Fant 19K kultura jarduerak atondu ditu barikuan hasiko dan zinema programazinoaren osogarri

Bizkaie! 2013-04-29 18:07   Barriak

Bilboko XIX. Zinema Fantastikoko Jaialdia antolatu dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak familia osoari zuzendutako zenbait kultur jarduera atondu ditu, herritar guztiek fantasiazko giroan sartzeko aukerea izan deien, baita zinema-aretoetatik kanpo be.

Anton Agirre Beristain 'Pitolis' Zaratamoko soinujolea hil da

Bizkaie! 2013-04-29 17:44   Musikea

Anton Agirre Beristain Pitolis Zaratamoko soinujolea hil da, ehun urtegaz. Oraintsu arte soinua jo izan dau, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko iturriek jakinarazo dabenez. Hileta-eleizkizuna Zaratamoko San Lorentzo parrokian egingo dabe, gaur, arrastiko zazpiretan.

Bilboko Kultura Kalez Kalez egitaraua astegoienean abiatuko da

Bizkaie! 2013-04-29 15:45   kulturbiz

Kultura Kalez Kale programeak 170 saio eskainiko ditu maitzean eta bagilean Bilboko barrutietan. Antzerkia, musikea, jantzea, magia, zirkua... eskaintza zabala atondu dau Bilboko Udalak.

Elgoibarko Izarrak antolatuko dau aurtengo Mintza Eguna, bagilaren 1ean

Bizkaie! 2013-04-29 14:53   Euskerea berbagai

Bagilaren 1ean, Elgoibarren ospatuko dabe aurtengo Euskal Herriko Mintza Eguna. Elgoibarko Izarra kultur alkarteak 50 urte bete barri ditu, eta urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoko mintzalagunak batu gura ditue herrian.

Ganbera musikea protagonista Zornotzan XIV. Eleizetan egitarauan

Bizkaie! 2013-04-29 14:37   Musikea

Euskal musikearen panoraman eskaintzen diran ganbera musikearen egitaraurik berezienetako bat, Zornotzako baseleizetan eta eleizetan egiten dan Eleizetan programea, XIV. edizinora heldu da aurten. Aurtengo edizinorako bost kontzertu iragarri ditue antolatzaileek.

Martxan da Leizaola Fundazinoak antolatutako XVII. Euskal Astea

Bizkaie! 2013-04-29 14:00   jardunaldiak

Leizaola Fundazinoak XVII. Euskal Astea antolatu dau Bilbon, apirilaren 29tik maiatzaren 4ra. Berbaldiak, bertso-saioa eta Euskonbolea antolatu ditue egunotan.

'Guernica' lana ulertzeko makina bat modu, Gernikako Euskal Herria museoan

Bizkaie! 2013-04-29 11:52   Kulturea

Picassoren Guernica ardatz daben hainbat lan batu ditue Azken Gernikak erakusketan, Gernikako Euskal Herria museoan. Bertoko zein kanpoko artisten beharrak dagoz ikusgai, tartean Ibon Aranberri, Kepa Garraza eta Javier Arcerenak. Erakusketea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ian MacEwanen 'Hoben-ordaina' nobelea kaleratu dau Igelak

Bizkaie! 2013-04-26 16:34   Kulturea

Ian MacEwan idazle ingelesaren Hoben-ordaina- jatorrizkoan, Atonement- nobela ezaguna argitaratu dau Igela etxeak, Xabier Olarrak euskeratuta. Unibersidade ikasle gazte biren arteko maitasun istorioan jazotako oker batek abiatzen dau kontakizuna.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oier Guillanek 'Elkartasun basatia' poesia-liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2013-04-26 15:51   Kulturea

Antzerkiak biztutako gogoetea da Oier Guillanen Elkartasun basatia poema-liburuaren abiapuntua: norbanakoa eta taldearen arteko topekadea, bien arteko hartu-emonak. Idazle errenteriarraren hirugaren olerki liburua da hauxe. Susa argitaletxeagaz plazaratu dau.

Axun Aierberi eskainitako ‘Hitzen artean’ omenaldi liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2013-04-26 14:07   kulturbiz

Euskal itzulpengintzearen irakaskuntza, ikerkuntza eta praktikan jardun eban Axun Aierbek. Hiru arlo horreetan Axun Aierbek izan eban zeregin garrantzitsua azpimarratzen da omenaldi honetako ikerketa-lanetan.

