Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak
2015-12-28 10:02 kulturbiz1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan, ume eta gaztetxuentzako jarduerak Gabonetan
2015-12-23 16:15 KultureaTailerrak, erakusketa gidatuak eta abar programau ditue datozan egunetarako BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoetan. Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada txapel fabrikea, El Pobal burdinolea, Euskal Herria Museoa, Txakolingunea, Santimamiñeko kobazuloa eta Ondare eta Rekalde aretoak dira sare horretako kide.
Gabonaldian Campusetan euskerazko trebakuntza berezia eskainiko dabe euskal kirol taldeek eta Axi Muniainek
2015-12-23 14:35 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatuta, campusotan parte hartzen daben monitoreek euskerazko trebakuntza berezia jasoko dabe. Helburua argia da: euskerazko trebakuntza berezia jaso ondoren, urtean zehar euren klubetan egingo dituen entrenamenduetan ikasitakoa praktikara eroatea eta euskerea gero eta esparru gehiagotan erabiltea.
Extremadurako ipuin tradizionalen liburu bat euskeraz argitaratu dabe
2015-12-23 13:39 Euskerea berbagaiExtremaduratik Euskal Herrira etorritakoen ondorengoek eskualde haretako ondare aberatsa ezagutu daien plazaratu dau liburua Monfrague Errenteriako Extremadurako Etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Ipuin tradizional bi dakarz liburuak, euskerazko eta gaztelaniazko bersinoetan.
Umeentzako euskerazko hamaika film, Zinegabonak programan
2015-12-23 11:23 ZinemeaHirugarren edizinoa beteko dau aurten Zinegabonak egitasmoak. Gabonetako oporraldia aprobetxauta, umeentzako animazinozko filmen programazinoa antolatu dau Zineuskadi alkarteak, Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Urruñan. Pelikula guztiak euskerazko bersinoan emongo ditue eta euro baten salduko ditue sarrerak.
Bilboko Itsas Museoak Itsasadarrari buruzko mila marrazki batzeko erronkea egin deutse 4 eta 12 urte arteko umeei
2015-12-23 11:10 KultureaBilbo Metropolitarraren Osoko Saneamendu Planaren 35 urteei buruzko Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz aldi baterako erakusketearen amaierearen harian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak erronkea bota deutse 4 eta 12 urte arteko umeei, Itsasadarri buruzko mila marrazki batzeko, etorkizunean zelakoa izatea nahiko leukien adierazo deien.
Bilbao Arten 2016an sorkuntza lanak erakutsiko dituen artistak ezagutu doguz
2015-12-23 10:31 Kulturea2016an, produkzino propioko erakusketak izango ditue ondokoek: Roberto Aguirrezabala (Sestao). Entropia; Ivan Gomez (Irun); Karlos Martinez Bordoy (Durango); Amaia Molinet (Lodosa). Nociones de habitabilidad; Claudia Müller Montes (Txile). Catastros de agua; Tunipanea: Jonathan Garcia (Belgika). Rizoma[TA]; eta Laura Ruiz Saenz & Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo). Si vis pacem para bellum.
Erkidego guztiko liburutegietara heldu da eLiburutegia egitasmoa
2015-12-23 10:29 KultureaSanturtziko Udal Liburutegiak bat egin dau eLiburutegiagaz eta, holan, Jaurlaritzeak abian ipìnitako liburutegi digitala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri guztietara heldu da. Santurtziko Liburutegiko 25.000 bazkideek, aurrerantzean, internet bidez liburuak maileguan hartu ahal izango ditue eta eLiburutegiak eskaintzen dituan abantaila guztiak eskura eukiko ditue.
Ikastolen Alkarteak euskeraz olgetako produktu ugari atara ditu
2015-12-23 09:27Urtero legez, Gabon bueltan, Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak bere katalogoko jolasen barri emon dau. Ume eta gaztetxuek olgetan ikastea da produktu horreen helburu nagusia. Askotariko jolasak daukiezala dino alkarteak: Bakarka zein taldean jolasteko, edade bateko umeek alkarregaz olgetako edo familia guztia batzeko eta abar. Joku digitalak be atara ditue.
Bertso Eguneko sarrerak salgai
2015-12-22 13:25 BertsolaritzeaUrtarrilaren 30ean izango da Bertso Egunaren berrogeita zazpigarren edizinoa, Donostian eta dagoeneko sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus helbidean. Egun osoko egitaraua atondu dabe: goizez, arratsaldez, zein gauez bertsolaritzaz gozetako abagunea izango dabe bertsozaleek.
Bilboko Guggenheimek makinatxu bat jarduera antolatu ditu Gabon aldirako umeak dituen familientzako
2015-12-22 11:18 jardunaldiakGauzak bestela ikusteko betaurreko magikoak sortzeko zein Gabonetako apaingarri bitxiak diseinetako tailerrak; Afrikako ume baten amesak ardatz dituan txotxongilo ikuskizun bat, zuzeneko musikea izango dauena; gaur egungo jantza emonaldi bat eta beste hainbat jarduera eskainiko deutsez Bilboko Guggenheimek umeak dituen familiei abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra bitartean.
