Euskereak interneten daukan osasuna neurtzeko behatokia sortu dau PuntuEus Fundazinoak

Bizkaie! 2015-12-03 09:40   Euskerea berbagai

PuntuEus Fundazinoko zuzendari Josu Waliñok azaldu dauenez, sarritan esaten da euskereak osasun ona daukala interneten, baina ez dagoala baieztapen horri eusteko datu zehatzik. Horretarako sortu dabe PuntuEus Behatokia, baita .eus domeinuaren zabalkundea neurtzeko be. Ganera, domeinu horregaz, dagoeneko 4.500 webgune erregistrau dirala azaldu dau fundazinoak eta urtea amaitu baino lehen 5.000ra heldu nahi dabe.

Guggenheim Museoak adimen eta ikusmen ezgaitasuna daben personentzako tresnak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2015-12-02 14:39   kulturbiz

Ezgaitasuna daben personen Nazioarteko Egunaren bezperan, Guggenheim Bilbao Museoak, ONCEgaz eta Gorabidegaz lankidetzan, ikusmen ezgaitasuna daben personentzako Frank Gehryren eraikinaren maketa bat eta adimen ezgaitasuna dabenentzako, barriz, entzuteko gida egokitu bat aurkeztu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Aiko taldeak EHUren Arabako Campusera eroango ditu musikea eta jantza tradizionala

Bizkaie! 2015-12-02 12:58   Kulturea

Javier Garaizar Euskal Herriko Unibersidadearen Arabako Campuseko errektoreordeak eta Sabin Bikandi Aiko taldeko kideak unibersidade esparruan musikea eta jantza tradizionala sustatzea helburu dauen lankidetza-hitzarmena sinatu dabe.

1807an Bizkaiko Jaurerriak agindutako aita Lerinen Foruei buruzko argitaratu bako azterlana argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-12-02 10:57   Kulturea

Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak, José María Gorordok lagunduta, 1807an, Bizkaiko Jaurerriak aginduta, Fray Domingo de Lerin y Clavijok idatzi zituan eta bitxia bada be beste artxibategi batzuetatik desagertu egin ziran eskuizkribuei buruz Bilboko alkate izandakoak egin dauen argitalpena aurkeztu dabe Bilbon.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Patxo Telleria eta Mikel Martinez omendu ditu Bilbok

Bizkaie! 2015-12-02 09:49   Euskerea berbagai

Bilboko Udalak eskerrik beroenak emon nahi deutsez euskaldun barri guztiei, euskereari ez bakarrik Bilboko kaleetan, Euskadiko herri zein uriburu guztietan entzun eta bizirik eusteko hartutako konpromisoagaitik baino. Ekitaldian gogorarazo ebenez, Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek hainbat lan sortu, produzidu eta gauzatu ditue, guztiak euskerea oinarri izanda eta protagonistak euskaldun barriak izanik.

Ekine 2015-12-02 08:56

Irakurri dudan libururik politena! Abentura zoragarria, zoragarria!

Erantzuna | Alberto Ladron Aranak 'Itzalak bizi diren lurraldea' liburua aurkeztu dau

Aurten Bilbao Arten lan egin daben artistek bat egin dabe erakusketa baten

Bizkaie! 2015-12-01 16:52   Kulturea

Ateak zabalik izeneko erakusketa kolektiboan, urtean zehar Bilbao Artegaz lan egin daben artistek parte hartzen dabe. Abenduaren 7tik 18ra bitartean, urteak emondakoaren balantzea artelanen bidez ezagutu ahal izango da, beraz. Urazurrutia kalean Bilbao Artek daukan egoitzan egongo da erakusketea. Ganera, artistakaz topaketak egongo dira.

Hemen da VIII. Bilbao Mendi Film Festivala

Bizkaie! 2015-12-01 16:42   Barriak

Jaialdia abenduaren 11n, 19:30ean inaugurauko da Euskalduna Jauregian, Jimmy Chinek eta Elizabeth Chai Vasarhelyik zuzendutako Meru pelikulearen estreinaldiagaz; ostean, zinemaz beteriko beste 9 egun etorriko dira eta horreetan sail ofizialean beste 42 lan proiektauko dira eta beste 3 lehiaketatik kanpo, eta Mendi Short film labur amateurren lehiaketako irabazleak be lekua izango dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EHUk Koldo Mitxelena omentzeko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2015-12-01 14:07   Euskerea berbagai

Bilbon eta Gasteizen izango dira jardunaldiak, abenduaren 2, 3 eta 4an, Koldo Mitxelena hizkuntzalari eta euskaltzainari gorazarre egiteko asmoz. Haren ikasle izandako batzuek parte hartuko dabe berbaldi eta aurkezpenez betetako egitarauan. Ganera, Mitxelenari eskainitako webgunea aurkeztuko dau EHUk.

