Ikusle kopuruan gora egin dau Zinegoak jaialdiak aurtengo edizinoan
2016-03-18 09:25 BarriakAntolatzaileek azaldu dabenez, ia 10.000 ikus-entzule batu zituan LGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek. Zinema-aretoetan, igaz baino % 15 ikusle gehiago egon dira aurten eta ekintza osogarriek be sekula baino oihartzun handiagoa euki dabe. Sexu aniztasunaren gaian, Bilbo erreferenteen artean dagola dinoe Zinegoakeko arduradunek.
'Louise Bourgeois. Izatearen egiturak: Gelak' erakusketea martiaren 18tik irailaren 4ra Bilbon ikusgai
2016-03-17 14:14 KultureaBilboko Guggenheim Museoagaz lankidetzan Municheko Haus der Kunstek antolatutako erakusketa honetan, ikusleek barruko eta kanpoko munduak bereizten dituen eta, kasu bakotxean, mikrokosmos berezi bat irudikatzen daben emozinoz betetako 28 gune arkitektoniko ezagutu eta esperimentau ahal izango ditue.
Matematikako, Fisikako eta Astronomiako Oinarrizko Lexikoak aurkeztu ditu Euskaltzaindiak
2016-03-17 13:37 Euskerea berbagaiOinarrizko lexiko teknikoak arloko erabilera estandarraren erreferentzia baliogarria izateko asmoz argitaratu ditu Euskaltzaindiak. www.euskaltzaindia.eus/hiztegiaketacorpusak helbidetik deskargau daitekez, PDF formatuan. Aurrerago, Euskaltzaindiak lexikoak online konsultetako sistemea eskainiko dau.
Can Evrenol zinemagile turkiarrak jasoko dau Fantrobia Saria
2016-03-17 13:02 ZinemeaBilboko Fantasiazko Zinemaldiak, fantasiazko generoan gero eta indar handiagoa hartzen dagoan personearen lana autortzeko eskainitako Fantrobia Saria emongo deutso Zinemaldian Baskin (2015), bere lehenengo film luzea, aurkeztuko dauen Can Evrenol (Istanbul, 1982) zinemagile turkiar gazteari.
Oker filmaren estreinaldia euskeraz
2016-03-17 11:15 BarriakAustraliako kostaldeko baserritar xelebre batek, bere ilobearen laguntzinoagaz, Oker txakurra trebatuko dau herriko pinguino santutegia azerien erasoetatik babesteko. Oztopoz betetako abentura zoragarri horretan, gure baserritarrak bere familia batu eta pinguino erreserbea salbetan saiatuko da.
Bilboko Azkuna Zentroak 'Amphitryon' izeneko egoitza-programara batu ditu sorkuntzea sustatzeko hainbat ekimen
2016-03-17 10:06 kulturbizAzkuna Zentroak egoitza artistikoen programearen deialdia egin dau, produkzino barriak sustatzeko. 2016ko martiaren 8tik apirilaren 4ra arte zabalik egongo dan deialdi publiko honen bidez, sortzaileak hautatuko dira, urtebetean euren proiektu artistikoa landu deien zentroagaz batera.
Zetazeoak ikusteko itsas-ibilaldiak antolatu ditu Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak
2016-03-17 09:37 KultureaZetazeoak 10etan kanpainea apirilean hasiko da eta, urrira bitartean, itsasoko animaliak eta batez be zetazeoak ikusteko aukerea emongo deutse herritarrei. Eusko Jaurlaritzearen menpeko Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak antolatzen ditu urteerok. Busturian dago zentroa, baina Bermeo izango da abiapuntua.
Bideo laburren lehiaketea ipini dau martxan Bizkaiko Bertsozalek
2016-03-16 16:29 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak bat-bateko taldeetan eta bertso eskoletan dabilzan gaztetxuei zuzendutako lehenengo bideo laburren lehiaketea abiarazo dau. Bideoak apirilaren 25era arte aurkeztu ahal izango dira. Gaia, ondokoa: Zelan animau ikasleak bat-bateko taldeetara eta bertso eskolara.
Maila bertsuan daude, bai, Santa Teresa de Jesus eta Franz Kafka 2015eko itzulpengintzan.
Erantzuna | Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak
BilbaoEszenak bariku honetara aurreratuko dau Antzerkiaren Mundu Egunaren ospakizuna
2016-03-16 13:52 KultureaAurten Anatoli Vasiliev dramagile errusiarrak (Danilovka, 1942), Errusiako antzerki eszenako erreferente nagusietakoak sinatu dau adierazpena. Bariku honetan, BilbaoEszenan adierazpena irakurriko daben personak, barriz, Dame Veneno konpainiako Judith Lorenzo eta Ana Furones izango dira.
