Bilbao Mendi Film Festivalera 8.700 lagun hurreratu dira aurten, orain arteko marka guztiak txiki itxita
2015-12-30 13:33 BarriakMendi Film Festivalek, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Kutxabank eta Ternuak babestua, errekor historikoa lortu dau, bertaratu diran lagun kopurua % 18 hazi baita pasa dan urteagaz konparatuta (7.371 lagun) eta ia bikoiztu egin dau du kopuru hori 2012ko edizinoagaz konparauta (4.772 lagun).
Alberto Zuluaga: sukaldaritzeari lotutako bizitzea
2015-12-30 10:35 Jan edanakAspalditik Bizkaiko sukaldaritzearen ikur eta adierazgarri nagusienetakoa da. Hamalau urtegaz ekin eutson sukaldari ibilbideari eta 1999. urtean Michelin izarra eskuratu eban Galdakaoko Aretxondo jatetxeko sukalde-arduradun lez.
‘Amama’ filmaren zuzendariak jasoko dau aurten Enba sindikatuaren ‘Baserritarron Laguna’ saria
2015-12-30 09:57 ZinemeaAmama filmaren zuzendaria dan Asier Altunak jasoko dau aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, haren produkzinoan baserri mundua, euskal tradizinoak eta landa kulturea goraipatzeagaitik.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak Euskalduna Jauregiko kontzertu egitarauagaz jarraituko dau 2016. urtean
2015-12-29 13:11 MusikeaBilboko Udal Txistulari Bandeak hasierea emongo deutso urtarrilaren 13an, martiaren 23ra arte jatorrizko euskal musikarik onena publikoari hurreratuko deutson dobako kontzertu-programeari, txistua protagonista dauen kontzertu-ziklo zabal eta anitzari hasierea emoteko modurik onena urte barrian be. Emonaldi guztiak dobakoak dira eta iluntzeko 20:00retan hasiko dira.
Euskadiko Gazte Orkestreak Charles Chaplinen film bati musikea ipiniko deutso
2015-12-29 12:43 MusikeaNeguko denporaldiko jarduerak aurkeztu ditu EGO Euskadiko Gazte Orkestreak. Proiekturik garrantzitsuena Charles Chaplinen City Lights pelikulareari musikea ipintea izango da. Urtarrilaren hasikeran Donostia, Bilbo eta Gasteizen entzun ahal izango da EGOren sorkuntza lan hori.
Gernikako Bakearen Museoak inoiz baino bisitari gehiago jaso dau 2015ean
2015-12-29 10:17 KultureaGernikako Bakearen Museoak 2015. urteari agur esango deutso balorazino oso positiboa eginaz. Aurten, danetara, 37.441 bisitari hurreratu dira museora, azken urteetako bisitari kopururik handiena, igaz baino 3.354 bisitari gehiago.
Arratiako tranbiari buruzko erakusketea urtarrilaren 15era arte egongo da Bilbon
2015-12-29 09:41 KultureaBizkaiko Foru Liburutegian dago Arratiako tranbiaren historia aztertzen dauen erakusketea, urriaren 30etik. Hasikera baten abenduaren 29ra arte bertan eukiteko asmoa egon da baina, bisitari ugari egon danez, luzatzea erabagi dabe. Holan, urtarrilaren 15era arte ikusi ahal izango da erakusketea. Argazkiak, prentsa-txatalak, agiriak eta maketak dagoz.
'Narrazioak eta olerkiak 2014' liburuaren bersino digitala eskuragarri
2015-12-28 14:16 KultureaEuskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua euskarri digitalean jarri dau bere webgunean. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osotzen daben narrazinoak eta olerkiak banaka konsultau daitekez.
'Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan' antzezlanaren estreinaldia urtarrilaren 3an
2015-12-28 11:20 KultureaEuropako kultur uriburutzearen urtea urtarrilaren 3an hasiko da Pasaiko Albaola Itsas Kultur Faktorian, Eh, Petrel! Julio Villarrekin hizketan ikuskizunaren estreinaldiagaz. Astrolabium Teatroaren antzezlana da, Mikel Sarriegiren eskutik sortutako talde barriarena. Emonaldia, Albaola Itsas Kultur Faktoriak eta Donostia 2016k martxan jarritako Itsasgileak programearen barruan dator.
Merinalde Eguna gogoratu dau Gerediagak
2015-12-28 10:02 kulturbiz1875. urteko abenduaren 27an, orain 140 urte, azken aldiz batu ziran Gerediagako gune foralean Durangaldeko eleizateetako alkateak. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak, eta gure eskualdeko erakundeak desagertu egin ziran, tartean Merinaldeko alkateek osotzen eben Batzar Nagusia.
Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetan, ume eta gaztetxuentzako jarduerak Gabonetan
2015-12-23 16:15 KultureaTailerrak, erakusketa gidatuak eta abar programau ditue datozan egunetarako BizkaiKOA, Bizkaiko Foru Aldundiaren sareko museoetan. Arkeologi Museoa, Arrantzaleen Museoa, La Encartada txapel fabrikea, El Pobal burdinolea, Euskal Herria Museoa, Txakolingunea, Santimamiñeko kobazuloa eta Ondare eta Rekalde aretoak dira sare horretako kide.
