Zazpi artista alemaniarren lanak ipini ditue Bilbao Arte galerian, abuztuaren 26ra arte
2015-08-03 10:42 KultureaWo wir sind (Gu gagozan lekua) izeneko taldekako erakusketan, sormen lekuei buruzko gogoetea egin dabe zazpi artista alemaniarrek. Batez be, kokagune fisikoak zelan baldintzatzen dauen sorkuntza artistikoa jorratu dabe. Bilbao Arte Fundazinoak Leipzigeko Kunstraum D21 zentroagaz egindako trukeari esker ekarri ahal izan da proiektua Bilbora. Abuztuaren 3tik 26ra ikusi ahal izango da argazkiez, lan grafikoez, bideo-instalazinoez eta abarrez osotutako erakusketea.
Euskal kulturea Washingtoneko Munduko Jaialdian egongo da 2016an
2015-07-28 14:24 Euskaldunak munduanUnai Rementeria Ahaldun Nagusiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari legez, eta AEBko uriburuko Smithsonian Fundazinoak hitzarmena sinatu dabe, Washingtonen bertan. Holan, Bizkaia eta Euskal Herria, bereziki euskal kulturea, fundazino horrek datorren urtean antolatuko dauen Folklive Festival nazinoarteko jaialdian egongo dira. Smithsonian Fundazinoak dino, euskal kultureagaz daukien interesak oinarri historikoa daukala, baina etorkizunera begirako hartu-emona sortu nahi dabela.
C hepatitisagaz lotutako euskerazko berben glosarioa atara dau UZEIk
2015-07-28 13:21 Euskerea berbagaiGaur, garagarrilak 28, Hepatitisaren Nazinoarteko Eguna da. Ganera, C hepatitisak zeresana emon dau geurean azkan aldi honetan, Osakidetzaren eta gaixotasun horrek jotakoen alkartearen arteko tirabirak dirala eta. Hartara, UZEIk 'C Hepatitisaren glosarioa' dalakoa osotu eta argitaratu dau. Gaixo horregaz lotutako euskerazko terminoak batu ditue.
Bermeon, Musika Astea egingo dabe, abuztuaren 7ra arte
2015-07-28 12:44 MusikeaGuztira, sei musika emonaldi programau ditue Bermeoko Nazinoarteko Musika Astean, Udalak azaldu dauenez. Estilo askotako eskaintzea izango da, Benito Lertxundik zapatuan, abuztuak 1, emongo dauen kontzertutik hasi eta hilaren 7an Bilboko Orkestra Sinfonikoak emongo daueneraino. Era berean, aitagarria da, hitzordua 30. ekitaldira helduko dala aurten.
Zineuskadi programeari esker, 'Magiaren etxea' filma euskeraz ikusiko da zinema-aretoetan
2015-07-28 12:01 BarriakBarikuan, garagarrilak 31, estreinauko dabe Hego Euskal Herriko aretoetan 'Magiaren etxea' animazinozko filma. Zineuskadi egitasmoaren barruko Zinema Euskaraz programarako aukeratu dabe pelikula hori eta, hortaz, euskeraz be ikusi ahal izango da areto ugaritan. Katakume baten istorioa kontetan dau Belgikatik datorren film horrek. Zinema Euskarazen barruan aurten euskerara itzulitako zazpigarren pelikulea da.
Bisitaldi gidatu alternatiboak antolatu ditue Iruña-Veleiako aztarnategian
2015-07-28 11:26Faltsutzat jo diran aurkikuntzak benetakoak dirala uste daben alkarteek eratu ditue bisitaldiak, Iruña-Veleiako aztarnategiaren ganeko kontuak euren ikuspegitik kontetako. Abuztuaren 1ean eta irailaren 5ean (biak zapatua) izango dira bisita gidatu alternatiboak. Antxinako herri erromatarraren harresiaren barruan zein handik kanpora agertu diran aztarnak ikusiko ditue parte-hartzaileek.
