Begiz Begi Baionako taldeak irabazi dau VII. Banden Lehia

Bizkaie! 2015-11-30 10:57   Musikea

Azkue Fundazinoak antolatutako Banden Lehiako 7. edizinoa Baionako Begiz Begi taldeak irabazi dau pasa dan barikuan Bilboko Bilborock aretoan izandako finalean. Disko bat grabau, eta BBK Live eta Euskal Herria Sona jaialdietan parte-hartzea jaso dau saritzat.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aitor Oñederra, Yago Mateo eta Irati Cano nagusi 38. Euskal Zine Bileran

Bizkaie! 2015-11-30 10:09   Barriak

Aitor Oñederraren I said I would never talk about politics filmak eroan dau profesional mailako Film Onenaren Saria, 1.900 euro eta urrezko antzarra eta amateur mailan, barriz, Yago Mateo Velascoren Fishura filmarentzat izan da Film Onenaren Saria, 1.300 euro eta urrezko antzarra. Epaimahai lanetan ibili dira Aitor Merino, Gotzon Sanchez, Oihana Garro, Iban Gonzalez eta Izaskun Alvarez.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Tolosako saioa irabazita Unai Agirrek finalean kantetako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2015-11-30 09:28   Bertsolaritzea

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa jokatu da bart arratsaldean Tolosan. Unai Agirre hernaniarrak irabazi dau saioa eta horrenbestez zuzenean sailkatu da abenduaren 19ko finalera. Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Apalategi sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurranez hurran. 1.600 bertsozale inguru izan ziran Usabal kiroldegian.

Kike Amonarrizek jasoko dau Anton Abbadia saria

Bizkaie! 2015-11-27 14:38   Kulturea

Arantxa Urretabizkaia, Jone Miren Hernandez, Iban Arantzabal, Maite Artola eta Arantxa Diez de Ilarraza izan dira aurtengo epaimahaikide. Batetik, soziolinguista arloan egindako lanen eta idatzitako artikuluen sendotasunagaitik; eta, bestetik, autortzeko telebistan euskerea modu gozagarrian eta interesgarrian erakutsi daben saioakaz izan dauen arrakasteagaitik, erabagi dau saria tolosarrari emotea epaimahaiak.

Euskaltzaindiaren artxibo-funtsen katalogoa interneten ipini dabe

Bizkaie! 2015-11-27 14:07   Euskerea berbagai

Katalogo horretan, hiru eratako funtsak batzen dira: Euskaltzaindiaren beraren artxiboa, euskaltzainen funts pribaduak eta ikus-entzunezko artxiboa. Azkue Biblioteka arduratzen da horreek gordeteaz baina, aurrerantzean, sarean be egongo da katalogoa, herritar guztiek eskura euki daien.

Katrina urakanak eragindako suntsiketearen 10. urteurrena gogoratuko dau Euskadiko Filmategiak

Bizkaie! 2015-11-27 13:56   Barriak

Katrina, hamar urte ondoren zikloa laburra baina trinkoa da. Ganera, gure arteko baten begiradeagaz New Orleansera hurreratzeko aukerea izango dogu: Fermin Muguruzagaz, hain zuzen be. Zikloan estreinauko dituan Nola? dokumentala eta diskoa, bertako kultura musikal handiari omenaldia da, 2005eko suntsiketeari bistarik kendu barik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Mikel Urdangarinen gitarrea, ahotsa eta berbak dira 'MMXV' diskoaren zutabeak

Bizkaie! 2015-11-27 13:11   Musikea

Zezeiletik emoten dabilen kontzertuak grabau eta hortik 13 kanta aukeratu ditu Mikel Urdangarinek XXMV diskorako (Elkar). Sekula baino biluziago agiri da Urdangarin lan honetan, bandako musikarien laguntzino barik emondako kontzertuak diralako. Halandabe, publikoak sekula baino gehiago babestu dauela azpimarratu dau zornotzarrak. Beti-betiko 13 kanta eta biran sortutako beste bi batu ditu XXMV-n.

Scubaren musika elektroniko inkonformistea 2015eko Art After Dark azken saioan Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2015-11-27 12:42   Musikea

Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan 2015eko azken Art After Dark saioa egingo da, eta Scubak bass-heavy musika elektronikoa eskainiko deusku. Aurretik, barriz,  DJV Soundegaz hasiko da ekitaldia, Bilboko underground eszena elektronikoaren aitzindaria, 1990eko hamarkadan NoData kolektiboa sortu eban eta 2005etik Fever klubeko dj lanetan dabil.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiak bere egin dau Ipar Euskal Herriko euskerazko irakasleen ardurea

Bizkaie! 2015-11-27 11:24   Euskerea berbagai

Euskerearen egoerea jagotea, euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak jagotea dau helburu Euskaltzaindiak. Horregaitik, Euskaltzaindia ezin da egon isilik erreforma horrek ekarri leikezan ondorio larrien aurrean, kolegioan euskereari erreformeak emon nahi deutson lekua mugatua izango baita.

Bilboko Itsas Museoak itsasadarraren ganeko 1.001 marrazki batzeko erronkea bota deutse 4 eta 12 urteko umeei

Bizkaie! 2015-11-27 10:14   Kulturea

Itsasadarraren magia – 35 urte bizia sortuz aldi baterako erakusketearen amaierearen harian, Bilboko Itsas Museoak erronkea bota deutse 4 eta 12 urte arteko umeei. Horreek itsasadarren ganeko mila marrazki batu behar ditue, etorkizunean zelakoa izatea nahiko leukien adierazo deien. Itsasadarraren 1.001 amesak izenburupean, ekimenak teknika librean egindako mila marrazki jaso nahi ditu erakusketa horri amaierea emoteko.

