Aro Modernoko euskal gizartea eta Eleizea ikertu ditue

Bizkaie! 2016-02-05 10:29   Kulturea

Liburuan hainbat gai landu ditue, askotarikoak eta orain arte landu bakoak: baserri giroko abadeak, jesuitakanako merkataritza jokabidea, Eleizeak sexu moralean eban eragina, Eleizeak kontrabandoaren esparruan eukan immunitatea zelan erabilten eban neurri barik, gune sagraduen boterearen sinbolo lez, Inkisizinoaren zerbitzura egozan esplotatzaileak, eleizgizonen euren eta euren kontrako indarkeria...

Euskal Herriko Unibersidadearen Argitalpen Zerbitzuak, Rosario Porres Marijuánek koordinauta, Entre el fervor y la violencia. Estudios sobre los vascos y la Iglesia (siglos XVI-XVII) liburua argitaratu dau oraintsu. Liburukia osotzen daben bederatzi azterlanak euskal gizartearen eta Eleizaren ingurukoak dira; ekuazino korapilatsu horretan, gogora ekarri dira debozinoaren eta indarkeriaren artean ibili zan aldi horretan izandako adostasunak eta gatazkak.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak diruz lagunduriko Entre el fervor y la violencia: la sociedad vasca y la iglesia en la Edad Moderna I+B proiektuaren harira kaleratu dabe argitalpena. Holan UPV/EHUko zein Kantabriako Unibersidadeko ikertzaileek bat egin dabe proiektuagaz; zehatz, ondokoak dira lanen egileak: Milagros Álvarez Urcelay, Alberto Angulo Morales, Elena Catalán Martínez, Javier Ortiz Arza, Santiago Pérez Hernández, Iñaki Reguera Acedo, Susana Truchuelo García eta Rosario Porres Marijuán bera.

Azterlanetan, hainbat esparrutatik aztertu dabe euskaldunek abadeakaz eta abadek euskaldunakaz izan zituen hartu-emonak (orain arte, oso gitxi ikertu dira esparruok), eta, horrezaz gan, gizatalde horreetako protagonistei erreparetako hainbat metodologia eta era proponidu ditue, egileek nork bere ibilbidean landu dituen ikerlerroei jarraituz.

Alabaina, liburuan bada beste idea bat, ardatz nagusi izan nahi dauena: Eleizeak eta abadeek euskal Aro Modernoan izan eben botere ikaragarria, izan be, bizitza erlijiosoaren eragile nagusi izan ziran, baina baita gizartearen beraren eragile be (eragin handieneko taldeetako bat izan zan).

Liburuaren orrialdeetan hainbat gai landu ditue, askotarikoak eta orain arte landu bakoak: baserri giroko abadeak, jesuitakanako merkataritza jokabidea, Eleizeak sexu moralean eban eragina, Eleizeak kontrabandoaren esparruan eukan immunitatea zelan erabilten eban neurri barike, monja erreboltariak, Inkisizinoaren zerbitzura egozan esplotatzaileak, eleizgizonen euren eta euren kontrako indarkeria... Hori guztia batzeko, egileek dokumentazino original ugari erabili dabe, askotariko artxiboetakoa (baita Eleizearenak ez diran artxiboetakoa be).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu