Alex Txikon Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrian da
2015-09-08 10:35Alex Txikon buru dauen taldea heldu da azkenean Thalay Sagar (6.904m) mendiaren ipar-mendebaldeko ertzpeko 300 metroko hormatzarraren oinarrira. Puntu horretara arte, 2004. urtean Stephan Siegrist eskalatzaile alemaniarrak eta haren kideek zabaldutako bide beretik egin dabe gora.
Latin eta greziar persona-izen klasikoen araua osotu, eguneratu eta emendau dau Euskaltzaindiak
2015-09-08 10:14 Euskerea berbagaiArauaren lehen bersinoak 357 izen batu zituan. Orain, barriz, 209 izen gehiago erantsi dira. Greziar eta erromatar persona-izenez gan, beste zibilizazino eta inperio garaikide garrantzitsu batzuetako persona-izen batzuk be sartu dira, besteak beste, Kartago, Fenizia, Partia eta abarretakoak (Hanibal, Hasdrubal, Kosroes, Mitridates, Seleuko…)
'Emakumeak eta literaturea: komikiak eta generoa', Josune Muñozen eskutik
2015-09-07 17:48 jardunaldiakBilboko Foru Liburutegian eskainiko da tailerra irailaren 15etik aurrera eta generoaren ikuspegitik aztertutako komikien ganeko tailer honek honako helburuak izango ditu: Komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikastea; Komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea; eta komikien egungo joerak hurreratzea (baita bilakaera historikoa be). Tailerra dobakoa da.
Arabako XXXIII. Antxinako Musika Asteak lau kontzertu eskainiko ditu
2015-09-07 15:36 MusikeaArabako XXXIII. Antxinako Musika Astea Gasteizko Santa Maria katedralean izango da martitzenetik barikura (8tik 11ra) bitartean eta lau kontzertu eskainiko ditu. Emonaldi bakotxerako 630 sarrera eskuragarri dagoz, doban, katedralean bertan, 17:00etatik aurrera.
Manuel Lekuona Sarian botoa emoteko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik
2015-09-07 13:42 KultureaAurtengo saria eroateko lau hautagai dagoz: Rircardo Cierbide Martinena (Tafalla, 1936) hizkuntzalari eta historialaria, Ana Etxaide Itarte (Donostia, 1936) hizkuntzalari eta euskaltzalea, Joan Mari Torrealdai Nabea (Forua, 1942) soziologo, idazle eta euskaltzalea eta Sarturnino Ruiz De Loizaga (Tuesta, 1939) paleografo eta Erdi Aroan aditua.
Hemen dira Arrateko Amaren jaiak
2015-09-07 12:09Arrateko Eguna gaur. Jaien egitaraua Eibarko Udalak antolatzen dau baina horretarako laguntzaile ezin hobeak ditu: …eta kitto! Euskara Alkartea, Kezka Jantza Taldea, Betikuak, Asola Berri Alkartea, Andirao Alkartea eta Klub Deportiboko Atletismo batzordea.
Marie Sommerren 'Surfaces' proiektua Bilbao Arten ikusgai
2015-09-07 10:14 KultureaBilbao Artek produkzino propioko beste erakusketa bat jarri dau ikusgai, aurtengo bosgarrena. Surfaces izenburukoa da, eta Marie Sommer sortzaile frantsesaren lanak batzen ditu. Bilbao Arteko 2014ko artista egoiliarra izan dan Sommer epaimahai batek aukeratu dau, bere sorkuntza-proiektua erakusteko aukerea izan daian.
Emily Watsonek jasoko dau 63. Donostia Zinemaldiko Donostia Saria
2015-09-04 16:06 ZinemeaEmily Watson aktore britainiarrak jasoko dau 63. Zinemaldiko Donostia Saria, bere ibilbide emokor eta aberatsagaitik. Watsonek saria irailaren 25ean Kursaal Auditoriumean ospatuko dan galan jasoko dau.
2015eko Xalbador Egunak 'Zubikoa' eta 'Errezil' bertsolariak be omenduko ditu
2015-09-04 15:31 BertsolaritzeaXalbador Eguna urriaren 10ean eta 11n egingo da Urepelen (Nafarroa Beherea) eta Fernando Aire Xalbador bertsolari zanagaz batera, Ximun Ibarra Zubikoa eta Juan Joxe Eizmendi Errezil bertsolariak gogoratuko ditu.
Nafarroako Unibersidade Publikoak 25 kultura-ikastaro eskainiko ditu, 18 Iruñeko Campusean eta 7 Tuterakoan
2015-09-04 14:17 KultureaIkastaro horreetan matrikulea egiteko epea astelehenean, irailak 7, edegiko da unibersidadeko komunidadearentzat, eta irailaren 21etik aurrera unibersidadetik kanpokoentzat. Matrikulea Internet bidez egingo da Kultura Jardueren Ataleko webgunean. Unibersidadetik kanpokoek, barriz, bi campusetara joanda egingo dabe.
