Larrabetzuko Azurmendi jatetxea, Europako onena
2015-05-05 11:18 Jan edanakEneko Atxa kozineru zornotzarraren Azurmendi jatetxea Europako 2015eko jatetxe onena izentau dabe, Steve Plotnicki OAD (Opinionated About Dining) gidearen sortzaileak jakinarazo dauenez.
Jesus Hermida kazetaria hil da
2015-05-05 10:57Jesus Hermida telebistako aurkezle eta kazetari historikoa 77 urte zituala hil da gaueko lehen orduan, Madrilen. Familiak jakinarazo dauenez, garun-infartu baten ondorioz hil da.
AEK-k udako matrikulazino kanpainea abiarazo dau
2015-05-04 17:59 Euskerea berbagaiInformazino gehiago eskuratu edo izena emon nahi dauenak, ondoko bide honeek ditu eskura: 946 464 000 edo 673 200 100 telefono zenbakiak; AEK-ko edozein euskaltegira joatea; www.aek.eus webgunea; eta udabarnetegiak@aek.org posta elektronikoa.
Seth Troxler, Txef_A eta Block2Club maiatzeko Art After Dark saioan, Bilboko Guggenheimen
2015-05-04 15:15 MusikeaMaiatzaren 8ko Art After Dark saioari hasierea Block2Club DJ taldeak emongo deutso, 22:00etan. Euren ostean etorriko dira Txef_A eta Seth Troxler taldeak. Musikea entzuteaz aparte, museoan dagozan erakusketak ikusteko aukerea izango dau publikoak, goizaldeko ordu batak arte.
'Hitzen hiria' lemapean, hemen da Literaktum 2015
2015-05-04 12:41 KultureaHitzen hiria lemapean, Donostiako Literaktum 2015 jaialdia nobedadez beteta eta inoiz baino parte-hartzaile, jarduera, egoitza eta egun gehiagogaz dator aurten, maiatzaren 5etik 16ra bitartean.
Mikel Antzak 'Ametsak ere zain' poema liburua kaleratu dau
2015-05-04 11:24 KultureaHauxe dau lehenengo olerki bildumea Mikel Antza idazle donostiarrak. Sei poema luze idatzi ditu, gordinak eta gogorrak, heriotzea, kartzelea eta gerrea gai nagusi dituenak. Frantziako Reauko kartzelan dago Antza, eta berak idatzitako gutuna irakurri eben Ametsak ere zain (Susa) liburuaren aurkezpenean.
Skasti taldeak 'Maskarak' disko barria plazaratu dau
2015-04-30 18:36 MusikeaBanda zarauztarrak Maskarak (Elkar) diskoa aurkeztu barri dau, taldearen hamargarren urteurrenagaz bat eginez. Funky aparta, lehen mailako dance musikea, rock telurikoa eta zertzelada aereoak buztartzen ditu dotorezia handiz, dinoe diskoetxeko arduradunek. Donostiako Victoria Eugenia Clubean aurkeztuko dau Skastik diskoa zuzenean maiatzaren 7an, 20:00etan.
Literaturia 2015 Zarautzen 'Odolean daramagu' lemapean
2015-04-30 17:36 KultureaLiburuak eskegita eta zunda bidez gorputzari itsatsita. Literaturea zainetara, zehatzago esateko. Maiatzaren 28tik 31ra egingo dan Literaturia 2015en kartelak irudi hori erakusten dau, Odolean daramagu! leloa hartuta. Azken finean, antolakuntza lanetan gabilzanon pasinoa literaturea dalako, literaturzaleak garelako, eta pizten gaituen hori odolean daroagulako.
Lain seikoteak 'Tximeletak' hirugarren diskoa aurkeztu dau
2015-04-30 15:39 MusikeaHamaika kanta ditu Lain talde gipuzkoarraren Tximeletak (Baga-biga) behar barriak. Disko landuago, helduago eta pertsonalagoa dala nabarmendu dabe taldekideek. Tolosako Bonbernean aurkeztuko dabe zuzenean maiatzaren 9an.
Bilboko Udal Musika Bandeak 'Pos eso' animazino filmaren soinu bandea interpretauko dau
2015-04-30 14:52 MusikeaBilboko Udal Musika Bandako 45 musikari baino gehiagok Aritz Villodasek idatzitako lanak interpretau zituen, eta bere zuzendaritzapean, Pos eso lanaren soinu bandea osotzen daben musika lanak grabau zituen, segundoz-segundo, zinemeak eskatzen dauen legez, soinua eta irudia guztiz bat etor daitezan.
Joserra Senperenak '9 ganbera pieza' diskoa kaleratu dau
2015-04-30 14:41 MusikeaAzkenengo urte eta erdian idatzitako bederatzi kantek osotzen dabe Joserra Senperena pianista donostiarrak aurkeztu barri dauen 9 ganbera pieza (Elkar) diskoa. Erreferentzia klasikoak eta garaikideak ditue piezek, euskal folklorea eta popa, eta pelikuletako musikea bere bai. Udagoienean aurkeztuko dau zuzenean.
