Orientazino akats batek eraginda, 8.000 metrotik 4. kanpalekura bueltan joan dira Alex Txikon eta sokakideak
2015-03-13 13:09Momentu honetan 4. kanpalekuan (7.200 m.), denda barruan deskantsetan dagoz eta bihar beste saiakera bat egin nahi dabe. Aurreikuspen meteorologikoa ona izango ei da bihar be: eguzkitsua eta haizerik bakoa. Bihar egingo dabe beste ekinaldi bat.
Kimsooja artista korearraren 'Hariaren ibilbideak' bideoinstalazinoa, Guggenheim museoan
2015-03-13 11:52 KultureaGaragarrilaren 5era arte, Kimsoojaren Hariaren ibilbideak (Thread Routes) lana ikusgai egongo da Bilboko Guggenheim museoan, Film & Video aretoan. 16 mm formatuan egindako hainbat filmek osotzen dabe bideoinstalazinoa, munduan zehar ehungintzearen jarduerea erakusten dabe.
Txistulari Egunaren 60. urteurrena ospatuko da Durangon
2015-03-13 09:55 MusikeaAurten, Jaizale-Durangaldeko Txistulari Alkarteak Durango aukeratu dau egun hori ospatzeko eta 60. urteurrena danez, hiru egunetan ospatzea erabagi dabe, barikuan hasi eta domekara bitartean, hain zuzen.
Alex Txikon 4. kanpalekura (7.200 m.) heldu da, eta bertatik abiatuko da tontorrerantz goizaldean
2015-03-12 17:19Tontorretik gero eta hurrago dagoz Alex Txikon, Ali ‘Sadpara’ eta Daniele Nardi, 900 metroko desnibela baino ez dago Nanga Parbeteko tontorrera (8.126m) heltzeko. Tontorrerantz goizaldeko 02:00etan abiatzea da hiru mendizaleen asmoa. Ezustekorik ezean, Nanga Parbeteko tontorra (8.126m) neguan zapaltzen historiako lehenengoak izango dira bihar
Euskerazko irrati-antzerki ikastaroa antolatu dau BilbaoEszenak
2015-03-12 14:40 KultureaApirilaren 22tik 27ra bitartean, irratian antzerkia zelan egin ikasteko aukerea izango da BilbaoArte zentroan. BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako ikastaroko irakasleak Maisha MC konpositorea eta DJa eta Galder Perez antzezle eta zuzendari dira. Izena emoteko epea zabalik dago.
'Gure Xabiertxo' erakusketea martiaren 12tik bagilaren 23ra ikusgai Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoan
2015-03-12 14:37 KultureaGure Xabiertxo erakusketea Eusko Legebiltzarrak eta Sancho el Sabio Fundazinoak antolatu dabe, Ixaka Lopez Mendizabalek Xabiertxo izenburuko liburua argitaratu zala 90 urte beteten baitira 2015ean.
Blas de Oteroren Egunean, poeteak argitaratu bako testu baten irakurketa antzeztua eskainiko dau Ramon Bareak
2015-03-12 13:10 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Blas de Otero (1916-1979) poeta bilbotarraren jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren astelehenean, martiaren 16an. Ekitaldi horretan, Ramón Barea antzezleak, poeteak argitaratu barik itxi eban Historia (casi) de mi vida prosazko testua irakurriko dau. Saioa arratsaldeko 19:30ean hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan.
Joan Mari Irigoienek 'Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014)' poema-liburua aurkeztu dau
2015-03-12 10:38 KultureaAzkenengo urteetan izandako gaixotasun bi ditue ardatz Joan Mari Irigoienek Bi urtetako kronika fakultatiboa (2012-2014) (Elkar) jasotako olerkiek; bata da disartria, edo berba egiteko zailtasuna, eta bestea, depresinoa. 68 orrialdeko autortza baten antzekoa dala esan eben aurkezpenean.
Tribial Feministea aurkeztu barri dabe emakumeak historian zehar bete dauen zereginari garrantzia emoteko
2015-03-12 10:27Aplikazinoaren helburua da genero-parekidetasuna sustatzea, emakumeak historian zehar betetako zereginari ikusgarritasuna emoten deutsien galderen bitartez. Aplikazinoa dobakoa da eta edade guztietako jenteari zuzenduta dago. Android eta iOS smartphoneetarako zein tabletetarako dago eskuragarri.
Bilbao Ars Sacrum musika zikloak zortzi kontzertu eskainiko ditu martiaren 18tik aurrera
2015-03-11 17:08 MusikeaGizakundearen eleizeak zortzi kontzertu hartuko ditu martiaren 18tik 30era bitartean, eta tartean bertoko eta kanpoko bakarlariak eta abesbatzak izango dira. Bilbao Ars Sacrum zikloko sarrerak salgai dagoz daborduko, lau eurotan.