Boise, euskal diasporearen topagune
2015-07-28 10:13 Euskaldunak munduanGaragarrilaren 28tik abuztuaren 2ra, Boise euskal kulturearen uriburu bihurtuko da, bost urtean behin ospatzen dan Jaialdiari esker. Idahon bertan edo Estadu Batuetan bizi diran euskaldunek eta hareen ondorengoek alkarregaz egoteko aukerea eukiko dabe, baita diasporan bizi diran beste euskaldun askok be. Hori gitxi balitz, Euskal Herritik be, batez be Bizkaitik, jente piloa joan da aurten Boisera, Jaialdia ezagutu eta hango euskaldunakaz egoteko. Ekitaldi ugari egongo dira egunotan, beraz, Mendebalde Urruneko uri haretan.
Jantza emonaldi berezia antolatu dabe hilaren 31ko gauerako, Balenciaga Museoan
2015-07-27 14:50 KultureaDantzaz konpainiak jantza garaikideko pieza bi interpretauko ditu Getariako Balenciaga Museoan eta, ganera, museoko aretoak zabalik egongo dira, gauez. Artearen barruko hizkera eta disziplinen arteko alkarrizketea bultzatzeko asmoz museoak aurten sortu dauen lan-ildoaren barruan dago hilaren 31ko ekitaldi hori.
Mobikortasun Jasangarriaren Astea egingo dabe Durangon irailean
2015-07-27 14:11Aurreko urteetan legez, oraingo honetan be, kutsadurarik sortzen ez dauen mobikortasun ereduaren alde egingo dabe Durangon. Irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da Mobikortasun Jasangarriaren Astea. Jolasak, tailerrak, azokak eta bizikleta martxea egongo dira, besteak beste. Durangoko Udalagaz batera, herriko beste eragile ugarik be parte hartuko dabe, txirrindularitza taldeek esate baterako.
Zeanurin, San Justoko karobia barriro biztuko dabe, abuztuaren 1ean
2015-07-27 11:44 kulturbizJuan eta Julian Aranaren zuzendaritzapean isiotuko dabe San Justoko karobia abuztuaren 1ean, zapatuan, goizeko 11:00etan. Domeka eguerdirantz, kare bizia ataraten hasiko da labe-ahoa. Orain dala hogei urte berreskuratu eban Ipizki Taldeak 1950etik bertan behera itxita eta hondatuta egoan San Justoko karobia, eta ordutik hona, hutsik egin barik, urtero, abuztuaren lehenengo asteburuan martxan ipinten dabe.
Ramon Piñeiro eta Koldo Mitxelena gogoan izango ditue irailean, EHUko Udako Ikastaroetan
2015-07-27 11:08 Euskerea berbagai'Euskararen eta gainerakoen tokia hizkuntza aniztasunean, Koldo Mitxelenaren eta Ramon Piñeiroren ekarpenen harira' izenburupean, mintegia egingo dabe Donostiako Miramar Jauregian, irailaren 1ean eta 2an. EHUko Udako Ikastaroen egitarauan sartzen da. Mitxelena eta Piñeiro hizkuntzalarien jaiotzearen mendeurrena dala eta, omenaldia egin nahi deutsie mintegi horregaz.
Musikea, gastronomia eta Surfa, Mundaka Festivalen oinarriak
2015-07-27 10:35 MusikeaGaragarrilaren 30etik abuztuaren 1era egingo da, lehenengo aldiz, Mundaka Festival. Antolatzaileek egitarau mardula preparau dabe eta 4.000 bisitari espero ditue. Batez be, kontzertuak eta gastronomiagaz lotutako ekitaldiak dagoz egitarauan baina, Mundakaren nortasuna gogoan hartuta, surfak eta hondartzeak be protagonismoa eukiko dabe. Santa Katalinan, Talaian eta hondartza inguruetan egingo ditue jarduera gehienak.
Bardintasunerako Emakunde Sarira hautagaitzak aurkezteko epea zabaldu dabe
2015-07-24 15:21Emakumeen eta gizonen arteko bardintasunaren aldeko lanean nabarmendu diran persona edo alkarteak saritzea eta euren lana jentaurrean nabarmentzea da Emakunde Sarien helburu nagusia. Aurtengo sarirako hautagaiak aurkezteko epea irailaren 15era arte zabalik dagoala adierazo dau Emakundek. Igaz, Forum Feminista Ramiro de Maeztu saritu eben.
