Hilaren 19an jakingo da Zumarragako Andre Maria eleizeak Repsol Gidearen 'Txoko Onena 2015' finala jokatuko dauen

Bizkaie! 2015-08-18 14:48   Kulturea

Zumarragako Andre Maria eleizea Repsol Gideak antolatutako 'Txoko Onena 2015' titulua edo autortzea lortzeko lehiaketako finalaurrera pasau da, turismo gidearen webgunean 10.886 boto lortu ondoren. Kontuak kontu, hilaren 19an jakingo da Zumarragako Andre Maria eleizea Repsol Gidearen 'Txoko Onena 2015' finala jokatuko dauen ala ez

Bizkaie! 2015-08-18 13:38

Zuzenduta. Eskerrik asko Adolfo.

Erantzuna | Zazpi artista alemaniarren lanak ipini ditue Bilbao Arte galerian, abuztuaren 26ra arte

Bizkaie! 2015-08-18 13:18

Eskerrik asko zure zuzenketakaitik Adolfo.

Erantzuna | Bagilaren 20an egingo da Arratiatik Urkiolarako errogatibea

Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna Zarautzeko Photomuseumen

Bizkaie! 2015-08-18 11:36

Zarautzeko Photomuseumak Argazkigintzearen Nazinoarteko Eguna antolatuko dau urtero legez eguaztenean, abuztuaren 19an, Parisen 1839an Zientzia eta Arte Ederren Akademian lehenengo prozedura fotografikoaren (dagerrotipoaren) aurkezpena egin zala gogoratuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Medikuntzako ikasleek jasoko dabe aurten Euskara Saria Aste Nagusian

Bizkaie! 2015-08-18 09:52   Euskerea berbagai

Hau Pittu Hau konparseak urtero emoten dau Euskara Saria, euskerearen alde persona eta alkarteek egiten daben ahalegina saritzeko asmoz. Aste Nagusian emoten dabe saria eta, aurten, EHUn medikuntzea euskeraz ikasten dabilzan ikasleei egingo deutse gorazarre. Saria bera, abuztuaren 24an emongo dabe konparsearen txosnan. Gaur egun, oraindino ezin dala medikuntzako gradua euskera hutsean ikasi gogoratu eragin dau Hau Pittu Hauk eta, hortaz, ikasle horreen aldarrikapenagaz bat egiten dauela.

Datorren urteko Bilbao BBK Live garagarrilaren 7tik 9ra egingo da

Bizkaie! 2015-08-17 15:23   Musikea

Hilabete baino ez da pasau aurtengo BBK Live musika jaialdia amaitu zala baina dagoeneko datorren urteko edizinoaren ganekoak argitzen hasi dira antolatzaileak. Oraingoz, garagarrilaren 7, 8 eta 9an egingo dala aurreratu dabe, ohiko moduan Kobetako landetan. Ganera, abuztuaren 20an, eguena, hiru egunetarako bonuak salgai ipiniko ditue.

Hamalau film lehiatuko dira Donostiako Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean

Bizkaie! 2015-08-17 13:58   Barriak

Latinoamerikan aurten egon diran produkzino aitagarrienak batzea da Horizontes Latinos sailaren helburua. Aurten, hamalau film proiektauko ditue eta onenari 35.000 euroko saria emongo deutsie. Espainian estreinaldiak izango dira guztiak. Pablo Larrainen El club pelikuleagaz ekingo deutsie aurten saileko programazinoari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Konparsek eta Etorkintza Elkargoak Aste Nagusirako prebentzino programea atondu dabe

Bizkaie! 2015-08-17 13:55

Komunidadea da eragile prebentiborik indartsuena eta eraginkorrena, eta horregaitik komunidadearen inplikazinoa eta parte-hartzea lortzen saiatzen dira bi erakundeak (Bilboko Konparsak eta Etorkintza Elkargoa), proiektuaren alde aktibo izanik eurena sentidu deien eta ez daitezan hartzaile bakarrik izan.