Joan Martí ohorezko euskaltzaina Tarragonako seme kutun izentau dabe
2015-12-22 10:21 KultureaInstitut d'Estudis Catalans erakundeko kide osoa da, eta 2002tik 2010era bertako Secció Filològica saileko burua izan zan. Hogeita hamar liburu baino gehiago argitaratu ditu, katalan hizkuntzearen historia, gramatika eta erabilereari buruz, baita artikulu ugari be. Bernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburua katalanera itzuli dau (2013ko abenduan, Eusko legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak aurkeztua).
Ohi baino Bikain ziurtagiri gehiago banatu ditu Eusko Jaurlaritzeak aurten
2015-12-22 09:14 Euskerea berbagaiGasteizen egin dabe Bikain Euskerearen Kalidade Ziurtagiriaren banaketea. Aurten, 65 enpresa eta erakundek jaso dabe izendapen hori, aurreko urteetako bataz bestekoaren bikotxa. Urrezko edo goi mailako Bikain jaso dabe 41 erakundek, 20k zidarrezkoa edo tartekoa eta beste lauk oinarrizkoa.
'Antzerkigintza barriak' proiektuan parte hartuko daben zortzi egileak hautatu ditue
2015-12-21 16:45 KultureaHautatutako egileak eta proposamenak
Ozkar Galan – Antzerzlanaren abiapuntua.
Olatz Gorrotxategi – 43º13’44”N.
Oier Guillan – Sustraiak han dituenak.
Mikel Gurrea – Soka.
Arantza Iturbe – Ahotsen aberria.
Alejandra Prieto – Venderé barras de pan.
Carmen San Esteban – Sin título.
María Velasco – La meretriz Mona y el burka invisible.
Euskalzaleen Topaguneak Topaldia egingo dau urtarrilaren 21ean Durangon
2015-12-21 13:13 Euskerea berbagaiEuskalgintzan dabilzanen aktibazinoa aztertuko dabe Topaldiaren 13. ekitaldian, Euskalzaleen Topaguneak aurreratu dauenez. Landako gunean egingo dabe topaketa hori, urtarrilaren 21ean, aditu ugariren parte-hartzeagaz. Holan, askotariko ikuspuntuak entzun ahal izango ditue bertaratzen diran euskalzaleek.
Bilboko Arriaga plazan 43 artisau parte hartzen dagoz urtarrilaren 5era arte, 33. Gabonart Azokan
2015-12-21 11:47 KultureaGabonart Azokan 43 erakusketari dagoz, gehienak bizkaitarrak dira 18, hain zuzen be. Azokeak Gipuzkoako 4 artisau ditu eta 3 napar. Horrezaz aparte, Catalunyatik 4 artisau etorri dira Bilbora, Galiziatik 3, bat Aragoitik eta beste bi Valentziatik, bat Gaztela eta Leonetik; 3 Asturiasetik; bi Gaztela-Mantxatik, bat Madriletik, eta beste bat Balear Ugartetik.
L. Zugaza, A. Salmond, J. Garamendi, M. Chorraut, CEAR eta Velatiari Sabino Arana saria emongo deutsie
2015-12-21 11:24Urtarrilaren 31n egingo dabe Sabino Arana Sariak emoteko ekitaldia Bilbon. Aurtengo edizinoa 27.a izango da eta, urtero legez, gizartean eta kirolean nabarmendu diran personak eta erakundeak omenduko ditu Sabino Arana Fundazinoak.
'Unbranded' filmak irabazi dau Bilbao Mendi Festival 2015eko Urrezko Eguzkilorea
2015-12-21 10:10 ZinemeaUrzulo izan da euskerazko pelikula onena, High and mighty metraje laburreko filmik onena, Sunakali kultura eta naturako pelikularik onena, Jurek alpinismoko film onena, Eliza Kubarska zuzendari onena, A line across the sky eskaladako pelikularik onena, Reach your limits kirol eta abenturako lanik onena; Snowman pelikuleak gidoi onenaren saria jaso dau, Meru pelikulak argazkilaritzakoa eta Suspentes et cordes de violon au Pakistan izenburukoak epaimahaiaren saria
Beñat Gaztelumendi añorgarra Gipuzkoan txapeldun
2015-12-21 09:41 BertsolaritzeaBeñat Gaztelumendiri jantzi deutso txapela Inaxi Etxabek 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Inaxi Etxabe oikiarrak plazetan lekua izan ez daben emakumeak ordezkatu ditu Etxabek. Txapela jarteko momentua bertsoa botateko aprobetxatu dau, txapeldunak agurra bota aurretik.
Hilaren 27an, maratoi solidarioa egingo dabe Javi Condek eta Jon Salvadorrek Deustuko Unibersidadeko sifoian
2015-12-18 15:16Proba honek amaierea emongo deutso Itsasadarraren omenez egindako maratoien trilogiari. Trilogia 2012ko martiaren 17an hasi zan, estuariotik 45 metrora, Bizkaia Zubiari 145 bira emonez. Ondoren, 2014ko urriaren 26an, Athleticen gabarrearen maratoia egin eben, eta, kasu horretan, 1.313 bira emon eutsiezan, 42.195 kilometroak osotzeko. Sifoian egingo dan hirugarren proba honetan, lur azpitik 26 metrora, emon beharreko birak 288 izango dira danetara.























Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...