Turistentzako euskerazko hiztegia plazaratu dabe Donostian
2016-03-15 09:38 Euskerea berbagaiAurten Donostia Europako Uriburu Kulturala danez, kanpoko bisitari asko espero ditue. Horregaitik, euskerazko berba eta esamoldeen hiztegi txikia plazaratu dabe, turistek euskerazko oinarrizko esaldiak erabili ahal izan daiezen. Zortzi hizkuntzatan egongo dira hiztegiak eta 80.000 ale banatuko dira.
Lau hizkuntzatan argitaratuko dau Kirmen Uribek hurrengo nobelea
2016-03-14 17:33 KultureaElkarrekin esnatzeko ordua izenburuko eleberria, euskeraz ez eze, gaztelaniaz, katalanez eta galegoz plazaratuko dau Kirmen Uribe idazle ondarroarrak. Susa argitaletxea arduratuko da edizinoaz. Antonio de Guezala margolariak 1927an margoztutako koadro bat da nobelearen abiapuntua. Bertan agiri dan Txomin Letamendiaren bizitzea da kontakizunaren ardatza.
Etiopiako egarria arintzen laguntzeko, dokumentala aurkeztuko dau Ibon Cormenzanak eguaztenean
2016-03-14 16:14 ZinemeaProiektu solidarioa ipini dau martxan Ibon Cormenzana zinema-produktoreak, Etiopiako ur eskasiari aurre egiteko helburuagaz. Eguaztenean, martiak 16, El hombre que empezo a correr film dokumentala proiektauko dabe Bilbon, Club Deportivon. Ondoren, Etiopiako egoerearen ganeko berbaldia egongo da.
Kili-Kili-ren 50. urteurrena gogoratzeko erakusketea zabaldu dabe Bilboko Euskal Museoan
2016-03-14 13:34 KultureaUmeak euskeraz alfabetetako asmoz sortu zan Kili-Kili egitasmoa 1966an, Bilboko San Anton parrokiaren inguruko jentearen eskutik. Argitalpen ugari, jaialdiak, irratsaioak eta abar hartu zituan Kili-Kilik. Mende erdia bete dala gogoratzeko, erakusketea egongo da Bilboko Euskal Museoan, martiaren 18tik bagilaren 26ra.
Joan Mari Torrealdaik ingurukoak izan ditu gogoan Manuel Lekuona saria jasokeran
2016-03-14 13:14 sariak-autortzakJoan Mari Torrealdaik Eusko Ikaskuntzaren 2015eko Manuel Lekuona Saria jaso dau astegoienean. Euskerearen eta euskal kulturearen alde egin dauen lana goretsi dau epaimahaiak, gizarteari egin deutson ekarpena eredugarria dala azpimarratuz.
'La Galerna y la Mar' liburuak 1912ko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu
2016-03-14 11:27 KultureaLa Galerna y la Mar liburua aurkeztu barri dau Desclée De Brouwer argitaletxeak, Isabel Letek idatzitako lehenengo eleberria. Alegiaz moldatutako eleberri historikoa da hau eta bertan egileak 1912. urteko galarrena gainditu eben emakumeak omentzen ditu.
2016ko Arabako Bertso-kuadrillaren amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon
2016-03-14 10:17 BertsolaritzeaArgantzunen Arabako bertsogintzearen jaia izan da astegoienean; aurretik 6 topaketa izan ondoren, amaierako hitzorduan ez zan talde txapeldunik egon; ez zan hori helburua, Arabako bertsogintzeak irabazi eban: parte-hartzea, bertsotan gozetea, jai giroan ondo pasetea, alkar ezagutzea, bertso kuadrillak hartu-emonetan egotea... Horreek ziran helburuak, eta ondo bete ziran sensazinoagaz amaitu zan.
Errugbiaren Hiztegi Terminologikoa aurkeztu dabe Baionan
2016-03-14 09:30 Euskerea berbagaiEusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak, Euskadiko Errugbi Federazinoko arduradunek eta hainbat errugbi taldetako ordezkariek parte hartu dabe aurkezpenean. Errugbiaren munduko terminoak batzen ditu hiztegi barriak eta euskeraz zelan erabili behar diran jasoten da.
Euskal zirku garaikideko 'Lurrak' lana produkzinoaren azken fasean sartuko da
2016-03-11 14:17 KultureaDatorren aste osoan, martiaren 14tik 20ra, Bilboko eta Gasteizko Udalek, Kaldearte eta Bilboko Kalealdia kaleko antzerki jaialdien bitartez produziduten daben Lurrak zirku garaikide ikuskizunaren produkzinorako hirugarren arte egoitza –entseguak– egingo ditue Bilbon, Bilboko Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroan.
