Sam Smith britainiarra 57. Grammy sarietako irabazle
2015-02-09 13:33 MusikeaLau sari irabazi ditu Sam Smith kantariak, urteko abestirik onena eta grabazino onena, Stay With Me ’kanteagaitik, eta pop disko onena eta artista barri onena. Grammyen sari-emotea bart izan da AEBetako Los Angeles urian.
Maki Na Kamurak inaugurauko ditu Bilbao Arteren aurtengo erakusketak 'Horizon, rainbow and horizon'-egaz
2015-02-09 13:26 KultureaJaponiako kulturea izango da protagonista Bilbao Arten hile honetan pintura-erakusketa bategaz eta Hitoshi Matsumoto eta Kenji Mizoguchi zuzendarien zinema-ziklo banagaz. Produkzino artistikoko zentroan, Berlinen finkatuta dagoan Maki Na Kamura margolari japoniar kotizatuaren Horizon, rainbow and horizon (Zerumugea, ortzadarra eta zerumugea) izenburuko erakusketea izango da ikusgai.
'La isla minima' izan da irabazle nagusia Goya sarietan
2015-02-09 11:22 BarriakLa isla mínima 80ko hamarkadako Andaluzian girotutako trillerra, ukitu politikoa dauen istorioa, izan da Goya sarien 29. edizinoko protagonista nagusia; izan be, 17 izentapen zituan lanak hamar sari bereganatu ditu azkenean.
Jon Barberena eta Julio Soto nagusi astegoienean jokatutako Nafarroako lehen eta bigarren final-laurenetan
2015-02-09 10:20 BertsolaritzeaTxapelketako lehen finalaurrekoan, Jon Barberenak lortu zituan puntu gehien eta Berriozarko finalaurrekorako sailkatzea.
Bestetik, Irurtzunen, Julio Sotok irabazi dau Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurenan; Julen Zelaieta gelditu zan bigarren eta Miel Mari Elosegi 'Luze' hirugarren. Sarrerak agortu egin ziran Irurtzunen.
Roman Maiz 'Okelar' bertsolari mutrikuarra hil da
2015-02-09 10:06 BertsolaritzeaRoman Maiz Okelar bertsolaria hil da, 87 urte zituala. Mutrikun 1928an jaiotako bertsolari ezaguna zan Okelar. Izen bereko baserrian bizi zan. Fintasuna umorean eta aparteko dotorezia ziran Okelarren bertsokerearen ezaugarrietako bi.
Legution Paula Amilburuk irabazi dau
2015-02-09 09:31 BertsolaritzeaNieves del Alamok jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Amilburuk lortu eban puntu gehien, 311,5 puntu, hain zuzen be. Bigarren Xabi Igoa sailkatu zan 310,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Iñaki Viñaspre: 306,5.
Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak 'Lainoland' disko laburra argitaratu dau
2015-02-06 10:22 MusikeaUrsula Strong (bateria) eta Koldo Soret (gitarra eta ahotsa) musikariek osotzen daben Niña Coyote eta Chico Tornado bikote donostiarrak Lainoland izenburuko bost abestiko disko laburra argitaratu barri dau.
Tadusak taldea World Music Charts Europe zerrendan sartu dabe
2015-02-06 10:16 MusikeaWorld Music Charts Europe zerrenda ezagunean dago daborduko Tadusak boskotea. Europako musika zerrenda esanguratsuenetakoa da, izan be 25 herrialdetako 47 irrati adituk osotzen dabe, eta urteko argitalpenen artean onenak aukeratzeaz arduratzen dira. Tadusak 19. taldea da, Bide luzea Ternuarat (Agorila) lehenengo diskoari esker.
Javier Riaño artista bilbotarren margoak ikusgai, Rekalde aretoan
2015-02-05 14:27 KultureaAzkenengo bost urteotan sortutako berrogei beharrek osotzen dabe Javier Riañoren erakusketea. Riañoren sorkuntzearen gai nagusietakoa da lanon protagonistea: arkitekturea. Gizaki bako arkitekturea jorratzen dau. Maiatzera arte egongo da zabalik erakusketea, Bilboko Rekalde aretoan.
Euskerea aurten be Parisko Expolangues azokan izango da
2015-02-05 13:48 KultureaEuropako hizkuntzen azoka garrantzitsuenetakoa dan Parisko Expolangues gaur hasiko da. Etxepare Euskal Institutuak eta Azkue Fundazinoak standa ipini dabe aurte be, eta bertan izango dira hilaren 7ra arte, gure hizkuntzeari buruzko argibidea eta baliabide desbardinen barri emoteko.
Koko-eskea Eibarren zezeilaren 7an
2015-02-05 13:02 KultureaEibarrek koko-jantzari eta koko-marru konparsea izan ditu 2008tik, hain zuzen be Kezka jantza taldeak zeregin horri ekin eutsonetik. Aurten, zezeilaren 7an ibiliko dira kalez kale eta baserriz baserri.
