Kanpoko leku-izenetako herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak
2015-12-09 09:44 Euskerea berbagaiKanpoko leku-izenetatik abiatuta herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak, eta gomendio batean argitaratu: 178. araua (Kanpoko leku-izenei jagokezan herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak. Euskaltzaindiaren gomendioa).
Azken eguna gaur Durangoko Azokan
2015-12-08 10:34 KultureaBarikuan zabaldu zanetik, kulturearen plazea izan da Durangoko Azokea. Gaur, martitzena, azkanengo eguna izango dau Azokearen 50. edizinoak. Aurreko egunetan legez, goizetik gauera arteko egitarau zabala egongo da bisitarien eskura.
Durangoko Azokearen azkenaurreko egunean be, egitaraua bete-beteta
2015-12-07 10:50 KultureaAzokearen 50. edizinoa azken txanpan sartu da, bihar ateak zarratu aurretik. Gaur, abenduak 7, astelehena eta lan eguna da, baina behargin eta ikasle askok zubia daukienez, Durangotik osterea egiteko prest jente asko egongo da. Egitarau mamintsua topauko dabe Landako Gunean. Besteak beste, William Douglass, Patxi Zubizarreta, Adur Larrea, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren berbak entzun ahal izango dira.
Jon Maiak irabazi dau Eibarreko saioa eta Gipuzkoako Txapelketako finalera sailkatu da
2015-12-07 10:15 BertsolaritzeaEibarren jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Jon Maia izan da irabazle eta finalerako zuzenean sailkatu da. Ganera, hiru finalerdietako puntuazinoak batu eta Donostian hilaren 19an kantauko dauen zortzikotea zehaztu da: Jon Maiagaz batera, Unai Agirre, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartabal Xamoa dira finalistak.
Goenkaleren azken hiru atalak, primizian, Durangoko Azokan ikusgai
2015-12-06 14:54 KultureaGoenkale, azken bizipenak izeneko ekitaldia izango da gaur, abenduaren 6an, Durangoko Azokan. Bertan, ETBko telesail beteranoaren azken hiru atalak primizian ikusteko aukerea izango da. Irudienea gunean (Zugaza zinemaan) izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, eta telesailetik pasautako hainbat aktore izango dira bertan, baita EiTBko arduradunak eta Pauskoka produkzino etxekoak be.
Landakotik kanpo be Durango bizi-bizi dago eta Euskal Dendan artisauen lanak dozuez ikusgai eta erosgai
2015-12-06 13:58 KultureaEuskal Dendea aurrera doa, aurten be publikoaren babesagaz. Atzo egun arrakastatsua izan zan, 4.000 lagun hurreratu ziran Durangoko udal merkatu plazara. Han gozau eben artisauakaz eta jaubetu ziran denporea aurrera joan arren, artisauak gero eta garaikideagoak dirala. Ez ahaztu, sarrerea doban da.
Wikilariak, Goenkaleren azken hiru kapituluak, antzerki-maratoia, Egunkariaren 25. urteurrena hirugarren egunean
2015-12-06 11:19 KultureaAreto Nagusian, 10:30ean, Gerediaga lagunartean: 50 urteko istorio txikiak ekitaldia izango dogu, Gerediagako kideen eskutik. Gogoetearen plazan, kultur politika eta eragiletza izango da gaia. Iñigo Astiz kazetariaren gidaritzapean, goizean Anjel Lertxundi eta Olatz Osa, eta arrastian Maialen Beloki (Zinemaldia), Dori Lopez Jurio (Nafarroako Gobernua), Xabier Monasterio (Kafe Antzokia) eta Izaro Ieregi (Okela Sormen Lantegia).
Ondo merezidutako Argizaiola omen-saria Gerediagako sortzaileentzat
2015-12-06 10:34 KultureaBart, Azokearen momentu berezienetako bat izan genduan: Argizaiola Sariak banatuko ziralako, Karrika Antzerki Taldeak gidatutako ekitaldi berezian. Aurten gure artean dagozan Gerediagako sortzaileek jasoko dabe Argizaiola, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrrate Salazar.
Ortzadar saria Ander Manterola eta Labayru Fundazinoarentzat
2015-12-05 14:34 sariak-autortzakDurangoko Azokako ekitaldien artean, Deia egunkariak eta Noticias Taldeak Ander Manterola eta Labayru Fundazinoari gorazarrea egin deutse gaur, abenduak 5, Ortzadar gehigarri berezia atera daben egunean, Ander Manterolaren ibilbidea eta Labayru Fundazinoaren ekarpena gogoratuz.
Artetsu sariak banatu zituan bart Arbasok
2015-12-05 14:08 Kulturea2005ean hasi ziran Artetsu sariak emoten, Arbaso alkartearen hamargarren urteurrenagaz batera. Sari honeen bitartez, banakakoen edota erakundeen lana aintzat hartu nahi da eta, beraz, artisautzearen alde egiten daben artisauak, erakundeak eta hedabideak saritzen ditue.
