Eako herriaren memoria kolektiboa jasoteko hitzarmena sinatu dabe Udalak eta Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2014-05-12 12:11   kulturbiz

Eako herriaren memoria kolektiboa jasoteko helburuagaz, Bizkaiko herri horretako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza hitzarmena sinatu dabe. Jaso bakarrik ez, belaunaldien arteko transmisinoa bermatu nahi dau Udalak, eta horretarako Euskaltzaindiaren tutoretza akademikoa eskatu dau.

Xabier Enbeitak eta Malen Amenabarrek Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela irabazi dabe

Bizkaie! 2014-05-12 10:40   Bertsolaritzea

Xabier Enbeita Ibarrak jantzi dau txapela Busturialdeko Txapelketako finalean eta eta Malen Amenabarrek, barriz, Urine Butroeko finalean. Datorren astegoienean, hilaren 17an, Lea-Artibaikoa eta 18an, barriz, Durangaldeko finalak jokatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Donostiako TGA+Asociados estudioaren 'Little 62' izango da Zinemaldiko kartel ofiziala

Bizkaie! 2014-05-09 15:44   Barriak

Zinemaldiak aurtengo edizinoaren irudi barriaren aurkezpena egin dau Eureka! Zientzia Museoan; kartel ofiziala, Zuzendari Barrien atalekoa, Horizontes Latinos-ekoa, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinemakoa jainarazo ditue. Txema Garcia, Nagore Garcia eta Xabier Martinez de Arbulo buru dituan TGA+Asociados Donostiako diseinu-estudioak egin dau Little 62, kartel ofiziala izango dana.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Leioako Pop Rock XIV Lehiaketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2014-05-09 15:35   Musikea

Leioako XIV. Pop Rock Lehiaketan, danetara, 78 taldek hartu dabe parte. Epaimahaiaren erabagiz, Euskerazko abestirik onena sari berezia Elbereth talde gipuzkoarrak irabazi dau, Egin bedi zure nahia kantuagaitik. Leioako Udala saria, barriz, Leioako The Hooks taldeak eroan dau.

Lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, bagilaren 14an

Bizkaie! 2014-05-09 14:39   Euskerea berbagai

Mankomunidadera batutako herrien eguna izan da orain artean, UEMA Eguna. Baina badira herri euskaldun gehiago euskeraz bizi diranak, nahiz eta Ueman egon ez. Danak batzeko, alkarlanerako eremu zabalagoa izateko, aldatu egin dabe egun horren izaerea eta lehenengo aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan, bagilaren 14an.

Alfredo Monterok zuzendutako 'La Cueva' pelikuleak abiatuko dau gaur Bilboko XX. FANT jaialdia

Bizkaie! 2014-05-09 11:58   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastikoko Jaialdiaren XX. edizinoa martxan dago. Campos Eliseos antzokian egingo dabe inaugurazino-ekitaldia gaur, 20:00etan. Makinatxu bat sari jaso dituan La Cueva lana proiektauko dabe. Lander Otaola aktorea izango da aurkezlea, eta Cabaret Chihuahua antzezlaneko lankideak izango ditu laguntzaile.

‘Musika dibertigarria da' zikloa maiatzeko barikuetan Bilboko Barrainkuan

Bizkaie! 2014-05-09 11:45   Musikea

Bilboko Barrainkuako Udaltegian, Musika dibertigarria da izeneko programea hasiko da maiatzaren 9an, barikuan. Ekimen honek zaletu guztiak gozarazoteko moduko lau kontzertu didaktiko eskainiko ditu maiatzean zehar.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Uxue Agirrek eta Elena Fernandezek jaso dabe BizkaIdatz VI. Saria

Bizkaie! 2014-05-09 11:25   sariak-autortzak

BizkaIdatz literatura-sarien seigarren edizinoko sariak banatu zituan atzo, eguena, Bizkaiko Foru Aldundiak. Uxue Agirre bilbotarra eta Elena Fernandez barakaldarra dira irabazleak. Miren Josune Ariztondo Kultura Foru Diputaduak emon zituan sariak.

Gregorio Arrien historialariak '¡Salvad a los niños! Historia del exilio vasco en Gran Bretaña, 1937-1940' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-05-08 15:10

Sabino Arana Fundazinoak kaleratu dau Kortezubiko historialariak idatzitako lana, eta gaur bertan, maiatzak 8, egingo dabe aurkezpena Bilbon, fundazinoaren egoitzan bertan. Gregorio Arrienegaz batera, Labayru Ikastegiko Ander Manterola eta Jose Ramón Blazquez komunikazino-aholkularia izango dira, 19:30ean.

