Iñarrituren 'The Revenant'-ek hamabi izendapen lortu ditu Oscar sarietarako
2016-01-14 17:12 ZinemeaZezeilaren amaieran banatuko ditue aurtengo Oscar sariak, AEBetako Los Angeles urian. Hautagaien barri emon dabe eta Alejandro Gonzalez Iñarrituren The Revenant filmak lortu dau izendapen gehien, hamabi. Mad Max Fury Road-ek hamar hautagaitza izango ditu.
Garik 'Gaizki moldatzen dira' estreinauko dau Bilbon Iñigo Astizegaz batera
2016-01-14 16:48 MusikeaArriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako Literatura eta musika euskeraz zikloaren barruan eskainiko da. Hertzainak taldeko abeslari eta liderra izandakoagaz batera Iñigo Astiz kazetari eta idazleak eta Oier Larrañaga piano joleak be parte hartuko dabe.
Aitzol Atutxa aizkolariak zabalduko dau Bizkaiko txotx denporaldia
2016-01-14 16:25 Jan edanakBizkaiko sagardotegiak prest dagoz aurtengo denporaldiari ekiteko. Bizkaiko Sagardogileen Alkarteak aurreratu dauenez, urteko lehenengo txotxa Aitzol Atutxa aizkolari dimoztarragaz egingo dabe urtarrilaren 19an, martitzena, Zornotzan. Euskal Herriko aizkolaririk onenetako bat da gaur egun Atutxa eta Bizkaiko sagardaoaren enbaxadore nagusia izango da aurten.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketarako deialdia zabaldu dau Bilboko Udalak
2016-01-14 13:54 KultureaDagoeneko, 33. aldia beteko dau lehiaketa horrek eta, ohiko moduan, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako ipuinak sarituko ditu. Sari nagusi bi eta akzesitak emongo ditue. Bilboko Udalak jakin eragin dauenez, martiaren 31ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Gabriel Aresti ipuin lehiaketeak gero eta parte-hartzaile gehiago dituala nabarmendu dabe antolatzaileek.
Miren Garatek irabazi dau Tene Mujika Saria
2016-01-14 12:49 KultureaMiren Garate kazetari azpeitiarrak irabazi dau aurtengo Tene Mujika bekea, azken urteotako krisi ekonomikoaren eraginak kontau nahi dituan Ekaitzaren zipriztinak izenburuko egitasmo bategaz. Euskal Herriko hurreko historiaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako beka honek.
Oscar Castaño 'Garbitxu' SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen buru izango da
2016-01-14 12:06 KultureaAbenduan Xabi Puerta presidente ohiak dimisinoa emoterakoan aurreratu lez, atzo SGAE Euskadiko Lurralde Batzordearen bilerea izan zan eta, bertan, Batzordekideek presidente barri baten hautaketearen gaia jorratu eben; azkenean, urte erdialderantz hauteskundeak egin arte behintzat, Oscar Castaño Garbitxu bizkaitarra Batzordearen presidente lanetan ibiliko dala erabagi eben.
Bilborock bultzatzeko, proiektu sortzaile eta barritzaileak sustatzeko lehiaketea jarri dau martxan Bilboko Udalak
2016-01-14 10:44 MusikeaBilboko Udalak abian jarri dau Ideak Martxan lehiaketearen beste edizino bat; honen bidez, gazteen ekimen sortzaileen garapenari lagunduko deutse, uriko bizitza sozialean eta kulturalean parte hartuz eta horreek aberastuz.
Alex Txikonek Nanga Parbateko Bigarren Kanpalekura heldu nahi dau gaur
2016-01-14 09:33Himalayatik Lemoako mendizaleak bialdutako azken datuen arabera, Kinshofer hormearen oinarriraino (6.050 metroko garaieran) bidea ekipetea lortu dabe Txikonek eta Ali Sadpara taldekideak. Ondoren, Behe Kanpalekura bueltau dira eta hurrengo ekinaldian Bigarren Kanpalekuraino heldu nahi dabe, gaua bertan pasetako asmoz.
Itsasoratze Artibistea gizartea aldarazoteko eta bakea eregiteko
2016-01-13 17:07 KultureaItsasoratze Artibistea gaur egungo premina sozialei artearen bidez ekiteko ikerketa, partaidetza, eta erakusketa-prozesu bat da. Gernika Gogoratuzek, Gernikako Bakearen Museoak eta Donostia 2016 Fundazinoak sustatutako programa honen helburua gatazka giroa eraldatzeko sormen-bideak eta indarkeriarik bakoak iradokitzea eta ikertzea da.
Bilbo eta Bizkaira bisitariak erakarteko plana aurkeztu dau Foru Aldundiak
2016-01-13 16:31 KultureaGuztira, 18 herrialdetako 33 uritan Bilbo eta Bizkaiaren eskaintza turistikoa ezagutzera emongo dabe, Kanpo Sustapenerako Estrategia 2016 plangintzearen arabera. Nazinoarteko biltzar, topaketa eta aurkezpen nagusietan egon nahi dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak. Batez be, turismo profesionala, luxuzkoa eta itsas-bidaietakoa erakarri nahi dabe.
