Basque Fest jaialdiko ekitaldiek 73.000 lagun erakarri ditue
2016-03-29 15:28 KultureaEuskal kulturearen eta abangoardiaren jaialdia, Basque Fest, martxan egon da Bilbon Aste Santuko jai egunetan. Udalak adierazo dau pozik dagoala jentearen erantzunagaz. 73.000 personak disfrutau dabe egitarauko 140 ekitaldietan. Orokorrean, Bilbora turista asko etorri dirala be azaldu dau Udalak. Uriko turismo bulegoetatik 10.000 lagun pasau dira.
'Portu Zaharra, etxez-etxe' eta 'MagicFly Experience', ondarea eta turismoa dinamizetako ekinbideak Getxon
2016-03-29 14:54Getxoko Udalak Portu Zaharra, etxez-etxe izeneko ekimena martxan jarri dau; ibilbide bat da, Portu Zaharreko itsas-ondarea berreskuratu eta gune berezitzat nabarmentzeko, Getxok Abragaz eta itsasoagaz dauen loturearen erakusgarri. Horretarako, Turismo Bulegoak, Eusko Ikaskuntzagaz eta bertoko auzokidealaz alkarlanean, hainbat baliabide diseinau ditu bisitarien artean tokiko baloreak eta espiritua sustatzeko eta erraz ulertzeko
Esperanza Spalding eta Uri Caine be Getxoko Jazzaldian egongo dira
2016-03-29 14:35 MusikeaGetxoko Jazz Jaialdiko arduradunek jakitera emon dabenez, Esperanza Spalding eta Uri Caine etorriko dira garagarrilean Bizkaira. Joan dan astean Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardoren kontzertuen barri emon eben eta, gaurko iragarpenagaz, Getxoko jaialdiko emonaldi nagusi guztiak zehaztuta dagoz. Horrenbestez, sarrerak salgai ipiniko ditue maiatzaren 2an.
Jente ugari, Sarako Idazleen Biltzar gaztetuan
2016-03-29 11:55 KultureaGazteak erakarteko asmoz, formatu barria estreinau dau Sarako Idazleen Biltzarrak. Hiru gunetan banatu dabe azokea eta, antolatzaileen esanetan, arrakastatsua izan da aldaketea, jente asko hurreratu dalako, Pazko Astelehenean, Sarako kiroldegira. Itxaro Borda eta Mixel Iturria omendu ditue 33. edizino honetan.
Zap´ing film labur lehiaketea egingo dabe asteburuan Durangon
2016-03-29 10:47 ZinemeaApirilaren 2a eta 3a bitartean, 24 orduan film labur bat grabetako erronkea bota dau Zapaburu konparseak, Zap´ing lehiaketearen hirugarren edizinoan. Apirilaren 1era arte emon leiteke izena eta lehiaketarako epea hasteagaz batera emongo dabe aurtengo gaiaren barri.
Atyla eskola ontzia Bilboko Itsas Museoan egongo da bagilera arte
2016-03-23 16:36Herrialde askotako tripulazinoa eta ikasleak dituan eskola ontzia da Atyla goletea eta normalean Europako itsasoetan ibilten da, belazko nabigazinoko eskolak emoten. Armadoreak eta Bilboko Itsas Museoak egin daben hitzarmenari esker, bagilaren 6ra arte itsasadarreko moiletan egongo da ontzia. Bisitak egin ahal izango dira.
Euskerea bizibarritzearen inguruko lantaldea sortu dau Euskaltzaindiak
2016-03-23 13:29 Euskerea berbagaiZortzi kidek osotutako lantalde horren zeregin nagusia, euskerea bizibarritzeko dagozan erronken ganean gogoetea egitea izango da. Euskaltzaindiak azaldu dauenez, Sustapen batzordeak gai horren inguruan zezeilean antolatutako biltzarrean sortu zan batzorde hau eratzeko asmoa, orduan hasitako bidean aurrera egin ahal izateko.
Bilboko Txistulari Bandeak 'Zu ere txistulari' izeneko saioagaz amaituko dau neguko denporaldia
2016-03-23 11:20 MusikeaJoserra Gutierrez konpositorearen sorkuntzea da Zu ere txistulari eta gaur, eguaztena, estreinauko dabe, Euskalduna jauregian. Parte-hartzean oinarritutako ikuskizun berezi hori, Bilboko Udal Txistulari Bandearen neguko denporaldiko azken emonaldia izango da. Euskal kantutegiko pieza herrikoiak joko ditue txistulariek eta entzuleei kantetako gonbidapena egingo deutsie.
XXXI. Euskadiko Xake Txapelketea Zornotzan jokatuko da martiaren 28tik apirilaren 3ra
2016-03-23 10:32Aurten be maila gorenekoa da partaideen kalidadea; Santiago González azken bi edizinoetako irabazlea, Espainiako txapelketan hirugarrena izan dan Mikel Huerga, Iberoamerikako txapelketan 4. geratu zan Gabriel del Río eta Eihartze Buiza, Bizkaiko promesa gaztea, Espainiako txapelduna sub-16 mailan izango baitira, besteak beste, Euskadiko txapelketan.
Basque Fest jaialdiak kultur ekitaldiz beteko dau Bilbo Aste Santuan
2016-03-23 09:24 KultureaMartiaren 24tik 27ra, egitarau bete-betea dakar Bilboko kaleetara Basque Fest jaialdiak: musikea, erakusketak, herri-kirolak, kale-antzerkia eta abar. Merkataritzeagaz eta turismoagaz lotutako hainbat alkartek antolatzen dabe, euskaldunen nortasun kulturala erakutsi eta nazinoartean parekorik ez daukan ekitaldia eratzeko asmoz.
