Bilboko Metroak 20 urte bete ditu
2015-11-11 10:371995eko zemendiaren 11n ipini eben martxan Bilboko Metroa. Harrezkero 20 urte joan dira eta, tarte horretan, Bizkaiko garraiobiderik erabiliena bihurtu da. Ia 1.400 miloe bidaia egin dira metroan hamarkada bian. Linea bakarragaz hasi zan, Alde Zaharraren eta Plentziaren artean. Denporeagaz, Basauriraino luzatu dabe alde batetik, eta beste muturretik 2. linea eregi da, Santurtziraino.
Busturialdeko Bertsolari Txapelketea zemendiaren 13an hasiko da
2015-11-11 10:14 BertsolaritzeaBizkaiko Txapelketatik kanpo dator aurten Busturialdeko Bertsolari Txapelketea. Hiru kanporaketa eta finala jokatuko ditue eskualdeko hamazortzi bertsolarik. Lehenengo kanporaketea datorren barikuan, zemendiaren 13an jokatuko da Gernikako Harizpe Kultur Alkartean.
'Euskal Harriaren ABDak' film kolektiboa zemendiaren 13an izango da ikusgai Euskal Herrian
2015-11-11 09:55 ZinemeaEuskal Harriaren ABDak lan kolektiboa ikusteko aukerea izango da datorren barikuan, zemendiaren 13an, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan. Katihotsak Logia kultur alkartearen ekimenez, 26 zuzendarik eginiko bildur, zientzia fikzino eta fantasiazko film laburrez osotutako film kolektiboa da.
Zemendiaren 17an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen-emotea
2015-11-11 09:34 BertsolaritzeaTaldeak adostuta, ondokoa izango da egiturea: udabarriko fasea: apirilean eta maiatzean; eta udagoieneko fasea: urritik abendura. Kontuak kontu, udabarriko fasean izena emoteko epea zemendiaren 17an zabalduko da, eta zemendiaren 30era arte luzatuko da epea.
Gabriel Arestiren irudizko biografia aurkeztu dau Adur Larreak
2015-11-11 09:25 kulturbizEuskal idazle eta poeta handiaren eguneroko bizimodua eta haren barru-barruko gogoetak batu ditu Adur Larrea marrazkilariak, Gabriel Aresti BioGrafikoa nobela grafikoan (Erroa). Arestiren alderdirik gizatiarrena erakutsi nahi izan dau, jentearen gogoan geratu dan irudi idealizaduaren ganetik. Ganera, idazlea bizi izan zaneko sasoiko egoera politiko eta soziala be agirian itxi dau.
Piztiak taldeak 'U' diskoa berrargitaratuko dau
2015-11-10 17:08 MusikeaU izenburuko diskoaren lehenengo edizinoa agortu eta gero, Durangoko azokarako bigarren bat plazaratzea erabagi dau Piztiak taldeak. Ganera, oraingo honetan bonus track bat gehituko deutsie: Marabilli Sormen Festibalerako egin eben Bixitxi marabilli re kantuaren bersinoa, hain zuzen be.
Busturialdeko musika taldeentzako lehiaketea antolatu dabe
2015-11-10 16:58 MusikeaAbenduaren 18an, Busturialdeko musika talde gazteakaz jaialdia egin gura dabe eta, horretarako, deialdia zabaldu dabe. Eskualdeko musikari gazte ez-profesionalen bila dabiltza, euren proposamenak entzun eta jaialdirako lau edo bost aukeratzeko. Holan, hasten dabilzan musika talde edo bakarlariei bultzadea emon nahi deutsie. Zemendiaren 12ra arte jasoko ditue eskariak.
Hiru erakusketa eta zortzi berbaldi dakarz Begira Photok Durangora
2015-11-10 16:12 KultureaZemendiaren 29ra arte egingo da Begira Photo argazkigintzearen jaialdiko 5. ekitaldia Durangon. Arte eta Historia Museoan, Plateruenan eta Merkadu plazan ipini ditue hitzorduak. Pensamendurako eta eztabaidarako gunea da Begira Photo, argazkilaritza garaikidearen ikuspegitik begiratuta. Argazkigintza irudikatu leloa aukeratu dabe jaialdirako.
'Zine Kontari' Bilbon, Euskal Herriko Gidoilari Profesionalen Alkartearen eskutik
2015-11-10 13:04 Zinemea20. urteurrenaren harian, Euskal Gidoigileak Alkarteak hainbat ekitaldi berezi antolatu ditu aurten, horreen artean bat, SGAE Fundazinoagaz abiarazoten dauen Zine Kontari 2015 euskera hutsean idatzi eta egindako zinema erakustaldia, Bilboko Campos Eliseos Antzokian gauzatuko dan era honetako lehenengo agerraldia.
Xuxen 5, euskerazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikal barria aurkeztu dabe
2015-11-10 12:57 Euskerea berbagaiZuzentzailearen datu-basea barrituta, aurrerantzean eraginkorragoa izango da Xuxen eta eguneratuago egongo da. Izan be, Elhuyar hiztegien eta Hiztegi Batuaren azkenaldiko aldaketak kontuan hartuta preparau dabe bersino barria. Sistema eragile ugarigaz bateragarria izan daiten, plugin barriak sartu deutsez Xuxen 5i. Elhuyar Fundazinoa eta Ixa taldea ibili dira zuzentzailea gaurkotzen.
