Oier Santosek 'Txanpaina, mesedez' nobela baltza kaleratu dau
2015-05-29 14:01 KultureaMarkel Aizpurua ertzain-burua da Txanpaina, mesedez Oier Santosek idatzitako polizia nobelako protagonistea. BETA izeneko talde armatu ekologiestearen ekintzak, alde batetik, eta etxean daukan giro eskasa, bestetik; protagonistea larri dabil azkenaldion. Erein argitaletxeak plazaratu dau liburua, Bioleta sailean.
Xoriñoak Kaloian Iruñeko laukoteak lehenengo diskoa atera dau
2015-05-29 11:49 MusikeaBerrizko Lorentzo Records estudioan grabau eben urtarrilean Enekok, Mikelek, Julenek eta Iñakik euren lenengo diskoa dan Xoriñoak Kaloian. Musika estilo desbardinetatik etorri arren, metalak batu ditu proiektu honetan. Xoriñoak Kaloian taldea zuzenean joteko gogotsu dago.
21.000 ikaslek landu dabe bertsolaritzea ikastetxeetan
2015-05-29 10:47 BertsolaritzeaHezkuntza arautuko lanketeari jagokonez, danetara, 410 ikastetxeetan gauzatzen da Gu ere Bertsotan proiektua: 38 irakaslek gauzatu dabe jarduna, 21.000 ikaslegaz bertsolaritzea landuz. Azken asteotan ikasturteko lana erakusteko hainbat jaialdi eta topaketa egiten dabilz ikastetxeetan eta ikastetxeen artean.
Arrate Egaña idazleak Mikel Zarate saria irabazi dau
2015-05-28 15:11 KultureaLeire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Antxiñe Mendizabalek osotutako epaimahaiaren ebatziaren arabera, Arrate Egañak idatzitako Patioan kontakizunak irabazi dau 2015eko Mikel Zarate ume literatura saria. 3.000 euroko saria jasoko dau Egañak. Liburua Elkar etxeak argitaratuko dau udagoienean.
Unai Aranzadiren 'Jambo Amani?' dokumentalak nazinoarteko laugarren saria jaso dau
2015-05-28 14:55 BarriakUnai Aranzadi getxotarrak, Getxoko Udalaren sentsibilizazino eta garapenerako heziketako deialdiaren barruko diru-laguntzinoagaz eta Unesco Etxearen kolaborazinoagaz egindako Jambo Amani? dokumentalak beste sari bat lortu barri dau. Oraingoan FINI, Mexikoko Irudiaren Nazinoarteko Jaialdiaren maila profesionaleko bideo-dokumentalaren lehenengo saria eskuratu dau.
Koldo Izagirrek 'Lorea Gernika, andrazko bat' nobelea plazaratu dau
2015-05-28 14:39 KultureaHasieran prentsarako txatalak ziran Lorea Gernika, andrazko bat (Susa) nobelea osotzen daben 53 pasarteak. Idazten hasi zan Koldo Izagirre, eta personaiak gero eta garapen handiagoa eskatzen eutsonez, liburua egin behar izan eban. Egilearen berbetan, emakumezkotasunaren topikotik iges egiteko Lorea Gernika personaiak egindako ahaleginen moltsoa da liburua.
Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol jaialdian
2015-05-28 12:08Nazinoarteko 239 publizidade agentzia Bilbon izango dira asteon 30. El Sol Jaialdian, 2.303 pieza eta kanpaina aurkezten. Parte-hartzaileen kopurua % 11 handitu da, igazko datuakaz konparauta. Agentzia horreetatik guztietatik bi baino ez dira Euskal Herrikoak izango: Arabako Wiko eta Gipuzkoako Dimension.
Makala Jazz Funk Bandek 'Xake!' diskoa zuzenean aurkeztuko dau gaur Bilboko Kafe Antzokian
2015-05-28 11:33 MusikeaJazza eta rhythm’n’rlues doinuak ekarriko ditu Makala Jazz Funk Band talde zarauztarrak gaur, 21:30etik aurrera, Bilboko Kafe Antzokiko eszenatokira. 50 eta 60. hamarkadako musikea abiapuntu, 70.eko groove funk eta disco souleraino eroango ditu entzuleak Mikel Unzurrunzaga Makala musikari eta DJaren taldeak.
'El Batallón Gernika' dokumentala irailaren 15ean estreinauko dabe
2015-05-28 11:02 BarriakEl Batallón Gernika dokumentalaren grabazinoa dala eta, 50 antzezlek eta figurantek baino gehiagok gaur arte inoiz egin ez dan jazoera historikoen berreraiketea egin dabe Frantzian, Capbretonen, Labenneko kostaldean, atzo, hilak 27, Cota 40 izeneko ingurunean.
