Portugaleteko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (2014-2017) onartu barri dau

Bizkaie! 2014-03-03 13:31   Euskerea berbagai

Plan barriak hainbat atal ditu, plan zaharrean jasota egozan familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, alfabetatzea eta euskalduntzea, aisia, kirola, merkataritzea eta kulturaz gan, beste hainbat arlo, barriz, lehenengo aldiz jaso ditue euskera planean, berbarako liburugintzea, publizidadea eta informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriak.

'12 years a slave' pelikuleak irabazi dau pelikula onenaren Oscar saria

Bizkaie! 2014-03-03 10:44   Barriak

Oscar sari gehien Gravity pelikuleak lortu ditu, zazpi, baina garrantzitsuena, pelikula onenarena, Steve McQueenek zuzendutako 12 years a slave lanak irabazi dau. Emakumezko aktore onena Cate Blanchett izan da, Blue Jasmine lanean egindako beharragaitik, eta gizonezko aktore onena, Matthew McConaughey, Dallas Buyers Club filmagaitik. Zuzendari onena Alfonso Cuaron izan da.

Kimuak 2014 egitasmoan izena emoteko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik

Bizkaie! 2014-02-28 15:27   Barriak

Kimuak egitasmoaren 2014. urteko edizinora film laburrak aurkezteko epea zapatu honetan, martiaren 1ean, edegiko da, eta maiatzaren 30era bitartean egongo da zabalik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programeak euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hiztegi Batua, OEH eta EODA eskuko telefonoan konsultetako aukerea zabaldu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-02-28 14:42

Euskaltzaindiak garbi dauka gaur egun gizarteagazko hartu-emonetarako ezinbestekoa dala informazino- eta komunikazino-teknologiak erabiltea. Azken urteotan informazino-teknologien erabiltzaileek edonoiz eta edonon edukiak eskura izatea eskatzen dabe gero eta gehiago.

Alkarlanerako akordioa sinatu dabe Hekimenek eta Udalbiltzak

Bizkaie! 2014-02-28 14:12

Hekimen euskal hedabideen alkarteak eta Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak alkarlanerako hitzarmen estrategikoa sinatu barri dabe, 2014-2015 aldirako hain zuzen be.

Mikel Kartonek 'Protesta ahotsa' disko barria Donostian aurkeztuko dau gaur

Bizkaie! 2014-02-28 11:00   Musikea

Xabier Lete, Bitoriano Gandiaga, Joseba Sarrioanandia eta Beñat Sarasolaren berbak musikatu ditu Mikel Karton musikari donostiarrak Protesta ahotsa lanean. Abenduan argitaratu eban diskoa, eta orain jentaurrean aurkezten dabil. Hurrengo emonaldia martiaren 1ean izango da, Donostiako Kortxoenea gaztetxean, 14:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gordexolako San Jorgeren erliebea zaharbarritu dau Bizkaiko Aldundiak

Bizkaie! 2014-02-27 17:53

Bizkaiko Foru Aldundiko Zaharbarrikuntza Arloak San Jorgeren erliebea konserbau eta lehengoratzeko lanak egin ditu Sandamendiko baseleizan, Gordexolan. Obra hau zaharbarritzeko tratamenduak 2013. urtean zehar egin dira.

Euskadiko Errugbi Federazinoak errugbiaren araudia euskeratuko dau

Bizkaie! 2014-02-27 17:15   Euskerea berbagai

Euskadiko Errugbi Federazinoak kirol horren araudia euskeratuko dau lehenengo aldiz. Ekimena Gipuzkoako Federazinoak abiarazo eben eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunaren dirulaguntzinoari esker gauzatu ahal izango da.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak akelarretako eta bildurrezko musikea eskainiko dau

Bizkaie! 2014-02-27 13:58   Musikea

Operaren Lagunen Bilboko Alkarteko (OLBE) denporaldian Bizeten Carmen interpretau ostean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Akelarrearen barruan izenburuko egitaraua aurkeztuko dau, bildurrezko musikea ardatz harturik.