'Bilboko Itsadar Handia' arrantza eskoleak domekan berrabiarazoko dau udabarriko denporaldia
2016-03-16 12:03 KultureaUme eta gazteentzako ekimen hau orain dala hamar urte baino gehiago jarri eben martxan, familiako aisialdi jarduera osasungarria sustatzeko helburuagaz; Itsasadarraren ingurumenaren leheneratzeaz gozau, eta estuarioan dagozan espezieak ezagutzeko aukerea emoten dau jarduereak.
Ekozinemaldia martxan da, ekologia soziala lantzen dauen zikloa
2016-03-16 09:41 ZinemeaEkologistak Martxan taldeak antolatzen dau urtero Ekozinemaldia. Aurten 10. aldia da. Ingurumenaren inguruko kezkak, ardurak eta interesak erakusten dituen filmak dira zikloaren ardatza. Martiaren 20ra arte, Euskal Herriko 17 uri eta herritan egongo dira proiekzinoak. Esaterako, Bilbon, hilaren 16, 17 eta 18an izango dira.
Kafka eta Melvilleren itzulpen banagaz abiatu dau Ereinek 4nak sail barria
2016-03-16 09:33 KultureaErein argitaletxeak mendebaldeko literaturan ezinbestekoak diran irakurgaiez osotuko dan 4nak sail barria aurkeztu dau. Saila hamasei-hamezortzi urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta aitatu tituluak euskeraz eta eleberri laburren formatuan emotea da argitaletxearen asmoa.
Zure oharrari kasu eginaz moldatu dogu testua. Eskerrik asko, Adolfo
Erantzuna | 2015eko R. M. Azkue Literatura Sariak banatu ditu Euskaltzaindiak Bilbon
Apirilaren 9an izango da Sopelako Esaera Zaharren Txapelketea
2016-03-15 14:38 BertsolaritzeaBertsoak eta atsotitzak buztartzea eta euskeraz primeran pasetea da ekitaldiaren helburua. Lehiaketan taldeka (2, 3 edo 4 lagunek osotutako taldea) hartzen da parte. Parte-hartzaileek bertsoak entzun eta esaera zaharrakaz identifikau beharko ditue. Hemen irakurri esaera zahar horreen zerrendea (100 esaera) eta azalpenak.
The Who talde ezagunak Gasteizen joko dau bagilean, Azkena Rock Festivalen
2016-03-15 14:04 MusikeaTalde beteranoa da The Who britainiarra, mende erdi baino gehiago daroa isildu barik, baina zuzeneko kontzertu indartsuak eskaintzen ditu oraindino. Azkena Rock Festival jaialdiko arduradunek baieztau dabenez, Gasteizen joko dau talde mitiko horrek, bagilaren 17an edo 18an.
Josu Bergara eta Pau Alabajos zuzenean Bizkaian zehar
2016-03-15 11:58 MusikeaMartiaren 17an, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza egitarauaren barruan, akustikoan eta giro intimoan aurkeztuko ditue euren azken diskoak. Martiaren 18an, Eako Eskoikiz tabernan kantauko dabe eta 19an, barriz, Larrabetzuko Hori bai gaztetxean.
Pena handia hartu dot Kabier Kaltzakortaren lan handi hau argitaratuko ez dala irakurri dodanean. Ahalegin berezia egin beharko leukie nire eretxuan zelan bere unibersidadeak halan bere inguruko argitaletxe edo fundazinoek. Akabu baten, lan hori argitaratu ezean, Kaltzakortaren jakintza guzti hori eta egin dauan edizino (seguru nago akats bakoa) barritua ez dira irakurle, ikertzaile zein hizkuntzalarien esku egongo (alperrik dago jakintza kajoi baten zein disko gogor baten galduta).
Kaltza, askok estimetan dogu zeure beharra eta seguru nago batek baino gehiagok irakurriko eta erabiliko ebela zeure behar hori. Baina... ez daukagu eskura...
Erantzuna | Xabier Kalzakorta: 'Euskeraz dagozan esaldi bortitz eta ederrenak, beharbada, baladetan dagoz'
Udaltopek gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko hausnarketea bideratuko dau
2016-03-15 09:56 Euskerea berbagaiVIII. Udaltop, Udaletako Euskera Zerbitzuen topaketea Lasarte-Orian izango da apirilaren 21 eta 22an. Aurten galdera bikotxa dakar: Kirola D ereduan, noizko? Nork eta zer egin geinke gazteen euskerazko kirol jarduna ziurtatzeko? 8-16 urte artekoen kirol jarduerea izango da berbagai.
Zer berrituko du, ba, morfologian eta sintaxian? Deklinabide-kasu berriren bat asmatu behar izan du Baraiazarrak, ala?
Erantzuna | Santa Teresa Jesusenaren idazlan guztiak euskerara itzuli ditu Luis Baraiazarrak