Ber2Tek, hizkuntza, ahots eta multimedia-teknologiak hizkuntzen industriaren zerbitzura
2015-05-27 18:35 Euskerea berbagaiBer2Tek proiektuaren helburu nagusia izan da hizkuntza- eta hizketa-teknologiak ikertzea eta ikerketearen emoitzak aplikazino bihurtu eta jentearen eskura jartea.
PEN Internationalen biltzarra martxan Amsterdamen
2015-05-27 15:53 kulturbizUrte birik behin batzen da PEN Internationaleko Idazle Jazarrien Batzordea, munduko kazetari zein idazle jazarri eta kartzeleratuen defentsa egiteko batzordea. Aurten, Amsterdamen da hitzordua, gaurtik barikura bitartean. Teresa Toda Egineko kazetari ohia bere testigantzea dago eskaintzen mundu osotik etorritako dozenaka kazetari eta idazleren aurrean.
Gaztemundu 2015 programearen deialdia onartu dau Jaurlaritzeak
2015-05-27 15:32 Euskaldunak munduanGaztemundu 2015 egitasmoaren aurrekontua 50.000 eurokoa da. Aurten euskal etxeetako 15 gaztek (18 eta 31 urte bitartekoak) parte hartuko dabe, eta irailaren 25etik urriaren 9ra bitartean Euskadira etorri eta kultura erakundeen kudeaketearen ganeko prestakuntzea jasoko dabe.
'Literatura hiztegi tekniko laburra' liburua aurkeztu dau Karlos Linazasorok
2015-05-27 11:51 KultureaLiteraturea ikusteko daukan moduaren laburpen bat dala esan eban Karlos Linazasorok aurkezpenean. Orain arte landu dituan genero guztiak batu ditu Literatura hiztegi tekniko laburra (Elkar) beharrean.
Ainara LeGardon, Jaime de los Ríos eta Eneko Gilek egonaldi artistikoa egingo dabe Wroclaw urian
2015-05-27 11:40 kulturbizAinara LeGardon musikariak, Jaime de los Ríos media artisteak eta Eneko Gil jantzariak Poloniako Wroclaw urian egonaldi artistiko bana egiteko aukerea izango dabe uda partean, Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker.
Vicente Aranda zinemagilea hil da
2015-05-26 18:54 kulturbizVicente Aranda zinemagile kataluniarra gaur goizean hil da, 88 urte zituala, Espainiako Zinemaren Akademiak jakinarazo dauenez. Aranda Bartzelonan jaio zan, 1926ko zemendiaren 9an, eta ibilbide luze eta emonkorrean 20 filmetik gora egin ditu.
Bilboko Itsasadarra museoak 'Itsasadarraren magia. 35 urte bizia sortuz" erakusketea aurkeztu dau
2015-05-26 15:45 KultureaErakusketeak antxinako argazkiak, uraren zikloa ezagutzeko bideoak eta ingurumen-berreskuratze prozesua jasoten ditu, bertan bizi diran espeziei buruzko informazinoa bere bai, eta Europako ubide kutsatuenetakoa izan zanaren inguruneko aztarnak bere. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, Bilboko Itsasadarra museoan.
Bilbao Arteko sei artistak Bilbobusen autobusak apaindu ditue euren diseinuakaz, Athletic animetako Kopako finalean
2015-05-26 15:43 KultureaRuth Juan, Ismael Iglesias, Zaloa Ipiña, Juan Carlos Arango, Elisabeth Pérez eta Kepa Peñil dira ekimen honetan parte hartu daben artistak. Toki bateko eta besteko artistok, bakotxak bere estiloan, diseinu berezia sortu dabe datozen egunetan Bilbon zehar errubera gainean ibilteko.
Luis Gardek 'Ehiztariaren isilaldia' nobelea plazaratu dau
2015-05-26 15:14 KultureaIruñea ondoko Ezkaba mendian egoan kartzelan 1938an izandako igesaldian parte hartutako preso biren historia jaso dau Luis Gardek Ehiztariaren isilaldia beharrean. Orduko istorioa gaur egungo gogoetetatik kontau dau. Pamiela etxeak argitaratu dau.
UEUk prest ditu 43. Udako Ikastaroak
2015-05-26 15:04 KultureaEibar, Baiona eta Iruñean izango dira hitzorduak 2015eko bagilaren 29tik garagarrilaren 22ra. Aurten 34 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu ditu UEUk, pasa dan urteko erantzun onari eusteko helburuagaz. Aurtengo leloa Jardun izango da, Udako Ikastaroak lan egin, ikasi eta ideiak trukatzeko foro ezin hobea dala azpimarratzeko asmoz.
Kaixo, zalantza bat dut EHUko matrikularen berrespena egin ondoren, listaren arabera onartuko naute edo nota altuena duen graduaren arabera?
Agur!
Erantzuna | EHU-ren 'Ane' laguntzaile birtuala, kanpora doazen eta kanpotik datozen ikasleen zalantzak argitzeko