Orain dala hamarkada batzuetako umeen denporapasak, Bilboko Euskal Museoan
2015-10-02 10:19Ume eta nerabeen saileko objektuen funtsaren zati bat argitara ekarri dau Euskal Museoak, 'Kolore-lilurak' izenburuko erakusketa barrian. Paperezko altxor txikiak dira, 1900 eta 1975 urteen arteko ume eta gaztetxuek jolasteko erabilten zituenak: Kromoak, ebakinak, komikiak eta irudiak. Urtarrilaren 31ra arte ikusi ahal izango da erakusketea. Ganera, bisitaldi gidatuak eta tailerrak egongo dira.
Makinatxu bat ekitaldi Bilboko Funikularraren mendeurrenaren harian
2015-10-01 17:41Helburua da funikularrak 1915eko urriaren 7an egin eban lehenengo bidaia gogoratzea, eta aldi berean, aitatutako auzoen bizimoduagaz hain lotuta dagoan garraiobide berezi honen momentu batzuk berreskuratzea. Horregaitik, argazkien erakusketea, bideoak, berbaldiak, lehiaketak eta erromeria bat be antolatu ditue, inguruko auzokideei ospakizun horren inguruan batzeko aukerea emoteko.
'Euskal literatura XX. mendean. 25 urte' erakusketea ipini dabe Euskaltzaindiaren egoitzan
2015-10-01 17:25 Euskerea berbagaiJon Kortazarrek 1990ean argitaratu eban 20. mendeko euskal literatureari buruzko lan mardula eta horren 25. urteurrena gogoan hartu dau Euskaltzaindiak. Urriaren 2an hasita, Bilboko Plaza Barrian Akademiak daukan egoitzan erakusketea egongo da ikusgai. Kortazarren lanari buruzko erakusketea da.
XXXVI. Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 23an hasiko da
2015-10-01 15:38 KultureaAurtengo jaialdia urriaren 23tik zemendiaren 28ra bitartean egingo da eta antolatzaileek hogei ikuskizunez osotutako programazinoa atondu dabe, aurten danon eskura, izan be, Santurtziko Antzerki Jaialdiak prezio merkeen alde egindako apustuari esker, abonu bat jarriko da salgai 85 euroan antzezlan guztiak ikusteko, umeentzako ikuskizunak izan ezik.
Antton Zubikarai, Athleticen ereserkiaren letrearen idazlea, hil da
2015-10-01 15:32 MusikeaAthletic Clubek 1983tik erabili dauen himnoaren letrea idatzi eban Antton Zubikaraik. Kazetaria, musika arloko irakaslea eta musika-kritikaria be bazan. 70 urtegaz hil da. Jose de Olaizola eta Feliciano Beobide dira Athleticen ereserkiaren musikearen egileak, Karmelo Bernaolaren moldaketakaz. Zubikaraik euskerazko letrea asmau eutsan doinu ospetsu horri.
Aiko taldea, hamar urte jentea jantzan jarten
2015-10-01 14:32 KultureaDantzaldi Ibiltariaren ikasturte barri honek Aiko taldearen 10. urteurreneko ospakizuna izango dau mugarri. Kolektibo honek jantza tradizionala ikasi, irakatsi, balorau eta disfrutetako estilo barri bat finkatu dau. Hamarkada honetan, 4.000 persona inguruk parte hartu dabe taldeak Bizkaian, Gipuzkoan, Araban, Nafarroan eta Iparraldean antolatu dituan ehunka ikastaro, tailer, erromeria eta emonalditan.
10 urteko etenaren ostean, Peiremans+ taldea zemendiaren 5ean itzuliko da
2015-10-01 12:57 MusikeaDiskoa argitaratu ebenetik hamar urte pasau diranean bueltan da Peiremans+; bira laburra be iragarri dabe eta kontzertuak emongo ditue Bilbo, Gasteiz, Iruñea, Donostia eta Tolosan, hain zuzen be. Datorren zemendian hasiko dira zuzenekoakaz eta Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dabe birako lehenengo kontzertua, zemendiaren 5ean.
