Euskal zinemea nazinoartekotzeko laguntzinoa

Bizkaie! 2016-05-05 15:48   Zinemea

Zineuskadik eta Donostiako Zinemaldiak, Europa Creativa Media Euskadigaz alkarlanean, nazinoarteko bokazinoa daben proiektu zinematografikoentzako aholkularitzea antolatu dabe. Nazinoartekotzea eta Europako finantziazinoa bilatzen daben euskal proiektuei zuzendutako ekimen hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordetzeak ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzinoa eta babesa emoteko politiken barruan kokatzen da.

ETBk gaur eten dau emisinoa Nafarroan

Bizkaie! 2016-05-05 15:12   Kulturea

ETBk bere emonaldi digitalak eten ditu gaur goizeko 10:00etan Nafarroan. EiTBren eta Itelazpiren kontra Industria, Energia eta Turismo Ministerioko Telekomunikazinoetarako Estadu Idazkaritzeak hasitako zehapen-espedienteek eragin dabe emisinoa bertan behera ixtea.

Jorge Elosegik egin dau Donostiako Zinemaldiaren kartela

Bizkaie! 2016-05-05 14:40   Barriak

Donostiako Zinemaldiaren 64. ekitaldia egingo da irailean eta antolatzaileek emon dabe aurtengo kartelaren barri: Jorge Elosegi diseinatzaile donostiarraren irudia aukeratu dabe. Zinemaldiaren alkargune funtzinoa erakusten dauen kartela da. Ganera, Zinemaldiko bost sailetako kartelak be aurkeztu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalak

Bizkaie! 2016-05-05 14:17   Musikea

Aterpe Leioa Gazteguneak jakinarazo dauenez, Leioako XVI. Pop Rock Lehiaketearen XVI. edizino honetan, danetara, 53 taldek hartu dabe parte: 37 Pop Rock talde eta 16 Metala jorratzen dabenak; 3 leioaztarrak dira, 32 Euskal Herrikoak eta 18 beste jatorri batzuetakoak izan dira.

Euskal kulturea ardatz, Jalgi topaketea antolatu dabe Aiaraldean

Bizkaie! 2016-05-05 12:16   jardunaldiak

Maiatzaren 23tik 29ra bitartean, euskal kulturgintzako eragile ugari batuko ditu Jalgik Aiaraldean. Mahai-inguru eta gogoeten bidez, euskal sorkuntza kulturalaren komunikazinoa eta transmisinoa aztertuko ditue. Ganera, kontzertuak, filmak, antzezlanak eta abar egongo dira. Topaketearen lehenengo aldia izango da honako hau.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Billy Wilderren film onenak Euskadiko Filmategiaren eskutik

Bizkaie! 2016-05-05 11:06   Zinemea

Euskadiko Filmategiak ziklo bat eskainiko deutso Donostian Billy Wilderri (1906‐2002), bere jaiotzearen 110. urteurrenean. Wilder, Wilder, Wilder, Wilder... zikloaren barruan, komedia amerikarreko maisuaren filmografiako lau pelikula eder programauko ditue: Double Indemnity, The los weekend, Sunset Boulevard eta Ace in the Hole.

Unai Mendiburuk Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalerako txartela lortu dau Bermeon

Bizkaie! 2016-05-05 10:44   Bertsolaritzea

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketearen bigarren kanporaketea jokatu da Bermeoko Eleizalde ikastolan eta Unai Mendiburu izan da irabazlea. Horrenbestez, maiatzaren 22ko finalean izango da ALBE bertso-eskolako kidea. Hurrengo kanporaketea gaur, eguena, jokatuko da Deustuan, 17:00etan.

Aitor Gametxo eta Diego Vivanco aukeratu ditue Wroclaw urian egonaldi artistikoak egiteko

Bizkaie! 2016-05-04 17:34   Euskaldunak munduan

Aitor Gametxo lekeitiarrak Wroclaw uriaren eta bertako gorren komunidadearen erretratua osotuko dau City of sounds and Silence proiektuan; Diego Vivanco barakaldarrak, barriz, artistek bizi daben aldaketa eta ziurtasun eza islatu nahi ditu ¿Y mañana qué? egitasmoaren bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Zinema Euskeraz' programeak bost film estreinauko ditu datozen hileotan

Bizkaie! 2016-05-04 15:38   Zinemea

Aitatu filmen artean, lehenengoa K2. Dotknąć Nieba - K2, zerua ukitzen izango da, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpidatziakaz estreinauko dana. Eliza Kubarska dokumentalista eta alpinisteak zuzenduta, 1986. urtean K2 mendira ibilbide gatxenetik igon guran batu ziran 9 espedizinokideen historia gogorra ekarri deusku, 13 alpinista hil baitziran uda baltza legez ezagutzen dan jazoera tristean.

Jacques Becker zinemagile frantsesak atzera begirakoa izango dau Donostiako 64. Zinemaldian

Bizkaie! 2016-05-04 14:34   Zinemea

Irailaren 16tik 24ra egingo dan  Donostiako Zinemaldiaren 64. edizinoak atzera begirako bat eskainiko deutso Jacques Becker zinemagile frantsesari. Jacques Becker Parisen jaio eta hil zan (1906-1960), eta 13 film luze besterik ez zituan egin denpora tarte laburrean, 1942tik 1960ra bitartean.

