Informatikari Euskaldunen Bilkurea egingo dabe zemendiaren 12an Donostian

Bizkaie! 2015-10-29 09:20   Euskerea berbagai

Edizino berezia izango da aurtengoa, topaketeak hamargarren urteurrena beteko dauelako. 'Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?' lelopean, robotikea izango da Informatikari Euskaldunen Bilkurako gai nagusia. Donostiako Miramon teknologia parkean egingo dabe, zemendiaren 12an. UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak antolatu dabe bilkurea.

Zinebi zemendiaren 13an hasiko da eta 65 film eskainiko ditu sail ofizialean

Bizkaie! 2015-10-28 14:05   Barriak

Film Labur eta Dokumentalaren Bilboko Jaialdiak, Zinebik, 57. edizinoa beteko dau aurten. Zemendiaren 13an hasiko da, euskal film laburren emonaldiagaz, eta hil horren 20an amaituko da. Ohorezko hiru Mikeldi Sari emongo ditue aurten: Aitor Mazo zanari, Juan Ruiz Anchia argazki zuzendariari eta Aki Kaurismaki-ri. Zuzendari finlandiar ezaguna Bilbon izango da. Sail ofizialean, 30 herrialdetako 65 film lehiatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ainara LeGardon, Jaime de los Rios eta Eneko Gilek Wroclawen bizi izandakoa erakutsiko dabe asteon

Bizkaie! 2015-10-28 10:43   Kulturea

Donostia 2016k eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako ekimen baten bidez, Poloniako Wroclaw urian izan dira udan Ainara LeGardon musikaria, Jaime de los Rios media artistea eta Eneko Gil jantzaria. Egonaldi artistiko horretako emoitzea erakutsiko dabe asteon Donostian.

Sara Ishaq yemendarraren 'The Mulberry House' emongo dabe eguenean Bilbon, Hileko Dokumentala zikloan

Bizkaie! 2015-10-28 09:54   Zinemea

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatu dauen Hileko Dokumentala estreinaldien zikloak Sara Ishad Yemengo zinemagileak zuzendutako The Mulberry House (2013) filma eskainiko dau eguenean, urriaren 29an. Emonaldia Multicine aretoan izango da, 20:00etan, eta sarrereak 3,70 euroko prezioa izango dau.

Helduen literaturako hirugarren nobelea plazaratu dau Karlos Gorrindok, 'Ezpainak arrainak bezala'

Bizkaie! 2015-10-28 09:35   Kulturea

Hogei urte dira Karlos Gorrindo gernikarrak aurreko eleberria plazaratu ebala, helduen literaturearen arloan. Ezpainak arrainak bezala (Erein) argitaratu dau orain, amodioaren eta desamodioaren inguruko liburua. Ahozkotasunetik hurreko estiloagaz, nobela arina baina gogoetaz betea idatzi dau. Helduek ez eze, gazteek be irakurteko modukoa da.

'Minerita' Oscar sarietarako bidean dan euskal dokumental laburra

Bizkaie! 2015-10-27 16:32   Zinemea

Minerita dokumentala Eusko Jaurlaritzearen Kimuak film laburren katalogoan aukeratua izan zan 2013an, eta katalogo honi esker nazinoarteko hamaika jaialdi eta lehiaketatan aurkeztua izan da. Jaso dituan sari guztien artean aitatzekoa da 2014an dokumental laburren atalean eskuratutako Goya saria.

Euskaltzaindiak Koldo Mitxelena omenduko dau barikuan Donostian

Bizkaie! 2015-10-27 14:01   Euskerea berbagai

Koldo Mitxelena (1915-1987) hizkuntzalari, idazle, kulturgile eta euskaltzaina jaio zala ehun urte dira aurten eta, efemeridea kontuan hartuta, gorazarrea egingo deutso Euskaltzaindiak barikuan, urriak 30. Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, agiriko bilkurea egingo dau Akademiak, Mitxelenaren omenez.

Eskalada, mendi lasterketa eta argazkilaritza ikastaroak Mendi Film Festivalen

Bizkaie! 2015-10-27 13:43   Barriak

VIII. Bilbao Mendi Film Festivalek (Abenduaren 11tik 20ra) aurten hiru ikastaro barri antolatu ditu: bata eskaladeari lotutakoa, bestea mendi lasterketei buruzkoa eta hirugarrena argazkikalaritzearen arlokoa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zabalik dago XV. Zientzia Asteko jardueretan parte hartzeko izen-emote epea

Bizkaie! 2015-10-27 09:37

XV. Zientzia Astean, zientziaren, teknologiaren eta barrikuntzeagaz lotuta dagozan ekimen ugari izango dira hiru euskal uriburuetan. Hain zuzen be, Bilbon, Donostian eta Gasteizen 45 stand, 33 tailer, 21 txango, erakusketa bat, 3 zientzia-ikuskizun (bat uriburu bakotxean) eta berbaldi bat eskainiko dira, helburu dabenak gazte eta nagusiak zientziaren eta teknologiaren mundura erakartea

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan dago barriro Erakurleak, irakurketa talde digitala

Bizkaie! 2015-10-27 09:32   Kulturea

Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak hartu dau aurten Erakurleak proiektuaren ardurea eta, ondorioz, erkidegoko zale guztiakana helduko da ekimena denporaldi barri honetan. Euskal Idazleen Alkarteagaz lankidetzan, beraz, interneteko baliabideak erabilita sortuko dabe irakurketa talde berezi hori. Lehenengo proposamenak dagoeneko sare sozialetan eta taldearen blogean dagoz.

