Zortzi euskal enpresa Canneseko MIPCOM ikus-entzunezkoen azokan

Bizkaie! 2015-10-06 17:28   Zinemea

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Basque Stream, EiTB, Euskaltel, Expressive Media Projects, JOK Films, Pausoka Entertainment, Prime Time Media eta Sugar Factory enpresek osotzen dabe euskal ordezkaritzea MIPCOm azokan.

IX. Mangamorek Bless 4 talde japoniar ospetsua ekarriko dau

Bizkaie! 2015-10-06 15:37   kulturbiz

Amorebieta-Etxanon barriro be IX. Mangamoregaz batera Japoniako kulturea eta manganime izango doguz ikusgai. Urriaren 9tik 11ra edade guztietako milaka lagunek 100 ikuskizun eta jarduera baino gehiago izango ditue.

Sopelako Irakurle Kluba bueltan dator urriaren 15ean

Bizkaie! 2015-10-06 14:00   jardunaldiak

Urriaren 15ean klubaren aurkezpena egingo dabe, animetan dan jente barriari argibideak emon eta gorabehera guztiak azaltzeko. Ondoren, ikasturteko lehenengo liburuari buruz berba egiten hasiko dira: Garbiñe Ubedaren Hobe Isilik (Elkar, 2013) lana, 2012ko Ausgustin Zubikarai bekea jaso ebana.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Joxemiel Bidador pastorala Iruñean antzeztuko dabe zapatuan

Bizkaie! 2015-10-06 11:15   Kulturea

Gazte hil zan Joxemiel Bidador (1970-2010) baina ondare zabala eta jarrera eredugarria itxi zituan. Haren bizitzeari buruzko pastoral bategaz omenaldia egingo deutsie Nafarroako kultur munduak eta euskalzaleek zapatuan. Zuberoako tradizinoari kasu eginaz eratu dabe ikuskizuna eta, ganera, astean zehar be ekitaldi ugari egongo dira, Bidadorren lana gogora ekarteko. Sarrerak agortu egin dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ana Maria Matute gogoan Bilbon

Bizkaie! 2015-10-06 11:10   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Eztabaidak Literatureagaz ekimenak Rosa Regas idazle kataluniarraren eta Maria Paz Ortuño, editorea eta Bartzelonako Unibersidade Autonomoko irakaslearen arteko barriketaldia iragarri dau urriaren  6rako, Bidebarrieta Kulturgunean. Saioan, Ana Maria Matute izango dabe ardatz eta berbagai. Moderatzaile lanak, barriz, Idoia Jauregi kazetariak egingo ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BOS zazpigarren lekuan geratu da, munduko orkestra gogokoena aukeratzeko lehiaketan

Bizkaie! 2015-10-06 10:24   Musikea

Britainia Handiko Bachtrack atariak egin dau galdeketa erraldoia mundu zabaleko zaleen artean. Botazinoetarako sasoia amaituta, atari horrek azaldu dau, zaleen arabera Irlandako RTE orkestrea dala gogokoena eta JoAnn Fallettak irabazi dau zuzendarientzako saria. Bilboko Orkestra Sinfonikoa zazpigarren lekuan geratu da. Igazko lehiaketan hamaikagarren izan zan BOS eta, beraz, lau postu egin ditu gora.

Irudimena sormen lehiaketea martxan ipini dabe EKEk eta Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-05 17:54   Euskerea berbagai

Irudimena lehiaketea Ipar Euskal Herriko Euskal Kultur Erakundearen eta Bizkaiko Azkue Fundazinoaren alkarlanari esker sortu da. Datozan asteetan bosgarren ekitaldia egongo da martxan eta aurten, jantzea izango da oinarria. Izan be, euskal jantza tradizionalagaz lotutako soinu batetik abiauta sormen lanak aurkeztu beharko ditue parte-hartzaileek. Zemendiaren 15era arteko epea dago horretarako. Sei sari egongo dira.

Basque Country kamisetea aurten be New Yorkeko maratoian

Bizkaie! 2015-10-05 17:35   Kulturea

Datorren zemendiaren 1ean nazinoarteko kirol proba ospetsu horretan parte hartzeko asmoa daben euskal kirolariek Basque Countryren ordezkari lez korrika egiteko aukerea izango dabe, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritza, Euskadiko Atletismo Federazinoa eta Euskadiren AEBetako Ordezkaritzearen arteko lankidetzeari esker.

Pedro Oleak Bilboko Zazpi Kaleak hartuko ditu asteon zonbien ganeko film laburra errodatzeko

Bizkaie! 2015-10-05 15:52   Barriak

Pedro Olea zuzendari bilbotarrak zonbiz beteko ditu Bilboko Zazpi Kaleak eguazten, eguen eta bariku honetan, Zombi eguna film laburra errodatzeko. Lan horrek Sabino Arana, Juan Crisóstomo de Arriaga edo Miguel de Unamuno, besteak beste, altzatuko ditu euren hilobietatik, eta horreei bizia eta musikarako eta jantzarako gorputza emongo deutsee Lander Otaolak, Ramón Ibarrak, Iñaki Marurik edo La Otxoak, beste batzuen artean.

II. Araba Encounter, urriaren 10etik 12ra Iradier Arenan

Bizkaie! 2015-10-05 15:08

Urriaren 10 eta 12 bitartean Gasteizen egingo dan II. Araba Encounter topaketan igaz baino 10 aldiz abiadura handiagoa izango da, 10Gb-eko konekzino abiaduran nabigau ahal izango dabelako parte-hartzaileek Euskaltelen banda zabalari esker.

