Euskerearen erabilerea bultzatzeko hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak
2016-04-05 15:23 Euskerea berbagaiUria euskaldunago bihurtzeko sinatu dabe lankidetza hitzarmena Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak. Akordio horren bidez, erakunde biek euskerea eta euskal kulturea zabaltzeko jarduerak antolatuko ditue. Akademiak hizkuntza arloko aholkuak emongo deutsez udaleko zerbitzuetako beharginei.
Frantziako fantasiazko zinemea protagonista Bilbon, Pre-FANT zikloan
2016-04-05 14:01 ZinemeaBildurrezko eta fantasiazko zinemearen nazinoarteko jaialdia da FANT eta, motorrak berotzeko, Pre-FANT zikloa egingo dabe aurtengo edizinoaren aurretik, apirilaren 27tik maiatzaren 1era. Frantziako fantasiazko zinemeari eskainitako zikloa egongo da BBK Salan, baita Sitgeseko jaialdi entzutetsuan egondako filmen beste sail bat be.
41 euskal enpresa Gourmets Nazinoarteko Azokan euren produktuan sustatzen
2016-04-05 12:32 Jan edanakApirilaren 7ra arte Gourmets Azokea martxan dago Madrilen; Kalidadezko Elikagai eta Edarien Nazinoarteko Azokea da, eta bertan 41 euskal enpresa dagoz parte hartzen taldean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak HAZIren laguntzinoagaz bultzatuta.
Bilboko Arte Eder Museoan lan egiteko beken deialdia zabalduko dabe
2016-04-05 11:33 KultureaZazpi prestakuntza beka lortzeko deialdiari esker, gazteei museoen testuinguru profesionalera hurreratzen lagundu nahi deutsie. Apirilaren 11tik 30era bitartean emon ahal izango da izena 2016-17 ikasturteko programan parte hartzeko. Bilboko Arte Eder Museoaren bekak Gondra Barandiaran fundazinoak babesten ditu.
Esne Beltza taldeak egin dau aurtengo Herri Urratseko kantua
2016-04-05 10:58 MusikeaEsne Beltza taldeak egin dau aurten, maiatzaren 8an, Senpereko lakuaren inguruan egingo dan Herri Urratseko kantu alaia, Bernat Etxepare eta Oihana ikastoleko gazte eta umeen parte-hartzeagaz. Baxoa euskaraz aldarrikapena be egin dabe kamisetetan idatzitako mezua tarteko. Kliparen egilea Lizeoko ikasle ibilitako Joana Asurmendi izan da eta Ateka Films arduratu da produkzinoaz.
Ahozko literaturearen ganeko jardunaldia egingo dau Labayruk apirilaren 7an eta 8an
2016-04-05 10:31 Euskerea berbagaiBilboko Rekalde aretoan izango da topaketea, Labayru Fundazinoak aurreratu dauenez. Ahozko herri-literaturea ardatz hartuta, hainbat persona ezagunek euren ikuspuntua emongo dabe: Jabier Kalzakorta, Maddi Oihenart, Jesus Antonio Cid, Yolanda Arrieta, Kirmen Uribe eta Ruper Ordorika egongo dira.
Lau ikuskizun eta film laburrak Bilboko Errekaldeko Umorezko IV. Antzerki Erakustaldian
2016-04-04 15:20 KultureaBilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inaugurauko dau datorren barikuan; erakustaldia apirileko lau barikuetan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.
Europako hizkuntza politikak berbagai izan ditu euskal ordezkaritza batek Korsikan
2016-04-04 15:11 Euskerea berbagaiEuropako Batasun Libreak (ALE) antolatuta, hainbat herrialdetako ordezkariak batu dira asteburuan Korsikan, Europako hizkuntza politikak aztertu eta leku bakotxeko esperientziak kontetako. Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak berbaldia emon dau. Ganera, Eusko Alkartasuneko, Aralarreko eta Gazte Abertzaleetako kideak be izan dira bertan.
Hemen da IV. Thinking Football Film Festival
2016-04-04 13:01 Zinemea2016ko edizinoa apirilaren 4tik 19a bitartean izango da, saioak astelehen eta martitzenetan eginez. IV. Thinkin Football Film Festivalen hamabost dokumental aurkeztuko ditue hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batukoak. Danak jatorrizko bersinoan aurkeztuko dira.
Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak irabazi dau 45. Osinalde Saria
2016-04-04 12:34 BertsolaritzeaAretoa ganezka egoala, Haritz Mujika Lasa (Asteasu, 1995) bertsolaria izan da bart onena Gabiriako 45. Osinalde Saria bertso lehiaketan eta berak eroan dau sari nagusia. Entzuleen gustukoena, barriz, Unai Mendizabal zizurkildarra izan da, eta bertsorik onenaren garaikurra Eneko Araiztegi segurarrak irabazi dau.
