Euskal zirku garaikideko 'Lurrak' lana produkzinoaren azken fasean sartuko da

Bizkaie! 2016-03-11 14:17   Kulturea

Datorren aste osoan, martiaren 14tik 20ra, Bilboko eta Gasteizko Udalek, Kaldearte eta Bilboko Kalealdia kaleko antzerki jaialdien bitartez produziduten daben Lurrak zirku garaikide ikuskizunaren produkzinorako hirugarren arte egoitza –entseguak– egingo ditue Bilbon, Bilboko Ekoizpen Eszenikorako Barrikuntza Zentroan.

'Txanozuritxu' operearen estreinaldia, ABAO Txiki programearen 25. urteurrenean

Bizkaie! 2016-03-11 13:17   kulturbiz

ABAO-OLBE alkartearen programa didaktikoak mende laurena bete dauela eta, Txanozuritxu umeentzako operearen erabateko estreinaldia egingo dabe zapatuan eta domekan, Bilboko Arriaga antzokian. Txanogorritxu ipuinean oinarritutako euskerazko operea da Txanozuritxu eta Euskal Herrikoak dira sortzaile eta aktore guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Berton Bertokoa eta Sasoikoa

Bizkaie! 2016-03-11 11:59   Jan edanak

Berton Bertokoa eta Sasoiko produktuen konsumoaren aldeko aldarria eginez, Durangaldeko honako Herri Eskolatako Guraso Alkarteek babesten dabe manifestua: Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Maiztegi (Iurreta), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Atxondo, eta Elorrio.

'Iñigo eta biyok Gozategiz' ikuskizun barria gure plazetan

Bizkaie! 2016-03-11 10:09   Musikea

Asier Gozategiren esanetan: Zuriak eta baltzak bat egin genduan 1992. urtean Gozategi sortzeko; izakeraz eta jokamoldez oso desbardinak gara Iñigo eta biok. Oriotarraren esanetan gainditzekoak dira desbardintasun guztiak: musikeak erakutsi deusku eta jakitun gara erromeria batek bikote bat sortarazo leikela; eta ezustean, herria batu.

Sarako Idazleen Biltzarrean Itxaro Borda eta Michel Iturria omenduko ditue

Bizkaie! 2016-03-11 09:33   Kulturea

Urtero, Pazko Astelehenez, egiten da Sarako Idazleen Biltzarra, euskerazko eta euskal gaiei buruzko liburuak aurkeztu eta Lapurdin euskal kultureari arnasea emoteko. Martiaren 28an egingo dabe biltzarraren 33. edizinoa, ehun idazle, hamaika argitaletxe eta 22 alkarte bertan dirala. Gazteak erakarteko ahalegina egingo dabela dinoe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskal Eskola Publikoaren 25. Jaia lehenengoz Iparraldean, Hendaian

Bizkaie! 2016-03-10 17:05   Kulturea

Emazu eskua lemapean, Hendaian ospatuko dau EHIGEk Euskal Eskola Publikoaren Jaia 2016ko bagilaren 5ean. Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen alkartearen 30. urteurrenagaz bat dator aurtengo hitzordua.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalekuen programan 4.519 neska-mutilek parte hartuko dabe

Bizkaie! 2016-03-10 17:04   Kulturea

Aurtengo edizinoa garagarrilaren 1etik abuztuaren 14ra bitartean izango da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek azaldu dabenez. Edadearen eta hizkuntzearen arabera, zazpi edo hamar eguneko egonaldiak izango dira txanda bakotxean. Bizkaian, martiaren 11tik 22ra emon ahal izango da izena.

'Argirantza bidea' lemapean, Bilbao Arte Sakratua martiaren 18an hasiko da

Bizkaie! 2016-03-10 14:47   Musikea

Bilbao 700 Fundazinoko Zuzendari Josune Ariztondo andreak, eleiz musikan oinarritutako Bilbao Arte Sakratua BAS zikloaren aurtengo edizinoa aurkeztu dau prentsaurrean. BAS zikloa martiaren 18tik 23ra bitartean egingo da Bilboko Gizakundearen eleizan eta Eleiz Museoan.

Badator Bilboko IX. Gutun Zuria, Letren Nazinoarteko Jaialdia

Bizkaie! 2016-03-10 13:35   Kulturea

Azkuna Zentroak IX. Gutun Zuria Letren Nazinoarteko Jaialdia hartuko dau apirilaren 19tik 24ra. Krimena eta delitua literaturan gaia ardatz hartuta, idazleek euren narrazinoetan gai hori zelan aztertzen daben azaltzeko aukerea izango dabe.

Amagoia Larruzea 2016-03-10 12:23

Ekitaldi osoa ondo polita izan zan eta dokumentala benetan ederra, Egilerik ez da hemen aipatzen baina Isabel Urkijo eta Ana Rosa Gomez del Moral egileak lekukotza esanguratsua emon deuskue hamaika andra honeen bidez. Halakoak beharko doguz andrazkoen errelatoa eta gizartean euki dogun eraginaren erakusgarri.

