Trikitilari ezagunen piezak batu ditue 'Geure Kolkotik 2015' diskoan
2015-11-19 10:18 MusikeaUrtero legez, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak Geure Kolkotik bildumea plazaratu dau. Aurtengoa, sail horretako seigarren diskoa da eta lau trikitilari ezagunen hiruna pieza batzen ditu. Soinu txikiagaz batera, perkusinorako tresnak erabili ditue piezotan eta, holan, estilo ugaritako doinuak entzun leitekez.
Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoko lan irabazlea aurkeztu dabe
2015-11-18 17:16 KultureaAmorebieta-Etxanoko Udalak eta menpeko dauen Ametx erakunde autonomoak, Labayru Fundazinoak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Santiago Onaindia Bekearen XIII. edizinoan irabazle izan zan lanaren argitalpena aurkeztu dabe gaur, Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi, Beñat Sarasola Santamariak egindako lana, hain zuzen be.
Guggenheim Museora miloe bat bisitari baino gehiago joan dira aurten
2015-11-18 16:44 KultureaUrtea amaitzeko hilabete baino gehiago faltau da oraindino, baina Guggenheim Museoak miloe bat bisitariko markea gainditu dau dagoeneko 2015ean. Museoak berak emondako datuen arabera, igazko kopurua gainditu dabe eta historiako urterik onena izateko bidean da aurtengoa.
Abian da CAF-Elhuyar sarien deialdia, 'Jarri txertoa kultura zientifikoaren alde' lelopean
2015-11-18 16:06 KultureaZientzia eta teknologiagaz lotutako gaiak euskeraz lantzen dituen lanak saritu eta zabaltzeko helburua daukie CAF-Elhuyar sariek. 2015eko edizinoan parte hartzeko epea zabaldu dabe, 2016ko zezeilaren 11ra arte. Lau kategoriatan emongo ditue sariak eta tartean egongo da sorkuntza-beka bat be.
Durangoko Azokeak 50 urte, 5 egunez, eta 250 ekitalditik gora
2015-11-18 14:02 KultureaAbenduaren 4tik 8ra, aurten 249 erakustoki egongo dira, igaz baino lau gehiago. Danetara, stand horreetan 350 nobedade aurkeztuko dira: 228 liburu, 63 disko, 19 aldizkari... Liburu eta disko gehiago izan bada be, argitalpen elektronikoetan egon da igoerarik handiena, aurten 18 nobedade aurkeztuko baitira (igaz lau izan ziran).
Juan Antonio Urbeltzek Gipuzkoako Urrezko Dominea jasoko dau
2015-11-18 13:02 KultureaGipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko Urrezko Dominea emongo deutso Juan Antonio Urbeltzi, jantzeari eginiko ekarpen oparo eta eraginkorragaitik, GFAko bozeroaile Imanol Lasak iragarri dauenez. Abenduaren erdialdean jasoko dau saria Urbeltzek.
Musikea entzun eta ikusi leiteke 'Korrontzi Dantzan' diskoan
2015-11-18 13:01 MusikeaKorrontzi musika taldearen doinuei koreografiak gehitu deutsiez eta emoitzea, Korrontzi Dantzan izeneko diskoa da (Baga Biga), CDa, DVDa eta liburutxua dakarzan lan zabala. Doinuak entzun ez eze, jantzak ikusi leitekez eta koreografiak ikasteko gidea be sartu dabe. Korrontzi Dantzan bireak, ganera, herririk herri eroango dau taldea, Euskal Herriko eta kanpoko jantza taldeakaz hasi dauen alkarlanaren bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoan, enpresen webguneen erdiak euskerazkoak dira
2015-11-18 09:29 Euskerea berbagaiEustat estatistikarako erakundeak emondako datuaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, webgunea daukien enpresen erdiek euskerazko bersinoa daukie. Zehatz esanda, %48k. Ganerakoek erdera hutsezko webgunea daukie. Herrialdeka, Gipuzkoa da euskerazko webguneen portzentaje handiena daukana eta, eskualdeka, Debagoiena.
Euskal filmak, LGTB gaietako hiru zinemalditan irabazle
2015-11-17 16:34 BarriakAsteburu oparoa euki dau euskal zinemagintzeak, izan be, LGTB gaien ganeko hiru zinemalditan euskal filmak saritu ditue. Kepa Errastiren Aitona mantangorria Madrilgo Lesgaicinemad jaialdiko film laburrik onena izentau dabe. Roberto Castonen Los tontos y los estupidosek publikoaren saria irabazi dau Barin. Eta Mikel Ruedaren A escondidas film luzeak epaimahaiaren aitamena jaso dau Marseillan.
Santa Zezilia, musikarien zaindaria, kontzertu ugarigaz omenduko dabe egunotan
2015-11-17 14:15 MusikeaZemendiaren 22an ospatzen da Santa Zezilia eguna eta, data horretan zein ingurukoetan, kontzertu eta musika-emonaldi ugari izaten dira. Esate baterako, Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleek kontzertu berezia emongo dabe eguaztenean, hilak 18. Garaizarko Matsorriak abesbatzeak, ostera, zapatuan, hilak 21, egingo dau Santa Zeziliako kantaldia. Gernika-Lumon, Segundo Olaetako ikasleak arduratuko dira santua omentzeaz, hilaren 19an.