Ume eta gazte literaturan balore ez-sexistak bultzatuko ditue 'Irakurleak eraikitzen' jardunaldian
2016-04-04 11:34 KultureaApirilaren 5ean eta 6an, berbaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Irakurleak eraikitzen izenburupean. Hirugarrenez egingo dabe jardunaldia eta, aurten, ume eta gazte literaturan sexismoaren aurkako baloreak bultzatzera bideratuko dabe egitaraua. Bilbon, Foru Liburutegian izango dira saioak, doban.
Apirilaren 3an, ate edegiak Bizkaiko Arkeologi Museoaren 7. urteurrena ospatzeko
2016-04-01 14:27 KultureaDatorren domekan, apirilaren 3an, zazpigarren urteurrena beteko dau Arkeologi Museoak eta urteurrena ospatzeko, ate edegien jardunaldi bat antolatu dau; era horretara, bisitariek aukerea izango dabe Apain-mahaiko istorioak: kosmetika eta edertasuna antxinatean aldi baterako erakusketea ikusteko eta gogoan izan egun horretan bertan zarratuko dala erakusketea.
18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoak memoria historikoaren inguruko mintegi bi antolatu ditu
2016-04-01 12:33 KultureaGernikako Bakearen Museoak 1998ko apirilaren 7an edegi zituan ateak 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketea gogoratzeko eta ezagutarazoteko asmoagaz. Orain, 18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Dokumentazino Zentroak memoria historikoaren inguruko nazinoarteko mintegi bi antolatu ditu: apirilaren 7an bata, eta bagilaren 16an bestea.
Bilbainada lehiaketarako deialdia egin dau Udalak
2016-04-01 12:32 MusikeaUrtero antolatzen dau Bilboko Udalak bilbainaden lehiaketea, Nerbioi irratiagaz eta Telebilbaogaz alkarlanean. Bilbori, itsasadarraren inguruko herriei edo bertako personaje, ohitura eta bizipenei buruzko kantak aurkeztu ahal izango dira, bagilaren 10era arte. Euskerazko eta gaztelaniazko bilbainaden sariak egongo dira.
‘Bertso txiki, saio handi’ bertso desafioa jokatuko dabe Zerainen
2016-04-01 10:52 BertsolaritzeaPlaza gehiegirik egiten ez daben lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisino lanean ibilitako lau bertsolarigaz (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka kantauko dabe.
Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak hitzarmena barritu dabe Baionan
2016-04-01 10:42 Euskerea berbagaiIpar Euskal Herrian euskerea bultzatzeaz arduratzen da EEP, Euskerearen Erakunde Publikoa eta, zeregin horretan, Jaurlaritzearen babesa dauka. Baionan sinatutako akordioan, hurrengo hileetan landuko diran alorrak zehaztu ditue erakunde biek eta finantziazinoa be adostu dabe.
Literaldia jaialdiak euskal literaturea eroango dau apirilean Bartzelonara
2016-03-31 17:27 KultureaLiteraturea oinarri dala, baina beste sormen lan batzuei atea zarratu barik, erabarrituta dator aurten Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen topaketa literarioa. Apirilaren 1etik 29ra bitartean, Kataluniako uriburua euskal literaturearen eta kulturearen erakusleiho izango da.
Euskal Herriko ibaien izenak Euskaltzaindiaren webgunean konsultau leitekez
2016-03-31 13:06 Euskerea berbagaiInformazino zehatza eta eguneratua dakar 166. arauak, Euskaltzaindiak ibai bakotxari emoten deutsan izena ezagutzeko. Akademiaren webgunean konsultau leitekez 414 ibairen izenak. Izen bakotxaren forma egokia, mapak eta, kasu batzuetan, erdarazko baliokideak batu ditue.
Bilboko merkatarientzako euskera ikastaroetan 176 ikasle dagoz aurten
2016-03-31 12:06 Euskerea berbagaiBilboko dendetako beharginei euskerazko oinarrizko berbak erakusteko edo euskerea hobetzeko kursoak emoten dira Biribilko egitasmoaren bidez. Aurten, 176 merkatarik emon dabe izena eta, beraz, matrikulazinoak % 12 egin dau gora, Bilboko Udalak emondako datuaren arabera.
Hilebete dago Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren Umeentzako II. Marrazki Lehiaketan lanak aurkezteko
2016-03-31 11:36 KultureaBilbao Bizkaia Ur Partzuergoak umeentzako marrazki lehiaketearen bigarren edizinoa abiarazo dau; 6 eta 14 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe eta helburua uraren garrantziaz sensibilizetea eta bizitzarako ezinbestekoa dan baliabide horregazko umeeek daben ikuspegia ezagutzea da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...