Zinemaldia.Cat: Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren edizino barritua sano arrakastatsua izan da

Bizkaie! 2014-02-27 11:36   Barriak

Urrezko Txapela, Zumetarentzat. Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak Monica Zumetak eta Enara Goikoetxeak zuzendutako Izenik Gabe 200X133 lana saritu dau, Joel Joan, Aina Clotet, Marc Recha eta Jordi Ambròsek osotzen eben epaimahaiaren erabagiaren ondotik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mary Shelleyren 'Frankenstein' eta Elias Canettiren 'Mihia aske', Literatura Unibertsaleko ale barriak

Bizkaie! 2014-02-27 11:20   Kulturea

Literatura Unibertsala bildumako 159. eta 160. liburuak aurkeztu barri ditue, Mary Shelleyren Frankenstein eta Elias Canettiren Mihia aske, Iñigo Errastik eta Ibon Uribarrik euskeratuak, hurranez hurran. Erein eta Igela etxeek argitaratu ditue lanok.

'Tom Sawyerren abenturak', IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatua

Bizkaie! 2014-02-27 10:48   sariak-autortzak

IBBY (International board on books for young people) erakundeak jakinarazo barri dauenez, Tom Sawyerren abenturak liburuak, 2013ko Euskerazko Literatura Itzulpenaren saria jaso ebanak, IBBY-ren 2014ko Ohorezko Zerrendarako hautatu dabe Iñaki Mendiguren eta Sarah J. Turtle itzultzaileen itzulpenaren kalidadeagaitik.

Ahaztutako emakumeak gogora ekarriko ditue 'Históricas' sorkuntza tailerrean

Bizkaie! 2014-02-27 10:03   Kulturea

BilbaoEszenak, MaMa Crea taldeagaz alkarlanean, sorkuntza eszenikoen inguruko Históricas tailerra antolatu dau. Martian hasi eta bagilean amaituko dira eskolak. Emakumeek historia izan daben lekua berreskuratzea da ikastaroaren helburua. Izena emoteko epea zabalik dago daborduko.

Hemen da XV. Bilbao Distrito Jazz

Bizkaie! 2014-02-27 09:57   Musikea

Bilbao Distrito Jazz programearen XV. edizinoa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Clubagaz alkarlanean antolatuta, zezeilaren 28an hasi eta martiaren 21ean amaituko da. Danetara, lau kontzertu izango dira, genero horretako musikari interesgarrien presentziagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Uriola

Bizkaie! 2014-02-26 14:41

Bilboko euskal komunikabideak batzen ditu uriola.info plataformeak. Bilboko informazinoa euskeraz, formatu digitalean eta auzolanean zabaltzen dauen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskerazko hainbat hedabideren informazino bateratua agertuko da eta dagoeneko badira komunikabide bat baino gehiagoren ekarpenak, baita Bizkaie! agerkariarenak be.

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea zezeilaren 28tik martiaren 9ra egingo da

Bizkaie! 2014-02-26 14:17   Kulturea

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea datorren barikuan, zezeilaren 28an hasi da eta martiaren 9an amaituko da; danetara, 16 erakusle izango dira Lamera parkean. Euskerazko eta gaztelaniazko nobedadeak, euskal diskogintza guztia % 10eko beherapenagaz eta aukerako liburuak izango dira aurtengo edizinoan, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak eta Bermeoko Udalak jakinarazo dabenez.

UEUk online eskaintzea indartuko dau

Bizkaie! 2014-02-26 13:34

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, online eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Martia eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Oroimen historikoa, moodle, ahots-teknikea, sormena eta beste hainbat gai landuko ditue horreetan.

Maddi Oihenart, Eneko Bidegain, Beñat Achiary eta Nahia Zubeldia, 13. Iparraldea bertan! zikloan

Bizkaie! 2014-02-26 11:56   kulturbiz

Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldea bertan! zikloaren 13. edizinoa aurkeztu barri dabe. Martiko lau egueztenetan antolatu ditue ekitaldiak. Ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna ezagutarazotea da antolatzaileen helburu nagusia.

'Guk gEUre Kulturaz' topaketea egingo dabe zezeilaren 27an, Durangoko San Agustin kulturgunean

Bizkaie! 2014-02-26 10:54   kulturbiz

Kulturearen gaur egungo egoera latzak bultzatuta, konponbideak topau guran, sortzaile, antolatzaile, hezitzaile eta kazetarientzako topaketea egingo dabe Durangon, zezeilaren 27an. Kudeaketa arazoak dirala eta, Landako gunean barik San Agustin kulturgunean egingo dabe Guk gEUre Kulturaz izentau daben jardunaldia.

Paco de Lucia gitarrista handia hil da

Bizkaie! 2014-02-26 10:32   Musikea

Bihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia (Algeciras, 1947-Cancún, 2014) flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.