Gizazinea ekimena egingo dabe Bilboko Ibaiondo barrutian, beste gizarte errealidade batzuk erakusteko

Bizkaie! 2016-03-03 09:38   jardunaldiak

Martiaren 19ra arte, ikus-entzunezkoak, berbaldiak, erakusketak eta kontzertuak egongo dira Bilboko Ibaiondo barrutiko auzoetan, Gizazinea ekimenaren aurtengo edizinoaren barruan. Caostica alkarteagaz batera, Bilboko Udalak antolatzen dau Gizazinea, beste gizarte errealidade batzuk uriko auzotarrei erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hogei eragile baino gehiago batuko ditu Zubideiak topaketeak maiatzaren 7an, euskerearen normalizazinoa aztertzeko

Bizkaie! 2016-03-02 16:59   Euskerea berbagai

Euskerea, aniztasuna eta bizikidetzea izango dira Zubideiak topaketako ardatzak. Hogei erakunde eta eragile baino gehiagok adostu dabe gizarte-alkarrizketarako hitzordua antolatzea, maiatzaren 7an. Euskerearen normalizazinoa gizarte guztiaren ardurea danez, danen ahotsa entzutea izango da asmoa.

adolfo 2016-03-02 15:19

datozan egunetan kalko-euskera da, esaten ez dana. hurrengo egunetan da esaten dogun bakarra.

Erantzuna | Berbaldiak eta topaketak hurrengo egunotan Bilbon, Musika-Musica ziklorako motorrak berotzeko

Ikus-entzunezko euskal ondarea erakutsiko dau Euskadiko Filmategiak martiko programazinoan

Bizkaie! 2016-03-02 14:44   Barriak

Euskadiko Filmategiak Tabakalerako egoitza barria dauenetik, lehen aldiz proiektauko ditu erakundeak konserbetan dituan ikus-entzunezko gordailuak. Martian Euskal ondarea pantailara izenburupean bost film erakutsiko dira lau saiotan banatuta.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Busturialdeak Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako finala jokatuko dau

Bizkaie! 2016-03-02 14:12   Bertsolaritzea

Arratzuko Barrutialde institutuan jokatutako lehenengo finalaurrekoan, Busturialdeak atara dau puntu gehien eta, ondorioz, martiaren 18ko finalean egongo dira eskualde horretako bertsolariak. Sei puntuko aldea baino ez deutso atara Durangaldeko taldeari: epaileek 436 puntu emon deutsiez Busturialdekoei eta 430 Durangaldekoei.

'Basque Yourself', ikasleentzako EHUko udako ikastaroa

Bizkaie! 2016-03-02 12:22   Kulturea

I. Basque Yourself International Summer School, datorren bagilaren 26tik garagarrilaren 15era bitartean eskainiko da Donostian. Bere helburuak mundu mailako ospea daben profesionalen eskutik lehen mailako eduki akademikoak eskaintzea, eta ikasleak euskal hizkuntza eta kulturan buru-belarri sartzea dira.

Lekeitioko 39. Euskal Zine Bilerea hilebete aurrerago dator aurten

Bizkaie! 2016-03-02 11:34   Zinemea

Euskal Zine Bilerearen data aldaketearen arrazoi nagusia euskerazko zinemagintzeak dauen hitzordurik garrantzitsuenari bere lekua emotea da. Holan, Euskal Zine Bilerea Donostiako Zinemaldiaren (iraila) eta Zinebiren (zemendia) artean kokatuko da, urria euskal zinemaldiaren erreferente bilakatuz.

Badator Loraldia

Bizkaie! 2016-03-02 10:12   kulturbiz

Apirilaren 9tik 24ra, euskerazko kultur produkzinoaren azken loreek Bilbo uria hartuko  dabe. Esparru artistiko guztietako ikuskizunak izango dira: musikea, jantzak, antzerkia, zinemea, literaturea, bertsolaritzea, performancea... Danetara, 16 egun; 30 ikuskizun baino gehiago; 50 artista baino gehiago; eta hori guztia, 11 lekutan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Akitania-Euskadik, Etxeparek eta EKEk alkarlanerako kultur egitasmo barria aurkeztu dabe: Aquitaine.eus

Bizkaie! 2016-03-01 17:00   Kulturea

Hitzarmenaren bitartez sinatzaileak lankidetzan ibiliko dira bi norabidetan: batetik, Iparraldeko eta Hegoaldeko euskal kultur sortzaileen lanak Akitaniako diziplina desbardinetako jaialdi eta ekitaldietan erakutsiko ditue; bestetik, Akitaniako eta Euskadiko kultur sortzaile eta eragileen arteko mugaz gaindiko hartu-emonak eta alkarlana sustatuko ditue. 

Berbaldiak eta topaketak hurrengo egunotan Bilbon, Musika-Musica ziklorako motorrak berotzeko

Bizkaie! 2016-03-01 16:53   Musikea

Martiaren 4, 5 eta 6an izango dira Musika-Musica zikloko kontzertu nagusiak, Bilboko Euskalduna jauregian. Horren aurretik, baina, jarduera osogarriak antolatu ditue, doban, Euskaldunan bertan. Berbaldiak entzun, artistakaz berba egin eta entsegu bat barru-barrutik ezagutzeko aukerea emongo dabe.

