Juanma Iturrondo = AEK-jentea
2016-01-28 09:44 Euskerea berbagaiAEK-jentea ekimenagaz, kopuruen indarra ahaztu barik, ibilbideari erreparau gura deutsagu, begirada kualitatiboa hobetsi, hain zuzen. Horretarako, AEK-jentea egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskerea ikasi eta euskeraz biziten jarri dan lagun bat aurkeztuko dabe urtero. 2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturrondo izan da hautatua.
Kraftwerk taldearen zortzi kontzertu egongo dira urrian Guggenheimen
2016-01-27 16:50 MusikeaAlemaniako Kraftwerk taldearen ibilbide luzeari errepasoa egiteko balioko dabe kontzertuek, emonaldi bakotxa disko baten oinarrituta egongo dalako, Bilboko Guggenheim Museoak azaldu dauenez. Urriaren 7tik 14ra izango dira zortzi kontzertuak eta datorren hilean ipiniko dira sarrerak salgai.
Euskal Autonomia Erkidegoko azpiegitura zientifikoen mapa osoa aurkeztu dabe
2016-01-27 14:09Komunidade zientifikoak, Science atariaren bidez, erkidegoko azpiegitura zientifiko guztien informazinoa lortu ahal izango dau. Izan be, Jaurlaritzeak azpiegitura zientifikoen lehenengo mapa osotua aurkeztu dau Bilbon, nazinoarteko esparru teknologiko eta zientifikoan Euskadi erreferente bihurtzeko asmoz. 364 ekipamendu dakarz mapeak.
Euskal Herriko Ahotsak webgunean 5.000 lekukoren grabazinoak dagoz
2016-01-27 13:13 Euskerea berbagaiProiektuko kideek azaldu dabenez, asteon berton heldu dira 5.000ko markara. Euskal Herriko ahozko ondarea jaso, katalogau eta zabaltzeko asmoz dabil lanean Euskal Herriko Ahotsak. Lurralde guztiko 308 herritako 5.000 hiztunen berbak entzun letiekez, beraz, webgunean. Alkarlanean oinarritutako proiektua danez, jente askoren laguntzinoagaz lortutako markea dala azpimarratu dabe.
Bilboko Pabilioi 6 Aretoko Gazte Konpainia sortu da, antzezle gazteentzako plataforma profesionala
2016-01-27 12:59 KultureaDatozen egunetan ikusiko dogu Gazte Konpainiaren lehenengo emoitzea: Ramon Bareak zuzendutako Romeo eta Julieta; bersino hau Shakespearen jatorrizko testutik gertu badago be, gaur eguneko edukiak ditu taularatzean, egungo ikusleek hurrago sentidu deien.
'Grecia: Reinventarse para sobrevivir' filma Bilbon ikusgai 'Hileko Dokumentala' zikloaren barruan
2016-01-27 11:38 ZinemeaHileko Dokumentala, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiak, Zinebik, urte osoan zehar bere programazinoari jarraipena emoteko antolatutako estreinaldien zikloak, Elena Zervopoulouk zuzendutako Grecia: Reinventarse para sobrevivir (2014. 78 minutu) greziar filma eskainiko dau urtarrilaren 28an, eguenean, 20:00retan.
'Nanofikzinozko' komikien lehiaketea antolatu dabe, 12 eta 18 urte bitartekoentzat
2016-01-27 09:44 KultureaGazteak zientzia gaietara modu ludikoan erakarteko sortu dabe lehiaketea Donostiako CIC-Nanogunea eta DIPC zentroek. Nantoteknologiak eskaintzen dituan aukerak gizarteratzeko balio izango dau lehiaketeak. Nanopodereak dituan superheroi bat izango da komiketako protagonistea. Lanak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzi leitekez eta idearik originalena modu profesionalean berregingo dabe, gizartean zabaltzeko.
Bilboko Udal Txistulari Bandeak eta Elai-Alai taldeak musikea eta jantzak buztartuko ditue
2016-01-27 09:39 KultureaBilboko Udal Txistulari Bandea Euskalduna Jauregira itzuliko da gaur, hilak 27, eguaztena, Portugaleteko Elai-Alai musika eta jantza taldeagaz batera ikuskizuna eskaintzeko. Emonaldia dobakoa da eta iluntzeko 20:00retan hasiko da A1 Aretoan.
Gaur taldearen erakusketea Bilboko Arte Ederretan, Donostia 2016gaz alkarlanean
2016-01-26 16:59 KultureaBilboko Arte Ederren Museoak bat egin dau Donostia 2016gaz eta erakusketea zabaldu dau uriburu kulturalaren egitarauaren barruan. Gaur taldeko zortzi kideren artelanak batu ditue, Donostiako San Telmo museoan dagoan 1966 Gaur Konstelazioak 2016 erakusketearen osogarri.
Bilbo eta Santander uriek 'Bertatik bertara' laguntzino-programea martxan ipiniko dabe
2016-01-26 09:45 kulturbiz2012tik egiten daben legez, aurten be akordioa egin dabe Bilbo eta Santanderreko udaletako kultura sailek, artistei laguntzeko deialdia martxan ipinteko. Sormen proiektuetan uri biek alkarregaz lan egitea da Bertatik bertara egitasmoaren asmoa eta proposamen artistikoen trukea egitea. Bilbon aste kulturala egingo dabela be aurreratu dabe.