Xabier Montoiak 'Hondamendia' narrazino liburua plazaratu dau

Bizkaie! 2015-11-26 17:14   Kulturea

Izenburuak dinoan moduan, hondamendien eta zoritxarraren inguruan jazotako istorioak batzen ditu Xabier Montoia idazle eta musikariak. Fikzinozko narrazinoen bildumea da Hondamendia (Elkar), sasoi guztietako hainbat tragediaren testuinguruan ipinita. 19 ipuin dira guztira.

20. Euskal Dendea, artisauen erdigune, abenduaren 4tik 8ra Durangon

Bizkaie! 2015-11-26 17:12   Kulturea

20 urte bete dituan Durangoko Euskal Dendea tradizino handienetakoa da Euskal Herrian. Arbaso, Euskal Herriko artisauen alkarteak antolatzen dauen azoka hau erakusleiho garrantzitsuena da, izan be, lurralde guztietako artisauek parte hartuko dabe, danetara 51 artisau, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik etorritakoak.

Guggenheim Bilbao Museoaren 'Bildumako maisulanak' aurkeztu ditue

Bizkaie! 2015-11-26 14:25   Kulturea

18 urte bete barri dituan Guggenheim Bilbao Museoak bere funtsen aukeraketea aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak erakusketea tarteko. XX. mendearen bigarren erdiko arte garaikideko pieza nabarmenak egongo dira ikusgai zemendiaren 27tik 2016ko apirilaren 3ra bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Mussche' nobelearen japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkeztuko ditu Kirmen Uribek Asian

Bizkaie! 2015-11-26 14:20   Kulturea

Idazle ondarrutarraren bigarren eleberria da Mussche, 2012koa. Bilbao-New York-Bilbao nobeleak zabaldutako arrastoari segiduta, Mussche be hizkuntza ugaritara itzultzen dabilz. Kirmen Uribe bera Pekin, Tokio eta Kioton egongo da datozan egunetan, japonierazko eta txinerazko bersinoak aurkezten. Japonierazkoa, euskeratik zuzenean itzuli dau Nami Kanekok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Odola, bihotza eta sentimendua' dakarz Txapelpunk taldeak disko barrian

Bizkaie! 2015-11-26 13:40   Musikea

Diskoaren abiapuntua norbera gustora geratzea da beti adierazo dau Iñigitok eta emoitzeagaz sano gustora dagozala; beraz, zaleek be disko barria ondo hartuko dabela espero dau. Alde musikalean birtuosismo handirik ez dagoala autortu eta letrei jagokenez, berba eta esaldi gitxigaz asko esatea gustetan jaku esan dau Iñigitok.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Modiano, Blanco-Amor eta Ernaux-en liburu bana euskerara itzulita argitaratu ditu Igelak

Bizkaie! 2015-11-26 13:00   Kulturea

Nazinoarteko literaturako lan esanguratsuak euskerara ekarteko zereginean, beste hiru liburu plazaratu ditu Igela argitaletxeak: Patrick Modianoren Dora Bruder (Monika Etxebarriak itzulita), Eduardo Blanco-Amorren Parranda (Ramon Etxezarretak euskaratua) eta Annie Ervauxen Begira zenbat argi, maitea (Xabier Aranburu itzultzaile dala).

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ume eta gaztetxuentzako Euskerazko Produktuen Katalogoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2015-11-26 12:20   Euskerea berbagai

Urtero legez, aurten be Gabon bueltan plazaratu dabe euskerazko produktuen gida hori. Bizkaiko 61 udalerritan banatuko dabe Euskerazko Produktuen Katalogoa, Alkarbide bilgunearen bidez. Euskal Herrian, guztira, 140 udalerritara helduko da. Katalogoaren 18. edizinoan, ehundazak liburu, disko, jostailu, komiki eta abarren erreferentziak batu dira, danak euskeraz eta 12 urtera arteko neska-mutilentzat aproposak.

Katixa Agirrek irabazi dau Gabriel Aresti ipuin lehiaketea

Bizkaie! 2015-11-26 09:20   Kulturea

Bilboko Udalak antolatzen dau urtero sariketa hori eta aurten, 32. ekitaldian, Katixa Agirre gasteiztarraren Hesperia, California lana izan da epaimahaiaren ustez onena. Euskerazko atalean saritu dabe Agirre. Gaztelaniazko atalean Elena Alonsok irabazi dau, Misericordia ipuinagaz.

Mojgan 2015-11-26 07:11

Desde Getxo queremos prropneoos a la coordinadora de Barrios y Pueblos, la posibilidad de hacer una papeleta para aquellos/as que quieran/mos hacer voto nulo, sin por ello negar la opcif3n de quien quiera votar a cualquier opcion lo haga, ya que tendra papeletas de las mismas en los colegios electorales.Llevaremos muestra de la idea de papeleta que se ha aceptado en nuestra asamblea pueda servir de idea para el resto.

Erantzuna | Hizkuntza gitxituen lege proposamena Frantziako Parlamentuan

78 artisau Getxoko 32. Eskulangintza Azokan

Bizkaie! 2015-11-25 17:27   Kulturea

Hogeita hamabigarren edizinoari aurre egiteko dan honetan, Getxoko Artisautza Azokea sektorearen erreferentzia bihurtu da eta zemendiaren 27tik 29ra,  78 standetan jarriko diran 20 artisautza-espezialidadeko gaiak ezagutzeko eta eskuratzeko aukerea izango dabe Getxora, Areetako Geltokia Plazako karpara, hurreratzen diran guztiek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)