'Awkan', Reincidentes taldearen lan barria online eskuragarri

Bizkaie! 2015-11-17 10:50   Musikea

Abenduaren 3a baino lehen, Reincidentes taldearen lan barria Baga Bigaren on-line dendan erosi ezkero, abenduaren 3an Reincidentes taldeak Bilbon emongo dauen kontzertu akustiko pribatu eta berezian egoteko aukerea izateaz gan, bertan zure diskoa jasoko dozu eta gainera taldeak sinatuko deutsu.

Goseren azken lanak Kaliforniako Akademiaren zemendiko disko onenaren saria jaso dau

Bizkaie! 2015-11-17 09:40   Musikea

Gose taldearen Gose IIIII (Jangura produkzinoak) diskoak Kaliforniako Akademia Musika Sarietan, Dance / Elektronika mailan zemendiko disko onenaren saria irabazi dau, taldeak berak baieztatu dauenez. Ezohiko konposaketa eta gaitasun bat erakutsiz, Gosek lan ikusgarria osotu dau, Dance Elektronika originala sortuz, adierazo dau Akademiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zirkozaurre guneak lau urte bete dituala ospatuko dabe hilaren 24an

Bizkaie! 2015-11-17 09:28   kulturbiz

Zirkuko arteen munduan dabilzanen topalekua da Zirkozaurre eta dagoeneko lau urte bete ditu proiektuak. Hori ospatzeko, jaialditxua egingo dabe zemendiaren 24an, martitzena. Bide batez, egoitza barria inaugurauko dabe, Deustuko Erriberan. Akrobaziak eta umorea ez dira faltako ekitaldi berezi horretan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ekain 2015-11-16 17:40

Alkarrizketa interesgarria, oso....

Erantzuna | Patxi Saez: 'Liderrak eta estrategiak behar ditu euskereak orain'

Abian da Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak antolatzeko egitasmoa

Bizkaie! 2015-11-16 16:29   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, bertso eskolen artean sortzen diran desafioak batzeko eta antolatzeko sortu dabe Bertsotruk egitasmoa. Hileon hasi eta maiatzera bitartean, 26 bertso eskolatako kideek parte hartuko dabe bertan. Moltsoka banatuta, alkarren kontrako saioak eratuko ditue.

Zinebi 57K, uria filmaketarako sustatu nahi dauen 'Bilbao Bizkaia Exterior Dia' talde filma estreinauko dau gaur

Bizkaie! 2015-11-16 14:42   Zinemea

Film kolektiboa osotzen daben film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna; Javier Rebolloren El amigo imaginario; Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda; Mikel Ruedaren Caminan; Luis Maríasen Amatxu Maitea; Imanol Uriberen Parpadeos; eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira. 

Gasteizko 'VI. Literatura, Zinema eta Mendi jardunaldiak' Bilbao Mendi Film Festival-en eskutik

Bizkaie! 2015-11-16 13:29   Zinemea

Mendi Film Festivalen eskutik, Literaturearen, Zinemearen eta Mendiaren ganeko VI. Jardunaldiak: Mendikultur Symposium. Mendiak aurkitzen izena izango dau aurten eta zemendiaren 16tik 18ra egingo da Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Gradu Aretoan.

Clara Usón idazle bartzelonarrak 'Valor' eleberria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 12:03   kulturbiz

Clara Usón idazle katalanaren Valor izeneko nobela barriaren aurkezpen ekitaldia egingo dabe gaur, hilak 16, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean. Aurkezle lanak Kirmen Uribe idazle ondarrutarrak egingo ditu, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Malachi Estereo, The Flying Scarecrow eta Opatov dira 27. Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2015-11-16 11:03   Musikea

Sariei jagokenez, Malachi Estereo talde katalanak 2.200 euroko saria jaso dau; Metal modalidadean, barriz, The Flying Scarecrow bizkaitarrak nagusitu dira (5.500 euro eta Azkena jaialdian joteko aukerea irabazi ditue); eta Pop eta rock kategoriako finala, zapatuan izan zan eta sari nagusia Bartzelonako Opatov taldeak eroan eban (5.500 euro).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sormen industriei bultzadea emoteko, DWeek 2015 egingo dabe Bilbon

Bizkaie! 2015-11-16 10:07   Kulturea

Gaur hasi eta abenduaren 1era bitartean egingo dabe DWeek 2015, diseinuari eta Bizkaiko sormen industriei eskainitako ekimena. Erakunde publikoen eta pribaduen arteko lankidetzeari esker antolatu dabe egitaraua, 45 jarduera baino gehiagogaz. 24 agertokitan egingo ditue jarduerok.

