Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria sortu dabe
2015-03-30 15:17 KultureaEusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe soziedade publikoagaz batera, Ingurumen Kazetaritzearen I. Saria iragarri barri dau. Ingurumenaren inguruko baloreak herritarren artean zabaltzean kazetariek funtsezko eginkizuna betetan dabe, antolatzaileen esanetan. Saria irabazteko hautagai izango dira EAEko edozein hedabidetan euren izenagaz edo ezizenagaz kazetaritzako lanen bat argitaratu, bialdu edo zabaldu daben komunikazinoko profesionalak.
Madeleine Peyroux eta Stanley Jordan Getxoko 39. Jazzaldian izango dira
2015-03-30 11:51 MusikeaGetxoko 39. Jazzaldiaren saio nagusien eskaintzea dagoeneko osotuta dago, Madeleine Peyroux abeslariagaz eta Stanley Jordan gitarristeagaz. Bi izen handi horreek, iragarrita egozan Stanley Clarke, Joe Lovano eta Avishai Coheni gehitu jakez. Danetara, 18 saio izango dira garagarrilaren 1etik 5era Getxon, eta sarrerak eta bonuak maiatzaren 4an jarriko dira salgai.
Julio Sotok irabazi dau 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketea
2015-03-30 10:18 BertsolaritzeaJulio Sotok irabazi dau Elizondon joan dan zapatuan jokatutako 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. 1.250 bertsozalek jarraitu dabe finala bertatik bertara. Bigarren postua Xabier Terrerosentzat izan da eta, haren ondoren, Eneko Lazkoz, Oskar Estanga, Eneko Fernandez, Ander Fuentes, Julen Zelaieta eta Aimar Karrika sailkatu dira.
Euskaltzaindiak Azkoitian egingo dau osoko bilkurea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen 250. urteurrenean
2015-03-27 11:47 kulturbizAzkoitiko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 250 urte bete ditu, eta Euskaltzaindiak osoko bilkurea bertan egitea erabagi dau, Intsausti Jauregian. Batzarra goizean egin ostean, arrastian, Udalagaz batera, alkartearen omenezko agiriko bilkuran parte hartuko dabe. Amaieran, Peñafloridako kondearen Mozkorra barregarri operea komikoa antzeztuko da.
Krysztof Warlikowskik idatzitako testua irakurriko dabe gaur Bilbon, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean
2015-03-27 11:18 KultureaBilboko Arriaga plazan egingo dabe Antzerkiaren Nazinoarteko Egunaren adierazpenaren irakurketa antzeztua, 12:00etan. Aritza Rodriguez antzezle eta musikariak leiduko dau testua, eta alboan Shakti Olaizola bihurrikaria izango dau.
Uribe Kostak irabazi dau XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketea
2015-03-27 09:12 BertsolaritzeaAriketa danak egin ostean, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituan; Lea-Artibaik, ostera, 370.
Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceñori egokitu jako, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabar Larrañagari.
19. Korrikari ondoetorria emoteko jaia prest Bilbon
2015-03-26 14:51 Euskerea berbagaiAzken eguneko ibilbideari jagokonez, goizeko 07:16an sartuko da Bilbon Korrika 19, Enekuritik. Deustua, Zorrotza, Errekalde, Indautxu, Abusu, Alde Zaharra, Santutxu, Guggenheim aldea... euskahaldunduz, 12:25ak aldera helduko da San Nikolasera, Arenaleko zubia pasauta. Urepelen lekukoaren barruan sartu genduan mezua ezagutzeko momentua izango da orduan.
Manu Katché 365 Jazz Bilbao zikloan izango da martiaren 31n
2015-03-26 11:34 MusikeaBilbao 700 Fundazinoak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denporaldiak Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesaren emonaldia eskainiko dau martiaren 31n, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferrater poetak, 'Munduko poesia kaierak' bilduman
2015-03-26 11:01 KultureaMunduko poesia kaierak bildumako hiru antologia barri aurkeztu ditu Susa argitaletxeak, Anne Sexton, Sophia de Melo eta Gabriel Ferraterrenak, hain zuzen be. Harkaitz Canok, Iñigo Roquek eta Aritz Galarragak euskeratu ditue olerkiak.
‘Zelan bizi dogu euskeria Elorrixoko gaztiok?’
2015-03-26 10:02 Euskerea berbagaiGazteen arteko euskera erabilerearen datu txarrak arduratuta, gazte talde bat dogu Elorrion, egoereari bueltea emoteko gogoz. Ebalixu da taldearen izena. Gure kezketatik abiatuta, herriko gazteakana jo dogu eurak euskerea zelan bizi daben galdezka. Batutako materialagaz ikus-entzunezko lan bat egin dogu, eta martiaren 28an proiektauko dogu Arriola kultur aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
David R. L. irundarraren 'La noche del raton' filmaren estreinaldia eskainiko dau Fant 21 zinemaldiak
2015-03-25 14:41 ZinemeaJoan dan zezeilean Santa Barbara SBIFF (Los Angeles) Jaialdian estreinau ondoren, La noche del ratón Bilbon ikusi ahal izango da Espainian lehen aldiz, Fant 21 zinemaldiaren barruan, maiatzaren 21ean (gaueko 22:00etan), talde osoaren presentziagaz. David R. L. irundarrak zuzendu eta Asier Vázquezek produzidu dauen filmaren protagonistak Unai García eta Miriam Cabeza antzezleak dira.