Euskaltzaindiak eta Eusko Legebiltzarrak batera ospatuko dabe Euskerearen Eguna

Bizkaie! 2015-12-01 13:07   Euskerea berbagai

Euskara... Plazan! izenburuko ekitaldia abenduaren 3an egingo dabe Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren egoitzan. Parlamentuak eta Euskaltzaindiak alkarregaz antolatu dabe saio berezi hori. Linguae Vasconum Primitiae euskerazko lehenengo liburuaren itzulpenak aurkeztu eta Koldo Mitxelena hizkuntzalaria omenduko dabe bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskereak 365 egun

Bizkaie! 2015-12-01 12:03   Euskerea berbagai

Aurtengo ekimenaren leloa ErabiZi da. Euskeraz biziteko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainearen bidez eta horretarako, bakotxak bere errealidadetik eta egoeratik asko egin leikela azpimarratu nahi dau Topaguneak. Egunerokoan hartzen diran erabagi eta hautuetatik euskerea erabilteko eta euskeraz biziteko espazioak sortzearen alde egin nahi da holan.

Itxurea aldatuta, kalera urten nahi dau Hegats aldizkariak

Bizkaie! 2015-12-01 10:20   Kulturea

Euskal Idazleen Alkarteak argitaratzen dau Hegats. Goitik behera barritu dabe diseinua eta estiloa, aldizkariaren aro barri bati ekiteko asmoz. Orain arte idazleentzat izan bada batez be, aurrerantzean publiko zabalagaz kontaktu handiagoa euki nahi dabe, hau da, Hegats kalera atara. Sasoi barriko lehenengo zenbakia argitaratu dabe dagoeneko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XIX. Cortada Film Laburren Lehiaketea gaur hasi eta hilaren 5era bitartean Gasteizen

Bizkaie! 2015-12-01 09:47   Zinemea

Aurten, barrikuntza moduan, egun bat euskal film laburrei eskainiko jake UPV/EHUko euskerearen aldeko Ehuskarabanda jaiagaz bat etorrita. Egun hori abenduaren 3a izango da eta gure herriko film laburrak ikusteaz gan euskerearen erabilerea sustatzeko bideo-maratoi tradizionala egingo da.

Etxepare Institutuak euskerearen inguruko ekitaldiak egingo ditu munduko zazpi uritan

Bizkaie! 2015-12-01 09:27   Euskerea berbagai

Euskerearen Nazinoarteko Eguna dala eta, mundu zabalean eitaldi ugari antolatu ditu Etxepare Institutuak egunotan. Tartean, kontzertuak, tailerrak eta lehiaketak egongo dira, euskerea eta euskal kulturea erdigunean dirala. Mosku, Birmingham, Szeged, Poznan, Guadalajara, Mexiko Uria eta Montevideo aukeratu ditue kultur programok zabaltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EH11kolorek konbita egin dau Euskal Herrian laikotasunaren eta erlijino aniztasunaren inguruan eztabaidatzeko

Bizkaie! 2015-11-30 17:45   Kulturea

EH11kolorek eztabaidarako zirriborro bat aurkeztu dau Erlijino aniztasuna eta laikotasuna eta erlijino komunidadeei baita laikotasunaren eta erlijino aniztasunaren arloan lanean dabizan alkarteei helarazoko jake, eztabaidatzeko eta adostasunak bilatzeko asmoagaz. Ekimen hau Euskal Herria anitzarentzako adostasunak dinamikearen barruan dago.

Jente ugari erakarri dau Begira Photo jaialdiak aurten

Bizkaie! 2015-11-30 14:10   kulturbiz

Zemendiaren 10etik 29ra bitartean egin da Begira Photo argazkigintza-jaialdiaren bostgarren ekitaldia Durangon. Kinua taldeko antolatzaileen esanetan, publikoaren aldetik arrakastatsua izan da aurtengo edizinoa eta datorren urtekoa preparetan hasteko gogotsu dagoz. Ia 18.000 lagunek ikusi ditue Begira Photoko erakusketak eta 250 baino gehiagok parte hartu dabe berbaldietan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Begiz Begi Baionako taldeak irabazi dau VII. Banden Lehia

Bizkaie! 2015-11-30 10:57   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatutako Banden Lehiako 7. edizinoa Baionako Begiz Begi taldeak irabazi dau pasa dan barikuan Bilboko Bilborock aretoan izandako finalean. Disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jaso dau saritzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor Oñederra, Yago Mateo eta Irati Cano nagusi 38. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2015-11-30 10:09   Barriak

Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics filmak eroan dau profesional mailako Film Onenaren Saria, 1.900 euro eta urrezko antzarra eta amateur mailan, barriz, Yago Mateo Velascoren Fishura filmarentzat izan da Film Onenaren Saria, 1.300 euro eta urrezko antzarra. Epaimahai lanetan ibili dira Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tolosako saioa irabazita Unai Agirrek finalean kantetako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2015-11-30 09:28   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da bart arratsaldean Tolosan. Unai Agirre hernaniarrak irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.600 bertsozale inguru izan ziran Usabal kiroldegian.

Kike Amonarrizek jasoko dau Anton Abbadia saria

Bizkaie! 2015-11-27 14:38   Kulturea

Arantxa Urretabizkaia, Jone Miren Hernandez, Iban Arantzabal, Maite Artola eta Arantxa Diez de Ilarraza izan dira aurtengo epaimahaikide. Batetik, soziolinguista arloan egindako lanen eta idatzitako artikuluen sendotasunagaitik; eta, bestetik, autortzeko telebistan euskerea modu gozagarrian eta interesgarrian erakutsi daben saioakaz izan dauen arrakasteagaitik, erabagi dau saria tolosarrari emotea epaimahaiak.