Gazteentzako ipuin lehiaketea martxan dago Portugaleten

Bizkaie! 2015-08-17 13:17   Kulturea

Kategoria bi daukaz lehiaketeak, bata 14 eta 17 urte bitarteko gaztetxuentzat, eta bestea, 18 eta 29 urte bitartekoentzat. Aurten, 25. aldiz egiten dabilz Portugalete Uria ipuin lehiaketea eta urriaren 13ra arteko epea emon dabe lanak aurkezteko. Gaia librea da eta euskeraz zein gaztelaniaz idatzi leiteke. Udalak zehaztu dauenez, hiru sari emongo dira kategoria bakotxean, baita sari nagusi bat be.

Bibliako persona-izenak arautu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2015-08-17 12:16   Euskerea berbagai

Arauaren sarreran, zehatz-mehatz aitatzen dira grafien inguruko jakingarriak. Erispide horreei jarraituz moldatu dira Bibliako persona-izenen zerrendak, Itun Zaharrekoak zein Itun Barrikoak. Kontuan hartu dira, era berean, literatura-tradizinoa, Eleizen arteko Biblia eta euskerazko entziklopediak. Arauan, danetara, 202 izen jaso dira.

San Juan ontziaren pieza bat Donostiako Bulebarrean landuko dau Albaolak

Bizkaie! 2015-08-17 12:13

San Juan ontzia 16. mendean hondoratu zan eta haren erreplikea egiten dabil Albaola itsas kultur faktoria, sasoi haretako teknikak erabilita. Helburuak euskal ontzigintzearen historia gizartera zabaltzea eta itsasoko ondarea ezagutarazotea dira. Abuztuaren 17, 18, 27 eta 28an, itsasontzi horretarako pieza bat jentaurrean landuko dabe, Donostiako Bulebarrean. Holan, San Juan barkuaren erreplikea zelan egiten dabilzan ikusi ahal izango dabe bertatik pasetan diranek.

Eugenio Arraiza euskalzale eta kulturgilea hil da

Bizkaie! 2015-08-14 15:05   Euskerea berbagai

Eusko Ikaskuntzako idazkari, Eusko Kultur Fundazinoko arduradun eta Euskalerria Irratiko sortzaileetako bat izan zan, besteak beste, Eugenio Arraiza. Euskerearen alorrean, batez be Nafarroan, ibilbide oparoa egin eban eta kulturgintzan be jardun zan. 79 urtegaz hil da eta asteburuan egingo deutsie azkanengo agurra.

Amenabarren film barria Donostian proiektauko dabe lehenengo aldiz, Zinemaldia hasteko

Bizkaie! 2015-08-14 13:26   Barriak

Regression filmaren mundu mailako estreinaldia hartuko dau Donostiak irailaren 18an, Zinemaldiaren 63. ekitaldiaren hasierako egunean. Alejandro Amenabar zuzendariaren film barria da hori. Emma Watson eta Ethan Hawke moduko aktoreek parte hartu dabe. Lehiaketaz kanpo aurkeztuko da pelikulea.

Zinemako idazketeari buruzko ikastaroa egongo da udagoienean BilbaoArten

Bizkaie! 2015-08-14 12:06   Barriak

Paulino Viota zinegileak gidatuko dau kursoa eta, ganera, idazketa zinematografikoagaz eta Viotaren obreagaz lotutako bestelako jarduera osogarri batzuk be egongo dira, proiekzinoak eta berbaldiak adibidez. Ikastaroa irailaren 15etik zemendiaren 17ra egingo da BilbaoArte Fundazinoaren egoitzan, Urazurrutia kalean. Kursoaren arduradunen esanetan, gidoigintzearen mundura hurreratu nahi dabenetzako ekimen aproposa da, baita zinemea atsegin daben edozeinentzat be.