Zabalik dago honezkero 57. Zinebi Zinemaldian lanak aurkezteko epea
2015-02-05 11:26 BarriakBilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiaren – Zinebiren 57. edizinoa martxan dago honezkero. Abuztuaren 15era arte zabalik dago, zemendiaren 13tik 20ra egingo dan hurrengo edizinoan parte hartu nahi daben fikzinozko animazinozko lanak eta dokumentalak aurkezteko epea.
Zara McFarlane eta Christian McBride, 365 Jazz Bilbao zikloko lehen zatiko izarrak
2015-02-05 10:18 MusikeaZezeiletik bagilera bitarteko programazinoa Zara McFarlane abeslari ingelesak hasiko dau zezeilaren 11n, eta ondoren etorriko dira Tony Allen bateria jotzaile afrobeata (martiak 11), Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesa (martiak 31), Jane Monheit abeslari estadubatuarra (maiatzak 5) eta Christian McBride baxu jotzaile birtuoso estadubatuarra (bagilak 2).
Bizkaiko Foru Aldundiaren historiari buruzko liburua argitaratu dabe
2015-02-05 09:55 kulturbizJoseba Agirreazkuenaga historialariak zuzendu dau Bizkaiko Foru Aldundiaren historia. 1500-2014 liburua. Bizkaiko Diputazinoaren historia herritarrei ezagutarazotea da behar honen helburu nagusia. Liburua Foru Liburutegian dago salgai, 25 euroan. Horrezaz gan, www.bizkaikodiputazioa.com webgunean bersino digitala bajatu daiteke, debalde.
Apirilaren 25ean izango da aurten BreakOnStage Jaialdia
2015-02-04 17:00 kulturbizBreakOnStage, Nazinoarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdian, agertoki bakarrean kultura urbanoaren espezialidade anitzak taularatzen dira, egungo barrikuntzakaz eta era dinamikoan. Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen daben jaialdia da. Mueta honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da.
Hizkuntza aniztasuna, Europako Parlamentuan protagonista
2015-02-04 13:53 Euskerea berbagaiHizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Europako Hizkuntza Aniztasunerako Bide Orria Europako Parlamentuaren aurrean aurkezteko ekitaldia zarratuko dau bihar, zezeilak 5, Bruselan. Eusko Jaurlaritzea eskubide osoko kide dan NPLD sareak (Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Europako Sarea) osoturiko dokumentua da Bide Orri hau.
'Gerezien denbora' Lapurditik datorren uri-pastorala Barakaldon taularatuko dabe, zapatuan
2015-02-04 13:15 KultureaIndustrializazinoak Baionako gizartean eragindako aldaketea azaltzen dau Gerezien denbora herri antzerkiak. Itxaro Bordak idatzi dau testua, eta Beñat Axiari da zuzendaria. 120 bat lagunek hartu dabe parte pastoral post-industrial honetan, gehienak Lapurdin bizi diran zuberotarrak. Barakaldo Antzokian eskainiko dabe uri-pastorala, zezeilaren 7an, 17:00etan.
Ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko erakunde arteko Ikusmira Berriak egitasmoa sortu dabe
2015-02-04 10:43 BarriakBerrikuntzea eta esperimentazinoa ardatz daben ikus-entzunezko beharrak lagunduteko asmoz abiatu da Ikusmira Berriak ekimena. Erakundeen alkarlanaren emoitzea da egitasmoa, hain zuzen be, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak hartu dabe parte.
Alex Txikon eta kideek goranzko bideari ekingo deutsie barriro be II. kanpalekura arte (5.900 m.)
2015-02-04 10:34Helburua: Nanga Parbat (8.125 m.), neguan tontorrera heltzea inork be lortu ez dauen arren
Haizeek eta edurrak behartutako hiru eguneko atsedenaldiaren ostean, II. kanpalekura arte (5.900 m.) eta bertan kanpalekua ezartzen saiatuko dira lotara I. kanpalekura (5.050 m.) bueltetako. Meteo aurreikuspenen arabera, eguraldi oneko astebeteko tartea dator. Beraz, ez dabe alboratzen III. kanpalekura arte edo baita IV. era arte ekipetan jarraitzea.
Inoizko parte-hartzerik handiena izango dau aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketeak
2015-02-03 14:49 BertsolaritzeaNafarroako Bertsolari Txapelketea Nafarroako euskal kulturearen erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. Aurten, 42. edizinoa beteko dau. Hilaren 7an Iruñean hasi eta martiaren 28an amaituko da. Nabarmentzekoa da aurten inoiz baino bertsolari gehiagok emon dabela izena txapelketan, 33 izan dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...