Calixto Bieito izango da Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa
2016-01-13 14:17 KultureaEmilio Sagik itxitako hutsunea beteteko, Calixto Bieito proponidu dau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. Bieito izango da, beraz, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoa aurrerantzean. Esperientzia luzea dauka Bieitok artearen munduan, batez be operak zuzentzen eta proiektu artistikoak aurrera eroaten.
Saioa Agirre Elordui, Getxoko 2015eko kirolari onena
2016-01-13 10:46Getxoko kirol kazetariz osotutako epaimahaiak, botoen % 35agaz aukeratu eban Saioa Agirreren hautagaitzea. Botazinoan, Jonathan Castroviejo txirrindularia izan zan bigarrena -botoen % 31gaz-. Lucía de la Puerta tenislaria izan zan hirugarrena –botoen % 18gaz-, eta laugarren sailkatu zan Alex Cortabitarte judokea –botoen % 16gaz-.
Aritz Aranburu surflariak Gipuzkoako sagardotegi denporaldia zabalduko dau gaur
2016-01-13 10:01 Jan edanakSagardoaren Lurraldea erakundeak antolatu dau aurtengo sagardaoaren denporaldia hasteko ekitaldia. Astigarragan eta Hernanin alkartuko dira eta Aritz Aranburu surflari ezaguna izango da konbidau nagusia. Berak esango dau denporaldiari ekiteko esaldi nagusia: Gure sagardo berria!.
'Euskerea bizibarritzeko erronkak' mintegian ekarpenak egiteko epea, hilaren 18ra arte
2016-01-12 17:28 Euskerea berbagaiEuskerea bizibarritzeko erronkak aztertzeko mintegian parte hartzeko deia zabaldu dau Euskaltzaindiak. Mintegia 2016ko zezeilaren 12an egingo da eta Akademiak jentearen esku hartzea bultzatu nahi dau. Hori dala eta, alkarte, erakunde eta norbanakoei deia luzatu deutse bertan parte hartu deien.
Desgaitasunak daukiezan personentzat aproposak diran lau ibilbide aurkeztu ditue #Bizkaia4all ekimenean
2016-01-12 17:07 KultureaEkimen publikoak eta pribaduak bat eginda sortu dabe #Bizkaia4all proiektua, astialdirako eta turismorako aukerea herritar guzti-guztiei emoteko asmoz. Holan, lau pakete turistiko eratu ditue Bilbo eta Bizkaiko txokorik erakargarrienak ikusteko. Desgaitasunak daukiezan personek gainbegiratu ditue lau ibilbideak, irisgarritasun baldintzak beteten dituela ziurtetako.
Hizkuntzen bizibarritzerako kasu eredugarriak batzeko proiektua sortu dabe
2016-01-12 14:00 Euskerea berbagaiDonostia 2016k eta Soziolinguistika Klusterrak, erakunde ugariren laguntzinoagaz, ipini dabe martxan Hitzargiak egitasmoa. Bertan, Europako hizkuntza gitxituak bizibarritzeko ekimenei begiratuko jake eta eredugarrienak aukeratuko dira. Horreek kasuak aztertu eta gizarteratuko dira, eredu izan daitezan. Webgunea sortuko dabe eta, bagilean, topaketea egingo da Donostian.
Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia
2016-01-12 13:03 BarriakZinegoak jaialdiak zezeilaren amaieran egingo dan 2016ko edizinoaren kartela aurkeztu dau. Argazki bat da, Transformation, scars for freedom izenburua daroana, Joss Manz artistearena da, eta Hegoak alkarteak antolatzen dauen Afrodita argazki lehiaketea irabazi eban igaz. Gazte transexual baten gorputz-enbor tatuatua izango da Zinegoak 2016ko irudia.
'Monsieur de Pourceaugnac' komedia-balleta Bilboko Arriaga antzokian, hilaren 17 eta 18an
2016-01-12 11:11 KultureaMoliere idazle frantses ezagunak 1669an sortutako piezea da Monsieur de Pourceaugnac. Gaur egun gitxitan antzezten dan ikuskizuna Les Arts Florissants jantza-taldeak eroango dau Arriaga antzokiko oholtzara urtarrilaren 17 eta 18an, William Christie zuzendari dala. Obrearen bersino honen erabateko estreinaldia orain dala hilabete eskas egin zan, Caen urian.
Bilboko Euskalduna Jauregiko Gabonetako programazinoak 35.000 ikusle erakarri ditu
2016-01-12 10:12 KultureaAbenduaren 12tik urtarrilaren 10era bitartean, 31 emonaldi egon dira Euskalduna Jauregian. Horreetatik hamaikatan, sarrera guztiak saldu dira. Guztira, ia-ia 35.000 ikusle joan dira antzoki horretara eta 735.000 euro batu dira. Ganera, DreamWorks produktorearen lanei buruzko erakusketea dago Euskaldunan, zezeilaren 14ra arte.
Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetariak aurrez aurre Eztabaidak Literatureagaz ekimenean
2016-01-11 16:57 KultureaBilboko Bidebarrietako Kulturgunean, urtarrilaren 12an, martitzenean, 19:30ean, Literaturea eta kazetaritzea: distantziak eta mugak izeneko topaketan Martin Olmos eta Pablo Martinez kazetari eta idazle bilbotarrak batuko dira Juan Carlos de Rojo kazetariak gidatutako saioan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...