Alex Katz margolariaren inguruko erakusketea dakar Guggenheim Museoak urrirako

Bizkaie! 2015-08-14 10:11   Kulturea

Bere ibilbidearen azkanengo 25 urteotan Alex Katzen obran paisajeek euki daben lekua aztertzen eta erakusten da Bilboko Guggenheim Museoak udagoienerako dakarren erakusketa barrian. 35 margolanen bidez, ibilbide luzeko artista amerikar horren azkanengo urteotako produzinoari arretea eskaintzen jako. Urriaren 26tik datorren urteko zezeilaren 7ra arte egongo da Bilbon 'Alex Katz. Hemen eta orain' izenburuko erakusketea.

Argazki lehiaketea martxan ipini dau Areatzako Kultur eta Kirol Batzordeak

Bizkaie! 2015-08-13 14:03

Igaz hasitako ekimena errepetiduko dabe aurten be Arratiako herri horretan. Oraingo honetan, argazki lehiaketearen gaia ura izango da eta, beraz, horregaz lotutako irudiak bialdu beharko ditue parte-hartzaileek, irailaren 3a baino lehen. Irailean bertan, Areatzako Mendi Astea egingo dabe eta bertan emongo dabe irabazlearen barri, jasotako argazkiak erakusteaz gan. Formatu digitaleko argazkiak baino ez ditue onartuko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Rufus Norrisen 'London Road' filma aukeratu dabe Zinemaldia amaitzeko

Bizkaie! 2015-08-13 13:21   Barriak

Lehiaketaz kanpo proiektauko da 'London Road' pelikula ingelesa, Donostiako Zinemaldiaren aurtengo edizinoan. Irailaren 26an, azkanengo egunean, izango da Rufus Norrisen lanaren proiekzinoa, jaialdiari amaierea emoteko. Joan diran urte biotan arrakasta handia lortu dauen musikal baten oinarritutako filma da eta atzerriko beste zinema-jaialdi batzuetan proiektau eta gero helduko da Donostiara.

Idiazabal gaztaien lehiaketea hartuko dau Plentziak domekan

Bizkaie! 2015-08-13 11:43   Jan edanak

Urteroko hitzordua bueltan da Plentziako Eleiz Plazara eta, horri esker, herritarrek eta bisitariek produktore ugariren gaztaiaz disfrutau ahal izango dabe, baita txakolinaz be. Abuztuaren 16an, Goizeko 11:00etan zabalduko ditue salmentarako mahaiak, Plentziako Idiazabal Jatorri Izendapeneko Gaztaiaren lehiaketearen 26. ekitaldian. Hiru sari emongo dira.

Txosnetako Euskalguneak zortzi eguneko egitaraua preparau dau Bilboko Aste Nagusirako

Bizkaie! 2015-08-13 10:15

Hau Pittu Hau, Txori Barrote eta Eguzkizaleak konparsen guneari esaten deutsie Euskal Gunea. Urtero-urtero Areatzako moilan egoten dira eta euskerea eta euskal kulturea ardatz ditualako hartzen dau izen hori guneak. Aurten, zortzi eguneko egitarau zabala preparau dabe hiru konparsen artean, hau da, jaietako lehenengo zapatuan izan ezik, ganerako egunetan egongo da zer egin eta zer ikusi Euskalgunean. Ohikoa dan legez, eguneko eta gabeko ekintzak egongo dira.

Nazinoarteko jaialdietako pelikularik esanguratsuenak Donostian izango dira, Zinemaldiko Perlak atalean

Bizkaie! 2015-08-12 14:05   Barriak

Munduko beste zinema jaialdi batzuetan aurten aurkeztu diran filmen aukeraketea egin dau Donostiako Zinemaldiak eta, urtero legez, Perlak atalean ikusi ahal izango dira. Guztira, 14 pelikula dira, euretako bat lehiaketaz kanpokoa. Gehienek sari garrantzitsuak eskuratu ditue nazinoarteko jaialdietan eta Donostian Espainiako estreinaldia eukiko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)