Europako hizkuntza gitxituetako literaturea ezagutzera emoteko sortu dau 'Beste hitzak' Donostia 2016k
2015-11-10 11:04 KultureaLau herrialdetan egonaldiak egin ahal izango ditue euskal idazleek eta, holan, Europako hizkuntza txikien sare literarioa sortu nahi dabe. Lehenengo txandarako izen-emote epea zabalik dago. Eslovenian izango da lehenengo egonaldia. Gure hitzak egitasmoa Donostia 2016 Kultur Uriburuak ipini dau martxan, Donostia Kultura erakundeagaz batera.
Bilboko Metroan ikusgai dago CVCEPHOTO lehiaketako sarituak batzen dituan argazki-erakusketea
2015-11-10 10:12 KultureaBeste urte batez, Bilbao Mendi Film Festival-ek abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko uriburuan zortzigarren edizinoa izango dauen Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak, uriburuko erraietara ekarri ditu profesional handienek eta saritutako argazkilari amateurrek lortutako mendiaren esparruko argazki harrigarrienak.
Bartzelonan izan da astegoienean 'Europa bat-batean'
2015-11-10 09:38 BertsolaritzeaGlosan inprobisetan amaitu eben Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoan Ateneu L'Harmonia aretora hurreratutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei entzundako emonaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule batu ziran zapatuan hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera.
Ortzadar-KMK euskerazko komiki lehiaketako lanak Rekalde aretoan ikusi leitekez
2015-11-10 09:24 Euskerea berbagaiAlai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau Ortzadar-KMK lehiaketako 5. edizinoa, Superheroi izenburuko komikiari esker. Zubimendiren lanagaz batera, lehiaketan parte hartu daben beste lau egileren komikiak ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan, epaimahaiak horretarako maila nahikoa daukiela dino eta. Bestetik, Juanba Berasategi irudigileari omenaldia egin deutse lehiaketako antolatzaileek eta bere ibilbide oparoa erakusten daben marrazkien bildumea eroan dabe Rekalde aretora.
Euskerea Bizkaiko Foru Aldundiaren oinarri izatea nahi dau Lorea Bilbao Kultura diputaduak
2015-11-09 16:09 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Kirol eta Euskera Sailaren 2016ko aurrekontu proiektua aurkeztu dau Lorea Bilbao alor horretako diputaduak. 2015ean baino % 2,3 gehiago gastauko dau datorren urtean sail horrek. Igoerarik handiena, euskerearen ezagutzea eta erabilerea bultzatzeko politiketan egongo da. Bilbaok azpimarratu dau, euskerea Foru Aldundiko oinarri bihurtu nahi dauela, erakundeko sail guztien zeharkako ezaugarria.
'Dena ez da futbola', euskal-venezuelar film laburra Bilbon ikusgai
2015-11-09 14:28 BarriakGaur, astelehena, zemendiak 9, Venezuelako Konsulatuak eta Zenbat Gara alkarteak antolatuta, Venezuela Bertaratzen ekitaldia ospatuko da Kafe Antzokian. Sarrerea doban izango da. Bertan, Kurkuluxetan alkarteak Dena ez da futbola euskal-venezuelar koprodukzinoa aurkeztuko dau, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emonaldiak eskainiko ditue.
Hermes aldizkariaren 50. zenbakiak Sabino Aranaren jaiotzearen 150. urteurrena gogoan hartu dau
2015-11-09 14:13Zenbaki biribilez beteta dator Hermes aldizkariaren zenbaki barria. Aldizkariak berak 50. alea plazaratu dau dagoeneko eta, gai nagusiak, Sabino Aranaren jaiotzearen 150. urteurrena eta Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrerearen 120.a dira. Kulturearen eta politikearen arloko persona ezagunek kolaborau dabe Hermesen, ohikoa danez.
Mendia eta literaturea buztartuko ditue martitzenean Bilboko Bidebarrieta liburutegian
2015-11-09 13:31 KultureaEztabaidak literaturarekin zikloaren hurrengo hitzordua mendiagaz eta mendizaletasunagaz lotuta egongo da. Martitzenean, hilak 10, Bidebarrieta Kulturgunean alkartuko dira Juanra Madariaga eta Ramon Olasagasti. Mendizaleak dira biak, baina literaturearen munduan be badabilz. Jabi Baraiazarra moderatzaile dala, mendizaletasunaren eta literaturearen arteko zubia eregiko dabe.
Poloniako editoreak izango dira aurten Durangoko Azokan
2015-11-09 13:19 KultureaAurten, 2016. urtean Europako Kultur Uriburu izango diran Donostia eta Wroclaw urien arteko loturea dala eta, Etxepare Euskal Institutuak konbidautako Poloniako editoreak izango dira Durangoko Azokan. Horrezaz gan, literaturan eta musikan adituak diran Poloniako kazetariak be etorriko dira.
'Gaming' jokerea berbagai 'Erabili eizuz zeu baliobakotu barik' jardunaldien VI. edizinoan
2015-11-09 12:40 KultureaSabino Arana Fundazinoak eta Euskaltelek antolatuta, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasten daben 500 gazte inguruk parte hartuko dabe aurten Erabili eizuz zeu baliobakotu barik. Internet + Sare Sozialak izeneko jardunaldien 6. edizinoan.



















Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...