Nnenna Freelonek Pio Lindegaard omenduko dau zapatuan Getxon

Bizkaie! 2013-04-26 12:05   Musikea

Getxoko Jazzaldiak omenaldia egingo deutso aurten be Pio Lindegaardi, jaialdi bizkaitarraren laguntzaile nagusienetariko bat izan zanari, eta zapatuan, apirilaren 27an, Nnenna Freelon abeslari estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 20:00etatik aurrera.

Domekan ospatuko dabe Jantzearen Nazinoarteko Eguna Bilbon

Bizkaie! 2013-04-26 11:49   Kulturea

Egun bat lehenago ospatuko dabe Jantzearen Nazinoarteko Eguna Bilbon, apirilaren 28an, domekea, hain zuzen be. Arte Eder Museoa eta Arriaga Antzokiko plazea izango dira egun berezi horretako eszenatokiak.

2012ko zientzia-dibulgazinoko CAF-Elhuyar sariak banatu ditue

Bizkaie! 2013-04-26 11:34

Usurbilgo frontoian egindako ekitaldian, lau kategoria saritu dira, eta horreetako bat barria da aurten: zientzia gizartean sorkuntza-bekea. Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz De Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeita gernikarrek osotutako taldeak irabazi dau, Balio berriz balio proiektuagaz.

'Escritores euskéricos contemporáneos' liburua sarean

Bizkaie! 2013-04-26 10:58

Escritores euskéricos contemporáneos liburua sarean jarri dau Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean konsultau daiteke, hemen. Liburu hau Euskaltzaindiaren Euskaltzainak bildumako 14. zenbakia da eta Gorka Aulestia ohorezko euskaltzainak idatzia da.

Greziako Artemisiongo Brontzea eskulturea aztergai, Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2013-04-25 15:25   Kulturea

Artemisiongo Brontzea eskulturea izango da Bilboko Berreginen Museoko Artelana bere testuinguruan zikloaren protagonistea apirilaren 25ean, 18:00etatik aurrera.

Marraz(i)Oak ilustraile barrientzako topeketetan izena emoteko epea zabaldu dabe

Bizkaie! 2013-04-25 11:57   jardunaldiak

Marraz(i)Oak lustratzaile Barrien V. Topaketak antolatu ditu Galtzagorri alkarteak, Baztertuak. Album mutuak sortzeko tailerra lelopean. Irailaren 16tik 19ra bitartean egingo dira jardunaldiak Donostiako Artelekun. Izen-emotea bagilaren 15ean amaituko da.

Alt Sessions kontzertuen zikloaren jaialdia egingo da maiatzaren 10ean Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2013-04-25 11:54   Musikea

Euskal Herriko eta atzerriko bost talde izango dira protagonista: The Screamin' Targets donostiarrak, Joseba Irazoki berarra, Australia eta Zeelanda Barriko Pete Ross & Sapphire, King Automatic frantsesa, eta The Experimental Tropic Blues Band belgikarrak. Eneritz Artetxe aktore gernikarrak egingo ditu jaialdiaren gidari lanak.

'El paraíso y los gatos' disko-liburua aurkeztu dabe Madrilen

Bizkaie! 2013-04-24 17:53   Kulturea

Bernardo Atxagaren testuak eta Jabier Muguruzaren musika jasoten dituan El paraíso y los gatos disko-liburua aurkeztu eben apirilaren 23an, Madrilgo Círculo de Bellas Artes erakundearen egoitzan. Paradisua eta katuak lanaren gaztelaniazko bersinoa da.

Frantsezka taldeak 'BasauriON!' lan barria zuzenean aurkeztuko dau Arespalditzako jaietan

Bizkaie! 2013-04-24 15:31   Musikea

Frantzeska hirukote santurtziarrak BasauriON! diskoa zuzenean aurkeztuko dau barikuan, hilak 26, Arespalditzako jaietan, 21:00etan. Rockein talde lehiaketea irabazteari esker grabau dabe bost kantako lan laburra.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Gernikako bonbardaketeari buruz irakurri beharreko liburuak'

Bizkaie! 2013-04-24 14:30   Kulturea

Gernikako bonbardaketearen 76. urteurrena hilaren 26an dala kontuan izanik, Gernikako bonbardaketari buruz irakurri beharreko liburuak erakusketea Gernikako bonbardaketeari buruzko liburu aitagarrien erakusketa bibliografikoa da.