Bernardo Atxagak 'Muskerraren bidea' aurkeztu dau
2015-12-05 13:28 KultureaAhotsenean, Bernardo Atxaga idazlea eta Pilar Legarra Asteasuko alkate andrea izan dira eguerdian Muskeraren bidea (Pamiela) lanaren aurkezpenean eta oinarrian herria ezagutzera emoteko asmoz, Asteasun oraintsu zabaldutako Muskerraren bidea pasealekua dagoala jakinarazo dabe. Pasealeku hori ardatz hartuta, Atxagak gida literarioa osotu dau, grabazinoakaz hasi eta azkenean liburu formatoa hartu dauena.
Nafarroako Urrezko Domina Jimeno Juriori
2015-12-05 11:38 KultureaJimeno Jurio 2002ko urriaren 3an hil zan eta hil ondorengo saria emotean, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariak ondokoa nabarmendu gura izan eban: haren eredu personal eta zientifikoak betiko iraungo dau Nafarroako kulturearen sustatzaile nagusietako baten moduan.
Argizaiola Sariak protagonista izango dituan 2. eguna gaur Durangoko Azokan
2015-12-05 10:43 KultureaIluntzean, Azokearen momentu berezienetako bat izango da: Argizaiola Sariak banatuko diralako, Karrika Antzerki Taldeak gidatutako ekitaldi oso berezi batean. Aurten gure artean dagozan Gerediagako sortzaileek jasoko dabe Argizaiola, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrrate Salazar. 20:00etan hasiko da, San Agustin Kulturgunean.
Dagigun!, 2016ko Ibilaldiaren aurkezpena Durangon
2015-12-04 13:51 Euskerea berbagaiAsko falta da datorren urteko Ibilaldirako baina gaur, abenduak 4, egingo da aurkezpen-ekitaldia Durangon. Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletako guraso, irakasle eta ikasleok mosaiko erraldoia eratuko dabe Landako gunean, Ibilaldiaren logoa eta leloa munduari erakusteko. Hitzordua 16:30ean.
Bartzelonako Euskal Etxeak erakusmahaia dauka Durangoko Azokan
2015-12-04 12:17 KultureaGaurtik aurrera, abenduaren 8ra bitartean, Durangoko Azokan egongo da Bartzelonako Euskal Etxea, Kanpoan dan Euskal Komunidadearentzako Zuzendaritzeak eta Durangoko Azokeak abiarazo daben programa bati esker. Helburua da azokako bisitarien artean zortzirrialdeko euskaldunen lana eta euskal kultureagazko loturea ezagutzera emotea.
Erromako Associazione Culturale Euskarak jasoko dau ENE Saria
2015-12-04 11:24 Euskerea berbagaiEusko Ikaskuntzak urtero emoten dau saria, euskerearen eta euskal kulturearen alde Euskal Herritik kanpo egiten dan lana goratzeko. Aurten, Erromako talde bati, Associazione Culturale Euskarari emongo deutsie saria. Italiako uriburuko kultur eskaintzea aberasten dau alkarte horrek eta euskerea eta euskal kulturea Erroman ezagutarazoteko ekimen ugaritan parte hartzen dau.
Dobako autobus-zerbitzua egongo da aurten Landako Gunea eta inguruko herrietako aparkalekuen artean
2015-12-04 10:45 KultureaAzoka egunetan Durangon sortzen diran aparketako arazoei aurre egiteko asmoz, aurten lehen aldiz Gerediagak autobus-zerbitzuajarriko dau Landako Gunea eta inguruko herrietako aparkalekuak lotuz. Era horretara Gerediagak dei egiten deutse herritarrei garraio publikoa erabili deien.
Euskerazko kontakizun laburren lehiaketea antolatu dau Igartubeiti Baserri Museoak
2015-12-04 09:46 KultureaKulturea zabaltzeko modu barriak topau eta euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz eratu dabe, bigarren aldiz, Areago, istorioak belarrietara lehiaketea. Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak egin dau deialdia eta istorioak bertan kokatuta egon beharko dira. Urtarrilaren 15era arteko epea dago istorio laburrak aurkezteko.
Azokako informazinoa eskuko telefonoan eskura, Durangaldea app dobako aplikazinoaren bidez
2015-12-03 16:42Durangaldeari eta Azokearen ganeko oinarrizko informazinoa jaso nahi dozu? Non aparkau, zer ikusi, albisteak irakurri eta autobusen ordutegiak konsultau gura dozuz? Bada, Gerediaga alkarteak martxan jarri dauen Durangaldea app dobako aplikazinoaren bidez, Azokeari eta Durangaldearen ganeko oinarrizko informazinoa jaso ahal izango dozu zeure eskuko telefonoan.
Ho Tzu Nyen artistearen 'Ezagutzen ez denaren hodeia' Bilbon
2015-12-03 14:37 Kulturea2015eko abenduaren 3tik 2016ko apirilaren 24ra ikusgai egongo dan obrea aurkeztu dau gaur Guggenheim Bilbao Museoak: Ho Tzu Nyen-en Ezagutzen ez denaren hodeia (The Cloud of the Unknowing) artelana. 2014an inaugurautako Museoko Film & Video aretoak, bideo-arte, bideo-instalazino eta irudia mobimentuan darabilten lanei eskainitakoa, hartzen dauen seigarren instalazinoa da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...