Gabonaldian Campusetan euskerazko trebakuntza berezia eskainiko dabe euskal kirol taldeek eta Axi Muniainek
2015-12-23 14:35 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak bultzatuta, campusotan parte hartzen daben monitoreek euskerazko trebakuntza berezia jasoko dabe. Helburua argia da: euskerazko trebakuntza berezia jaso ondoren, urtean zehar euren klubetan egingo dituen entrenamenduetan ikasitakoa praktikara eroatea eta euskerea gero eta esparru gehiagotan erabiltea.
Extremadurako ipuin tradizionalen liburu bat euskeraz argitaratu dabe
2015-12-23 13:39 Euskerea berbagaiExtremaduratik Euskal Herrira etorritakoen ondorengoek eskualde haretako ondare aberatsa ezagutu daien plazaratu dau liburua Monfrague Errenteriako Extremadurako Etxeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Ipuin tradizional bi dakarz liburuak, euskerazko eta gaztelaniazko bersinoetan.
Umeentzako euskerazko hamaika film, Zinegabonak programan
2015-12-23 11:23 ZinemeaHirugarren edizinoa beteko dau aurten Zinegabonak egitasmoak. Gabonetako oporraldia aprobetxauta, umeentzako animazinozko filmen programazinoa antolatu dau Zineuskadi alkarteak, Gasteizen, Bilbon, Donostian, Iruñean eta Urruñan. Pelikula guztiak euskerazko bersinoan emongo ditue eta euro baten salduko ditue sarrerak.
Bilboko Itsas Museoak Itsasadarrari buruzko mila marrazki batzeko erronkea egin deutse 4 eta 12 urte arteko umeei
2015-12-23 11:10 KultureaBilbo Metropolitarraren Osoko Saneamendu Planaren 35 urteei buruzko Itsasadarraren magia– 35 urte bizia sortuz aldi baterako erakusketearen amaierearen harian, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak erronkea bota deutse 4 eta 12 urte arteko umeei, Itsasadarri buruzko mila marrazki batzeko, etorkizunean zelakoa izatea nahiko leukien adierazo deien.
Bilbao Arten 2016an sorkuntza lanak erakutsiko dituen artistak ezagutu doguz
2015-12-23 10:31 Kulturea2016an, produkzino propioko erakusketak izango ditue ondokoek: Roberto Aguirrezabala (Sestao). Entropia; Ivan Gomez (Irun); Karlos Martinez Bordoy (Durango); Amaia Molinet (Lodosa). Nociones de habitabilidad; Claudia Müller Montes (Txile). Catastros de agua; Tunipanea: Jonathan Garcia (Belgika). Rizoma[TA]; eta Laura Ruiz Saenz & Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo). Si vis pacem para bellum.
Erkidego guztiko liburutegietara heldu da eLiburutegia egitasmoa
2015-12-23 10:29 KultureaSanturtziko Udal Liburutegiak bat egin dau eLiburutegiagaz eta, holan, Jaurlaritzeak abian ipìnitako liburutegi digitala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerri guztietara heldu da. Santurtziko Liburutegiko 25.000 bazkideek, aurrerantzean, internet bidez liburuak maileguan hartu ahal izango ditue eta eLiburutegiak eskaintzen dituan abantaila guztiak eskura eukiko ditue.
Ikastolen Alkarteak euskeraz olgetako produktu ugari atara ditu
2015-12-23 09:27Urtero legez, Gabon bueltan, Euskal Herriko Ikastolen Alkarteak bere katalogoko jolasen barri emon dau. Ume eta gaztetxuek olgetan ikastea da produktu horreen helburu nagusia. Askotariko jolasak daukiezala dino alkarteak: Bakarka zein taldean jolasteko, edade bateko umeek alkarregaz olgetako edo familia guztia batzeko eta abar. Joku digitalak be atara ditue.
Bertso Eguneko sarrerak salgai
2015-12-22 13:25 BertsolaritzeaUrtarrilaren 30ean izango da Bertso Egunaren berrogeita zazpigarren edizinoa, Donostian eta dagoeneko sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eus helbidean. Egun osoko egitaraua atondu dabe: goizez, arratsaldez, zein gauez bertsolaritzaz gozetako abagunea izango dabe bertsozaleek.
Bilboko Guggenheimek makinatxu bat jarduera antolatu ditu Gabon aldirako umeak dituen familientzako
2015-12-22 11:18 jardunaldiakGauzak bestela ikusteko betaurreko magikoak sortzeko zein Gabonetako apaingarri bitxiak diseinetako tailerrak; Afrikako ume baten amesak ardatz dituan txotxongilo ikuskizun bat, zuzeneko musikea izango dauena; gaur egungo jantza emonaldi bat eta beste hainbat jarduera eskainiko deutsez Bilboko Guggenheimek umeak dituen familiei abenduaren 15etik urtarrilaren 7ra bitartean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...