Mungiako herri ondarea gizarteratzen

Bizkaie! 2015-10-26 17:41   Kulturea

Ibilbide honetako azken pausua Herri Ondareko Katalogorako fitxa digitalak sortzea izan da. Dagoeneko, Mungiari buruzko 84 fitxa dagoz katalogoan. Euretan era askotako informazinoa agertzen da: herriko jaiak, ogibideak, ipuinak, kantak, herri egutegiko ospakizunak... Fitxen ardatza lekukoei grabautako bideo-txatala da. Beragaz batera eskaintzen dira bideoetan esandakoen laburpenak bizkaiera jasoan, inork ulertzeko arazorik izan ez daian.

EHUko Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen erakusketea Bizkaia Aretoan ikusgai

Bizkaie! 2015-10-26 16:40   Kulturea

EHUren 2014-2015 ikasturtean titulua eskuratu daben ikasleen 50 artelan eta 221 dosier batzen dira Bizkaia Aretoan (Abandoibarra etorbidea 3, Bilbo). Arte Ederren Fakultadeko ikasleen Gradu Amaierako Lanen II. Erakusketea datorren barikura, hilaren 30era, bitartean izango da ikusgai..

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zortzi historia ikerketa Astola aldizkariaren 9. zenbakian

Bizkaie! 2015-10-26 14:48   Kulturea

Urteroko hitzorduari hutsik egin barik, Astola Ikerketa eta Historia aldizkariaren zenbaki barria argitaratu dau Gerediaga Alkarteak. Danetara, zortzi ikerketa lanek osotzen dabe 160 orritako aldizkaria.

Zientzia fikzinozko film laburra grabauko dau gaur Imanol Uribek Bilbon

Bizkaie! 2015-10-26 13:40   Barriak

Bilbao-Bizkaia exterior dia ekimenaren barruan sortu da proiektua. Zazpi zinegilek beste horrenbeste film labur grabauko ditue uriko kaleetan eta Zinebin estreinauko ditue datorren hilean. Imanol Uribek gaurko eguna, aukeratu dau bere lana grabetako. Parpadeos pelikulan, istripu nuklear baten osteko Bilboren barri emongo dau zinemagile ezagunak.

EAEko 15 urte eta gehiagoko hamar lagunetik zazpik Internet erabilten dau

Bizkaie! 2015-10-26 13:03   Kulturea

Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko 1.321.400 internet erabiltzaile egozan 2015eko lehen hiruhilekoan, hau da, edade tarte horretako personen % 71,7, aurreko urteko aldi berean baino % 3,8 puntu gehiago, Eustat Estatistikearen Euskal Erakundeak argitaratutako datuen arabera.

Bilbo bere arkitekturearen bidez ezagutzeko ikastaroa zemendian Bilbao Arten

Bizkaie! 2015-10-26 12:08

Bilboko Arkitektura Gelearen lehenengo ekimena da ikastaro hori eta arkitekturearen alorrean eskarmentu zabala daukien Francisco eta Bernardo Garcia de la Torrek gidatuko dabe. Bilboren iraganeko eta gaur eguneko nortasuna elementu arkitektonikoen eta urigintzearen bidez aztertzea izango da helburua. Arrakasta handia euki dau Bilbao Arteren tailer honek eta plaza guztiak bete dira. Hortaz, zemendiko honen ostean, aurrerago antzeko beste bat egitea da asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko XIV. Komiki Azokea zemendiaren 20tik 22ra ospatuko da

Bizkaie! 2015-10-26 10:47   Kulturea

Nazinoarteko egile ospetsuak batuko ditu aurten azokeak, besteak beste, Dave Cooper, Futurama (Matt Groening The Simpsonsen sortzaileak produzidutakoa) ospetsuaren estetikearen arduraduna eta Santiago González eta Javier Olivares  egunotan Espainiako Komikigintzearen Sari Nazionala jaso dabenak, Las Meninas eleberri grafikoari esker. 

Larreen Mankomunidadearen Zeharkaldia egingo dabe zapatuan, Ubidetik Zeanurira

Bizkaie! 2015-10-26 10:01

Ohitureak agintzen dauen legez, Ubide eta Zeanuriko Udalek kontuen kitapenerako eta pakea barriztetako ekitaldia egingo dabe. Hori aprobetxauta, zapatuan, urriak 31, Larreen Mankomunidadearen 9. Zeharkaldia egingo dabe, Ubide eta Zeanuri artean. 12 kilometroko bidea da, antxinako galtzadatik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi nagusi lehenengo final laurenetan

Bizkaie! 2015-10-26 09:24   Bertsolaritzea

Urretxun eta Errenterian jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehenengo final laurenak. Urretxun, Agin Laburuk lehen postua lortu eta zuzenean sailkatu da zemendiaren 22an Zarautzen jokatuko dan lehen finalaurrekorako. Errenterian, barriz, Beñat Gaztelumendik irabazi dau eta horrenbestez zuzenean sailkatu da zemendiaren 29an Tolosan jokatuko dan final laurenetako saiorako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Naia del Castilloren eskulturak eta argazkiak Bilboko Rekalde Aretoan dagoz ikusgai

Bizkaie! 2015-10-23 14:52   Kulturea

Naia del Castillo artista bilbotarraren ibilbidea ezagutzeko erakusketea preparau dau Rekalde Aretoak. Urtarrilaren 17ra arte, 40 eskultura eta argazki baino gehiagok osotutako bildumea ikusgai izango da. Del Castilloren ibilbide artistiko ia osoa hartzen dau erakusketeak, azkanengo urteotako obrak nagusi diran arren. Artelan batzuk lehenengoz erakutsiko dira jentaurrean.