Alex Txikon, Ali Sadpara, Muhammad Kan eta Daniele Nardi Nanga Parbateko III. kanpalekura bidean
2015-03-11 14:13Gaua II. kanpalekuan pasau ostean, gaur goizean ekin deutsie III. kanpalekurako bideari. Ezustekorik ezean, bihar, eguena edo izan daiteke Nanga Parbateko (8.126 m.) tontorrerako ahalegina. Tartean IV. kanpalekua be geratuko jake (7.200 m.)
Uribe Kosta aurrera Bertsolari Gazteen BBK sariketan
2015-03-11 13:38 BertsolaritzeaUribe Kostako taldeak irabazi dau gaur goizean Zallan jokatu dan BBK Sariketako bigarren kanporaketea, Enkarterriko taldearen kontra. Holan, Sopelako finalaurrekoan kantetako txartela eskuratu dabe Uribe Kostako taldekoek.
Mikro-polis politikearen ganeko entseguen lehiaketea antolatu dau EHUk
2015-03-11 13:17 kulturbizEuskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Politika eta Administrazino Zientzien Sailak Mikro-polis Politikearen ganeko Entseguen I. Lehiaketea antolatu dau, eta EHUko ikasleek sariketan parte hartu ahal izango dabe martiaren 27ra arte, euskeraz zein gaztelaniaz. Testu onenak 1.000 euroko saria jasoko dau modalidade bakotxean.
Bizkaiko Meatzaldea biotopo babestu izentau dau Eusko Jaurlaritzeak
2015-03-11 12:43 kulturbizJoan dan astean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik aurreratu ebanez, Gobernu Kontseiluak biotopo babestu izentau dau Bizkaiko Meatzaldea. 977,5 hektareako azalerea dauka biotopoak, Galdames eta Gueñes udalerrien artean dago, eta Triano mendien zatirik handiena hartzen dau.
Bavariarrek barriro be Korrikan hartuko dabe parte
2015-03-10 17:41 Euskerea berbagaiMartiaren 22an, arratsaldeko 15:30ean emongo jako hasierea Municheko urigunetik, kilometro eta erdi bateko ibilbidean barrena. Korrika19ko pankartea, AEKko petoak eta aurtengo doinua abestuz euskerearen presentzia nabarmenduko dabe, bidean topauko dituen ikusleei be konbita eginez jaiaz gozau deien.
Arratia/Txorierri taldea irabazle BBK Sariketako lehenengo kanporaketan
2015-03-10 16:16 BertsolaritzeaGaur hasi da aurtengo Bertsolari Gazteen XXIII. BBK Sariketea Igorren. Gaur, Arratia/Txorierri eta Bilboaldea taldeak izan dira aurrez aurre kantuan, Igorreko institutuan. Irabazlea, 393 puntugaz, Arratia/Txorierri taldea izan da; 364 puntu lortu ditu Bilboaldeak.
'Naturaren Argazkilariak' erakusketeak 67 herrialdetako 81 artistaren argazkiak batu ditu Bilboko Ondare aretoan
2015-03-10 14:39 KultureaWildlife Photographer of the Year lehiaketa entzutetsuan saritutako 67 herrialdetako 81 argazki batzen ditu erakusketeak, eta, horrezaz gan, Urtzi Vera artista bizkaitarraren 11 argazki be jarri ditue ikusgai. Erakusketea apirilaren 18ra arte bisitau ahal izango da.
Bizkaiko Trikitixa Alkarteak I. Maketa Lehiaketea antolatu dau
2015-03-10 12:39 MusikeaMaketa Lehiaketa honen helburu nagusia trikitixa zein pandero talde barri zein beteranoei bultzadea emotea da, gazte taldeak ezagutzera emonez apurka-apurka musika mundura hurreratu daitezan.
Elena Ferranteren 'Adiskide paregabea' nobelea plazaratu dau Igelak
2015-03-10 12:02 KultureaFernando Reyk euskeratu dau Adiskide paregabea Elena Ferranteren Napoliko tetralogiako lehenengo nobelea, Igela argitaletxearen eskutik. Lila eta Lenu auzo pobre bateko neskatoen istorioa kontetan dau liburuak.
Digitaria, OBF eta Sr. Wilson eta Lourdes Madow, martiko Art After Dark saioan
2015-03-10 10:20 MusikeaHilero lez, Art After Dark saioak musika elektronikoz beteko dau Bilboko Guggenheim museoa. Martiko hitzordua barikuan izango da, Digitaria, OBF eta Sr. Wilson eta Lourdes Madowen eskutik. Musikeaz aparte, museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dau publikoak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...