Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago
2016-01-25 10:09 KultureaAurten be ehun gazte behar dira, 23 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriakazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.
Euskara 21 Batzordeak ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua aztertu dau
2016-01-25 09:42 Euskerea berbagaiEztabaidarako edegia dagoan dokumentu berezi eta barritzaile honek hainbat ekarpen jaso ditu azken hileotan, bai zenbait batzordekidek eginak, baita batzordekide ez dan hainbat adituk idatziak be. Aitatu bileran, ekarpen horreetako batzuk aurkeztu ditue; danetara, 29 ekarpen jaso ditu Eta hemendik aurrera zer? dokumentuak, sortu dauen interesaren seinale.
Gizarte Zinema Zikloa hasiko da asteburuan Sopelan
2016-01-22 14:19 ZinemeaHainbat herrialdetako egoerea ezagutzeko balio daben kalidadezko bost film emongo ditue, zapatuan, urtarrilak 23, hasi eta maiatzera bitartean. Sopelako Udalak aurreratu dauenez, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz emongo dira pelikulak. Hasteko, lehenengo saioan Fenix 11-23 kataluniarra emongo dabe.
Art After Dark zikloan, Agents of Time hirukote italiarra dator Bilbora
2016-01-22 13:09 MusikeaGuggenheim Museoak antolatzen dauen Art After Dark zikloko saioa antolatu dabe gaurko, barikua. Agents of Time hirukote italiarraren doinu bereziak entzun eta koreografia deigarriak ikusi ahal izango dira oraingoan. Mungo´s HiFi eta Bomb Bass be egongo dira. Saioa gaueko 22:00etan hasiko da.
Eguraldi ona lagun, Alex Txikon Hirugarren Kanpalekura bidean da Nanga Parbaten
2016-01-22 10:36Joan dan astean Kinshofer hormea eta bidearen zati handi bat ekipau eben Alex Txikonek eta Ali Sadparak. Egun batzuetako atsedenaren ostean, barriro gorako bidean dira Txikon, Sadpara eta Daniele Nardi, gitxienez Hirugarren Kanpalekura heltzeko helburuagaz. Eguraldi oneko egun gehiago etorri ezkero, ez dabe baztertzen gorago igoten ahalegintzea.
EHUk eta Deustuko Unibersidadeak zapatuan hasiko ditue Unibersidade Orientazinorako Azokak
2016-01-22 10:10 KultureaDeustuko Unibersidadeak, urtarrilaren 23an, ateak zabalduko ditu 2016-2017 ikasturteko ikasketen eskaintzaren barri emoteko. Danetara, 36 gradu eta gradu bikotx egongo dira eta barrikuntza bat: Filosofia, Politika eta Ekonomia gradua, Bilboko campusean.
Hector Alterio aktore argentinarrak jasoko dau Ercilla Saria
2016-01-22 09:35 KultureaIbilbide oparoa egin dau Hector Alteriok (Buenos Aires, 1929), bai antzerkigintzan eta baita zineman be. Ibilbide luze hori gogoan hartuta, aurtengo Ercilla Saria emotea erabagi dau sariketako epaimahaiak. 1984tik urtero emoten ditue sariok, Bilboko Ercilla hotel-kateak antolatuta, antzerkigintzearen munduko aktoreei gorazarre egiteko.
Arabako leku-izenak batzen dituan liburua aurkeztu dau Euskaltzaindiak
2016-01-21 16:35 Euskerea berbagaiGasteizen aurkeztu dau Euskaltzaindiak Araba/Alava, los nombres de nuestros pueblos lana. Liburuak Arabako toponimia nagusia aztertzen dau eta Akademiaren Izenak bildumearen barruan argitaratu dabe, Arabako Foru Aldundiaren babesagaz. Arabako leku-izenak normalizetako bidean oinarria ipini da lan honegaz, Andres Urrutia euskaltzainburuak azpimarratu dauenez.
Binke! aldizkariaren lehenengo zenbakia banatzen hasi dira
2016-01-21 14:32 Euskerea berbagaiGaldakao eta Usansoloko informazinoa euskera hutsean lantzen dauen aldizkaria da Binke!. Atzo, eguaztena, hedabide barriaren aurkezpen publikoa egin eben, Galdakao, Usansolo eta inguruko euskaldun asko bertan zirala. Euskerazko informazinoak udalerrian euki dauen hutsunea beteteko asmoz datozala adierazo dabe bultzatzaileek. Gaur eta bihar banatzen hasiko dira lehenengo zenbakiaren 14.000 aleak.
Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko azterketa publikora zezeiletik aurrera apuntau ahal izango da
2016-01-21 14:07 KultureaEusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak azaldu dauenez, zezeilaren bigarren hamabostaldian argitaratuko da Lan Eskaintza Publikorako deialdia eta orduan emon ahal izango da izena. 577 plaza dagoz jokoan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan irakasle izateko. Hautaketa-prozesuak berak, fase bi eukiko dituala aurreratu dau Jaurlaritzeak.