Orain dala 100 urte, euskerea ez zala mundu modernorako egokia uste eben askok, tesi baten arabera
2016-03-22 13:56 Euskerea berbagaiEHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien fakultadean aurkeztu dau tesia Aritz Farwell Castillok. 20. mendearen hasikeran euskereari buruz egon ziran ikuspegiak aztertu ditu. Agiri ugari ikertuta, ondorioztau dau modernotasunaren eta garapenaren aldekoek uste ebela euskerea ez egoala mundu modernorako prest eta oztopotzat ikusten ebela.
Jose Mugicak eta Francisco Etxeberriak, Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Saria jasoko dabe
2016-03-22 12:31Apirilaren 26an jasoko dabe saria, Gernikako bonbardaketearen urteurrenean. Gernika-Lumoko Udalak jakin eragin dauenez, Jose Mugica Uruguayko presidente ohia eta Francisco Etxeberria antropologo forensea eta Aranzadi alkarteko kidea aukeratu ditu epaimahaiak aurtengo sarirako.
Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celan, euskeraz Munduko Poesia Kaieretan
2016-03-22 11:06 KultureaPoesiaren Munduko Egunagaz bat eginaz, Susa argitaletxeak nazinoarteko hiru autore entzutetsuren euskerazko itzulpenak aurkeztu ditu, Munduko Poesia Kaierak bildumearen barruan. Audre Lorde, Angel Gonzalez eta Paul Celanen olerkiak dira, Danele Sarriugartek, Gerardo Markuletak eta Xabier Montoiak euskeratuta, hurranez hurran.
Julita Berrojalbiz kalea gaur inaugurau dabe
2016-03-22 10:20 KultureaJuan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Isabel Andia Berrojalbizen alabeak desestali dabe plakea. Era horretara, Julita Berrojalbiz kalea inaugurau dabe, Bilbo eta Bizkaiko ikastolen aldeko mobimentua bultzatu eta Lauro Ikastolea sortu eban andereño historikoaren omenez.
Rioko Joko Olinpikoetara joango diran blogari gazteak martxan
2016-03-22 09:49 Euskaldunak munduanUda honetan Rio de Janeiroko Joko Olinpiko nahiz Joko Paralinpikoetan blogari lanak egiteko Gazte Olimpic Team lehiaketan txartela irabazi daben zortzi euskal gazteak hasiak dira motorrak berotu edo ordenagailuaren tekladua astintzen, eta dagoeneko irakurgai dagoz Gazteaukera blogean eurek argitaratutako zenbait lan.
Dee Dee Bridgewater, Hermeto Pascoal eta Jorge Pardo, Getxo Jazz jaialdian izango dira
2016-03-22 09:33 MusikeaGetxoko Nazinoarteko Jazz Jaialdiaren 40. edizinoa udan, garagarrilaren 1etik 5era egingo dabe. Antolatzaileek egitarauaren zati baten barri emon dabe eta izen handi batzuk Getxon izango dirala aurreratu. Dee Dee Bridgewater estadubatuarra, Hermeto Pascoal brasildarra eta Jorge Pardo esapainiarra etorriko dira, Getxoko Kultur Etxeak jakin eragin dauenez.
'Hauts haietatik', Unai Villena elgoibartarraren lehenengo eleberriak argia ikusi dau
2016-03-21 17:30 KultureaUrtebete inguru idazten ibili ostean, elgoibartarraren lehenengo eleberria argitaratu dau Elkar argitaletxeak. Lagun biren arteko hartu-emonak aurkezten deuskuz nobelan, Oier eta Ander. 33 urte ditu Anderrek, eta bizitza ezegonkortzen deutson koktela: drogen menpekotasuna eta eskizofrenia; Oier lagun idazlearen laguntzaz kontauko deusku bere bizitzea, gaixotasun mentalen aurrean daukagun jarrerearen salaketeagaz batera.
Arriaga antzokiaren eraikineko hainbat elementu barrituko ditue
2016-03-21 16:33 KultureaEskulturak, balkoiak eta beste apaingarri batzuk zaharbarrituko dituala iragarri dau Bilboko Arriaga antzokiak, denporeak hondatu egin ditu eta. Eraikinaren konserbazinoa egokia dan arren, elementu batzuk konpondu egin behar dira eta, horregaitik, balio handiko ondarea gordeteko ezinbestekoa da lan hori.
Arabako 16 bertsolari eta entzulea epaile 'Oholtzapetik' egitasmoan
2016-03-21 14:41 BertsolaritzeaArabako Bertsozale Alkarteak apirilaren 8an, Ozatean hasiko dan egitasmo barria dakar, Oholtzapetik, hain zuzen. Lau saiotan banatuta Arabako 16 bertsolari lehiatu eta 4 sailkatuko dira Legutioko finalerako; entzulea izango da epaile oholtzapetik. Finalean ez da irabazlerik egongo.
EH11kolorek hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean
2016-03-21 13:27EH11kolorek Euskal Herriko hezkuntza komunidadeari omenaldia egin gura deutso, irakasle, ikasle, guraso, sindikatu eta instituzinoei, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean, hezkuntza unibersala, barne hartzailea, bardintasunean oinarriturikoa eta kalidadezkoaren alde eginiko esfortzu eta burrukarengaitik, ikasleen jatorri, maila kultural nahiz sozio ekonomikoaz harago.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...