'Hearthstone' bideojokoko munduko jokalari onenak Bilboko Gamegune 2015ean batuko dira

Bizkaie! 2015-11-16 09:37

Hamabosgarren urtez egingo dan Gameguneko protagonista izango da Blizzard Entertainment konpainiak garatutako Hearthstone: Heroes of Warcraft jokoa. Mundu osoko 30 miloe jokalari baino gehiagok parte hartzen dabe karta-joko birtualean, estrategia eta subertea bateratuz. Interneten ikusle gehien dituan estrategia-jokoa da, izan be, munduko bideojoko-ikusleen % 11 erakarten dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bernardo Atxagak zuzentzen dauen Erlea 9 aldizkaria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2015-11-13 14:47   kulturbiz

Honen ondoren 10. zenbakia, azkena, etorriko da, eta Antzerkia izango dau gaietako bat. Eta horren ostean, Bernardo Atxagak eta Euskaltzaindiak proiektu barri bat izango dabe, idazleak gaur iragarri dauenez: Urrezko Erlea izeneko sari batzuk antolatuko doguz. Azpititulu legez, 4 – 14 izango dabe sariek, lanek lau eta hamalau orrialde arteko luzerea izango dabelako. Hori baino lehen, halan da be, Erlea aldizkariaren azken zenbakia kaleratuko da datorren urtean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nafarroako Gobernuak Durangoko Azokan parte hartuko dau 15 urte eta gero

Bizkaie! 2015-11-13 14:30   Kulturea

Hamabost urte igaro dira Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan azken aldiz egon zanetik. 2000. urtea zan, eta Gobernu nafarrak erakuslehio bat izan eban Azokako edizino haretan. Ordutik, barriz, ez dau parte-hartzerik izan Azokan, eta hutsune hori bete guran, Gerediaga Alkarteak hainbat urtetan Nafarroako argitalpenak izeneko erakuslehioa antolatu eban, Nafarroan sortzen ziran lanak batuz.

Punk mobimentuaren historia izango da ardatz Artium Museoan eskainiko daben dokumental-moltsoan

Bizkaie! 2015-11-13 11:52   Zinemea

PunkZinema zapatuan hasiko da, zemendiaren 14an, Joe Strummer. The Future Is Unwritten filmaren proiekzinoagaz. Dokumentalean The Clash taldearen sortzaile eta liderraren bizia eta lana erakusten dira; artxiboko irudiak eta zinemearen (Steve Buscemi, Martin Scorsese, Johnny Depp), musikearen (Mick Jagger, Mick Jones, Bono) eta artearen (Damien Hirst) munduko persona ezagunei egindako alkarrizketak buztartuz.

Bilboko 2016ko Aratusteetarako kartela aukeratzeko lehiaketea abian da

Bizkaie! 2015-11-13 10:23   Kulturea

Egile bakotxak lan bi aurkeztu leikez gehienez. Proposamenak bertikalak izan behar dira, 70 zm. x 50 zm. neurrikoak eta luma-kartoi gainean aurkeztu behar dira. Lanak originalak izatea nahitaezkoa da eta kolorea eta teknikea, barriz, libreak dira. Kartelak aurkezteko epea 2016ko abenduaren 4an amaituko da, eguerdiko 13:00ean.

Badator 'Adarretatik zintzilik', Ane Zabala eta Galder Perezen antzezlan nostalgikoa

Bizkaie! 2015-11-13 09:29   Kulturea

40 urte bete barri dituen persona bi dira obrako protagonistak, aktore biak be edade horretara ailegau dira eta. Komedia formatuan, bizitakoaren nostalgia eta aurrera begirako zalantzak azaleratzen dira Adarretatik zintzilik antzezlanean. Gaur, barikua, estreinauko da, Beran, Giltxikaro konpainiaren produkzino barria.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal film laburrak, Juan Ruiz Anchia eta Aitor Mazo protagonista Zinebi57ren inaugurazinoan

Bizkaie! 2015-11-12 14:29   Zinemea

David P. Sañudo, Iñigo Salaberria, Ander Parody, Haritz Zubillaga, Aitor Oñederra eta George Todria zinemagileak  dira Zinebi57ren inaugurazinoan eskainiko dituen film laburren egileak.

Valerie Mrejen artista frantsesaren lana ezagutu ahal izango da Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-11-12 14:28   Kulturea

Artista horrek sortutako lau bideo erakutsiko dira Bilbao Arteren egoitzan, zemendiaren 16tik 20ra. Erakusketa bideografikoa izango da, lau filmak batera proiektauko ditue pantaila banatan arratsaldero. Ganera, hilaren 19an, tailer bat gidatuko dau Valerie Mrajanek berak. Proiekzinoak doban dira baina tailerrerako izena emon behar da.

'Bizkaia zortzi puntutan'

Bizkaie! 2015-11-12 13:28   Bertsolaritzea

Ekimenaren helburua eskualdea girotzea eta bertsogintzearen oinarria sendotzea da. Txapelketara joango ez diranentzako bestelako plaza bat izango da, eta joango diranentzako entrenamendu aproposa. Ez da Bizkaiko Txapelketarako puntuagarria izango.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbo Hiria 27. Pop Rock Lehiaketako finalak gaur, bihar eta etzi

Bizkaie! 2015-11-12 12:42   Musikea

Finalak: Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategorian, Evil Pink Machine (Bizkai), Ghostly Enemies (Bartzelona), Malachi Estereo (Bartzelona) eta Bassboss (Asturias) dira finalistak, Metal kategorian, The Flying Scarecrow eta Niketz bizkaitarrak eta Manipulation poloniarrak, eta Pop Rock atalean, Opatov (Bartzelona), Rosy Finch (Alacant) The Fire Tornados (Zaragoza).

»» Ikusi argazki guztiak (3)