Euskal idazleen agertoki bihurtuko da Ondarroako Orrigorri ekimen literarioa
2016-01-26 09:43 KultureaOndarroako Arrigorri ostatuak antolatuta, Orrigorri ekimen literarioa egingo da urtarrilaren 31tik bagilaren 5era bitartean. Egitasmo horren barruan, hainbat euskal idazlek aurkezpenak egingo ditue, barriketaldi formatuan.
Izarran abiatu da Arabako Bertso-Kuadrilla artekoa
2016-01-25 17:04 BertsolaritzeaLegutioko Bostibaietak, Aramaioko Elexpuru ta 4-k eta Ez jatzu gustau bier taldeek, Zuiako Lau oinetan poto-k eta Urkabustaizko Bertsolahariak txahalak taldeak, ariketaz ariketa, ederto girotu ditue barruak eta kanpoak.
Bilboko Zirkuituak hamaika konpainiaren lanak ekarriko ditu 15. ekitaldian
2016-01-25 17:02 KultureaBertoko jantza eta antzerki talde amateur zein erdi-profesionalen lana erakutsi eta bultzatzeko antolatzen dau Zirkuitua urtero Bilboko Udalak, baita arte eszenikoetako proposamenak uriko auzo guztietara eroateko be. Aurtengo ekitaldia, 15.a, eguenean, urtarrilak 28, hasiko da eta apirilaren 21era artekoa izango da lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Tarte horretan, 17 emonaldi egongo dira, hamaika konpainiaren eskutik.
Umorea eta giro ederra nagusi Bardoen lehen astegoienean
2016-01-25 14:51 BertsolaritzeaJoandako barikuan Lizarran, Donamarian, Beran eta Barañainen antolatutako saioakaz emon jakon hasierea ekimenari eta zapatuan, barriz, Altsasun izan zan hitzordua. Puntu irabazleak oro har oso banatuta geratu dira, talde bisitari zein etxekoen artean.
Europako Kontseiluak Behatokiaren ondorioak berretsi ditu
2016-01-25 14:30 Euskerea berbagaiEuropako Kontseiluko Ministroen Batzordeak eta Adituen Batzordeak gomendioak egin deutsiez Espainiako Estaduari Erregio edo Gitxiengoen Hizkuntzen Europako Itunak ezarritako betebeharren inguruan. Gaur goizean eskainitako prentsaurrean, horreen balorazinoa egin dabe Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiak eta Garbiñe Petriati, Behatokiko zuzendariak.
Atzerritarrei euskerea hurreratzeko oinarrizko hiztegia banatuko dabe Bizkaiko zortzi herritan
2016-01-25 14:29 Euskerea berbagaiAlkarbide Bilguneak sortu eta argitaratu dau Eskuko Hiztegia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz. Atzerritarrek euskerazko oinarrizko berbak ezagutu daiezen egin dabe hiztegia. Hamaika hizkuntza sartu ditue eta Bizkaiko zortzi udalerritan banatuko dabe, doban.
Eguraldi onaren zain, Nanga Parbateko tontorrerako bidea hartzeko prest dago Alex Txikon
2016-01-25 11:14Asteburuko eguraldi ona lagun, Txikon eta haren taldekide Ali Sadpara eta Daniele Nardi 6.700 metroko altuerara heldu dira eta 3. kanpalekurainoko bidea ekipau dabe. Orain Behe Kanpalekuan dagoz, atseden hartzen, eguraldi zantarra bueltau da eta. Eguraldi aproposeko tartetxu bat noz agertuko zain dagoz, tontorrera heltzeko ahalegina egiteko.
Erakundea sendotzea izango da UEMAren helburua, 25. urteurrenean
2016-01-25 10:25 Euskerea berbagaiBatzar Nagusia egin dau UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak asteburuan, Zarautzen. Aurten 25 urte beteko ditu erakundeak eta hazten segiduteko helburua ipini dabe arduradunek. Gaur egun 73 udalerri dagoz UEMAn eta 80ra heldu nahi dabe. Bizkaiko Ea da sartu dan azkena.
Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzeko epea zabalik dago
2016-01-25 10:09 KultureaAurten be ehun gazte behar dira, 23 eta 30 urte bitarteko neska-mutilak, hegoaldeko herriakazko lankidetza egitasmo honetan parte hartzeko. Lankidetza-programa honen helburua hirugarren munduagaz garapen ekintzetan kolaboretea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako hainbat herritan egingo diran garapenerako ekitaldietan lan egingo dabe.
Euskara 21 Batzordeak ‘Eta hemendik aurrera zer?’ dokumentua aztertu dau
2016-01-25 09:42 Euskerea berbagaiEztabaidarako edegia dagoan dokumentu berezi eta barritzaile honek hainbat ekarpen jaso ditu azken hileotan, bai zenbait batzordekidek eginak, baita batzordekide ez dan hainbat adituk idatziak be. Aitatu bileran, ekarpen horreetako batzuk aurkeztu ditue; danetara, 29 ekarpen jaso ditu Eta hemendik aurrera zer? dokumentuak, sortu dauen interesaren seinale.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...