Mapak, argazki zaharrak eta historia, urrian Durangoko Arte eta Historia Museoan
2015-10-01 11:07Gerediaga alkarteak 50. urteurrena ospatzen segiduten dau eta urrian hiru proposamen eroango ditu Durangoko Arte eta Historia Museora. Batetik, Durangaldeko mapei buruzko erakusketea egongo da ikusgai. Bestetik, 'Zuri-beltzean klik' argazki zaharren erakusketea eroango dabe museora. Amaitzeko, Merinaldeko historian sakontzeko berbaldi-zikloa eratu dabe.
Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubin itzultzaileak irabazi dabe I. Etxepare-Laboral Kutxa Itzulpen Saria
2015-10-01 10:43 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta Laboral Kutxak aurten sortu daben Itzulpen Saria banatu dabe bart, Itzultzaileen Nazinoarteko Egunean. Jatorriz euskeraz idatzi eta argitaratutako literatura lan baten itzulpen lan bat saritzeko asmoz sortutako saria da eta, bart jakinarazo dabenez, Galiziako Kalandraka argitaletxeak eta Isaac Xubín itzultzaileak irabazi dabe aurten, Tempo de exilio Joseba Sarrionandiaren poema bildumaren galizierarako itzulpenagaitik.
Euskal Herria Museoko 'Bartzelonako Gernikak' erakusketako katalogoa argitaratu dabe
2015-10-01 10:16 KultureaGernikako bonbardaketea gogoan hartzeko orain dala zortzi urte uri horretako Euskal Herria Museoan ekitaldi ugari egiten hasi ziran. 'Bartzelonako Gernikak' erakusketea programazino horri batu jakon apirilean eta orain katalogoa atara dabe. Xabier Saenz de Gorbea erakusketearen komisarioa oraintsu hil da eta haren borondateari kasu eginaz atara dabe argitalpena.
'Narrazioak eta olerkiak 2014' liburua argitaratu dabe
2015-10-01 10:15 KultureaNarrazioak eta olerkiak 2014 liburua kalean da. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak eta Euskaltzaindiak antolatutako 2014ko Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako narrazinoak eta olerkiak batzen dira liburu honetan.
'Euskaraz bizi nahi dut' lehiaketako film laburrik onenak UEMAko kide diran herrietan ikusi ahal izango dira
2015-09-30 17:59 Euskerea berbagaiDonostiako Zinemaldiagaz batera, film laburren lehiaketea egin dau Kontseiluak irailean, 'Euskaraz bizi nahi dut' leloa gai nagusitzat hartuta. Irailaren 19an banatu ziran sariak eta lehiaketako pelikularik onenak herririk herri eroateko asmoa dauka UEMAk. Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeko kide diran herriek film laburrak proiektau ahal izango ditue, doban. Zinema-aretoetan euskerazko zinemaren eskaintza urriari aurre egiteko neurria dala dinoe Kontseiluak eta UEMAk.
EIZIEren aldarria Itzulpengintzearen Nazinoarteko Egunean
2015-09-30 17:52 kulturbizItzulpenaren garrantzia dinogu, bete-betean uste dogulako kulturan aurrera egiteko, kulturea garatzeko, jakintzan eta komunikazinoan aurrera egiteko ezinbestekoa dala itzulpenaren alorrari zor jakon arreta eta baliabideak emotea. Nekez egingo dauelako aurrera inork gaur egungo munduan itzulpenari behar besteko garrantzia emon barik.
Zinebik Juan Ruiz Anchia argazki-zuzendariari emongo deutso Ohorezko Mikeldia
2015-09-30 15:33 Barriak57. edizinoa zemendiaren 13tik 20ra ospatuko dauen Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak Juan Ruiz Anchía zinemagile bilbotarrari (zinemako argazkilaria) emongo deutso Ohorezko Mikeldia, argazkigintzearen bitartez zineman egin dauen ibilbide luzean nazinoarteko dimensino garrantzitsua eta egin dauen ekarpenaren originaltasun artistikoa eta sorkuntzarako askatasuna autortuz.