'Pierra Lhande' pastorala ikusgai Zalgizen, domeka honetan eta hurrengoan
2015-07-24 12:14 KultureaZuberoako Iruri eta Zalgize-Doneztebe herrietako auzokideak arduratuko dira pastoral horri bizia emoteaz, garagarrilaren 26an eta abuztuaren 2an egingo diran emonaldietan. Pierre Lhande (1877-1957) abade eta hizkuntzalariaren inguruko lana izango da. Annick Renaud-Coulon-ek frantsesez idatzi dau jatorrizko testua. Beñat Larrorik jokatuko dau Lhanderen pertsonaia.
Helburu solidarioagaz, bizikleta martxea egingo dabe Bakion, domekan
2015-07-24 11:37 KultureaAntolatzaileek azaldu dabe, ez dala lehiaketarik egongo, martxearen helburua Bakio eta inguruko parajeak modu atseginean eta lagunartean ezagutzea izango dala. Kirola eta astialdia buztartzeaz ganera, Bakioko I. BTT Martxeak alkartasuna zabalduko dau, batutako dirua koroideremiak jotako gaixoei laguntzeko izango da eta. Domeka goizeko 10:00etan ekingo deutsie 40 kilometroko ibilbideari.
Kontzertu piloa gaur Donostian, Jazzaldiko hirugarren egunean
2015-07-24 10:18 MusikeaIndar betean dator gaur, barikua, Donostiako Jazzaldia, eguneko programea kontzertu piloagaz beteta. Jamie Cullumek azkanengo emonaldia eskainiko dau aurtengoz, Iñaki Salvador Quartetegaz oraingoan (sarrerak agortu egin dira). Javier Araña, Benny Golson Quartet, Julia Biel, Sky Beats eta beste asko be izango dira gaur jazz jaialdian.
Uriko 29 artistaren obrak ipini ditue Gernika-Lumoko Kultur Etxean
2015-07-23 15:32 KultureaUdalak azaldu dauenez, Gernik Arte 2015 erakusketearen bidez, uriko artisten lana erakutsi nahi dabe. Pinturea, eskulturea, ehungintzea eta argazkilaritzea batzen ditu erakusketeak. Irailaren 18ra arte egongo da ikusgai, Gernika-Lumoko Kultur Etxean.
Txileko Euskal Astea ospatuko da, martitzenetik aurrera
2015-07-23 14:53 kulturbizBoiseko Jaialdia ez da euskal diasporeak eukiko dauen hitzordu bakarra datozan asteotan. Izan be, Colectividad Vasca alkarteak antolatuta, Santiago uriburuan Txileko Euskal Astea ospatuko dabe. Martitzenean, garagarrilak 28, hasita eta abuztuaren 2ra arteko egitaraua preparau dabe.Abesbatzak, filmen proiekzinoa, pelota txapelketea, berbadiak eta abar egongo dira.
Asier Altunaren 'Amama' filma Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean egongo da
2015-07-23 13:43 BarriakEuskeraz egindako zinemagintzeak albiste ona jaso dau gaur Madrilen: Aurtengo Donostiako Zinemaldian egongo diran zinegile espainiarren aurkezpenean, 'Amama' filmak sail ofizialean lekua eukiko dauela aurreratu dabe. Asier Altunak aurten bertan, udabarrian, estreinau dau film hori.
'Taelladie' egingo dabe zapatuan Bermeon, Gazte Asanbladeak antolatuta
2015-07-23 13:20 Jan edanakTalan egiten dan paella txapelketea da, azkan finean, 'Taelladie'. Bermeoko Udalaren laguntzinoagaz, aurten laugarrenez antolatu dau ekitaldi hori herriko Gazte Asanbladeak. Zapatuan, hilak 25, ipini dabe hitzordua. Lehiaketea bera ez eze, bestelako jarduera batzuk egongo dirala aurreratu dabe.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...