Zaharrean egingo dan jaialdian.

Dolores Redondoren 'Eskaintza ekaitzari' kaleratu dau Erein etxeak

Bizkaie! 2014-12-30 10:36   Kulturea

Genero baltzeko Baztango triologia arrakastatsuaren hirugarren nobelea da Eskaintza ekaitzari, Ereinek plazaratu barri dauena. Fernando Reyk eta Mikel Vichesek itzuli dabe gaztelaniatik Dolores Redondoren beharra. Zaindari ikusezina eta Hezurren ondarea dira aurreko eleberriak.

Pantzart taldeak 'Boli bili boli' txotxongilo ikuskizuna taularatuko dau urtarrilaren 4an Bilboko Campos antzokian

Bizkaie! 2014-12-29 17:52   Kulturea

Pantzart konpainiak Boli bili boli txotxongilo ikuskizuna eroango dau Bilboko Campos Eliseos antzokira datorren urtarrilaren 4an, 12:30ean gaztelaniaz eta 17:30ean euskeraz. Juan Kruz Igerabideren umeentzako poema laburretan oinarrituta, zuzeneko musikea, kantuak eta txotxongiloak buztartzen ditu ikuskizunak.

45,6 miloe euro bideratuko dira 2015ean euskerea sustatzeko diru-laguntza deialdietan

Bizkaie! 2014-12-29 14:48   Euskerea berbagai

Barrikuntzen artean, LanHitz programearen barruan, egitasmo pilotu bat martxan jarriko dala adierazo dau Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak, horren bitartez hizkuntza kudeaketan aurreratuen dagozan enpresek euskeraz lan egin deien.

Lorena Martinezen 'Maite dut' erakusketea ikusgai dago Durangoko Arteka liburu-dendan

Bizkaie! 2014-12-29 14:25   Kulturea

Udagoienean argitaratu eban Lorena Martinez ilustratzaileak Maite dut (Edo) liburua, eta orain erakusketa itxuran ikusi daiteke Durangon, Arteka liburu-dendan. Urtarrilera arte egongo da zabalik erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

III. Basque Festival Red Bayn (Kanada) izango da 2015eko garagarrilean

Bizkaie! 2014-12-29 14:09   Euskaldunak munduan

Kanadako Red Bay udalerriak III. Red Bay Basque Festival ospatuko dau 2015eko garagarrilaren 7tik 19ra. Sasoi batean euskal balea arrantzaleen portua izan zan udalerriko biztanleek, Biarritz, Baiona, Donibane Lohizune, Pasaia, Donostia, Orio edo Bermeotik heldutako arrantzaleen bizimodua zelakoa zan erakutsiko dabe.

Euskal Herriko Gazte Orkestreak 'The Kid' pelikulearen musikea eskainio dau barikuan, Bilbon

Bizkaie! 2014-12-29 10:26   Musikea

Neguko topaketen barruan, EGO Euskal Herriko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen The Kid filmearen musikea interpretauko dau zuzenean, pelikulea proiektetan dan bitartean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Lehenengo hitzordua Euskaldunan izango da, urtarrilaren 2an, 20:00etan. Donostian, urtarrilaren 3an joko dabe, eta Gasteizen, 4an.

'Euskerearen Historia Soziala: Argibide bibliografikoak' atalak 592 sarrera barri ditu

Bizkaie! 2014-12-26 13:01

Euskaltzaindiak Euskerearen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak atalaren datutegia eguneratu era sarean jarri dau. Hemen konsultau daiteke. Eguneratze horren ondorioz, 592 sarrera barri erantsi dira. Danetara, orain 5.033 sarrera bibliografiko ditu.

'Gabonetan antzerkira' zikloak bost ikuskizun eskainiko ditu Leioan

Bizkaie! 2014-12-26 10:00   Kulturea

Kultur Leioa aretoak Gabonetan antzerkira zikloa antolatu dau abenduaren 26tik 30era bitartean, eta etxeko gaztetxu eta beren senitartekoei zuzendutako bost antzerki ikuskizun eskainiko ditu auditoriumean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Bizkaiko azken maisu jostunei buruzko erakusketea

Bizkaie! 2014-12-23 16:56   Kulturea

Bizkaiko azken maisu jostunak. Jantziak neurrira egitearen lanbidea, horixe da Bilbon, Batzar Nagusietako egoitzan zezeilaren 5era arte egongo dan erakusketearen izenburua. Erakusketa horretan batzen dira Bizkaiko azken maisu jostunen lan batzuk.

Vendettak '13 balas' disko barria zuzenean aurkeztuko dau Hatortxurock jaialdian

Bizkaie! 2014-12-23 14:45   Musikea

Talde nafarraren laugarren diskoa da 13 balas (Baga-biga). Hamahiru kanta sortu ditue, eta rocka eta ska doinuei funka, reggaea eta musika zeltea gehitu deutsie. Vendetta Suitzatik etorri barri dira, eta martxan dabe Abriendo Camino birea. Zapatuan, hilaren 27an, Atarrabian joko dabe, Hatortxurock jaialdian.

'Kulunkaz' jantza tailerra Bilbon, 0-6 urteko umeentzat

Bizkaie! 2014-12-23 11:58   Kulturea

Kulunkaz tailerrak jantzearen lehen pausak 0-6 urteko umeei erakustea dau helburu. Talde bi osotu dira: A taldea 0-2 urteko umeakaz eta B taldea 3-6 urteko umeakaz. Tailer biak aldi berean emongo dira eta 12:30era arte iraungo dabe. Aurretik izena emotea nahitaezkoa da (bulego@aikotaldea.com), plazak mugatuak dira eta. Tailerrean sartzean, helduek 10na euro pagau behar dabe.

Joe Cocker hil da 70 urte zituala

Bizkaie! 2014-12-23 10:59   Musikea

John Robert Cocker, Joe Cocker lez ezaguna, Erresuma Batuko rock eta blues abeslaria bart hil da birikietako minbiziak jota, Barrie Marshall artistearen ordezkariak BBC telebistari jakitera emon deutsonez.