Kilometroak 2015era bizikletaz joateko deia egin dabe antolatzaileek
2015-09-30 15:05 Euskerea berbagaiKilometroak 2015ek bizikleta martxa bat antolatu dau datorren domekan, urriaren 4an, Usurbil inguruko herritarrak bizikletaz joan daitezan, Donostia eta Usurbil lotzen dituan bidegorria aprobetxauta. Idiazabalgo AMPO enpreseak babestu dau martxea, eta Rural Kutxak, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazinoak eta Kalapie bizikleta alkarteak lagundu dabe.
Bideoarteari buruzko jardunaldiak hartuko ditu Bilbao Artek urriaren 1 eta 2an
2015-09-30 14:34 jardunaldiakVideoSteal izeneko jardunaldiak Bilbo-Santander bertatik bertara egitasmoaren barruan dagoz eta, hartara, Euskal Herriko eta Kantabriako dozena bat artistak parte hartuko dabe. Bideo-sorkuntzan dabilzan artisten topaketarako eta euren lanen erakusleiho izateko sortu dabe ekimena. Bilbao Artek Urazurrutia kalean daukan egoitzan izango dira jarduerak eta, aurrerago, topaketearen bigarren zatia Santanderren egingo dabe. Lehenengoz eratu dabe VideoSteal aurten.
Bigarrenez egingo dabe 'Lukie koiu' lehiaketea Txorierrin, gazteen hizkuntza ohituretan eragiteko
2015-09-30 13:12 Euskerea berbagaiTxorierriko Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak igaz ipini eban martxan lehenengoz lehiaketea, DBHko gazteei zuzenduta. Gazteen hizkuntza ohituretan eragin eta euskerea erabiltea bultzatu nahi dabe, motibazinoaren eta parte-hartze ludikoaren bidez. Igaz arrakasta handia euki eban lehiaketeak: Ehun parte-hartzaile ibili ziran eta aurten kopuru hori bardindu edo gainditu nahi dabe. Urtarrilera arte egongo da martxan 'Lukie koiu'.
The Abercrombie Quartet 365 Jazz Bilbao zikloan
2015-09-30 12:47 MusikeaBilbao 700 Fundazioak antolatzen dauen 365 Jazz Bilbao zikloaren aretoetako zortzigarren denporaldia urriaren 6an hasiko da Bilboko Alkarte Filarmonikoan, 20:00etan, jazzaren munduan urte piloa daroazan laukote bategaz: The Abercrombie Quartet taldeagaz, hain zuzen be. Antolatzaileek jakinarazo dabenez, New Yorkeko semea dan John Abercrombie da taldeko liderra.
Arte eszenikoak Bilboko auzo guztietara helduko dira, Zirkuituaren 14. edizinoan
2015-09-30 11:10 KultureaUrriaren 1etik abenduaren 9ra, bertoko konpainia amateur eta erdi-profesionalek emonaldiak eskainiko ditue Bilboko zortzi barrutietan, kulturea eta arte eszenikoak auzotar guztiei hurreratzeko helburuagaz. Bilboko Zirkuituaren 14. edizino honek 13 emonaldi dakarz, lehenengoa eguenean San Frantziskon. Bilboko Udalak antolatzen dau programazinoa, Kultura Barrutik egitasmoaren barruan.
Joseba Jaka bekea abian jarri dau barriro Elkar Fundazinoak
2015-09-30 10:48 kulturbizOrain, 2016an 20 urte beteko dira Joseba hil zala eta haren oroigarri eta gorazarre egiteko asmoz barriro jarri dabe martxan bekea. Lehen bezela kultur sormena laguntzeko izango da. Lehenengo deialdi hau narratibea (Eleberria edo ipuin bildumea) euskeraz laguntzeko izango da eta bi urterik behin egingo dan deialdi bakotxean zehaztuko da bekea zein eratako sormen lanak laguntzeko izango dan, literaturea, musikea edo beste kultur eremu bat.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...