Literatura frantsesaren ganeko topaketea Bilbon
2015-11-17 13:50 KultureaValérie Mréjen idazlearen lanean agertzen dan niaren eraikuntzan oinarritutako literatura frantsesaren ganeko topaketea izango da eguaztenean, zemendiaren 18an, 19:30etik aurrera, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoan Bidebarrieta Kulturgunean.
80ko hamarkadako ‘Justin Hiriart’ komiki albuma berrargitaratu dau Erein argitaletxeak, euskeraz
2015-11-17 13:20 Kulturea1982 eta 1988 urteen artean egin zan Justin Hiriart, eta bost alek osotu eben, nahiz eta hareetatik hiru besterik ez ziran argitaratu album-formatuan. Orain, barriz, 30 urte baino gehiago pasau ostean, eta edizino zaindu batean, Erein argitaletxeak euskeraz eta gidoilariak sortutako Harriet Edicionesek gazteleraz edizino bakarrean argitaratu ditue.
Etxea eta etxekoak berbagai, Daniel Landarten liburu barrian
2015-11-17 11:53 KultureaLehengo eta oraingo euskal idazleen testu bildumea da Etxea eta etxekoak euskal literaturan liburua. Euskaltzaleen Biltzarraren babesagaz argitaratu dau Daniel Landartek. Batez be, Ipar Euskal Herriko testuak sartu ditu, baina Hegoaldeko autoreenak be badagoz. Etxeak sortzen dituan gogoetak, positiboak zein negatiboak, dira liburuaren haria. Lana eskolarik eskola aurkezteko asmoa dauka Landartek.
'Awkan', Reincidentes taldearen lan barria online eskuragarri
2015-11-17 10:50 MusikeaAbenduaren 3a baino lehen, Reincidentes taldearen lan barria Baga Bigaren on-line dendan erosi ezkero, abenduaren 3an Reincidentes taldeak Bilbon emongo dauen kontzertu akustiko pribatu eta berezian egoteko aukerea izateaz gan, bertan zure diskoa jasoko dozu eta gainera taldeak sinatuko deutsu.
Goseren azken lanak Kaliforniako Akademiaren zemendiko disko onenaren saria jaso dau
2015-11-17 09:40 MusikeaGose taldearen Gose IIIII (Jangura produkzinoak) diskoak Kaliforniako Akademia Musika Sarietan, Dance / Elektronika mailan zemendiko disko onenaren saria irabazi dau, taldeak berak baieztatu dauenez. Ezohiko konposaketa eta gaitasun bat erakutsiz, Gosek lan ikusgarria osotu dau, Dance Elektronika originala sortuz, adierazo dau Akademiak.
Zirkozaurre guneak lau urte bete dituala ospatuko dabe hilaren 24an
2015-11-17 09:28 kulturbizZirkuko arteen munduan dabilzanen topalekua da Zirkozaurre eta dagoeneko lau urte bete ditu proiektuak. Hori ospatzeko, jaialditxua egingo dabe zemendiaren 24an, martitzena. Bide batez, egoitza barria inaugurauko dabe, Deustuko Erriberan. Akrobaziak eta umorea ez dira faltako ekitaldi berezi horretan.
Abian da Bertsotruk, bertso eskolen arteko desafioak antolatzeko egitasmoa
2015-11-16 16:29 BertsolaritzeaEuskal Herriko Bertsozale Alkarteak azaldu dauenez, bertso eskolen artean sortzen diran desafioak batzeko eta antolatzeko sortu dabe Bertsotruk egitasmoa. Hileon hasi eta maiatzera bitartean, 26 bertso eskolatako kideek parte hartuko dabe bertan. Moltsoka banatuta, alkarren kontrako saioak eratuko ditue.
Zinebi 57K, uria filmaketarako sustatu nahi dauen 'Bilbao Bizkaia Exterior Dia' talde filma estreinauko dau gaur
2015-11-16 14:42 ZinemeaFilm kolektiboa osotzen daben film laburrak Pedro Olearen Zonbi Eguna; Javier Rebolloren El amigo imaginario; Enrique Urbizuren Misterio en el parque de Doña Casilda; Mikel Ruedaren Caminan; Luis Maríasen Amatxu Maitea; Imanol Uriberen Parpadeos; eta Sra. Polaroiskaren Los ocho pecados capitales dira.
Gasteizko 'VI. Literatura, Zinema eta Mendi jardunaldiak' Bilbao Mendi Film Festival-en eskutik
2015-11-16 13:29 ZinemeaMendi Film Festivalen eskutik, Literaturearen, Zinemearen eta Mendiaren ganeko VI. Jardunaldiak: Mendikultur Symposium. Mendiak aurkitzen izena izango dau aurten eta zemendiaren 16tik 18ra egingo da Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Gradu Aretoan.
Alkarrizketa interesgarria, oso....
Erantzuna | Patxi Saez: 'Liderrak eta estrategiak behar ditu euskereak orain'