Bizkaiak sekula baino bisitari gehiago hartu zituan 2015ean
2016-01-21 11:06 KultureaEustat erakundeak emondako datuaren arabera, 1.290.000 bisitari etorri ziran Bizkaira igaz, aurreko urtean baino % 9,5 gehiago. Sekula erregistrau dan daturik onena da herrialdeko turismoarentzat. Bisitarien zati esanguratsu bat Euskal Herritik datoz, baina urrunagotik heldutakoen kopuruak be nabarmen egin dau gora, Bizkaiko Foru Aldundiak nabarmendu dauenez.
Ane Zabala eta Galder Perez aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan
2016-01-21 09:51Bizkaiko uriburuko aratusteetako personaia enblematikoak dira Farolin eta Zaranbolas. Urtero, persona ezagunei emoten deutsie horreek kargu biak beteteko aukerea. Bilboko Jai Batzordeak jakitera emon dauenez, aurten Ane Zabala eta Galder Perez aktoreei emon deutsie kargu hori.
'Sardina in the box, txo!' izeneko kartelak iragarriko ditu Bilboko aratusteak
2016-01-20 14:32 KultureaKartel lehiaketea martxan ipini eben Bilboko Udalak eta Konparsek eta aurkeztutako 50 proposamenen artean, GurEra arkitektura estudioko hirukote batek egindakoa aukeratu dabe. Sardina in the box, txo!' izeneko kartela izango da, beraz, Bilboko aratusteetako irudia, zezeilaren 4tik 9ra.
Zinegoak jaialdiak TransMex zikloa eukiko dau aurtengo edizinoan
2016-01-20 13:05 BarriakLGTB zinemearen eta arte eszenikoen Bilboko jaialdiaren, Zinegoaken, aurtengo edizinoan, trans errealidadeek protagonismo handia eukiko dabe. Horregaz lotuta, TransMex zikloa egingo dabe, Mexikon transexualidadeari buruz egiten dan lan zinematografikoa erakusteko. Era berean, antolatzaileek aurreratu dabe Closet Monster proiektauko dala jaialdia zabaltzeko galan eta El virus de la por amaierakoan.
Martxan dago 8. Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketea
2016-01-20 10:35 KultureaElkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketeak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dau helburu. Horretarako hiru modalidade antolatu dira, ume eta gazteen edadearen arabera: Ipuina ilustratu; Ilustrazinoa ipuin bilakatu; eta Komikia edo binetea sortu.
Hego Uribeko beste bost udalerrik babestuko dabe Geuria aldizkaria
2016-01-20 10:13 KultureaHego Uribeko herrien barri emoteko sortutako Geuria komunikabideak lehenengo fasea bete dau. Aurrerantzean, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Ugao eta Zaratamoko udalen laguntzinoa eukiko dau. Orain arte, Basaurikoak baino ez dau Geuria babesten izan. Herri bakotxeko informazino osotuagoa emon ahal izango dau aldizkariak. Papelean eta interneten argitaratzen da Geuria.
Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetara bisitari gehiago joan dira 2015ean aurreko urtean baino
2016-01-20 09:27 KultureaBizkaiKOA erakunde publikoaren sarean dagozan areto eta museoek datu onak euki ditue 2015ean, Foru Aldundiak emondako informazinoaren arabera. Guztira, 204.000 persona hurreratu dira. Aurreko urteagaz alderatuta, bisitarien kopuruak % 15 egin dau gora eta aurreko urteetan hasitako hazkundeagaz segidu da.
Monty Phyton taldeko John Cleese sarituko dau Bilboko Ja! umorearen jaialdiak
2016-01-19 16:34 sariak-autortzakCleesek umore satirikoan egindako ibilbide profesional barritzailea aintzat hartuta erabagi dabe jaialdiko arduradunek 2016ko BBK Ja! Bilbao saria emotea. Monty Phyton umoregile taldeko kide ezagunenak udagoienean jasoko dau saria, Ja! jaialdiaren zazpigarren edizinoaren barruan.
Euskerazko hezkuntza-ereduen aldeko kanpainea martxan ipini dabe Bizkaian
2016-01-19 11:55 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiak eta Alkarbide euskera zerbitzuen bilguneak antolatu dabe kanpainea, Bizkaiko 39 herritako udal eta mankomunidadeakaz batera. Datorren ikasturterako aurrematrikulazino kanpainea martxan dagoan ezkero, gurasoei euskerazko ereduen alde egiteko deia egingo deutsie. Bi eta hiru urteko seme-alabak daukiezan 7.000 familia ingurutara heltzea da asmoa.
Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan
2016-01-19 09:58 KultureaOkasinorako liburuxka bat atera dabe eta bertan euskal mitologiako istorioak eta personaiak izango dira ibilbide turistikoak ezagutarazoteko hari gidaria. Toti Martínez de Lezeak idatzitako kontuak dira, eta, liburuxkarako ez eze, FITUR 2016 azokan estreinauko dan promozino-bideorako gidoi legez be erabili dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...