BilbaoArtek Bilbo eta Santander arteko 'Frontera imaginaria' proiektuko 5 ikus-entzunezko estreinauko ditu
2016-02-03 14:09 ZinemeaBost ikus-entzunezko proiektauko dira, uri bien artean dagoan distantzia emozionala eta fisikoa murrizteko eta arintzeko asmoagaz. Hamar minutuko iraupena dauka pieza bakotxak eta talde artistiko bien arteko lanari esker sortu dira.
Diskoa kalean dala, aurkezpen bireari ekingo deutso Lenao talde oñatiarrak
2016-02-03 12:45 MusikeaIker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal...), Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Sorkun...), Joxeba Aranburu (Bitz...) eta Ander Etxaniz (Gas...) dira Lenaoko partaideak. 2015eko garagarrilean Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazoren gidaritzapean, konposautako material kopuru handi baten erakusle diran 11 abesti grabau zituen.
Kulturearen Euskal Kontseiluak batzarra egin dau Bilbon
2016-02-03 09:55 KultureaCristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza sailburuak gidatuta, politikearen eta kulturearen arloko hainbat ordezkari batu dira Bilbon, Kulturearen Euskal Kontseiluaren batzarrera. Kultura Auzolanean Plana izan da berbagai nagusietako bat. Egitasmo horren 2014 eta 2015 urteetako balantzea egin eta 2016rako asmoak zehaztu ditue.
Euskal Herriko dozena bat film emongo ditue Bartzelonan, Zinemaldia.cat jaialdian
2016-02-02 17:27 ZinemeaHamaikagarren edizinoa beteko dau Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen dauen ziklo horrek. Zezeilaren 5etik 26ra bitartean egingo dabe Zinemaldia.cat eta hamabi film lehiatuko dira sail ofizialean: Zazpi dokumentalen atalean eta beste bostak fikzinoan. Euskal Herrian sortutako ikus-entzunezko lanik barrienak Kataluniako publikoari hurreratzea da jaialdiaren helburua.
'The L Word' telesailaren egile Rose Trochek Zinegoak Ohorezko Saria jasoko dau
2016-02-02 13:50 ZinemeaRose Troche (Chicago, 1964) zuzendari, produktore eta gidoigileak ohorezko saria jasoko dau Zinegoakeko hamahirugarren edizinoan. Holan, gaylesbotrans bilboko zinema festibalak emakume zuzendari, produktore eta gidoigileek ikus-entzunezkoaren industrian daben garrantzia nabarmendu eta aldarrikatu nahi izan dau lehiaketako zuzendari Pau Guillének
Orain, guri dagokigu enpresei eskatzia, egunero. Adibidez:
http://zuzeu.eus/euskara/facebook-euskaraz/
Erantzuna | Idatziz euskerea bermatuko dabe hamar saltoki handik
Gaur estreinauko dabe Koldo Almandozen lehen film luzea: 'Sipo Phantasma'
2016-02-02 11:38 BarriakAmandozen lehenengo lana, Razielen itzulera, New Yorken zinema ikasten egoala egindakoa, 1998an Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztu baeban, lehenengo lan luze hau batez be joera barriei erreparetan deutsen Holandako zinemaldi entzutetsuko Deep Focus sail ofizialean aurkeztuko dau, martitzen honetan, hilaren 2an. Euskal Herrian martira arte itxaron beharko da.
Bilboko Txistulari Bandeak eta Nafarroako konserbatorioko kideek 'Musikearen koloreak' dakarrez Euskaldunara
2016-02-02 11:03 MusikeaZezeilaren 3an, eguaztena, izango da saioa, Bilboko Euskalduna Jauregian. Txistuagaz joteko piezak dira Musikearen koloreak emonaldiaren oinarria, pianoak, marimbak, kontrabaxuak eta abarrek lagunduta. Estilo ugaritako errepertorioa preparau dabe. Bilboko Udal Txistulari Bandeak, oraingoan, Nafarroako Konserbatorioko hamar musikari izango ditu alboan.
Badator VIII. Artistak Egoitzan, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programea
2016-02-02 09:55 KultureaDeialdira aurkeztu nahi daben konpainiek edo artistek 2016ko martiaren 6ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren sorkuntza proposamenak. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.bilbao.eus webgunean topau daitekeen deialdiaren eskari orri ofiziala betetea. Ez da onartuko posta elektronikoz, ohiko postaz edo bertara hurreratuz aurkezten dan proposamenik
Italiako zinemagintza garaikidea Bilbora helduko da Zinecitta zikloari esker
2016-02-01 17:09 ZinemeaZezeilaren 2tik 4ra egingo dabe Bilboko BBK Aretoan Zinecitta zikloa. Egunero film bat proiektauko da, bakotxa genero batekoa. Holan, gaur eguneko Italiako zinemea zertan dan erakutsi nahi dabe. Euskaditalia kultur espazioak antolatu dau ekimena, Bilboko Udalaren, BBKren, Zinebiren eta Erromako Istituto Luce erakundearen laguntzinoagaz.
