Bilboko Metroan ikusgai dago CVCEPHOTO lehiaketako sarituak batzen dituan argazki-erakusketea
2015-11-10 10:12 KultureaBeste urte batez, Bilbao Mendi Film Festival-ek abenduaren 11tik 20ra Bizkaiko uriburuan zortzigarren edizinoa izango dauen Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak, uriburuko erraietara ekarri ditu profesional handienek eta saritutako argazkilari amateurrek lortutako mendiaren esparruko argazki harrigarrienak.
Bartzelonan izan da astegoienean 'Europa bat-batean'
2015-11-10 09:38 BertsolaritzeaGlosan inprobisetan amaitu eben Bartzelonako Sant Andreu auzoan kokatuta dagoan Ateneu L'Harmonia aretora hurreratutako ikus-entzuleek, aurrez glosadore, verseadore eta bertsolariei entzundako emonaldiak hauspotuta. 180 bat ikus-entzule batu ziran zapatuan hiru adieretako inprobisatzaileen jarduna ezagutzera.
Ortzadar-KMK euskerazko komiki lehiaketako lanak Rekalde aretoan ikusi leitekez
2015-11-10 09:24 Euskerea berbagaiAlai Zubimendi hernaniarrak irabazi dau Ortzadar-KMK lehiaketako 5. edizinoa, Superheroi izenburuko komikiari esker. Zubimendiren lanagaz batera, lehiaketan parte hartu daben beste lau egileren komikiak ipini ditue Bilboko Rekalde aretoan, epaimahaiak horretarako maila nahikoa daukiela dino eta. Bestetik, Juanba Berasategi irudigileari omenaldia egin deutse lehiaketako antolatzaileek eta bere ibilbide oparoa erakusten daben marrazkien bildumea eroan dabe Rekalde aretora.
Euskerea Bizkaiko Foru Aldundiaren oinarri izatea nahi dau Lorea Bilbao Kultura diputaduak
2015-11-09 16:09 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiaren Kultura, Kirol eta Euskera Sailaren 2016ko aurrekontu proiektua aurkeztu dau Lorea Bilbao alor horretako diputaduak. 2015ean baino % 2,3 gehiago gastauko dau datorren urtean sail horrek. Igoerarik handiena, euskerearen ezagutzea eta erabilerea bultzatzeko politiketan egongo da. Bilbaok azpimarratu dau, euskerea Foru Aldundiko oinarri bihurtu nahi dauela, erakundeko sail guztien zeharkako ezaugarria.
'Dena ez da futbola', euskal-venezuelar film laburra Bilbon ikusgai
2015-11-09 14:28 BarriakGaur, astelehena, zemendiak 9, Venezuelako Konsulatuak eta Zenbat Gara alkarteak antolatuta, Venezuela Bertaratzen ekitaldia ospatuko da Kafe Antzokian. Sarrerea doban izango da. Bertan, Kurkuluxetan alkarteak Dena ez da futbola euskal-venezuelar koprodukzinoa aurkeztuko dau, eta ondoren Jose Delgado kantautore venezuelarrak eta Dangiliske euskal taldeak zuzeneko emonaldiak eskainiko ditue.
Hermes aldizkariaren 50. zenbakiak Sabino Aranaren jaiotzearen 150. urteurrena gogoan hartu dau
2015-11-09 14:13Zenbaki biribilez beteta dator Hermes aldizkariaren zenbaki barria. Aldizkariak berak 50. alea plazaratu dau dagoeneko eta, gai nagusiak, Sabino Aranaren jaiotzearen 150. urteurrena eta Eusko Alderdi Jeltzalearen sorrerearen 120.a dira. Kulturearen eta politikearen arloko persona ezagunek kolaborau dabe Hermesen, ohikoa danez.
Mendia eta literaturea buztartuko ditue martitzenean Bilboko Bidebarrieta liburutegian
2015-11-09 13:31 KultureaEztabaidak literaturarekin zikloaren hurrengo hitzordua mendiagaz eta mendizaletasunagaz lotuta egongo da. Martitzenean, hilak 10, Bidebarrieta Kulturgunean alkartuko dira Juanra Madariaga eta Ramon Olasagasti. Mendizaleak dira biak, baina literaturearen munduan be badabilz. Jabi Baraiazarra moderatzaile dala, mendizaletasunaren eta literaturearen arteko zubia eregiko dabe.
Poloniako editoreak izango dira aurten Durangoko Azokan
2015-11-09 13:19 KultureaAurten, 2016. urtean Europako Kultur Uriburu izango diran Donostia eta Wroclaw urien arteko loturea dala eta, Etxepare Euskal Institutuak konbidautako Poloniako editoreak izango dira Durangoko Azokan. Horrezaz gan, literaturan eta musikan adituak diran Poloniako kazetariak be etorriko dira.
'Gaming' jokerea berbagai 'Erabili eizuz zeu baliobakotu barik' jardunaldien VI. edizinoan
2015-11-09 12:40 KultureaSabino Arana Fundazinoak eta Euskaltelek antolatuta, DBHn, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasten daben 500 gazte inguruk parte hartuko dabe aurten Erabili eizuz zeu baliobakotu barik. Internet + Sare Sozialak izeneko jardunaldien 6. edizinoan.