74 bertsolarik parte hartuko dabe maiatzaren 9an hasiko dan 'Gipuzkoa Bertsotan' ekimenean
2015-04-30 11:42 Bertsolaritzea2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea udagoienean hasiko dan arren, aurretik hitzordu garrantzitsua izango da: Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea. Sailkapen fase bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan, Gipuzkoan bertsolaritzeak bizi dauen osasunaren isla da, besteak beste, bertso-eskoletan, hezkuntza arautuan, plazetan, lehiaketa eta sariketetan bizi dogun emonkortasunaren erakuslea.
Bilboko Barrutietan 200 kultur proposamen baino gehiago izango dira 'Kultura Kalez Kale' egitarauaren barruan
2015-04-30 11:02 kulturbizBilboko barrutiek kaleko arte eszenikoen kultur eskaintza nagusia batuko dauen Kultura Kalez Kale egitaraua jasoko dabe maiatzean eta bagilean, zirkua, clown erakustaldia, magia, antzerkia, ipuin-kontalariak, berbaldiak, kontzertuak zein kaleko bandek eskainitako musika animazinoa eta beste zenbait kultur jarduera jasoko dituan programazinoagaz. Danetara, 200 ikuskizun eta jarduera inguru izango dira, ikus-entzule guztiei zuzenduta
Antonio Maria Lekuona euskal kostunbrismoaren aitzindariaren erakusketea, Arte Eder Museoan
2015-04-29 13:48 KultureaEuskal ohiturak 1860an pintetako maisulanaren inguruan atondu dabe Antonio Maria Lekuona (1831-1907) margolari tolosarraren ganeko erakuskeketa Bilboko Arte Eder Museoan. Hamalau lanek osotzen dabe erakusketea, eta bagilaren 8ra arte egongo dira ikusgai.
Ziburuko ikastolea eregiteko erabiliko dabe aurtengo Herri Urratsen batutako dirua
2015-04-29 11:16 Euskerea berbagaiUrtero lez Senpereko lakuaren inguruan makina bat euskaltzale batuko dira maiatzaren 10ean, Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jai handian. Atxik ikastola bildua lelopean, inoizko diru gehien batu gura dau Seaskak, Ziburuko ikastolea eregiteko, hain zuzen be. Datorren ikasturtean, ganera, hiru ikastola barri zabalduko ditue: Azkarate, Basusarri eta Biriatun.
IV. Bertsomovieda: 'Gero eta lan hobeak ixten doguz saritu barik'
2015-04-29 10:58 BertsolaritzeaHelduen mailan, Txakile bideoak eroan ditu Sari nagusia (1000€) eta Publikoaren saria (500€). Bigarren saria, barriz, Etzinen zu lanak jaso dau. Gazteen mailan, Sari nagusia (300€): Tantak bideoak jaso dau eta bigarrena (150€), barriz, Garoña izenburuko bideoak. Bertsorik onenen saria Aita heriotza lanak eroan dau.
PuntuEUS Fundazinoak hamar euro emongo deutsoz Seaskari, .eus domeinu bakotxeko
2015-04-28 18:02 Euskerea berbagaiMaiatzaren 1etik 10era bitartean, PuntuEUS Fundazinoak hamar euro emongo deutsoz Seaskari, Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazinoari, erregistrautako .eus domeinu-izen bakotxeko. PuntuEUSek euskereak Ipar Euskal Herrian daukan presentzia indartzen lagundu nahi dau ekarpen honen bidez.
‘Asterix, Jainkoen Egoitza’ filma euskeraz, Zineuskadi eta Warner Brosen lehen kolaborazinoari esker
2015-04-28 15:23 BarriakZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskeraz programearen barruan itzuli da Asterix, Jainkoen Egoitza filma euskerara eta apirilaren 30ean, 5 zinema-aretotan estreinauko da. Hortik aurrera ikusgai egongo da beste hainbat aretotan.
Txani Rodriguezek eta Alaine Agirrek umeentzako liburu bana aurkeztu dabe Bilbon
2015-04-28 15:11 KultureaMikel ume barazkijalea da Ez naiz barazkijalea, eta zer? Txani Rodriguezek idatzitako liburuko protagonistea, eta Martina neskato ulegorria, Alaine Agirreren Bihotza lo daukat, eta zer? lanekoa. Iosu Mitxelena eta Jokin Mitxelena dira liburuotako ilustratzaileak. Zortzi urtetik gorako irakurleentzat dira behar biak, eta Elkar etxeak plazaratu ditu.
Gero eta hurrago Bilboko Aste Nagusiko Metal, Pop Rock Erakusketearen XXX. edizinoa
2015-04-28 13:42 MusikeaAste Nagusiko Pop Rock Erakusketea 1985ean jaio zan pop rock musikan bere tokia bilatzen dabilzan Bizkaiko taldeei bultzada bat emoteko asmoagaz. Urte honeetan guztietan 1871 lan baino gehiago aurkeztu dira eta 294 taldek jentaurrean ezagutzera emoteko aukerea izan dabe Aste Nagusian egiten dan erakusketa honi esker, Bilboko Udaleko Jai eta Herritarrentzako Arreta sailak antolatua.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...