Idatziz euskerea bermatuko dabe hamar saltoki handik
2016-02-01 16:53 Euskerea berbagaiLankidetza hitzarmena sinatu daben erakundeak ondokoak dira: Carrefour Norte S.L., El Corte Inglés S.A., Eroski SKoop, Fnac S.A., Inditex S.A., Forum Sport, Media Markt S.A., Mercadona S.A., Supermercados Sabeco S.A. (Simply) eta Uvesco S.A..
Bardoak gogoz eta bertsozale ugari bigarren astegoienean
2016-02-01 14:37 BertsolaritzeaDatorren astegoienean Bardoak ekimenaren lehen faseko azken saioak jokatuko dira; beste bost saio izango dira barikutik domekara bitartean, Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñean.
Smithsonian Folklife Festivalen Euskadi izango da konbidautako kulturea
2016-02-01 13:00 Euskaldunak munduanBagilaren 29tik garagarrilaren 4ra eta garagarrilaren 7tik 10era egingo da Smithsonian jaialdia. 10 egun horreetan Euskadi AEBetako erakusleihorik handienean egongo da eta bere kulturea, gastronomia, barrikuntzea, eskulangintzea eta historia urtero ekitaldia bisitetan daben ehunka mila personei erakusteko aukerea izango da, baita ekitaldia online jarraitzen daben 40 miloe personei erakusteko be.
'Arakaldo Sustraiak Aurkitzen' egitasmoa aurkeztu dabe
2016-02-01 11:19 kulturbizArakaldoko Udalak, Arakaldoko historia, kultura eta natura ondarea ezagutarazoteko asmoz zein naturan kirola egitea, ibiltea eta ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz ekin deutso Arakaldo Sustraiak Aurkitzen egitasmoari.
Koplak eta umorea Kuadrillartekoaren bigarren topaketan Laudion
2016-02-01 09:53 BertsolaritzeaTxandriotarrak (Arabar errioxa), Aizkorak Zorroztu taldekoak (Gasteiz), Errexalakoak (Gasteiz) eta Aiaraldekoak ibili ziran alkarri zirika Arabako Bertso Kuadrillartekoaren barruan Aiaraldeko topaketan.
Arantza Iturbe, Mikel Fernandino eta Imanol Ituiño nagusi Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko XIII. Gidoi Lehiaketan
2016-02-01 09:28 KultureaArantxa Iturbe, euskerazko atalean, eta Mikel Fernandino eta Imanol Ituiño (ex aequo), gaztelaniazkoan, izan dira irabazle XIII Café Bar Bilbao Teatro Gidoi Lehiaketan. Sarion helburua gidoigintza eta formatu txikiko antzerkia bultzatzea da eta Plaza Barriko Café Bar Bilbao taberneak antolatzen ditu, Tartean Teatroa antzerki- konpainiaren laguntzinoagaz.
Sabino Arana sariak emon ditue Bilbon
2016-02-01 09:25 KultureaSabino Arana Fundazinoaren sariak emoteko ekitaldia ospatu dabe Bilboko Arriaga antzokian. Sei saritu egon dira: John Garamendi, Leopoldo Zugaza, CEAR-Euskadi, Velatia, Maialen Chourraut eta Alex Salmond. Sarituek gizarteari erakusten deutseezan baloreak azpimarratu ditu Juan Mari Atutxa fundazinoko presidenteak.
Igaz hildako euskaltzainak omendu ditu Euskaltzaindiak
2016-01-29 14:06 Euskerea berbagaiDonostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldi baten egin deutse omenaldia Euskaltzaindiak igaz hildako sei euskaltzainei. Bakotxaren hilbarri-txostena be irakurri dabe. Juan Garmendia Larrañaga, Joshua Fishman, Emile Larre, Joseph Camino, Suzuko Tamura eta Jan Braun izan dira omenduak.
Karim Ainouz zuzendari brasildarra izango da Zinegoak jaialdiko epaimahaiko burua
2016-01-29 13:03 BarriakLGTB gaietako Bilboko zinemaldiak, Zinegoak-ek, aurtengo edizinoko epaimahaian nortzuk egongo diran aurreratu dau: Karim Ainouz zinema-zuzendari brasildarra izango da burua eta, beragaz batera, Tatiana Lo Iacono eta Maialen Beloki egongo dira. Ganera, aurten lehenengoz, epaimahai gaztea egongo da, 20 lagunek osotua.
Hauxe da euskaragara.net-en egin dogun kanpainetako bat:
http://zuzeu.eus/euskara/facebook-euskaraz/
Mila esker!
Erantzuna | Euskerea ikasteko 'Euskaragara' liburua eta webgunea eskuragarri dagoz