Euskal ikasketak eskainiko ditu Sorbonne IV unibersidadeak
2015-11-09 10:53 Euskaldunak munduanEtxepare Institutuak badauka lehendik be Euskera eta Euskal Kulturako irakurletza bat Sorbonne Nouvelle Paris III unibersidadean, eta Paris Sorbonne IVgaz lortutako akordioak eskaintza hori osotu eta euskal ikasketak ospe aldetik leku gorenean kokatuko ditu.
Unai Agirrek irabazi dau azkenengo final laurena
2015-11-09 09:16 BertsolaritzeaEskoriatzan jokatu da bart Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurena. Unai Agirre izan da saioko irabazlea eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 29ean Tolosan jokatuko dan finalaurrekorako. Haren atzetik, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran sailkatu dira.
Bakarkako hamalaugarren diskoa aurkeztu dau Jabier Muguruzak, 'Tonetti anaiak'
2015-11-06 14:34 MusikeaBederatzi kanta, tartean bi instrumental, daukaz Jabier Muguruzaren lan barriak. Izenburua, deigarria: Tonetti anaiak. Izan be, txikitan zirkuko horreek artistak ezagutu zituan Muguruzak, aitaren lagunak ziran ezkero. Diskoaren izenburua ez eze, kantetako bat be Tonetti anaiei eskaini deutse musikari irundarrak.
'Jalgi' lemapean egingo dabe 33. Herri Urrats, 2016ko maiatzaren 8an
2015-11-06 12:55 Euskerea berbagaiEuskara, jalgi hadi plazara... Jalgi hadi mundura, Bernart Etxepare idazleak 1545. urtean idatzitako berbak dira eta orain, barriz, aldarri horri eutsi deutsie datorren urteko Herri Urrats jaiaren antolatzaileek. Jalgi lemapean, Bernart Etxepare Lizeoari pasau deutso lekukoa Ziburuko Ikastoleak. Lizeoa lekuz aldatzeko proiektua abian da eta bi urtean eraikin barrian izatea da euren amesa.
'Dragoi Bola Z: F berpiztua', euskeraz
2015-11-06 11:22 ZinemeaZineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz ekimenari esker, Dragoi Bola Z: F berpiztua, Frankiziako pelikularik errentagarrienaren euskerazko bersinoa ikusteko aukerea izango da astegoien honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako zinema-aretoetan: Barakaldon, Cinesa; Errenterian, Niessen; Donostian, Antiguo Berrin eta Irunen, Ocine. Zemendiaren 20an, barriz, Derion ikusteko aukerea izango da eta leitekeena da zinema-areto gehiago batzea.
Josu Bilbao Ugalde bermeotarraren obrak ikusgai Rekalde aretoan
2015-11-06 10:29 Kulturea'Barriek 2015' programearen barruan, Josu Bilbao Ugalderen (Bermeo, 1978) piezak egongo dira ikusgai Bilboko Rekalde aretoko Kabinete Abstraktuan, gaur hasi eta zemendiaren 29ra arte. Aijje izena emon deutso autoreak erakusketeari.
Cristóbal Balenciaga Museoa, Bizkaitik hurrago
2015-11-05 17:24 kulturbizCristóbal Balenciaga Museoak plan turistiko-kultural bat proponiduko deutse bizkaitarrei datorren zemendirako. Balenciaga, hurrago izeneko proposamenaren helburua Getariako museoaren edukia Bilboko biztanle eta turistei hurreratzea da.
Munduko domeinu barrien artean .eus laugarren postuan dago
2015-11-05 16:35 KultureaPuntuEUS Fundazinoak jakinarazo duenez, munduan sortu diran domeinu barrien artean .eus laugarren postuan kokatu da kalidade eta SEO sailkapenetan, mundu osoko 783 domeinuren artean egindako neurketearen ondoren.
Euskerea bultzatzeko hedabideen zeregina aztertuko dau Euskaltzaindiak Jagon jardunaldian
2015-11-05 16:19 Euskerea berbagaiZemendiaren 20an egingo da Jagon jardunaldiaren 20. edizinoa, Euskaltzaindiak Bilbon daukan egoitzan, Akademiako Sustapen Batzordeak bultzatuta. Saio horretan, hedabideek euskerearen sustapenean daukien zeregina aztertuko da. Hizkuntza politikak eta hedabideen egitasmoak jorratuko dira. Edonor joan leiteke jardunaldira, doban.
Gorbeiako edur-zuloak eta Jose Arrue pintorea protagonista Orozkoko Museoaren jardunaldietan
2015-11-05 13:46 KultureaOrozkoko Museo Etnografikoak, Udala, UNIA eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, aurten barriro be, Orozkoren kultura eta ingurunea ezagutzeko jardunaldiak antolatu ditu. Aurkezpenean, Josu San Pedro, Orozkoko alkateak esan dauenez, Orozkoko ingurua museo natural bat izan arren, urtero jardunaldiak antolatzen doguz ibilbide batzuen bitartez gure herriko altxorrak ezagutzera emoteko.
ArtFutura 2015 jaialdiak Euskadin eskainiko dituan proiekzinoen egoitza izango da Artium
2015-11-05 12:40 ZinemeaAdimen kolektiboa kontzeptu globala goiburu hartuta ospatuko da aurten XVI. ArtFutura, eta Artium izango da jaialdiaren egoitza bakarra Euskadin.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...