Domekan egingo da 31. Herri Urrats jaia, Mintza! lelopean

Bizkaie! 2014-05-08 12:53   Euskerea berbagai

Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak milaka lagun batuko ditu aurten be Senpereko lakuaren inguruan. Egun horretan, maiatzaren 11n, batzen dan dirua lizeo barria eregiteko erabiliko dau Seaskak. Urtero lez, adin guztietarako egitaraua atondu dabe, musikea, umeentzako jokoak, jantzariak, bertsolariak eta abar.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Behatokiak dino herritarrek euskerea erabilteko daben eskubidea igaz ez zala bermatu eguneroko bizitzan

Bizkaie! 2014-05-08 12:50   Euskerea berbagai

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera Euskal Herrian 2013 txostena aurkeztu dau bart Gasteizen, eta, ondorio nagusietako bat izan da herritarrek euskerea erabilzeko daben eskubidea igaz ez zala bermatu eguneroko bizitzan.

Frank Gehry arkitektoak jasoko dau Arteetako Asturias saria

Bizkaie! 2014-05-08 12:00   sariak-autortzak

Bilboko Guggenheim museoaren eta Eltziegoko Marques de Riscal upategiaren egile Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak irabazi dau Arteetako Asturias saria. 1989an Pritzker Arkitektura Saria jaso eban, eta AEBetako korronte deskonstruktibistearen ordezkari nagusietakoa da.

Literaturea, argazkigintzea, musikea eta Bilbo buztartuz

Bizkaie! 2014-05-08 10:45   kulturbiz

Sorkuntzea, Bilbo eta Euskerea ardatz hartuta, literaturea, musikea eta argazkigintzea nahastu nahi doguzan hiru adiskide gara (Aitor Gomez, Asier Olabarrieta eta Unai Villena). Bilboko zortzi barrutietan barrena bidaia eginez, gure irudimenagaz uniberso bisual, literario eta soinudun propioa sortu eta uriaren ikuspegi barri bat emon gura dogu.

'Matematikak eguneroko bizitzan' berbaldi zikloak hamaikagarren edizinoa beteko dau

Bizkaie! 2014-05-07 18:40

Ekimen honegaz, matematikak eta bere errealidadea gizarteari hurreratu nahi jakoz. Zikloa osotzen daben hiru berbaldiak maiatzaren 8an, 15ean eta 22an izango dira Bidebarrieta Liburutegian, 19:30ean. Sarrera librea izango da.

Getxoko toponimia ibilbideetan toponimia eta ondare kultural eta naturala jasoteko aukerea dago aurten be

Bizkaie! 2014-05-07 18:13

Datorren zapatuan, maiatzak 10, hasiko da Getxoko Udalak antolatutako toponimia ibilbideen zikloa, udalerriaren toponimia eta ondare kulturala eta naturala ezagutzera emoteko helburuagaz. Aurten dobako lau bisita gidatu antolatu dira interesa daben herritarrrentzat Getxoko toki desbardinetatik.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko liburua eta diskoa plazaratu ditue

Bizkaie! 2014-05-07 15:04   Bertsolaritzea

Aurten bertsoaldi onenak batzen dituan diskoa be salduko da liburuagaz batera. 20 euroan alkarregaz salduko dira ohiko liburudendetan eta www.lanku.com orrialdean. Bertsozale Elkarteko bazkideek 15 euroan eskuratu ahal izango dabe. Lankuk atondu dau edizinoa.

The Mokers hirukoteak irabazi dau Amorebieta-Etxano, Abadiño, Durango eta Iurretako II. Maketa Lehiaketea

Bizkaie! 2014-05-07 13:53   Musikea

Danetara, 26 izan dira lehiaketearen II. edizinoan parte hartu daben taldeak. Horreetatik bederatzi pasau ziran kontzertuen bigarren fasera. Joan dan asteko barikuan kontzertua emon ebenak hiru finalistak izan ziran: The Mockers, Orion Child eta Hozten.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Hamazazpi bertsolarigaz jokatuko da zapatuan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea

Bizkaie! 2014-05-07 12:16   Bertsolaritzea

Bosgarren edizinora helduko da Etxarri Aranatzen antolatzen dan BAT, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketea eta modu berezian ospatu nahi izan dau sariketea antolatzen dauen Karrikestu alkarteak. Aurreko lau edizinoetan parte hartu daben 17 bertsolarik hartuko dabe parte aurten, eguerditik gauera luzatuko dan egitarau oparoan.

Chicagoko Koldo Mitxelena eta Frankfurteko Eduardo Chillida katedren programa akademikoak martxan dagoz

Bizkaie! 2014-05-07 11:12   Euskerea berbagai

Miren Azkarate euskerearen suspertzearen azterketea helburu dauen ikerketarako ikastaroa zuzentzen dago Chicagon, eta Jonathan Wood adituak Chillidaren lana eta eskultura garaikidearen lekuak eta espazioak izango ditu aztergai Frankfurten bi mintegi desbardinetan.

Matxalen de Pedrok, Goiatz Labandibarrek eta Maialen Sarasuak egotaldi artistikoak egingo ditue Wroclaw urian

Bizkaie! 2014-05-07 11:05   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak uda honetan Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoa egiteko aukerea eskainiko deutsie hiru euskal sortzaileri, Matxalen de Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasuari, hain zuzen be. Mobikortasuna, kulturen arteko alkarrizketea eta alkarlana sustatzeko helburuagaz sortu eben deialdia.