Erantzuna | 'Bilboko emakumeak' dokumentala aurkeztuko dabe Bilbon

Zapalduaren Antzerkiaren ganeko bigarren topaketea Gernika-Lumon

Bizkaie! 2016-03-10 12:02   Kulturea

Zapalduaren Antzerkia Augusto Boalek sortutako metodo eta mobimentua da, ikuslea bere errealidadearen eraldakuntzearen aktore bilakatzea helburu dauena. Saio horreetan Israel eta Palestinatik datozen Combatants for Peace taldeko (bakearen aldeko burrukalariak) zenbait kide egongo dira.

'Gasteizko Toponimia V, Arratzua I' liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2016-03-10 10:47   kulturbiz

Arabako uriburuko 64 herrixketako toponimo guztiak -bai historikoak, bai eta bizirik dirautenak be- era sistematikoan batzea da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua. Euskaltzaindiaren egitasmo honen datu-baseak 400.000 sarrera ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuek 108.000 entzule izan zituen igaz

Bizkaie! 2016-03-10 09:35   Musikea

Aurreko urtean baino abonu gehiago saldu zituan 2015ean Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduak Batzar Nagusietako agerraldian azaldu dauenez. Era berean, BizkaiKOA sareko museoek bisitari gehiago euki zituela eta Euskalduna jauregiaren jarduna arrakastatsua izan zala be esan dau Bilbaok.

Gipuzkoako Arteen eta Kulturearen Kontseilua sortu dau Foru Aldundiak

Bizkaie! 2016-03-09 14:39   Kulturea

Gipuzkoako Aldundiko gobernu kontseiluak, Kultura sailaren proposamenari jaramon eginez, Gipuzkoako Arteen eta Kulturaren Kontseilua sortu dau. Autortutako prestigioa daben profesionalak aukeratu doguz gure asmoa dalako Arteen eta Kulturearen Kontseilua plataforma bat izatea kulturako sorkuntzearen, zabalkundearen zein konsumoaren erronkei aurre egiteko.

Martiaren 12an, Argantzunen, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren amaierako jaia

Bizkaie! 2016-03-09 13:05   Bertsolaritzea

Ia bi hilebetez Arabako hainbat herritan bertso-doinuak piztu ondoren, martiaren 12an egingo dau amaierako jaia Arabako Bertso Kuadrilla artekoak, Argantzunen. Egun osoko egitaraua izango da, eta kuadrilla artekoan ibili diran talde guztiek hartuko dabe parte.

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea, martiaren 11tik 20ra

Bizkaie! 2016-03-09 11:55   Kulturea

Euskerazko eta gaztelaniazko nobedade literarioakaz batera, diskoak be erosi ahal izango dira Bermeoko Lameran, martiaren 11tik 20ra, urteroko Liburu Azokan. Idazleak bertara hurreratuko dira liburuak sinatzera eta Bertso papelak erakusketea be ikusi ahal izango da.

Bosgarren Beatlea George Martin hil da

Bizkaie! 2016-03-09 09:37   Musikea

Bosgarren Beatle legez ezagutzen genduan George Martin, musika produktorea hil egin da 90 urte zituala, Ringo Starr bateriak Twitter bidez jakinarazo dauenez: Thank you for all your love and kindness George peace and love xx - Jaungoikoak bedeinka zaitzala George Martin. Bakea eta maitasuna Judy eta haren familia osoarentzat. Maitasuna Ringo eta Barbararen partez. Zure faltea asko igarriko dogu adierazo dau Ringo Starrek goizaldeko 05:25ean idatzitako mezuan.

Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua gaur hasiko da martxan

Bizkaie! 2016-03-09 09:34   Euskerea berbagai

Aiaraldeko 40 eragile inguru batzen ditu erakunde barri horrek, eskualdean euskerearen normalizazinoa bultzatzea helburu. Gaur, eguaztena, egingo dau lehenengo batzarra batzorde eragileak, estatutuak onartzeko. Horrenbestez, era ofizialean martxan izango da Aiaraldeko Euskalgintzearen Kontseilua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Konserbazino Bereziko Eremu izentau dabe Gorbeia ingurua

Bizkaie! 2016-03-08 17:12   Kulturea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak holan erabagita, Gorbeiako naturgunea Konserbazino Bereziko Eremu izango da aurrerantzean, Natura 2000 sarearen barruan. Naturea eta biodibersidadea babesteko neurria da. Izan be, Jaurlaritzearen arabera, ekosistema aberatseko gunea da Gorbeialdea eta mehatxatutako bizidun espezie batzuen bizileku da.

Eneritz Artetxe gernikarra izentau dabe EHAZE Euskal Herriko Antzerkizaleen alkarteko buru

Bizkaie! 2016-03-08 13:19   Kulturea

Eneritz Artetxeren esanetan, mekanismo batzuk aldatu behar dira, ze azken urteotan, urtekerarik bako kalezulo batean ibili da EHAZE; uste dot konponbideak topetako ahalegina behar dala. Gauza asko lortu dira, gauza asko sortu dira ezerezetik, baina, aurrera egiteko, zeozer apurtu behar zan, dinamika bat apurtu, eta jente barria sartu. Bestela, ez aurrera ez atzera geratzeko arriskua egon da.