Donostia 2016k karta zuria emon deutse Esther Ferrerri, Anjel Lertxundiri eta Jone San Martini
2015-09-04 12:51 kulturbizDonostia 2016ren Karta zuriak proiektuak erabateko askatasuna emon deutse uriari lotutako hiru sortzaileri proposamen kultural bana egin deien, honako gaiak ardatz hartuta: alkartrukea, alkarrizketea ezagutza tresna legez eta enpatiaren garapena.
Aiko taldeak erromeria herrikoi bategaz zarratuko dau domekan Urduñako Folk Jaialdia
2015-09-04 12:10 KultureaEuskal Herriko jantza tradizionalak zabaltzen dabilzan musikari eta jantza-maisuez osotutako Aiko taldeak Urduña osoa jarriko dau jantzan datorren domekan, hilaren 6an, astegoienean Bizkaiko herri horretan egingo dan Folk Jaialdiari amaierea emonez.
Karmele Jaio idazleak bere lehen poesia liburua aurkeztu dau: 'Orain hildakoak ditugu'
2015-09-04 11:15 KultureaAtera egin zait, holan adierazo dau hedabideen aurrean egindako aurkezpen ekitaldian. Ez naiz ni (Elkar, 2012) ipuin liburua plazaratu ondoren etorri jakon Karmele Jaiori poesia idazteko gogoa; horren emoitzea da orain aurkeztu dauen lana: Orain hilak ditugu (Elkar, 2015) poesia liburua.
Bermeon III. Salome Campos itsas zeharkaldia egingo da irailaren 5ean, zapatuan
2015-09-04 10:22Bermeon III. Salome Campos itsas zeharkaldia egingo da irailaren 5ean, zapatuan, herriko portuaren eta Izaro ugartearen artean. Parte-hartzaileek 5.000 metroko distantzia egingo dabe uger. Aurten parte-hartzaile kopuruak gora egin dau nabarmen, ganera emakumeen parte-hartzea be asko handitu dala nabarmendu dabe. Horrezaz gan, poztekoa da aurten 25 bermeotar parte-hartzaile izango dirala.
'Zinema Musikea' Donostiako Belodromoan
2015-09-03 15:11 MusikeaDonostiako 63. Zinemaldiaren harian, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta SGAE Fundazinoak filmetako musika emonaldia aurkeztu dabe gaur. Zinema Musikea ekimena Belodromoan izango da, irailaren 19an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, eta ez Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzan, aurreko bi urteetan izan dan legez.
Iparrorratzak dino: Sail In Festival Bilbon
2015-09-03 13:58 BarriakIrailaren 3, 4, 5 eta 6an, Nazinoarteko II. Sail In Festival bela jaialdia izango da Bilbon. Belearen mito Sir Peter Blake handiari omenaldia eginez hasiko da jaialdia gaur, hilak 3. Haren senitartekoak izango dira jaialdian konbidadu: Pippa emaztea eta James semea, baita Zeelanda Barriko kulturearen eta belearen ordezkariak be. Horrezaz gan, Europan lehen aldiz aurkeztuko da jaialdian Blakey filma, Sir Peter Blakeren bizitza eta ibilbidean oinarritutako ikus-entzunezko lana.
'Euskera praktikoa' lemapean, AEK-k ikasturte barrirako matrikulazino kanpainea abiarazo dau
2015-09-03 11:12 Euskerea berbagaiKanpainea Euskara praktikoa goiburupean egingo da. Azken urteotako ideatan sakonduta eta AEKren betiko izakereari eutsita, aurtengo kanpainan euskerea egunerokoan edo lanean erabili nahi dabenek metodo eraginkorra topauko dabela AEKn azpimarratu nahi izan dau. Euskera praktikoa, eguneroko preminei aurre egiteko bideratuta. Idea horixe da: AEKgaz lortuko dozue nahi dozuen guztia ulertzea, nahi dozuen guztia esatea, azaldu dabe.
'Una Ría con Duende' topaketa flamenkoetan kontzertuak eta tailerrak izango dira Bilbon
2015-09-03 10:30 MusikeaBilbo aire eta erritmo flamenkoz beteko da hamargarren urtez jarraian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko baititu zapatuan, irailaren 5ean, Ibaiondo barrutian. Irail osoan zehar, kontzertuak eta prestakuntza tailerrak eskainiko ditu denpora laburrean gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatzea lortu dauen hitzorduak, Bilboko Udalak jakinarazo dauenez.
BFAk eta Athleticek San Mames edegiko deutsee bizkaitar guztiei
2015-09-02 15:32Datozen eguen eta barikuan egongo da zabalik zelaia, 10:00etatik 20:00etara; holan, bizkaitar guztiek aukerea izango dabe zelaia bisitetako eta oraintsu irabazitako Superkopeagaz batera argazkia egiteko.
X. Tene Mujika Bekearen deialdia egin dabe Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2015-09-02 14:31 KultureaDebako Udalak eta Elkar Argitaletxeak Tene Mujika Bekearen hamargarren edizinoaren deialdia egin dabe, Euskal Herriko hurreko historia zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau, sustatzaileek jakinarazo dabenez.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...