Hego Uribe BBK txapelketako finalaurrekoetan sartu da, Lea-Artibairi irabazita

Bizkaie! 2016-03-01 14:36   Bertsolaritzea

Bertsolari gazteen BBK Txapelketeak badaukaz lau semifinalistak. Azken kanporaketan, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Hego Uribeko seikoteak etxeko taldeak baino puntu gehiago lortu ditu eta martiaren 8an, Zallan, finalaurrekoa jokatuko dau, Uribe Kostaren kontra.

Bilbao Mendi Film Festival Mexikora helduko da lehen aldiz

Bizkaie! 2016-03-01 14:05   Zinemea

Martiaren 1ean eta 3an, lau film erakutsiko ditue Mexikon. Bilbao Mendi Film Festival erreferentzia da nazinoartean mendiko zinemagintzan eta horren erakusgarri, euskal produkzinoa eta zuzendaritzea daben lau pelikula eskainiko ditu Mexikoko 24 uritan, jaialdiko ale onenetakoak batzen dituan erakusketa bat zabalduz eta Euskadi sustatuz bidenabar.

Zabalik dago 2016ko Kimuak egitasmoan izena emoteko epea

Bizkaie! 2016-03-01 13:14   Zinemea

Kimuak egitasmoaren 2016ko edizinora film laburrak aurkezteko epea martiaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean egongo da zabalik.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

CodeSyntaxek goitik behera barriztau dau Blogak.eus bere 10. urteurrenerako

Bizkaie! 2016-03-01 11:43   Kulturea

Hamar urteotan plataformeak (hemendik aurrera blogak.eus domeinuan) Interneten euskerazko edukien kopurua handitzen lagundu dau, 3.000 blog eta ia 50.000 publikautako artikulugaz, kontuan hartu barik horreek sare sozialetan eragin dituen milaka sarrera eta alkarrizketak. Hain zuzen be, audientzia datu esanguratsuak ditu: 700 erabiltzaile dabiz egunero, urtean miloe bat ikusitako orrigaz.

'Handia da euskerearen balioa, baita termino ekonomikoetan be'

Bizkaie! 2016-03-01 10:15   Euskerea berbagai

Ikerketa honek agirian jarten dauenez, jarduera sektore bat gehiago da euskerea euskal ekonomian. Herri-administrazinoek zuzenduriko jarduera publikoaz gan, euskereak merkatu gero eta zabalagoa dauka, eta berezko industria bat. Euskereagaz lotura estua daben merkatu pribatuaren jarduerek enplegua sortzen dabe euskal ekonomiaren sarean.

Break On Stage, kultura urbanoen topaketea, apirilaren 16an izango da Bilbao Arenan

Bizkaie! 2016-03-01 10:10   kulturbiz

Igaz arrakasta handiz egin zan Break On Stage, 5.000 ikusle hurreratu ziran Bilboko Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioira. Aurten, beraz, indarbarrituta dator kultura urbanoen jaialdi hori, bertoko eta nazinoarteko artisten eskutik: Breakdance, hip-hop, scooter freestyle eta beste modalidade asko egongo dira apirilaren 16an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zinegoak Festibalak Euskadiko hogeita zazpi udalerritara eroango dau sexu aniztasuna jorratzen dauen zinemea

Bizkaie! 2016-02-29 16:48   Zinemea

Zinegoak Hedapena programeak salto nabarmena emon dau, eta igaz 14 udalerritan eskaini bazituen filmak aurten 30etan eskainiko dira, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Berdinduk, LGTB kolektiboari arreta emoteko zerbitzuak eskaintzen dauen laguntza sendoari esker, posible izan da herri gehiagotan egotea eta filmak euskerazko azpitituluakaz emotea.

Neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexistez ohartarazoko dau Emakundek martiaren 8ko kanpainan

Bizkaie! 2016-02-29 16:48   Kulturea

Sexuen arteko desbardintasunak eta bidebakokeriak manteniduten laguntzen dabelakoan, neska-mutilek egunero jasoten dituen mezu sexisten inguruan ohartarazo nahi dau Emakundek, martiaren 8a dala eta hasi dauen kanpainan. Oraingoan umezaroan eta nerabezaroan ipini dabe arretea, personearen nortasuna zehazteko une erabagigarria dalako.

Gazteak nagusi Bardoetako Leitzako saioan

Bizkaie! 2016-02-29 14:56   Bertsolaritzea

Azkenean, leitzarrek eroan eben puntu irabazlea eta datorren martiaren 4an Igantziko Biltoki alkartean jokatuko dan itzuliko saioan erabagita geratuko da zein talde pasauko dan finalera.

Gemma Urteagak irabazi dau Errezilen, Erniarraitz Sariketako azken kanporaketan

Bizkaie! 2016-02-29 11:54   Bertsolaritzea

Errezilgo Borondegin jokatutako VIII. Erniarraitz Sariketako azken  kanporaketan, Gemma Urteagak lortu ditu puntu gehien eta zuzenean finalerako txartela eskuratu dau. Finala martiaren 4an jokatuko da Azpeitiko gaxtetxean.