Urriaren 16an egingo da 'Piarres Larzabal sortzearen mendeurrena (1915-2015)' jardunaldia Baionan

Bizkaie! 2015-10-05 13:35   Kulturea

Jardunaldia Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordeak antolatu dau eta Larzabalek kulturgintzan eginiko ekarpenaz gogoetea egitea dau helburu.

Gernikako Jai Alai frontoiaren arkitekturearen balioa nabarmendu dau Docomomo Fundazinoak

Bizkaie! 2015-10-05 12:17   sariak-autortzak

Kirol arloan daukan garrantziaz ganera, Gernikako Jai Alai eraikin nabarmena da arkitekturearen ikuspegitik be. Arkitekturearen Nazinoarteko Egunean bertan, Docomomo Fundazinoak errekonozimendua egin deutso zesta-puntearen katedralari eta Euskal Herriko Arkitektuen Alkargoa fundazinoak emondako oroigarria ipini dau frontoiko horman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Josu Labaka izango da UEMAko lehendakari barria

Bizkaie! 2015-10-05 10:47

Asteburuan egin dabe Azpeitian UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadearen batzarra. Zuzendaritza talde barria aukeratu dabe bertan eta datozan urteetarako asmoak ezarri ditue: Adostasuna eta hizkuntza eskubideak izango dira UEMAren ardatzak. Hamaika kideko zuzendaritza barrian, Josu Labaka izango da lehendakari eta Onintze Amezaga lehendakariorde. Lau urterako hartu dabe kargua.

'Adin-adin' , bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua martxan dago

Bizkaie! 2015-10-05 10:40   Bertsolaritzea

Bertsoa ardatz, edadeko personen gaitasuna sustatzeko proiektua da Adin-adin eta Gipuzkoako edadekoen 11 egoitzetan gauzatuko da; bertso saio bereziak antolatuko ditue Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzinoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gu ere bertsotan' egitasmoaren bidez, 22.500 ikaslek bertsolaritzea landuko dabe aurtengo kursoan

Bizkaie! 2015-10-05 10:12   Bertsolaritzea

Bertsolaritzaren oinarriak ikastetxeetan zabaltzeko proiektu horrek 25 urte beteko ditu aurtengo ikasturtean. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak emondako datuaren arabera, 22.500 ikaslek parte hartuko dabe 'Gu ere bertsotan'  egitasmoan 2015-16 kursoan. 44 irakasle ibiliko dira eskolarik eskola.

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarko final zortzirena

Bizkaie! 2015-10-05 10:09   Bertsolaritzea

Manu Goioganak irabazi dau Elgoibarren jokatu dan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako laugarren saioa. Elgoibarren lortu dauen lehen postuari esker, Goiogana zuzenean sailkatu da zemendiaren 8an Eskoriatzan jokatuko dan final laurenetako saiorako, Unai Agirre, Beñat Lizaso eta oraindino erabakiteko dagozan beste hiru bertsolarigaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ikuspegi arkitektonikodun eskulturak Bilbao Arten, Iago Rey de la Fuenteren erakusketan

Bizkaie! 2015-10-02 15:16   Kulturea

'Matriz' izeneko erakusketea zabaldu dau Bilbao Arte fundazinoak, Bizkaiko uriburuko Urazurrutia kalean daukan egoitzan. Urriaren 23ra arte, Iago Rey de la Fuente zarauztarraren eskulturak ikusi ahal izango dira bertan. Bilbao Arteren artista egoiliarra izan zan Rey 2014an eta bere sorkuntza proiektuaren emoitzea da 'Matriz', fundazinoaren ekoizpen propioko erakusketea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Cafe Bar Bilbao teatro laburrerako gidoi lehiaketea martxan ipini dabe

Bizkaie! 2015-10-02 14:33   Kulturea

Euskerazko eta gaztelaniazko atalak eukiko ditu lehiaketearen 13. edizino honek. Tamainu txikiko antzezlan laburretarako gidoiak aurkeztu ahal izango dira. Abenduaren 31ra arte entregau leitekez proposamenak Bilboko Cafe Bar Bilbao taberneak, Tartean Teatrok lagunduta, antolatutako lehiaketara.

Galtzagorri alkartearen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo ditue urrian

Bizkaie! 2015-10-02 12:31   Kulturea

Galtzagorri alkartea 1990ean sortu zan, umeen artean irakurzaletasuna bultzatu eta haur eta gazte literaturea bultzatzeko. Mende laurenaren atxakian, urte guztian ekitaldi piloa egiten dabil Galtzagorri, baina urteurren zehatza urriaren 24an danez, hile honetarako gorde ditue ospakizun nagusiak. Ipuin kontalarien maratoia, 'Ilustrazioen enkante dramatizatua' eta Umeen liburuen jaia egingo ditue.

'Denok euskaraz' programea abian ipini dau Barakaldoko Udalak, umeei eta familiei zuzenduta

Bizkaie! 2015-10-02 11:17   Euskerea berbagai

Astialdian euskerearen erabilerea handitzeko eta sendotzeko asmoz, Barakaldoko Udalak martxan ipini dau 'Denok euskaraz' izeneko egitasmoa. Lau eta zortzi urte bitarteko umeei eta hareen familiei zuzendutako programea da. Bariku guztietan, abendura arte, familientzako tailerrak egongo dira Clara Campoamor zentroan eta Gurutzetako kultur-etxean, ume eta gurasoek astialdia euskeraz pasetako aukerea euki daien.