Txaber Altube da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalistea

Bizkaie! 2016-05-04 11:50   Bertsolaritzea

Getxon jokatutako saioan, Durangaldeko bertso-eskolako Txaber Altubek lortu dau punturik gehien eta, beraz, hilaren 22ko finalerako txartela eskuratu dau. Zortzi bertsolarik parte hartu dabe saioan eta, Altubegaz batera, Igor Galarza, Maider Barañano eta Eneko Barruetabeña izan dira onenak.

Zorrotzak VII. Klown jaialdia hartuko dau, Bilboko auzoetako udabarriko kultur programazinoaren barruan

Bizkaie! 2016-05-04 11:11   Kulturea

Bilbok kaleko arte eszenikoen Euskadiko eskaintzarik zabalena jasoko dau maiatzean eta bagilean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, uriko barrutietara zuzenduta batez be, diseinau dauen programazinoagaz. Eskaintza anitz hori astegoien honetan helduko da Zorrotzara, Azoka parkean eta auzoko udal liburutegian egingo dan clown jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, eguen honetatik, maiatzaren 5etik aurrera.

Viviane Hagner eta Zoe Nicolaidou konbidau ditue Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren ziklo barrira

Bizkaie! 2016-05-04 10:31   Musikea

Gaur, maiatzak 4, hasi eta hilaren 12ra arte eskainiko dauen zikloan, bakarlari bik parte hartuko dabe Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariakaz: Viviane Hagner biolin-joleak eta Zoe Nicolaidou sopranoak. Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izango dira kontzertuak.

'Bisbita platense', Damaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2016-05-03 17:56   Kulturea

Damaris Panen eta Claudia Rebeca Lorenzoren Bisbita platense Bizkaiko Batzar Nagusiek eta Arte Eder Fakultadeak alkarregaz bultzatzen daben erakusketa barria da, joan dan legealdian erakunde biek sustatu eben lankidetzarako programatik sortua. Programa horren bitartez, artista gazteek espazioa izango dabe Bilbo erdialdean euren sorkuntza lanak erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari

Bizkaie! 2016-05-03 14:43   Bertsolaritzea

Xabier Amurizak agur esan deutso bat-bateko bertsogintzeari 75 urte bete dituan egunean. Legazpin, Bilbon eta Altzon oraintsu eginiko bertso saioak inoiz plazan egindako azkenak izan dirala esan dau Xabier Amurizak Faktoria Euskadi Irratiko saioan, 75 urte bete dituan egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hemen da XXII. Fant, maiatzaren 6tik 13ra Bilbon

Bizkaie! 2016-05-03 13:53   Barriak

Bilboko Udalak antolatzen dauen XXII. Fant, Bilboko Fantasiazko Zinemaldia bariku honetan jarriko da martxan (Campos Antzokian, arratsaldeko 20:00etan), AEBetan Open Grave eta Apolo 18 lanak zuzendu dituan Gonzalo López-Gallego madrildarraren The Hollow Point lanaren Europako premiereagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Ken Zazpi taldeak zabalduko ditu aurten Getxoko Ereaga hondartzako kontzertuak

Bizkaie! 2016-05-03 12:06   Musikea

Datorren barikuan, maiatzak 6, Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus bere azken lana aurkeztuko dau 22:00etan eta hurrengo egunean, zapatuan, hilak 7, Guda Dantza, Rubia eta El Inquilino Comunista bertoko taldeek Getxon eginiko soinuak erakutsiko ditue gaueko 21:00etan hasita. Urtero legez, saioetarako sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Musika Eskolen Europako Jaialdiak 8.500 ikasle baino gehiago ekarriko ditu gurera

Bizkaie! 2016-05-03 11:16   Musikea

Donostia 2016ren eskutik, 59 udalerri, Europa osoko musika eskoletako 8.500 ikasle baino gehiagok eskainiko dituen 120 kontzertu ingururen agertoki bilakatuko dira maiatzaren 4tik 7ra, EMUSIK, Musika Eskolen Europako Alkarteak (EMU) antolatzen dauen Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatuko baita.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator BirdFlyway (Hegaztien ibilbidea) natura-turismora zuzendutako ekimen barritzailea

Bizkaie! 2016-05-02 17:50

Aranzadi Zientzia Alkarteak Europako beste zentro batzuekaz alkarlanean natureagaz lotura estua dauen proiektu turistiko bat martxan jarri dau, Hegaztien ibilbidea, hain zuzen be, gaztelaniaz La ruta de las aves eta ingelesez BirdFlyway, naturaz gozetako beste aukera bat.

Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutsie Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariari

Bizkaie! 2016-05-02 17:37   Zinemea

Zinemaldiaren zuzendari danetik LGTB kolektiboari eskaini deutsan arretea eskertu nahi deutso Gehitu alkarteak Jose Luis Rebordinosi. Holan, Zidarrezko Gehitu Saria emongo deutso, hilaren 6an Donostian egingo dan ekitaldian. Gorazarrea Rebordinosen lantaldearentzat be badala zehaztu dau Gehituk.