Kepa Junkeraren ibilbide osoa batu dabe 'Hauspo bidaiaria' erakusketan
2015-03-25 14:22 KultureaMusikari eta produktore bilbotarraren lana ezagutzeko bidaia dakar Bilboko Azkuna Zentroan zabaldu barri dan Hauspo bidaiaria erakusketeak. 80. hamarkadatik gaur egunera arte Kepa Junkerak berak batutako erretratuak, diskoak, tresnak eta beste hainbat kontu dagoz ikusgai, maiatzaren 3ra arte. Topaketak eta kontzertuak be antolau ditue, eta danak dira debalde.
Rosa Maria Sarda 2015eko Ohorezko Max Saria
2015-03-25 13:05 KultureaBizitza luze, oparo eta sari zein errekonozimenduz betea daroa antzerkigintzan eta zinemagintzan Bartzelonan 1941ean jaio zan artisteak. Bokazinozko jarrera autodidaktikoa izanik, hogeita lau urtegaz lehenengo aldiz taularatu zanez ez ditu oholtzak baztertzerik izan, antzerki, zinema, telebista baita zuzendaritza proiektuetan be lan egin izan dau.
Los Bichos taldeak Oihuka zigiluagaz grabautako bi albumen berrargitalpen bermasterizatua egin dabe
2015-03-25 10:05 MusikeaElkar diskoetxearen eskutik, Los Bichos talde nafarraren Color Hits(1989) lehenengoz argitaratu da CD formatuan; bertan sartu dira, era berean, taldearen lehen ep-an, Anita Latigazo izenekoan agertu ziran 3 abestiak. Bigarren diskoa, taldearen azkena, barriz, In Bitter Pink izenburukoa da. Denboraz kanpoko bi album dira, moda eta etiketen gainetik iraun dabenak, gaurkotasun-izpirik galdu barik.
'Itzulpenek euskal literaturea indartzen, aberasten eta normaltzen lagundu dabe'
2015-03-24 17:12 kulturbiz2012aren erdialdera arte 161 idazleren obrak 38 hizkuntzatara itzuliak izan dira. Datu horreek aztertu ondoren, Elizabete Manterolak ikerketea Bernardo Atxagaren lanetan oinarritu dau, argitalpen itzuli gehien dituan autorea dalako (100 baino gehiago), baita hizkuntza gehienetara be (35 hizkuntza).
Ion Macarenok 'Nickel' erakusketea aurkeztu dau Bilboko Rekalde aretoan
2015-03-24 14:54 KultureaBizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2015 programearen emoitzea da Nickel, izan be Ion Macareno artista bilbotarrak arte sorkuntzako bekea jaso eban proiektua gauzatzeko. Maiatzaren 3ra arte egongo da ikusgai, Rekalde aretoko Kabinete Abstraktua gelan. Erakusketearen aurkezpenean, Ion Macareno artistea bera eta Foru Aldundiko Kultura zuzendari Gonzalo Olabarria izan dira.
Aurrerantzean 'Elhuyar' aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko dabe
2015-03-24 13:47 kulturbizArrazoi ekonomikoak tarteko, hilabetekari izatetik hiruhilabetekari izatera pasauko da Elhuyar Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria. Urtean lau zenbaki izango ditu papeleko edizinoak: martian, bagilean, irailean eta abenduan.
Lea-Artibaik eta Uribe Kostak jokatuko dabe BBK Sariketako finala
2015-03-24 13:45 BertsolaritzeaGiro ederrean joan da saioa, eta azkenean, Uribe Kostako taldeak irabazi dau 408 puntugaz; Busturialdeak, ostera, 405,50 puntu lortu ditu. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala martiaren 26an, eguenean, jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.
Alberto Manguel idazleak ‘Una historia natural de la curiosidad' aurkeztuko dau Bilbon
2015-03-24 09:56 kulturbizGaur, martiak 24, Alberto Manguel idazleak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilboko Azkuna Zentroan: Una historia natural de la curiosidad. Azken barrikuntza narratiboak eta grafikoak egileen eskutik irakurleei hurreratzeko helburuagaz Mediateka BBK-k hilero egiten dituan Aurrez aurre literatura-solasaldietan izango da.
2015eko Kilometroen abestia aurkeztu dabe
2015-03-23 14:05 Euskerea berbagaiUrriaren 4an, Usurbilen, egingo da aurtengo Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia. Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista usurbildarrak idatzi dau Lotzen gattunk kantea, eta herriko hainbat musikariren artean osotu dabe. Udarregi Ikastolea da 2015eko Kilometroaken antolatzailea.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...