'Txanozuritxu' operearen estreinaldia, ABAO Txiki programearen 25. urteurrenean
2016-03-11 13:17 kulturbizABAO-OLBE alkartearen programa didaktikoak mende laurena bete dauela eta, Txanozuritxu umeentzako operearen erabateko estreinaldia egingo dabe zapatuan eta domekan, Bilboko Arriaga antzokian. Txanogorritxu ipuinean oinarritutako euskerazko operea da Txanozuritxu eta Euskal Herrikoak dira sortzaile eta aktore guztiak.
Berton Bertokoa eta Sasoikoa
2016-03-11 11:59 Jan edanakBerton Bertokoa eta Sasoiko produktuen konsumoaren aldeko aldarria eginez, Durangaldeko honako Herri Eskolatako Guraso Alkarteek babesten dabe manifestua: Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Atxondo, eta Elorrio.
'Iñigo eta biyok Gozategiz' ikuskizun barria gure plazetan
2016-03-11 10:09 MusikeaAsier Gozategiren esanetan: Zuriak eta baltzak bat egin genduan 1992. urtean Gozategi sortzeko; izakeraz eta jokamoldez oso desbardinak gara Iñigo eta biok. Oriotarraren esanetan gainditzekoak dira desbardintasun guztiak: musikeak erakutsi deusku eta jakitun gara erromeria batek bikote bat sortarazo leikela; eta ezustean, herria batu.
Sarako Idazleen Biltzarrean Itxaro Borda eta Michel Iturria omenduko ditue
2016-03-11 09:33 KultureaUrtero, Pazko Astelehenez, egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, euskerazko eta euskal gaiei buruzko liburuak aurkeztu eta Lapurdin euskal kultureari arnasea emoteko. Martiaren 28an egingo dabe biltzarraren 33. edizinoa, ehun idazle, hamaika argitaletxe eta 22 alkarte bertan dirala. Gazteak erakarteko ahalegina egingo dabela dinoe antolatzaileek.
Euskal Eskola Publikoaren 25. Jaia lehenengoz Iparraldean, Hendaian
2016-03-10 17:05 KultureaEmazu eskua lemapean, Hendaian ospatuko dau EHIGEk Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016ko bagilaren 5ean. Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen alkartearen 30. urteurrenagaz bat dator aurtengo hitzordua.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalekuen programan 4.519 neska-mutilek parte hartuko dabe
2016-03-10 17:04 KultureaAurtengo edizinoa garagarrilaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean izango da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek azaldu dabenez. Edadearen eta hizkuntzearen arabera, zazpi edo hamar eguneko egonaldiak izango dira txanda bakotxean. Bizkaian, martiaren 11tik 22ra emon ahal izango da izena.
'Argirantza bidea' lemapean, Bilbao Arte Sakratua martiaren 18an hasiko da
2016-03-10 14:47 MusikeaBilbao 700 Fundazinoko Zuzendari Josune Ariztondo andreak, eleiz musikan oinarritutako Bilbao Arte Sakratua BAS zikloaren aurtengo edizinoa aurkeztu dau prentsaurrean. BAS zikloa martiaren 18tik 23ra bitartean egingo da Bilboko Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan.
Badator Bilboko IX. Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia
2016-03-10 13:35 KultureaAzkuna Zentroak IX. Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Krimena eta delitua literaturan gaia ardatz hartuta, idazleek euren narrazinoetan gai hori zelan aztertzen daben azaltzeko aukerea izango dabe.
Zapalduaren Antzerkiaren ganeko bigarren topaketea Gernika-Lumon
2016-03-10 12:02 KultureaZapalduaren Antzerkia Augusto Boalek sortutako metodo eta mobimentua da, ikuslea bere errealidadearen eraldakuntzearen aktore bilakatzea helburu dauena. Saio horreetan Israel eta Palestinatik datozen Combatants for Peace taldeko (bakearen aldeko burrukalariak) zenbait kide egongo dira.
'Gasteizko Toponimia V, Arratzua I' liburua aurkeztu dabe
2016-03-10 10:47 kulturbizArabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak be- era sistematikoan batzea da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua. Euskaltzaindiaren egitasmo honen datu-baseak 400.000 sarrera ditu.
Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana Rosa Gomez del Moral egileak lekukotza esanguratsua emon deuskue hamaika andra honeen bidez. Halakoak beharko doguz andrazkoen errelatoa eta gizartean euki dogun eraginaren erakusgarri.
Erantzuna | 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon